2020(e)ko apirilaren 24(a), ostirala

ARMEN SALMENTA IGO EGIN DA ESTATU BATUETAN


ARMEN SALMENTA IGO EGIN DA ESTATU BATUETAN 

Estatu batuetan armen salmenta betidanik izan da legezkoa eta horrek arazo asko ekarri ditu nire ikuspegitik.Baina gaur "Covid 19-ren" odnoropz salmenta nabarmen handitu egin dela ikusiko dugu. 

2012. urteko abenduaren 24an "Sandy Hook Elementary School-en" tiroteo bat egon zen non 2 zauritu eta 28 hildako egon ziren. Horren odorioz datuak esaten dute 2013an armen salmenta asko handitu zirela, azken urteetako salmenten gorena izaten. Gaur egun, 2020an "coronavirusaren" ondorioz datu horiek pasa egin dira. Honek polemika handia ekarri du, eta zergatik izango da? Estatu batuetan armen salmenta betidanik izan da legezkoa



"Coronavirusa" iritsi zenean jendea beldurtzen hasi zen eta horregatik armen salmenta igo egin da. Alde batetik badago jendea beldurra zuela armen denda istea eta beraz armarik behar bazuten, arma lortzeko zailtasunak izatea. Bestealde, jendeak aitzaki moduan hartu du "coronavirusa" eta defentsarako dela esanez erosten dituzte armak, hau da, beraien ustez, pistolarenbat badute ez dute "coronavirusa" hartzeko aukerarik. Azkenik, beste batzuk diote, beldurra dutela ea segurtasu publikoa urratuko den. Badaude datu batzuk esaten dutena Asiatik etorriako jende gehiagok erosi dituztela armak era, beraien segurtasuna zaintzeko, beldurra dutelako atake arrazista jasatea. Hau guztiak armen denda kanpoan kola luzeak egotea eragin du. 
Coronavirus en EE.UU.: psicosis y largas colas en las tiendas para ...


Azken hilabete hauetan, batez ere martxoan,  'The New York Times' datu batzuk jaso ditu, bi milioi arma saldu ziren Estatu Batuetan. Eta internetetik armak saltzen dituen denda batek argitaratu du hango armen salmenta azken hilabete honetan %68 handitu dela.
Igoera handi honen ondorioz, kezkak ekarri ditu osoasun publikoan, eta beraz pentsatu dute armen dendak istea tenporalki. Baina Donal Trump-ek esaten du armen dendak biztanleentzako ezinbesteko establezimenduak direla, hortaz irekiak jarraitu behar dutela farmaziak eta supermerkatuak bezala. 




Bibliografia:
-https://es.wikipedia.org/wiki/Masacre_de_la_Escuela_Primaria_de_Sandy_Hook
https://www.hispantv.com/noticias/ee-uu-/451773/coronavirus-venta-armas
-https://www.antena3.com/noticias/mundo/venta-armas-dispara-maximos-historicos-estados-unidos-coronavirus_202004045e88cce78188850001d4833e.html 
-https://www.google.com/search?q=foto+de+la+cola+de+espera+para+comprar+armas&source=lnms&tbm=isch&sa=X&ved=2ahUKEwiB18y0toHpAhVB4eAKHSnrCuIQ_AUoAXoECAsQAw&biw=1366&bih=657#imgrc=Y76Z7r6TLY1oTM





2020(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

Txinako ekonomiak atzera egin du, lehen aldiz azken 40 urteetan

TXINAKO EKONOMIAK ATZERA EGIN DU, LEHEN ALDIZ AZKEN 40 URTEETAN.

Urte honetako lehen hiruhilabetean, koronabirusarengatik Txinako Barne Produktu Gordinak (BPGa) %6,8 txikitu da, lehengo urteko azkenekoarekin konparatuz gero. Lehen aldia da horrelako gauza gertatzen dela azkeneko 40 urteetan Txinan. 40 urte hauetan, ez da hiruhilabete bat ere negatiboa izan.

Denok dakigun bezala, COVID-19a Txinan sortu zen, beraz, han hartu zituzten munduko lehen neurriak epidemia gehiago hazi ez zezan, baina, denak etxean gaudenez, jakin dezakegu, ez zutela lortu. Mundu osotik zabaldu da birus hau. Ekintza honek, munduko ekonomia jeistea egin du, baina, testu honetan txinari buruz hitz egingo dut.

