2021(e)ko azaroaren 9(a), asteartea

INFLAZIOA

Energien garestitzeak eta ekoizpen eta garraio kostuen handitzeak eragin dute inflazioa %4ra igotzea.


Azken hamarkadako kopururik handienera energien prezioen igoera eta argindarrarenak eragin dute.  Egoera globala da, dena den: AEBetan %5,4ra igo da, eta, euroaren eremuko herrialdeetan, %3,4ra.


2021 urtea hasi zenetik prezioak asko igo dira. Udatik inoizko preziorik garestienean daude argindarra, gasa eta gasolina. Etxeko energiak iazko irailean baino %16,1 garestiago dago Nafarroan eta Hego Euskal Herrian abuztutik irailera %0,8 garestitu dira produktuen prezioak.

Osasun krisiak hobera egin duen neurrian jarduera ekonomikoa eta kontsumoa handitu egin dira, eta, horrekin batera, produktu askoren prezioak handitu egin dira, merkatuan demanda asko dagoelako. 


Erakundeak lasai hartu dute inflazio hau, hare gehiago, gauza positibo bat bezela hartu dute. Baina Nazioarteko Diru Funtsak inbertsioarentzat eta enpleguarentzat kaltegarriak izan daitezkeela ohartarazi du.


Soldatetan ere eragin nabaria du KPIak, erosketekin  lotzen da eta. 

Funtzionarioen kasuan, Espainiako Gobernuak %2ko igoera zehaztu du aurrekontuetan, hau da, KPIaren azpitik egongo da. 

Pentsioetan, berriz, KPIa kontuan hartzera behartuta dago, eta aurtengo batez besteko KPIaren arabera eguneratuko ditu, hortaz, %2 eta %2,5 artean izan daitekeela urte amaieran.





https://www.berria.eus/albisteak/204496/inflazioa-4ra-igo-da-azken-hamarkadakhazkunderik-handiena.htm


SARA ELIZONDO

TELELANA SEKTORE PUBLIKOAN

Eusko Jaurlaritza telelana arautu nahi du 2022rako. Horretarako, administrazio publiko guztira zabaltzeko legea lantzen ari da, eta dekretu horren zirriborroa aurkeztu die sindikatuei.


Oraingoz, telelana egiteko aukera Eusko Jaurlaritzaren administrazioko langileei soilik aitortzen zaie. 

Araudian, telelanaren irizpideak definitzen dira eta "zerbitzuaren beharrizanen arabera" onartuko dela aipatzen da.  Hala ere, arauak aztertuko dituzte eta ondoren bakoitzak bere ekarpenak egingo ditu.


Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak behin-behinekotasuna murrizteko eta kalitatezko enplegu publikoa bermatzeko egingo dituen gauzak jakinarazi dizkie sindikatuei.

Era berean, datorren urterako soldata igoera % 2koa izango dela baieztatu die eta sindikatuek nahikoa ez dela erantzun diote. Adibidez, ELAk adierazi du % 2ko igoeraren aurka dagoela eta esan du azken hamarkadan langile publikoak "% 15 pobretu" direla.

 

Telelanaren dekretuari dagokionez, bere ekarpenak egingo dituela esan du, baina aurreratu du ez duela onartuko lan modalitate hori emakumeei zuzenduta egotea. Gainera, telelanak langileari eragin diezazkioken gastuak kontuan hartu behar direla erantsi du.

Bukatzeko, langile ebentualak egonkortzeko eta aldi baterako kontratazioekin amaitzeko neurriak eskatu dituzte.

 

 

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/8415522/eusko-jaurlaritzak-telelanaren-aukera-sektore-publiko-guztira-zabaldu-nahi-du/


SARA ELIZONDO

BREXIT-AK COVID-AK BAINA ERAGIN HANDIAGOA IZANGO DU ERRESUMA BATUKO EKONOMIAN

  Oraindela 2 urte gutxigora behera Erresuma Batuak Europar Batasunetik ateratzeko erabakia hartu zuen, Britainiar gehienek hori nahi zuten eta azkenean egin errealitate bihutu da nahi hori. Erabaki honek herrialdea itxiago izatea eragin du, orain murrizketa gehiago daude, burokratikoak batez ere, inportatu eta esportatzeko. Bestalde, lanpostu huts gehiago daude atzerriko lan-eskuaren kanporatzearen ondorioz. Azkenik, BEZ britainiarra jarri dute orain.    


  Brexit-ak, Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeak, epe luzean bertako ekonomiari eragingo dion kaltea % 4koa izango da, koronabirusaren pandemiak eragindako aldiz,        % 2ko kaltearen aurrean. Honek esan nahi du Koronabirusak baina eragin handiagoa izango duela Europar Batasunetik atera izanak herrialdeko ekonomian.


  Inflantzioak familiek iada zuten egoera zaila eta kaltetua okertu du, eta estatuak familiek lehenagotik abisatu zien. Eskasia eta mota guztietako hornidurarik eza, azken hiru hamarkadetako inflazio handienarekin batera %4,4 inguruko nahasketa leherkor bihurtu daiteke. 


  Ekonomiak jasan duen problema handiena, bai koronabirusaren ondorioz egondako krisia eta Brexit-ak eragin duen krisia, aldi berean gertatzea izan da. Estatuak ezin zuen jakin pandemia mundial bat, horrelako krisia eragin duena, gertatuko zela Europar Batasunetik ateratzeko paperak sinatu ondoren. 


  Brexitak gainera gainerako herrialdeekin duten harreman komertzialean eragin du, adibidez Españaren kasuan. Aurtengo urtarriletik uztailera bitartean, Espainiak 8.267 milioi librako ondasunak esportatu ditu Erresuma Batura, 2019an baino % 19 gutxiago, momentu horietan Iberiar Errepublikak 10.195 milioi librako ondasunak esportatzen baitzituen. Datu hauekin 2015era itzultzen gara, une horretan ikusi baitziren gaur egungo datuak bezain baxuak. Erresuma Batutik egindako inportazioei erreparatzen badiegu, % 30eko jaitsiera ikusten da, 4.339 milioi libretaraino aurtengo urtarriletik uztailera. Brexit-ak herrialdearen beraren interes komertzialak murriztu ditu.

