Herrialde batek duen politika fiskala herrialde horrek eskaini ahalko dituen zerbitzuetan eragin handia izango du. Hori dela eta, ez da arritzekoa politikariak gai hau gai garrantzitsu bat bezala hartzea, eta ondorioz, gobernuan daudenean aldatzen duten lehenetako gauza izatea. Horregatik, herrialde ezberdinak dituzten sistema fiskalak begiratuko ditugu.
Hasteko, azkenaldian asko hitz egiten ari den herrialde bat ikusiko dugu: Andorra. Herrialde honek ez ditu ezta 80.000 biztanle, eta biztanleriaren %60 bat atzerritarra da, hauetako askok zerga gutxiago ordaindu nahi dituzten pertsona aberatsak, youtuberrak esate baterako. Hau horrela da izan ere Andorran zergak Espainian baino askoz baxuagoak dira, izan ere, BEZ edo bertako IGI-a, 4,5% da, eta PFEZ maximoa %10 da, 40000 euro baino gehiago irabazten bada.
Beste adibide bat, herrialde nordikoak dira. Herrialde hauek dituzten zerbitzu publikoengatik ospetsuak dira, baina hauek noski ordaindu behar dira eta herrialde hauteko biztanleak arritzekoa ez den bezala, zerga altuak ordaintzeko prest daude zerbitzu hain onak jasotzearren. Herrialde hauetako gobernuak biltzen duten diru gehiena gizarte segurantza/PFEZ zergetatik lortzen dituzte (BPGaren %20-25a gutxi gora behera) , Espanian berriz %7,3a biltzen da, PFEZ bakarrik kontuan hartuz. PFEZ maximoa Danimarkan %55koa da, Suedian %57koa eta Norvegian berriz %38koa. Herrialde hauek duten beste berezitasun bat, BEZ oso altua izateaz gain (%25), biztanle gehienak direla zerga hoiek ordaintzen dituztenak esate baterako, Danimarkan tope maximoa, batez besteko soldata*1,3a irabazten dutenak ordaintzen dute, Norvegian 1,6koa eta Suedian berriz, 1,5koa. Beste herrialdeetan berriz, Espainian esaterako, batez besteko soldata 27000€koa izanez, tipo maximoa 300.000€tik aurrera ordaintzen da, hau da 10 aldiz baino pixkat gutxiago.
Baita ere, Estoniaren kasua dago. Ipar Europako herrialde honetan zergak nahiko sinpleak dira. PFEZ finko bat dute, eta 25.200€ baino gehiago irabaziz gero, zure errentaren %20 bat ordainduko duzu. Gainera sozietate zerga eta BEZa %20koa dira. Beste herrialde txiki batera joanez, Hungria adibidez,%9koa sozietate zerga bat duela ikusi daiteke eta %15eko PFEZ finko bat. Hala ere, BEZa %27koa da. Ikusi dezakegu, normalean, zerga baxuak dituzten herrialde herrailde txikiak direla kostu gutxiago izaten dituztelako.
Herrialde handietara joanda, Alemaniaren kasua aurki dezakegu. Alemanian BEZa koronabirusa agertu baino lehen, %19 batekoa zen eta %7koa murriztua eta sozietate zerga berriz %15ekoa da, baino zerga hau %33koa izatea iritsi daiteke hiriaren eta irabazien arabera. Esate baterako, Munichen altuena da, iadanik inbertsioa asko erakartzen duela argudiatuz. PFEZ dagokionez %45 batera iritsi daiteke eta oso progresiboa da, gehien dutenak gehiago ordain dezaten. PFEZez gainera, seguru asko ordaindu behar dira, hala nola pentsio, osasungintza edo langabeziarena esate baterako. Erresuma Batuan ere ordaintzen den PFEZ maximoa %45koa da, eta progresiboki igotzen doa. BEZa berriz %20koa da eta enpresek berriz %19ko zerga bat ordainduko dute.
Ondorioz, esan dezakegu zerga sistema asko daudela mundo osoan zehar eta zerga hauen arabera handiagoa edo txikiagoa izango da gobernuak eskuratzen duen dirua, eta ondorioz eskaintzeko ahal izango den zerbitzuen kalitatea.
- https://taxfoundation.org/bernie-sanders-scandinavian-countries-taxes/#:~:text=Top%20personal%20income%20tax%20rates,of%20Scandinavian%20income%20tax%20systems.
- https://datosmacro.expansion.com/demografia/migracion/inmigracion/andorra
- https://www.andorra-solutions.com/es/todo-sobre-impuestos-andorra/#:~:text=Su%20tipo%20general%20es%20del,con%2020%20y%2021%25%20respectivamente.
- https://www.elclubdelosviernes.org/paises-nordicos-y-espana-en-materia-tributaria/#:~:text=Como%20se%20aprecia%20en%20el%20gr%C3%A1fico%2C%20el%20IVA%20en%20los,25%25%20y%20Noruega%2025%25.
- https://datosmacro.expansion.com/mercado-laboral/salario-medio/espana
- https://santandertrade.com/es/portal/establecerse-extranjero/hungria/fiscalidad?url_de_la_page=%2Fes%2Fportal%2Festablecerse-extranjero%2Fhungria%2Ffiscalidad&&actualiser_id_banque=oui&id_banque=0&memoriser_choix=memoriser
- https://taxsummaries.pwc.com/germany/corporate/taxes-on-corporate-income#:~:text=Corporation%20tax%20(K%C3%B6rperschaftsteuer),total%20tax%20rate%20of%2015.825%25.
- https://www.companyformationgermany.com/corporate-tax-in-germany
- https://www.gov.uk/income-tax-rates
- https://www.freeagent.com/rates/corporation-tax/