Txinan, urtarrila amaieran koronabirusa sortu zen herria (Hubei) itxi zuten eta jarduera ekonomikoa asko jeitsi zen beste herri guztietan. Datu ofizialen arabera, urte honetako lehen hiruhilekoan %16ko jaitsiera izan du inbertsioak. Langabezia logikoa den bezela handitu egin zen, jendeak lanpostu asko galdu baitzituen. Herriko %5,3 lanik gabe zegoen eta martxoaren amaieran langabezia %6,3ra hazi zen.

Txina izango da, Indiarekin batera, gertatu den atzerakada honi aurten aurre egingo dion bakarrenetako herrialde bat. Hazkundea azkartzeko, Pekingo gobernuak neurri batzuk hartu ditu. Hau da, 200.000 milioi eurotik gorako zerga jaitsierak egitea eta bankuei likidezia ematea, larri dabiltzan enpresei behar bezain beste mailegu emateko.

El silencio de una ciudad china vacía por el coronavirus

Emakumearekiko diskriminazioa kirolean


Emakumeak kiroletan


 Emakumeak historian zehar diskriminazio asko jasan dituzte eta esteriotipo desberdinak izan dituzte esleitatuta, indar gutxi dutela, samurrak direla, ahulak direla, eta gizonezkoak berriz, indartsuak, zakarrak... direla.  Esteriotipo hauen ondrioz kirol mota desberdinak esleitatu dizkigute gizonezko eta emakumezkoei, adibidez dantza emakumeentzat eta futbola gizonezkoentzat. Artikulu honetan ikusiko duguna da emakumeen aurkako diskriminazioa kiroletan, hau da, emakumeak kirolaren arloan jasaten dituzten hainbat eta hainbat diskriminazio desberdin


Telebista piztu egiten dugunean eta kiroleko edozein kanala jartzen badugu, beti ikusiko dugu gizonezkoen kirolari garrantzia gehiago ematen dietela emakumezkoen kirolei, hau da, telebistako albisteetan adibidez kirolari buruz hitz egiten dutenean, denboraren gehiengo zatia gizonezkoei buruz hitz egiten dute eta beraien arrakastaz, eta denbora gutxiago eskeintzen diote emakumeei. Espainian adibidez, Kirol-prentsaren espazioaren% 5 bakarrik dago eskainia emakume kirolariei.
Telebistako edo egunkarietako iragarkietan ere, kirolariak hartzen dituztenean iragarki bat egiteno, gehiengoan gizonezkoak hartzen dituzte, "nivea" edo "invictus" iragarkietan adibidez. Eta albisteetako portadetan gutxitan agertzen dira emakumeen lorpenak eta irabaziak. 

        Anuncio TV Nivea Men #SacaPecho con el Stick de Afeitado Corporal ...                                  Invictus Paco Rabanne - YouTube

Arropan ere nabarmena da, jasaten duten diskriminazio guzti hori. Voley hondartzan adibidez, emakumeek indarrez eraman behar dituzten arropa sexistak eta mutilek eraman behar dutenaren artean desberdintasun handia dago. Bertan nabarmentzen da emakumeen gorputza erabiltzen dela ikuskizuna edo "show-a" handitzeko eta ez kirola sustatzeko. 

Voley Playa femenino y masculino - las mejores parejas de Europa ...
  Bikini jugadoras de vóley playa.


Argazki hauetan arroparen desberdintasuna argi eta garbi ikusi daiteke. Emakumezkoena bikini moduko bat da eta mutilen kasuan belauneko luzerako prakak eta kamiseta bat. 
Bestealde, emakumeak arbitro lana agiten dutenean edozein kirolean, harmaileko jendea txistuka edo esaldi matxistak esates hasten dira. 


Azkenik, bien arteko soldaten desberdintasuna aztertuko dugu. Lan arlo desberdin askotan  nabarmena da soldata baxuagoak dituztela emakumeak gizonezkoenak baino, eta kirolean ez da atzean gelditzen. Futbolean adibidez Messi futbolariak urtean 100 milioi euro garbian urtean, eta emakumeen kasuan berak egun batean ortzen duen diru kantitatea lortzen du urte oso batean. 