 

  Oraindik ere datozen urteetan aldaketak egongo dira Bretix-a dela eta Erresuma Batuko ekonomian, langabezia handia espero da 520.000 eta 800.000 artean. Kanpo-sektoreari dagokionez, “Tesorok” libraren % 12 eta % 15 arteko prezio-jaistea aurreikusten du. Erresuma Batuak BPGren % 4,5 inguruko defizita du kontu korrontean, eta zailagoa izango da Europar Batasunetik datozen kapital-fluxuekin finantzatzea. Defizit publikoa 20 eta 40 milioi libera artean haziko da imigrazioaren beherakadaren eta egonkortzaile automatikoen bilakaeraren ondorioz. Aparteko doikuntza-neurriak hartu beharko dira efektu hori zuzentzeko... efektu uzkurgarri berriekin. 


Beraz momentu hauetan Erresuma Batua ekonomiaren ikuspuntutik momentu kritiko batean dago, eta espero da urte batzuk irautea krisi honek.


Iturriak: Brexit: Brexit: las consecuencias económicas de la salida de Reino Unido de la UE (elconfidencial.com)

El Brexit causará el doble de daño a la economía de Reino Unido que el covid, según la AIReF británica - elEconomista.es

El Brexit: un daño colateral para la economía española - Inversion.es


  

LAIA VILLARRUBIA

MATERIA LEHENGAIEN FALTA


Lehengai materialen falta Europa guztira sakabanatzen ari da. Fabrikek makinak itzaltzen dituzte materiala iritsi arte.




Ifo institutuaren arabera, Alemaniako industria-enpresen bi herenek gutxienez ez dute dute lehen mailako gaien hornidurarik , ezta ezin dute  ekoizpen-arazoak eta eskaerei aurre egin . Gainera, azken lau hilabeteetan, arazoak dituzten konpainia Alemaniarren ehunekoa % 45etik % 63,8ra igo delako. Zifra argitaragabeak. « Joera horrek ekonomiaren errekuperazioa arriskuan jar lezake», adierazi du Klaus Wohlrabe adituak. Klaro, Hornidurarik gabekinn batera, prezioen igoera ere iristen da. Arazo bat gehiago dago: « Gaur egun, fabrikatzaileek oraindik ere jarraitzen dute eskariari erantzuten, stocka edo bukatutako ondasunak botaz, baina esaten ari dira horiek ere agortzen ari direla», adierazi du.




Vigoko Stellantis plantan dagoeneko sufritzen ari dira. Eskasiaren aurrean produkzioaren aldizkako geldialdiak ez dira salbuespena, laguntzaileetara eta Europako bihotzera zabaltzen dira, non eskaerek atzerapenak pilatzen ari diren. Alemaniako ekipamendu elektrikoen fabrikatzaileen % 84,4k arazo larriak izaten ari dira materiala lortzeko. Automobil-fabrikatzaileen % 83,4 eta eraikuntza-enpresen % 48,8 ere bai.


Hauek dira gehien falta diren materialak:


-Acropio Txinatarra: Mikrotxipak eta konposatu eleltronikoak falta dira.


-Plastikoa: Plastikoa egiten dutenei, falta zaizkie plastikoa sortzeko behar diren materialak 

zelulosa, ikatza, gas naturala, gatza eta petrolioa, adibidez.


-Egurra edo zura: Zerrategi itxiak eta stock eskasa. Egurrezko xafla fin batzuek duela urtebete baino % 55 gehiago balio dezakete gaur, eta lehengaiaren kotizazioa % 110,27 igo da 2020ko martxoarekin alderatuta, pandemia hasi zenetik.


-Metalezko piezak: Aplazatutako obrak eta geroz eta garestiagoak. Agian iturginari edo igeltseroari deitu behar diozu etxean obrak egiteko. Aurrekontua izugarri handitu bada edo hemendik hilabete batzuetara alda daitekeela esan badiote, litekeena da eraikuntzako piezak fabrikatzeko erabiltzen diren metal guztien hornidurarik ezarekin eta prezioen igoerarekin zerikusia izatea. Azkoin soil batzuetatik kobrezko hodietara, dena garestitu da eta gutxitzen ari da material hori.


MARKEL USABIAGA

ZINEAK ETA PALOMITEN NEGOZIOA



Los cines no ganan dinero con las películas, lo ganan con las palomitas –  Yorokobu

Covid-19a dela eta, zineen ekonomiak beherakada haundia izan du. Denbora luzez itxita egon ziren eta orain, jendea, leku itxi bat izanik eta kutsatu daitekeen beldur, ez doa lehen bezain beste, nahiago baidute haien etxean inongo arriskurik gabe netflix edo beste plataforma batzuetan ikusi pelikulak. Orain dela gutxi arte, zinen aforoa %75ean zegoen eta horrek egoera gehiago zaildu du. Duela aste batzuk, aukera eman zieten %100eko aforoa edukitzeko, baina baldintza batekin, ezingo dizkietela ez palomitarik ezta edaririk saldu ikuslegoari, hau da, ezingo dela zinean jan. Hau ez omen zaie zinei gehiegi gustatu, zergatik ote?


Zaila egiten da pentsatzea zinera palomitarik gabe joatea, horregatik, baliteke hemendik aurrera zineen enpresek bezero asko galtzea, nahiago izango baidute etxean palomita batzuk prestatu eta ordaindu gabe etxean pelikula bat ikusi. Beste alde batetik, aretoetako gozoki eta palomiten negozioa diru-sarreren sortzaile sendoa bihurtu da sektoreko enpresentzat, irabazi-marjin handiak dituelako. Orain dela urte batzuk, gozoki eta palomiten diru-sarrerak guztizkoaren %45eko pisua zuen gehienez, eta gaur egun %60ra iritsi daiteke. Horregatik, negozio bikain honek, zineak dituen kostu finko eta aldakorrak konpentsatzen laguntzen du.


Azkenik, hau guztia esanda, zineen sektoreak beherakada ekonomiko handia izango duela aurreikusi dezakegu. Arau hauek luze irauten badute, baliteke zine batek baino gehiagok itxi behar izatea. Horregatik, lagundu dezagun sektorea eta animatu noizean behin zinera joaten! 


Bibliografia: https://www.elfinanciero.com.mx/empresas/cines-ganan-mas-con-comida-que-con-peliculas/


NAIA UGARTE

KIRURGIA ESTETIKOAK DUEN ARRAKASTA



Azken bost urte hauetan, kirurgia estetiko intimoak egiteko eskaerak handitu egin dira, hau da, bikoiztu egin dira 50-60 arteko emakumeetan. Horren arazoia dibortzioak izan direla ikusi daiteke.


Dibrtziatutako jendeak 50-60 urtekoak normalean gazteago sentitzeko kirurgia estetiko bat egiten dute beraien burua gazteago somatzeko. Adibidez ezpainen handitzea, laserra, ipurdia handitzea eta beste hainbat operazio estetiko.


Badaude baita ere dibortziatu gabekoak batezere 20-35 urtekoak sudurreko kirurgia, ezpaineko kirurgia, titietako kirurgia… egiten dituztenak, medikuak diru asko irabazten hari dira horregatik.


Adibide gixa, titien operazioak: Lehenik eta behin hospitaleko kirofanoak 1.200-2.000€ bitartekoak izaten dira, ondoren, anestesia 700-1.100€ bitartekoa, implanteak merkeenak 600€ eta garestienetakoak 2.000€. Beraz guztira, 2.500- 5.100 € bitartekoak izaten da. Beraz, jendea badago etzaiona bere gorputza edo bere aurpegia gustatzen eta honelako operazioak egiten dituena.


Operazio garestienetakoak hauek dira: Otoplastiak 3.500€ tik gora, Braquioplastiak 3.800€ tik gora, mastopexia 4.000€ tik gora, abdominoplastia 5.000€ tik gora, aumento de gluteos 5.000€ tik gora eta garestienetatik garestiena cirurgia de reasignacion de sexo 18.000€ tik gora.


Nire iritziz, tontakeria bat iruditzen zait kapritxo txiki batengatik hainbeste diru gastatzea , baina badago gendea ez dela eroso sentitzen duen gorputza, aurpegi… eta sozietateak esaten duen gorputza eta aupegia edukitzeko operatu egiten dira.


HAIZEA TELLERIA


Ekonomiaren eragina garraio publikoan



Gaur egun arazo larri bat dago, kontaminazioaren gaiarekin eta aldaketa klimatiko ekartzen dituen ondoriekin. Horietako eragin nagusienetako bat garraio publikoa da. Gehienbat hirietan garraio publikoa asko dago, autobusak, trenak, topoak… Horiek munduari asko afektatzen die, bai ekologikoki bai ekonomikoki. 


Viajar en transporte público es seguro a pesar de la pandemia


Zenbaiterainoko eragina du ekonomia garraio publikoan? Argi dago, hirietan garraio publiko asko dagoela, eta hori gehienbat teknologia berrien abantzeekin bat dator. Horregaitik ekonomia asko mugitzen du, ez bakarrik garraioak emandako zerbitzuekin lortutako dirua, baita ere garraio horiek sortzeak, eta transporte berriak ekoizteak eragiten duen diriua. Beraz teknologiaren abantailekin etorri direnez ekonomia berriak sortzen dituen mugimenduak direla esan daiteke. 


Efektu indirektoak, lanari bariatuta daude, hau da sektore honek transportea zerbaiten gaitik erabiltzen dute bai, beste enpresen sortzen duten produktuak garraiatzeko, baita pertsonek hori erabili behar dutenean (turismoa, erosketak, lanak…). Honako hauek “on line” erosten dute ekonomia mugitzen.


Bestalde, ATUC-ren ustez mugikortasuna, herritarren eskubide bat dela esaten dute eta horreigaitik udal eta komunitaten esku dagoela pentsatzen dute. Espainan 8.108 munizipio daude, bertatik 120ek dute garraiopublikoa baina horietatik soilik 87 daude Estatuko aurrekontu generaletan barneratuak daude. 63 milioi euro. Honako hau ikusita esan daiteke ez dela oso erreza hori egitea. 1990.urtean subentziak %33ak estaltzen zuen baina 2007an soilik %16 estaltzera iritsi ziren..La economía colaborativa, en grandes cifras - Libre Mercado


Grafiko honetan ikusi dezakegu transporteak egitan zenbait garrantzia duen. Bertatik garraio publikoa berdea da, guztira %62a hartzen du.

Hori da ekonomian duen eragina beste kontzeptuen aurrean. Adibidez:Produktuak, serbizuak…

Gaur egungo arazo ekologikoak direla eta beste transporte motak jartzea proposatuko nuke, bizikletak, patineteak… eta horrelakoak jartzea gehiago ez kontaminatzeko. Baina argi dago garraio berriak jartzeko egoera on batean egon behar dela, eta gaur egun estatuko subentzioak % 33 eta %16koa estaltzen dute, eta hori oso gutxi iruditzen zait, hirietan garraio berriak jartzeko bizimodu hobeago bat sortzen. Beraz garraio publikoa duen eragina ekonomia oso zaila dela aldatzen pentsatzen dut.


NAROA RODRIGUEZ


APPLE KONPAINIAREN FORTUNA

Apple konpainia ezaguna da nazioartean, eta mota guztietako produktu teknikoak ekoizten ditu, nahiz eta egia den ezagunagoa dela bere mugikorrengatik. Apple konpainiak 57.215 milioi dolar irabazten ditu urtean 50.000 milioi euro inguru.Apple (América Latina)












Jendearen ehuneko bat kexatzen da Iphone-etan bateriak oso gutxi irauten duela eta hori dela jendeari ekonomikoki edo errentagarritzat ez jotzeko arrazoi nagusia. Egia esan, oso ondo funtzionatzen duen mugikorra da, baina egia da denboraren poderioz bateria ez dela hasieran bezain erresistentea.