2020(e)ko apirilaren 22(a), asteazkena

AUTONOMOAK eta KORONABIRUSA

AUTONOMOAK eta KORONABIRUSA

Gaur egun hain ezaguna den Covid-19 edo Koronabirus birusak argi dago mundu osora eragin negatiboak ekarri dituela: bai osasunean, bai kirolean... Baina nik blog honetan ondorio larrienetakoak jaso dituen ondasunari buruz hitz egingo dut: Ekonomia. Konkretuki honek autonomoen gan izan duen eraginei buruz. Baino hasi baino lehen argi utzi behar da nortzuk diren langile autonomoak. Langile autonomoa dirua egiteko jarduera ekonomiko zuzena, ohikoa eta pertsonala burutzen duen pertsona bat da. Hau jakinda hasi egingo gara.

Jarduera eteteagatik edo galera handiengatik laguntzak eskatu dituzte 54.000tik gora autonomok Hego Euskal Herrian.

Dakigunez ekonomian izugarrizko geldialdi bat egon da geldialdi hau batzuei asko lagundu die, eta hauen adierazgarrietako bat online akordioak dira baina beste askorentzat eragin txarrak ekarri ditu eta hauen artean autonomoak daude.Merkatarien %15ek ez dute jateko dirurik izango hil honetan», ohartarazi zuen Bizkaidendak federazioko presidenteak, Jose Luis Cebrecosek, Bizkaiko Hitza-ren azken alean. 54.000 autonomotik gora diru laguntzak eskatzen hari dira izan ere ez dute irabazirik lortzen eta hau gutxi balitz gainera gostu finkoak ordaintzen jarraitu behar dute hauen arten alokairuak, hipotekak, maileguak...

Bruegel think-tank-ak aztertu duenez autonomoei 4 diru laguntza desberdin eskaini dizkiote. Lehen laguntza mota da autonomoei ordain bakarreko kopuru zehatz bat ematea. Diru laguntza mota hau Frantziak eta Italiak hautatu dute. Belgikak eta Herbeheerak berriz, kopuru zehatza ezarri dute, baina hileroko ordainketekin. Kopuru finko horiek, hori bai, murritzagoak dira soldatapekoei aitortutako laguntzekin alderatuta. Espainiak, Erresuma Batuak eta Danimarka hirugarren diru laguntza mota hautatu dute non aurreko urteetan izandako irabazien arabera diru laguntzak banatzen dituzte. Eta azkenik Alemaniak laugarren eredua hautatu du non esaten dun autonomoek ere langabezi sariak izango dituztela.

Gainera Hego Euskal Herrian Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako gobernuak ordainketa bakarreko laguntzak ematea erabaki dute.


CORONAVIRUSAREN ONDORIO EKONOMIKOAK

Mundu osoari harrapatu dion pandemia honek ondorio ekonomiko larriak ekarriko dituela aurreikusi daiteke. Baina, ondorio ekonomiko larriak iada hasi egin dira.  

Hasteko, badira lanposturik gabe gelditu diren langileak; janari dendetako kutxazainak, ostalaritzako langileak, zerbitzariak, enpresari batzuk… hauen egoera oso gogorra da, izan ere orain ez daude dirurik irabazten, gainera, badira autonomikoki lan egiten dituzten langileak ere. 
Bestalde, badira beraien lanpostuan jarraitu daitezkeenak zorionez, baina askok beste irtenbide batzuk atera dituzte aurrera, adibidez irakasleak. Hauek ordea, ordenagailuz eta video-deiez komunikatzen hari dira ikasleekin. 

Honetaz gain, aurretik esan bezala ez dakigu zehazki zer gertatu egingo den pandemia honekin, nahiz eta ondorio ekonomikoak oso larriak izango direla jakinda. Vanguardiak dioenez, %94.6ak krisia datorrela dio, bestak beste % 5.9ak berriz, krisia ze dela etorriko dio. Eta zuk zer pentsatzen duzu? . 