Icono De Batería Baja Ilustraciones Vectoriales, Clip Art Vectorizado Libre  De Derechos. Image 56572663.









Baina jendeak arrazoi du Iphoneak gero eta garestiagoak direlako, zalantzarik gabe baino hobekuntza gehiagorekin, baina Iphone ezberdin bat ateratzean, urtero iritsiko da guztia aldatu ezin den puntu bat. Esan dudan bezala, Iphone berria eta aurrekoa baino garestiagoa ateratzen dute urtero. Mugikor batengatik edo, hobeto esanda, mugikorraren markagatik ordaintzea merezi du. Hainbat pertsonaren arabera, marka batzuetan bateriak askoz gehiago irauten dizu eta merkeagoa da, baina jendeak nahiago ditu Iphoneak 1.000 euro baino gehiago balio dutenean.Los iPhone 13 Pro y iPhone 13 Pro Max llegan con los 120 Hz de ProMotion,  un gran salto en cámaras y mayor autonomía

Eta zergatik uzten dugu hainbeste ordaintzen mugikor baten truke, gero inor ezin denean ezta onartu ere? Izan ere, dirua zerbait erabilgarriagoan edo gehiago behar dugun zerbaitetan gastatu beharrean Iphone batean gastatzen dugu, jakina, mota guztietako kasuak izango dira baina, hala ere, enpresa honek urtean irabaz dezakeena astakeria bat da.




URLC: https://www.businessinsider.es/cuanto-dinero-gana-apple-ano-mes-semana-dia-hora-segundo-682485

https://lamanzanamordida.net/tutoriales/iphone/lanzamiento-iphone-fechas-todos-modelos/


LOREA QUINTANO

ARGINDARRAREN IGOERA



Azken hilabeteetan izan den berri honi buruz asko hitz egin da, argindarraren igoeraz, eta jendea geroz eta beldurtuagoa dago fakturekin, gaur egungo arazo bat denez, eta ekonomiarekin zerikusia duenez, honi buruz hitz egitea erabaki dut.


Azken hilabete hautean asko igo da argindarraren prezioa. Duela urtebete, 60€eko prezioa zuen megawatt-ordua, orain aldiz, 260€. Ondorioz, ekoizpena kostuak %25 garestitu dira, 200 euro baino gehiafo megawatt-orduko. Igoera honek jendea eta enpresak asko beldurtzen ditu. Honen inguruan hitz egin zuen jaurlaritzak duela aste batzuk, beraiek diotenez, arazoaren muina tarifa defizitean dago, horregatik egin du Espainiako Gobernuak energiaren erreforma hau. Hortaz gain, Jose Manuel Soriak dionez, neurririk hartu ez balitz, fakturak are garestiagoak izango zirela, beraz mesede antzeko bat egin digutela adierazi du. 


Sektoreak bultzada handia jaso zuen, eta horiek ordaintzeko faktura neurri txikiagoan igotzea erabaki zuten gobernu ezberdinek. Baina defizita txikitzeko egin diren erreforma ezberdinak ez dira nahikoak izan. Denera, 10.000 milioi amortizatu dira, baina zuloak handitzen jarraitzen dute.



Argindarraren igoera: elektrizitatearen prezioa 95 euro ingurukoa da
MARTIN ORMAETXEA

INFLAZIOA EUSKADIN


Hego Euskal Herrian argindarraren eta erregaien(gasolina) prezioa gora egiten ari da, eta inoiz baino garestiago daude inflazioaren ondorioz. Inflazioa arazo handiak sortuko ditu prezioak normlitatera eramateko. Argindarraren prezioaren izugarrizko igoerak, %3,3ko abuztuko inflazioak, goraka egingo du bi hilabetetan. 


Brent upelak oraindik ez dago izan duen preziorik altuenean, 2012an bezala baina oraindik gehiago garestitu daiteke; gasolina eta gasoila inoiz baino prezio gerestienean daude (1,51 euro Alaban, Gipuzkoan eta Bizkaian eta 1,46 euro Nafarroan). Dakigunez ere argindarra prezio estratosferiko batean daho baina bizitzarako beharrezkoa dugun beste aspektu bat ere garestitzen ari da, janaria. Adituek aurreikusi dute hegoaldean, urrirako, inflazioak %5 etik gorakoa izango dela,

datu hauek ondorio handiak ekarri egingo ditu negoziazio kolektiboan, batetik, eta bestetik pentsoetan ere afektatu egingo du.


Laburbilduz, inflazioak kalde egiten ari da sektore askotan, batez ere industrian, makinak erabiltzeko argindar asko kontsumitzen dutelako. Kalte handia egiten aria da ere familiatan, janaria eta argindarra ordaintzeo zailtasunak izaten baituzte.


OIER MUÑOA

ARGIAREN IGOERAK SUPOSATZEN DUENA



Argiaren igoerari buruz askotan hitz egin den fenomeno bat da, betidanik arazoak egon direlako argiaren gastuarekin. Espaniako kasuan adibidez, familia askoren arazo ekonomiko bat argiaren kostu altuak dira. Familietaz, enpresetaz… aprobetxatzen dira elektrizitatea bizitzeko ezinbestekoa delako gu bizi garen hiri batean bizi ahal izateko, beraz igo egiten dituzte eta ondorioz, normalean familiek ezin dut horrelako igoera bati aurre egin eta elektrizitatea ordaintzeari uzten diote. Ondorioz, esan daiteke elektrizitatearen igoera batek, txikia izan daiteke baina igoera horrek familia horien etxeko ekonomia hankaz gora jarri du.