Amaitzeko, asko nabarmenduko den ondorio ekonomiko bat turismoa izango da. Hau dela eta, gendeak ezin izango duelako oporretara joan. Honek herrialde askotan izango du eragina, baina batez ere turismoaren bidez bizi diren herrialdeetan, adibidez; Venezia.
























































2020(e)ko apirilaren 21(a), asteartea

Estatu Batuak, Birusaren Biktima nagusia


Estatu Batuak, Birusaren Biktima nagusia




Azken hilabeteetan izandako konfinamendu egoera hau mundu guztian normala bilakatu den egoera bat da. 5 kontinenteetara iritsi den gaixotasunak honek mundu guztiko herrialdeak krisialdi handi batean kokatu ditu bai ekonomiaren aldetik eta baita egoera sozialaren aldetik. Mundu guztiko ekonomiak lur jota daude eta herrialde askok mila milioiko erreskateak eskatzen ari dira ekonomia indartsuagoa duten herrialdeei  edo beraien batasun ekonomikoen elkarteei. Baina munduan ondo dakigunez birus honek gehien arrapatu duen herrialdea Ameriketako Estatu Batuak dira hau munduan infektatu gehien dituen herrialdea delako 800.000 infektaturekin eta hildako gehien dituena 43.000 hildakorekin. Honen ekonomia beste guztiak bezala lur jota dago eta honen biztanleriaren artean banaketa handi bat dago konfinamenduaren alde daudenekin eta honen kontra daudenekin.

Estatu Batuetan dagoen egoerak larrialdi handiak sortu ditu herrialde honen ekonomiako sektoreetan. Adibidez, Estatu Batuen petroleo ekoizpenak kolpe gogor bat jaso du krisiarengatik, petroleo barrilen prezioa ikaragarri jaitsi egin delako 37 $ etara petroleo kontsumoa ikaragarri jaitsi egin delako. Gero ere beste hainbat sektoreek ere golpe oso latzak jasan dituzte hegalgintzak adibidez, baina hala ere Estatu Batuetako petroleoaren ekoizpenak izan dituen jaitsiera handiek beste sektoreak baina askoz handiagoak izan dira eta honek langilee eta enpresetan ondorio latzak edukiko ditu. Gainera Donald Trumpek bereganatu duen politika banatzaile eta kritikatzaileak ez du laguntzen beraren bozkaleak aurkako partidoko gobernadoreen aurka dijoazelako.

Ondorioz, nik pentsatzen dut nahiz eta erorketa ekonomikoa oso handia izan Estatu Batuak beste herrialde batzuk baino askoz errazago aterako da krisialdetik, zerbaiterako delako munduko ekonomia. Baina hala ere, herrialdeak ematen ari duen itxura banandu horrek ez die gehiegi lagunduko eta gobernu buruak egiten ari duen gestioak ezta ere. Gainera  herrialdeko biztanleri, gehienak pobreak osasungintza pribatua dutelako, gehien sufrituko dutenak izango dira eta hauek izango dira herrialdea egoera latz horretatik aterako dutenak eta ez honen gobernuak.

Bibliografia: 

https://es.noticias.yahoo.com/ca%C3%ADda-precio-petr%C3%B3leo-3-razones-023221908.html?guccounter=1&guce_referrer=aHR0cHM6Ly9lcy5zZWFyY2gueWFob28uY29tL3NlYXJjaDtfeWx0PUF3clA0azF5RXA5ZUZGSUFsbUZVMDRsUTtfeWxjPVgxTURNVE0xTVRJd09UZ3hNZ1JmY2dNeUJHWnlBMjFqWVdabFpRUm5jSEpwWkFOelVYZDRWVEl6UjFOMlUxa3VNMGRSUnpkbFRFRkJCRzVmY25Oc2RBTXdCRzVmYzNWblp3TXdCRzl5YVdkcGJnTmxjeTV6WldGeVkyZ3VlV0ZvYjI4dVkyOXRCSEJ2Y3dNd0JIQnhjM1J5QXdSd2NYTjBjbXdETUFSeGMzUnliQU0wTndSeGRXVnllUU4xYkhScGJXRWxNakJvYjNKaEpUSXdZMjl5YjI1aGRtbHlkWE1sTWpCbGMzUmhaRzl6SlRJd2RXNXBaRzl6SlRJd2NHVjBjbTlzWlc4RWRGOXpkRzF3QXpFMU9EYzBPRGc0TURJLT9wPXVsdGltYStob3JhK2Nvcm9uYXZpcnVzK2VzdGFkb3MrdW5pZG9zK3BldHJvbGVvJmZyMj1zYi10b3AmZnI9bWNhZmVlJnR5cGU9RTIxMUVTNzE0RzA&guce_referrer_sig=AQAAAEtd7u7uyvOl6Wnr1DNbjSqdjlqYNRwSDXLnDo7pM9A6uuEumzdMTa6La8n7oqWG36GeQucku3XUBNdf3kCDM_gXQQ5IiObpqD3mfsTblhol2L_RrkCeB_u9obHREtGTl-zDEzmFc9IFFz2qQ4yuiJHRbZIMhnVuP3E0yOUjmv9m