Familiak alde batera utziz enpresek elektrizitatearen igoerarekin dituzten arazoekin topatzen gara. Enpresek bestalde elektrizitatea funtzionatzeko behar dute, elektrizitatearen falta dagoenean enpresek ez dute funtzionatuko, horregatik lan egiteko beharrezkoa duten baliabide baten kostua handitu egiten dutenean enpresek arazoak edukitzen dituzte. Kasu horien adibide bat Sidenor enpresari gertatu zaiona izango liteke. Sidenor, enpresetatik lehenengoa izan da hogei egun gelditu behar izan duenak argiaren gehiegizko prezioarengatik. Sidenorek argiaren kostuaren % 300eko igoera gertatu dela, iazkoaren aldean. Horrek enpresari kostu altu bat suposatzen dio eta %25-eko koste totalak gora egitea.


Horrelako enpresa batek hogei egun itxi egin behar baditu elektrizitatearen prezioa asko igotzen ari dela esan nahi du. Gertaera horrek ez diete familiei naiz enpresei ondo egiten horregatik arazo horreri soluzio bat emateko modua aurkitu behar dute, bestela beste enpresa askori 

berdina gertatuko zaie eta berdina familiekin.


Informazio iturria: 

https://cincodias.elpais.com/cincodias/2021/10/11/companias/1633947378_745739.html


AITOR HOLGADO

SUMENDIAREN INPAKTUA LA PALMAKO EKONOMIAN

Denok dakigu, La Palmaren ekonomiaren oinarriak ez direla asko, eta hori ez da inoiz gauza ona. Izan ere, La Palmako ekonomiaren oinarria turismoa da batez ere, eta bestalde nekazaritzak (hango oso ospetsuak diren platanoekin adibidez) ere garrantzi handia du ekonomia honetan; batez ere herritarren ekonomian. Hau esan deten bezala ez da gauza ona, oinarri gutxi edukitzeak oinarri horietatik baten bat erortzen edo gertatu ahal den gertakizun batekin, orain gertatu den sumendiaren eztanda adibidez, bukatzen baldin bada, irlaren ekonomia larriki mindua egotea eragiten du. Eta hau da La Palmako ekonomiaren egoera. Irla honetako ekonomiaren diru sarreren oinarri gehienak pilo bat murriztu direnez, oso egoera larri batean dago ekonomiarekiko.


Arazoa, esan dudan bezala, sumendi bat (irlaren turismoaren oso erakarpen handi bat) eztanda egin duela da, eta, beraz, sumendiak atera duen labak nekazarien lurrak, hauen etxeak, ekosistemaren parte bat edota herriak jan ditu. Honek eragi duena, adibidez turismoa ia erabat gelditzea da, izan ere, irla horretara zijoazten hegaldi asko gelditu egin dira logikoa den bezala, eta jende asko ezin izan du irla bisitatu La Palma osoa paralizatu egin delako kaltetuei laguntzeko. Egia da, fenomeno honek sumendia ikusteko eta kaltetuei laguntzeko turismoa erakarri duela, baino hau ez da zegoen turismoaren herena ere. Lehen 300.000 pertsona inguru iristen ziren urtero, honek esan nahi du urtero, honek esan nahi du 25.000 pertsona inguru irsten zirela hilabetero, eta hilabete honetan ez dira 5.000 ere iritsiko eta hauen artean asko laguntzeko izango da, beraz, ez dituzte gastu asko irlan utziko.


Bestalde, beste arazo larri bat, lehen esan dudan bezala, nekazari askoren lurrak hiltzen ari direla da, eta honek herritar eta enpresa handi batzuen (platano de canarias adibidez) ekonomiari afektatzen du larriki. Izan ere, labak nekazarien lur asko jan ditu, eta bestalde, frutekin arazo bat egoten ari da. Arazo hau, enpresa handiak batez ere beren fruituak penintsulara esportatzerakoan, askok fruitu hauen asko bueltan bidaltzen dituzte, hauek egoera txarrean egon edo errautsengatik azala mintzen delako. Egoera oso txarra dela, eta enpatia falta dagoela esaten dute. Gainera, laba platanera garrantzitsuenera iritsi ahal dela uste dute, eta hau gertatzen baldin bada, hango platanoa bukatuko dela esaten dute. 


Beraz, La Palma irlako ekonomia larriki mindua dagoela ikus dezakegu, eta hauek laguntza handia behar dute. Laguntza hau ahal da zeharkakoa izan, eztanda honen ondoren irla bisitatzen adibidez.



Wikipedia - Canarien turismoa

ABC - Plataneroen itzultzea

RTVE - Laba platanerora iristierakoan


MARKEL HERNANDEZ

Cristiano Ronaldo eta inguratzen dion ekonomia

Juventus se despide de Cristiano Ronaldo - Juventus


Cristiano Ronaldo gaur egungo futbolista hoberenetariko bat da. cristiano madeiran jaiotako futbolari bat da, familia pobre batean jaio eta hazi zen, txikitatik bere futbol maia oso altua izan da eta geztea zenean sporting de lisboagatik fitxatu egin zuen, hortikan bere karrera futbolistikoa izugarria bilakatu da.



Cristianao ronaldo munduan dauden pertsona famatuenetariko bat da, hau, bere futbol maila gatik lortu egin du. Honek esan nahi du kristiano ronaldoren irudia oso kotizatuta dagoela eta asko influentzia dezakela bere irudia nonbaiten ateratzea.



Horren  handia da kristianoren irudia, ihazko eurokopan, prentsaurreko batean Cocacola bat kendu zuela mahai gainetik eta ur botila bat jarri zueela eta ekintza horren gatik Cocacolako burtsako akzioak erori egin zirela eta galera nabarmen bat egon zela eta horren ondorioz cocacola empresak 4.000 milioi galdu egin zituela.


Cristiano gehien ordainduta dagoen kirolarietako bat da, azken kontratuan urtero 31 milioi irabazten dituela manchester united ematen dion soldatarekin. Hontaz aparte kristianok diru askozere gehiago irabazten du urtero 125 milioi inguru irabazten dituela uste da, irabazten duena ez da zihurra berak eta bere gestio enpresak bakarrik dakite zifra exaktua. 


Cristiano ronaldoren dirua kalkulaezina da, alde batetik bere  enpresa eta inbertsioak daudelako erdituik eta bere banku kontuko zifra ezin delako jakin. bere etxeak, barkuak, kotxeak, egazkinak… hau da bere ondasun guztiak erebai zifra horri gehitu beharko ziren. analista batzuk 1000 milioiak pasa egiten dituela esaten dute.




Informazio hau google erantzuetatik, goal.com-etik eta wikipediatik atera det:

https://www.goal.com/es/noticias/cual-es-el-patrimonio-neto-de-cristiano-ronaldo-y-cuanto-gana-la-/1aou2k35wytbt1izlhy1u5xin3


https://eu.wikipedia.org/wiki/Cristiano_Ronaldo



HARITZ GOÑI


GIPUZKOAN 1700 PERTSONA GEHIO LANA AURKITU DUTE BAINA LANGABEZIA ERE IGO DA



Gipuzkoak 313.500 langile erregistratu zituen urteko hirugarren hiruhilekoan, hau da, lan egiteko adinean 1.700 pertsona gehiago izan dira aurreko hiru hilabeteekin alderatuta.


Hala ere, langabezia-tasa %8,99koa da, INEk aurtengo apirila eta ekaina bitartean ezarri zuen %7,78tik puntu bat baino gehiago eta %7tik urrun.


Gipuzkoan 33.300 pertsona ari dira lan bila, 2021eko bigarren hiruhilekoan, berriz, 29.500.


Oro har, biztanleria okupatuaren igoera langabeziaren jaitsierarekin lotuta dago, langabezian zeuden pertsonek lana aurkitu dutela ulertzen denean.


Nire ustez datu hauek oso kezkagarriak dira eta aldatu behar ditugu jende asko langabezian dago baina egia da ondoren gehienak lana aurkitzen dutela.ETa langabezia txarra da baina 50> adina gutxigora behera kezkagarria izaten da zeren oso zaila da lana aurkitzea zeren jendeak pertsona gazteagoa nahi du kontratatu.


BEÑAT GALLEGO

Gabonetako argien gastua


Luces de Navidad en Donostia


Gabonetako argiak, kalean jartzen dituzten eta ia guztien gustatzen zaizkigun koloretako apaingarri disdiratsuak dira; baina disidiratsuak izateaz gain, garestiak ere badira. 


Adibidez, aurreko urtean Donostian, 567 argi jarri ziren 103 kaleetan, argi hori guztien kostua 240.000 eurokoa izan zen. Madrilen berriz, 3.17 milioikoa izan zen eta LED banderen kostua, 153.000 eurokoa. Azkenik, gabonetako argietan gehien gastatzen duen herria, Sanxenxo (Pontevedra) da, herritar bakoitzak 4.60 euro ordaintzen ditu; eta Lleidan berriz, herritar bakoitzak 5 zentimo ordaintzen ditu gabenako argientzat.


Baina, nork ordaintzen du diru guzti hau? Lehenagoesan dudan bezala, herritarrek pixka bat ordaintzen dute herri batzuetan, besteetan, Gasteizen adibidez, %30a komertzianteek ordaintzen dute, bakoitzak 40 euro ordaintzen ditu. 



BIBLIOGRAFIA:

https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/gipuzkoa/donostia/2020/11/27/donostia-enciende-luces-navidad/1071365.html


https://www.publico.es/politica/navidad-madrid-madrid-aumenta-presupuesto-iluminacion-navidena-anos-dificiles.html


https://www.lasexta.com/noticias/nacional/publicar-cuanto-dinero-gasta-ayuntamiento-luces-navidad-consulta-datos_202012015fc72c91dd004e0001e6d015.html


https://www.gasteizhoy.com/luces-de-navidad-vitoria-2019/


HAIZEA GASCUE

GASOLINAREN EGOERA

Gaurkoan gasolinaren prezioaren inguruan hitz egingo dut, aste honetan iritsi zaigun berria hurrengoa da: Gasolinaren prezioa berriro ere igo egingo da, oraingoan %1.24 igoko da, baina, lehengo astean baita ere igo egin zen eta %1.98 igo zen.


Printzipioz diru kantitate hori ez du asko ematen, baino gasolinaren prezioa sko igo da, oraintxe bizitzen ari den prezioa 1,448euro/litroko, kotxe arrunt batek gutxi gora behera gasolina litro bat kontsumitu egiten du 10 kilometro betetzen dituenean, hau da, Errenteria eta bueltako bidai batek oraintxe 2.3168 euroko bidai bat izango litzateke. Gutxi dirudi baina jarri gaitez familia batek Bilboraino juan behar duela egunero lana egiteko, hau da, 200 kilometroko bidai bat egin behar duela (100 kilometro juan eta beste 100 kilometro buelta) beraz, 28.96 euro gastatu behar ditu lanera juateko eta bueltatzeko, baina, aste batean 6 egunez lan egiten baldin badu 173.76 euro gastatu behar ditu ia 200 euro aste batean lan egiteagatik.


Ikusi daiteken bezala, gasolinaren prezioa asko garestitu da eta jende asko gastu handia dauka lana kanpoan egiten baldin badu.








ITURRIA


URKO ERAUSQUIN

ZER HARI DA GERTATZEN ELEKTRIZITATEAREN PREZIOAREKIN?

Gaur egun, elektrizitatea eguneroko gauza da eta hainbat gauzetarako behar dugu;  interneta erabiltzeko, argia funzionatzeko, labadora edota beste aparatu elektroniko erabiltzeko,... baina azken asteetan igoera nabari ikusi da hainbat lekuetan.


Zehatzago esanda, elektrizitatearen prezioak marka historikoa hautsi du hogei urte eta gero, Elektrizitate Merkatuko Iberiar Operadorearen datuen arabera energiaren batez besteko prezioa Espainian 106,57 euro / MWh-tan ezartzen du. Uztaileko hilabete honetan, historiako 16 prezio altuenetatik 11 erregistratu dira dagoeneko.