Queens auzoaren tragedia


Queens auzoaren tragedia

Nola ez, azken asteetan gehien entzuten diren berriak koronabirusaren ingurukoak dira, bete betean jo gaituelako pandemia honek. Ekonomian izan dituen eta izango dituen kalteak, egunero birus honengatik hiltzen diren pertsonen kopurua, gobernuak pandemia honi aurre egiteko hartzen dituen neurriak eta medikuek dituzten baliabideen eskasia dira, telebistan eta egunkarietan agertzen diren berriak. Gai hau oso entzunda dago, baina hala ere guri horren gertu jotzen ez gaituen egoera baten inguruan hitz egitea gustatuko litzaidake. Izan ere, New Yorkeko auzorik handienean tragedia bat ematen ari da birus honengatik, baita, orokorrean Estatu Batuetan ere. Eta, tragedia honek herrialde honek duen, eta nire ustez egon behar ez litzatekeen, neurri ekonomiko batekin dago lotuta.

Badakigunez, herrialde aberats honek ez du osasun publikorik, eta horren ondorioz milioika pertsona aseguru medikurik gabe bizi behar dira. Lanean ez bazaude, eta gaixotasun larri bat baduzu edo operatu behar bazaituzte zure aukera bakarra ONG batera joatea edo milaka dolar ordaintzea da, eta noski, langabezian egonda milaka dolar ordaintzea ez da ideia hoberena. Aseguru mediku bat duenak, berriz, pertsonak berak edo enpresaren artean ordaindu behar du hau, eta 500$ inguruan dabil kostea. Hau, oso orokorrean dago azalduta, batzuetan aseguruak behar guztiak asetzeko balio ez duelako eta asegurua ordaintzeaz gain beste gastu mediku batzuk ordaindu behar izaten direlako. Azken finean, pertsona batek zerbitzu hau behar badu, eta ordaindu ezin badu, bere bizitzaren amaiera izan daiteke.


Ba, egoera hau askoz larriagoa bilakatzen ari da orain, pandemia mundial honen erdian, Estatu Batuetako auzo batzuetako biztanleen egoera okertu egin da eta. Queens auzoa dugu honen adibide. 


Las primas Idenia Ferrera, a la izquierda, y Kimberly Ferrera, a la derecha, se sientan fuera de su casa en Corona, Queens, y siguen las instrucciones de no salir durante la pandemia.Queens, dibertsitate handiko auzo bat da, inmigrante asko bizi direlako bertan (hispanoak, polakoak, txinatarrak eta filipinoak esaterako). Baina, zoritxarrez, oso auzo pobrea da ere. Horregatik, birusa oso azkar hedatu da, hango biztanleek ez dituztelako baliabide nahikorik ingresu bat ordaintzeko. Eta, horren ondorioz, brotearen lehen asteetan 7000 kasu egon ziren. Benetan larria eta tristea da hango biztaneen egoera, gaixotzeko beldur, imajina ezin ditzakegun neurriak hartzeko prest daudelako. Bangladeseko emakume baten egoera dugu honen adibide, apartamentu batean bi pertsona infektatuekin bizi dena, eta lanik gabe daudenak. Honen ondorioz, dirua aurrezteko eta kalera ahalik eta gutxien atera ahal izateko, egunean behin bakarrik jaten dute, nahiz eta emakume horrek diabetesa eta hipertentsioa izan. Eta, horrelako milaka egoera egongo dira, seguraski, baita okerragoak ere. Baina, hala ere, hango osasun zerbitzuak pribatua izaten jarraitzen du.