Baina zergatik azken aste hauetan igotzen hari da prezioa? Esaten dutenez, argindarraren prezio altuaren arrazoietako bat da, 2002an urteko %2ko igoera baino handiagorik egongo ez zela erabaki zen. Teorian, honek ez zituen produkzio kosteak ordaintzen, eta zorra metatzen joan da, gaur egun arte.


Leheno esan bezala, gaur egun energiaren batez besteko prezioa 106,57 euro / MWh-tan ezartzen da. Kilobatio bakoitzak ez du produkzio koste bera izaten. 


Gauzak horrela, igoera leku batzuetan nabaria da, honek arazoak ekartzen ditu. Gainera, hainbat pertsonek ezin dute ordaindu elektrizitatearen igoera.


https://www.ela.eus/eu/ingurumena/albisteak/zer-ari-da-gertatzen-argindarraren-fakturarekin-iritzia

https://axiscorporate.com/es/article/que-esta-pasando-en-el-sector-electrico/


GARAZI ECHANIZ

Erromako Ekonomia

Erromako ekonomian estatuak ez zuen interbenziorik egiten beraz hura kontsideratu dezakegu lehen ekonomia librea, bakarrik intrerbenitzen zuen behar publikoak behar bazuen.


Erromatar Inperioaren garaian, merkataritza trafikorik handiena Inperioaren mugen barruan gertatu zen.


Salgaien zirkulazioa errazteko, bideak eraiki eta mapak eta gidak eskaini ziren. Itsas garraioak, aldiz, merkantzien kargamentu garrantzitsuak lekualdatzea ahalbidetu zuen. Horrela, garai hartako ontzirik handienek ez zituzten 150 tonatik gorako kargak garraiatzen.


Ostiako portua ezinbestekoa izan zen Erromatar Inperioaren ekonomiarentzat, Ekialdean Alexandriako portua garrantzitsuena zen bitartean. Portuen merkataritza-garrantzia zela eta, Estatuak obra garrantzitsuak egin zituen portuak hobetzeko. Alde horretatik, portuetan faroak eta biltegiak zeuden.


Erromak bazituen kuntu publikoak baita ere. Erroma Zaharreko kontu publikoak zuzeneko zergen bidez finantzatzen ziren, diru-sarreren % 5etik % 10era bitarteko tributuak ordainduz. Egia da, hala ere, herentzien, esklaboen, gladiadore-jokoen eta luxuzko gaien inportazioaren gaineko zeharkako zergak ere bazirela. Era berean, urre, zilar eta kobrezko meatzeak ere diru iturri garrantzitsuak ziren Erromarentzat.



ANDER ECEIZABARRENA

Bolivarraren aldaketa

Duela denboraldi bat, beste ‘blogger’ batean, bolvarraren debaluaketari buruz hitz egin nuen, duela aste pare batzuk, txanpon hau balioz aldatu da, lehen Venezuelak zuen ekonomia, oso suntxita zegoen, Euro batek 6.655.764,41 Bolivar ziren, honek oso aldaketa handia ekarri behar zuen dena normalitatera iristeko, eta duela 5 urte, Bolivarraren debaluaketa hasi zenetik, etorkizun beltz bat ikusten zuen Venezuelak, duela gutxi arte, Urriak 1ak arte.


Urriak 1an, Venezuelak atera zuen Bolivar Soberanotik, Bolivar Digitalera aldatzeko beste txanpon bat, honek milloi bat Bolivar Soberanok balio zuena, hau da Bolivar Digital batek, milloi bat Bolivar Soberano balio ditu. Baina, nola iritsi dira hau egitera? Sinplea dirudi baina inflazioa ulertzea oso zaila da, lehenik bolivarraren balioa igo egin zuten gero hau jaisteko balioz merkatu orekatuago bat edukitzeko balio txikiago batekin, baina altuago bat aldi berean, hau da zifraz jaisten da baina balioa igotzen da, oraintxe Bolivar batek 0,21€ balio ditu, oso aldaketa handia eduki du honek, billeteak ere bai aldatu dira, lehen milloiko Bolivar billete bat izanda gehienez, orain 100 Bolivarreko billete bat izango da billete handiena, %3.700ko igoera edo inflazio bat izanda 2020an, bertatik gaur egunera %800.000 bat igo da bolivarraren balioa, grafikoan ikus daiteken bezalaxe, ez da aldaketa noiz nola eta non ikusten, bakarrik aldapan gora oso altu bat, hori, preizoa asko igo delako gertatzen da. Oraindik ez dakite nola erreakzionatuko du Venezuelaren ekonomia ladaketa mosibo honengatik, hiperinflazio honen ondorioz, denbora asko pasatu beharko da dena normalitatera pasatzeko.



Bibliografia:


https://www.bbc.com/mundo/noticias-america-latina-58106182


https://www.france24.com/es/programas/econom%C3%ADa/20211001-venezuela-reconversion-moneda-bol%C3%ADvar-digital


https://es.euronews.com/2021/10/01/venezuela-estrena-el-bolivar-digital-tras-su-tercera-reconversion-monetaria-en-13-anos


IAGO DURO

LA PALMAKO SUMENDIAREN ERAGIN EKONOMIKOA

Joan den irailaren 19an, La Palmako “Cumbre Vieja” sumendia erupzioan sartu zen. Ordutik, 6500 metroko sumendiak ez du laba kanporatzeari utzi, eta zientzialariek oraindik ez dute zehaztu noiz amaituko den fenomeno hau. Hala ere, bere karakteristikak kontuan hartuta, 24 eta 86 egun arteko iraupena izango duela estimatzen da. La Palmak jasan zuen azkenengo sumendi-erupzioa, 1971. urtean izan zen, baina hartan, “Teneguia” sumendia izan zen erupzioan sartu zena.  Askorentzat “Cumbre Vieja”-ko gertaera hau espektakulu eta ikuskizun bat izango den arren, La Palmako biztanleentzaz zorigaitz sozial zein ekonomiko bat da.