Benetan zorte ikaragarria dugu herrialde honetan jaio izanagatik, gure bizi kalitatea, beste herrialde batzuekin konparatuz, oso ona delako. Gaixo gaudenean, bai gripe sinple batengatik edo bai minbiz batengatik, medikuarenera joateko eta tratamendu bat hartzeko aukera dugu (batzuk beste batzuk baina garestiagoak, noski). Eta, bai, oraintxe bertan ez gaude egoera hoberenean, badakigunez hospitaleak guztiz saturatuta daudelako. Baina, hala ere zorte piska bat dugula iruditzen zait, osasun publiko hau izango ez bagenu, New Yorkeko Queens bezalako auzoen egoera bezain larria izango litzatekeelako gurea.



https://www.publico.es/tremending/2019/09/06/sanidad-el-hilo-que-explica-como-funciona-el-
sistema-sanitario-de-eeuu-o-pagas-o-te-mueres/
https://es.wikipedia.org/wiki/Queens
https://www.nytimes.com/es/2020/04/10/espanol/mundo/coronavirus-queens-hospital-elmhurst-corona-jackson-heights.html

Kaleratzeak krisi garai honetan

Koronabirusak alarma guztiak piztu ditu gizarteko arlo guztietan; osasunean, ekonomian... baina ondorio nagusienetako bat osasuna pixkat alde batera utzita lan postuetan eman diren kaleratze masiboak izan dira. Egia da neurri batzuk hartu direla honen eragina handiegia ez izateko baina ez dira guztiz zuzen erabili.

Koronabirusa estatura iristen ari zen bitartean, enpresa batzuk iadanik gertatuko zen desastre ekonomiko izugarria aurreikusten zuten eta hainbat neurri hartu zituzten enpresa bakoitzaren galera ekiditeko intentzioarekin. Estatu alarma piztu baina bi aste lehenago, jende asko kaleratua izan zen eta Espainia mailan 2.000.000 pertsona kaleratua izan zen inongo babespenik edo arrazoi finkorik gabe.

Denborak aurrera egin zuen eta kaleratutakoen kopurua handituz zijoan alarma piztu eta hauei muga bat ezarri zioen arte estatuak. Ezarritako mugaren ondoren ezin zen inongo kaleratzerik egin enpresa bakoitzaren ekonomia salbatzeko helburuarekin eta laguntza batzuk jaso dituzte enpresa horiek.

Más de 2.500 solicitudes de ERTE que afectan a casi 12.300 ...

Neurrieen aurretik kaleratuta izan den biztanleriaren zati horretaz gain, alarmaren ondorioz jende asko ERTE-ra bidalia izan da; hau da, kaleratze inprobisatu bat eta horrek galerak eragin izan ditu estatuak eskatutako diru-laguntzen zati handi bat xahutzen duelako. Ala eta guztiz ere, lan postuekin enpresek egindako inbertsioak ez dira faktore bakarra lanbideen munduan; izan ere, tabernari, dendari eta beste enpresa txiki horiek harien alokairuak ordaintzen jarraitzen dutelako nahiz eta beraientzat ezinezkoa izan diru-sarrera nahikoak eskuratzea.

2020(e)ko apirilaren 20(a), astelehena

Covid-19 dela eta gobernuek hartutako neurriak

Gaur egun, denok dakigun bezala, oso egoera larrian gaude koronabirusa dela eta. Horregatik gobernuek osasun egoera honi aurre egiteko presako neurri ekonomikoak hartu behar izan dituzte, bai emen eta  bai nazioartean. Hona gobernuek hartutako neurri horietako batzuk:
Osasuna arloan: 
- Gobernuek aurreko urteetan baino diru-laguntza kantitate handiagoak bideratu dituzte osasungintzara honetarako: maskarak, arnasgailuak, testak, txertoaren ikerketetarako, tratamenduetarako etab. 

Turismoaren arloan: 
- Turismoko sektorea oso kaltetuta atera da, izan ere diru kantitae handiak mugitzen dituzte, baina momentu honetan, konfinamendua dela-eta sektore hori geldirik dago. 

Enpresa txiki eta ertainak eta autonomoak: 
- Euskal Herrian, enpresa txiki eta ertainak oso garrantzitsuak dira eta autonomoak ere bai. Horiei ere, diru-laguntzak eman behar dizkiete, batez ere, langileak langabeziara joan ez daitezen. Hemen sartuko genituzke tabernak, denda txikiak, asko eta asko autonomoek zuzenduak eta beste hainbat enpresa txiki eta ertain. 