Sumendiak erupzioan daramatzan 10 egunetan, uharte osoko %1-ko azalera kaltetu egin da. Esaterako, ia 1000 eraikin suntsitu dira eta 6000 biztanle baino gehiago ebakuatu behar izan dituzte. Kanariar gobernuak sumendiaren erupzioaren eragin ekonomikoa 500 milioi eurotan kalkulatu du. Orain arte, La Palmak 5,23 milioi euroko dohaintzak jaso ditu kaltetuenei laguntzeko.


Bestetik, kaltetutako laboreen azalera 202ko hektareakoa da: 106 platanondoetan, 51 mahastietan eta 16 ahuakateondoetan. Platanoaren industriaren pisua irlako nabarmenetako bat da. 2020an La Palmak 144.302 tona platano esportatu zituen, 135 milioi euro inguruko diru-sarrerak lortuz. Kopuru horri diru laguntza publikoak kontuan hartuz, 45 milioi euro gehiago gehitzen zaizkio. Hau da, ekonomiaren %11 baino gehiago, 180 millioi euro uhartearen 1580 milioiko BPGtik, zuzenean platanoaren industriatik eskuratzen du La Palmak. 


Turismoari dagokionez, bi aurpegi guztiz desberdinak ikusi dira. Batetik, biztanleriaren zati batek ez zuen etikoki zuzena ikusten, hainbeste familiaren sufrimendua eragin duen hondamendi naturala, espektakulu moduan erabiltzea. Bestetik, orain arte turismoaz eta honen sarreretaz bizi diren negozio eta enpresena. Lehengo asteetan espezialistak ondorioztatu dute La Palmako ekonomiak turistak behar dituela suspertze ekonomikorako. Tokiko ekonomian laguntzen duen turismoa, aberastasuna sortzen duena, eta ingurumena eta bertako biztanleak errespetatzen dituena.


Sarreren jaitsiera ikusita, turimotik bizitzen diren langileak ERTEra itzultzeko arriskuan daude. Uharteko turismo ekintzaileek honakoa diote: "Irla laguntzeko eta bertako biztanleen etorkizuna defendatzeko modu lagungarriena La Palma bisitatzea, bertan egotea eta kontsumitzea da, desabantaila ekonomikoa ekiditeko". Bestela, kalteak itzulezinak izan daitezke ondorioztatzen dute.


Aurretik esan bezala, oraindik ez dago zehaztuta noiz utziko dion laba botatzeari sumendiak, eta ondorioz hauek estimazioak besterik ez dira, edozein momentutan egoera guztiz aldatu daitekelako. Hala ere, garbi dagoena, fenomeno honek izugarrizko kalteak eragi dizkiola irlako ekonomiari. Baina nork daki, ea erakargarri turistiko bat sortuko da honen bitartez eta La Palma inoiz baino indartsuago itzuliko den.


https://www.niusdiario.es/sociedad/medio-ambiente/mes-bajo-volcan-la-palma-cifras-destrozo-imagenes-erupcion_18_3220096465.html


https://elpais.com/sociedad/2021-10-01/el-impacto-economico-del-volcan-jaque-a-los-dos-sectores-clave-del-pib-de-la-palma.html



MAREN DEL CAMPO

NEW CASTLE HISTORIAKO EKIPORIK ABERATSENA BIHURTU DA



Tituluan ikusi duzun bezala New Castle historiako ekiporik aberatsena bihurtu da, Arabia saudiko fondo inbertsioak erosi duelako, orain New Castle-ek 354bilion euro ditu nahi duenerako, erreformak edo eta edozein jokalari erosteko. Berez tratu hau duela bi urte itxi behar zen baino eskubide batzuengatik ezin izan zen posible izan baino udara onetan  dena konpondu dute eta Premier League-ko ekipoa erosi dute. Beste kontuan hartzeko  alderdi batzuk daude, eta Mohamed bin Slaman-ek, Arabia Saudiko printzipeak juizio batzuk ditu pendiente, eta emakume bat biolatzeagatik akusatuta dago, juizioa emakumeak irabazi ezgero erositako ekipoa bere aurreko jabeari saldu behrako dio prezio berdinean, baino ez dut uste  Arabia Saudiko prinzipeak juizio bat galduko duenik.El pasado oscuro que persigue al nuevo dueño del Newcastle | MARCA Claro  Colombia

IBON BALERDI

KATAR MUNDUKO HERRIALDERIK ABERATSENA

Munduan zehar herrialde asko daude eta beraien aberastasuna ezberdina da dituzten diru sarrerengatik. Diru sarrera horiek arrazoi ezberdinengatik izan daitezke herrialde bakoitzean, adibidez, Espainiako diru sarrera iturri handiena turismoa da, munduko bigarren leku turistiko ospeena delako.

Diru sarrera hauen arabera, Katar da munduko herrialde aberatsena 105,990 bilioi dolareko aberastasunarekin. Katar 11.571 km² ditu besterik gabe eta 2,881 milioi biztanle ditu eta  Asia kontinentean dago. Horren biztanle gutxi izanda eta horren leku txikia izanda zergatik da munduko herrialderik aberatsena?

Qatar Map Fotos e Imágenes de stock - Página 3 - Alamy

Katar, duela 50 urte Erresuma Batuko kolonia bat izatetik uzten du ustezutelako ez zuela dirurik ez ezer ematen, horduan emir bat iritxi zen eta petroleoa aurkitu zuen eta petroleotaz aparte gas naturalaren industrian hoberenak dira. Dagoenetik errialderik aberatsena da, biztanle bakoitza ez du milioi batetik beherako dirutza. Gaur egun, Katareko pertsona aberatsena Tamim bin Hamad Al Zani da 2.000 milio eurorekin. Hau Kataren eboluzioa.

Qatar: cómo se hizo tan rico, tan rápido | Acción PreferenteQatar

JULEN CRIADO