Dirulaguntza hauek emateko, aurrekontu partidak handitu behar izan dituzte gobernuek. Horrek, epe motzera, arazo ekonomiko handiak sortuko ditu. eta krisi hau mundu mailakoa denez, herrialde guztiek bat egin beharko dute ahalik eta modurik solidarioenean erantzuteko krisialdi honi. 
COVID-19 Koronabirusa — Eibarko Udala

2020(e)ko apirilaren 16(a), osteguna

La casa de papel

La casa de papel

"La casa de papel" telesai oso ezagun bat da, gaur egun jende gehienak ikusitako telesaia. 2017ko maiatzaren 2an estreinatu zen Antena 3 telebista katean. Hurrengo hilabeteetan bigarren zati bat egin zuten, eta hauek telebistan igorri ondoren Netflix plataformak telesaila erosi zuen, eta hurengo urterako atal berriak egitea proposatu zion telesaiari. Hasieran telesaia telebistan igortzen zen bitartean ez zen ia ezaguna, baina Netfix erosterakoan bum-a egin zuen eta mundialki nagusia egin zen. Horren ondorioz beste 2 zati egin zituzten (guztira 4) eta hurrengo urterako 5 zati bat martxan dagoela jakinarazi du telesaiaren zuzendariak.

Baina zertaz doa telesai hau eta zergatik izan zuen hain besteko arrakasta bat-batean? "Irakaslea" deituriko pertsonai bat, historiako lapurreta handiena burutu nahi du. Eta hura burutzeko, 8 pertsonako talde bat osatzen du, guztiek baldintza bat dute, ez dutela ezer galtzeko. 5 hilabetez egongo dira lapurreta prestatzen, eta beraien artean ezin dituztenez erlazio pertsonalak izan, hirien izenekin deitzen dira beraien artean, Tokio, Mosku, Berlin… Telesaia lapurreta honen inguruan doa.

Baina oraindik ez dugu argitu zergatik hain besteko arrakasta… Hasteko telesaia arrakasta izan zuen Netflix-ek erosi zuenean, eta mundo osoarentzat eskuragarri jarri zuenean. Jendeak telesai honetako protagonistekin, lapurrekin bat egiten duelako. Izan ere, lapurrak, gobernu, banku eta Espainiako politikaren kontra egiten dutelako, herriaren aldekoak direlako. Eta beraz erraza da herria bat etortzea telesaiako protagonistekin.

Bestalde, berri txarrak ere egon ziren. Izan ere, jende asko telesaiean inspiratuta egin zituzten lapurreta asko, mono gorria eta Dali-ren kareta batekin telesaiean bezala. Eta beraz lapurretak gora egin zuten munduko hain bat lekuetan. Baina hau jadanik baretu zen eta horain, momentuz ez daude horrelakorik.

Ondorioz, "La casa de papel" telesaia ikusi ez baduzu, orain da momentua, etxean denbora asko pasa behar dugu eta horrelako telesaietatik asko ikasten da, ez bakarri lapurra izateko, bizitzan izan behar diren ekubide eta balioak agerian jartzen dituelako, eta persona bezala haztea lortzen duelako. Beraz, badaukazue koarentena honetan zer egiterik ondo pasatzeko, eta egia esanda, momentu batzuetan ere, sufritzeko!

https://eu.wikipedia.org/wiki/La_casa_de_papel

La casa de papel habría sido otra serie por completo de no ser por ...












2020(e)ko apirilaren 15(a), asteazkena

Coronavirusak duen eragina futbolean



Coronavirusak duen eragina futbolean

Coronavirusa jakingo duzuen bezala pandemia mundial bat da izugarrizko eragina izaten ari dena gure bizitzatan, gure bizitza normalean. Coronavirusaren ondorioz, Espainiak alarma egoera ezarri zuen martxoaren 14ean eta horrek pertsona guztien bizitza aldatu egin zuen. Coronavirusaren ondorioz, enpresa asko istera behartu zituen estatuak pandemia gehiago ez hedatzeko. 

Messi, máximo goleador de las cinco grandes Ligas
Futbola izan da eragin handia jasan duen sektoretako bat, izan ere, COVID-19aren ondorioz futbol txapelketak guztiz gelditu dira eta astero futbola ikusten zuen milioka pertsonetatik inork ez ikustea ekarri du. Bartzelonaz hitz egingo dut, seguruenik denek ezagutuko duzuen taldea da eta diru gehien irabazten duen jokalaria Lionel Messi, du 50 milioi euro neto da bere soldata.



Bartomeu, reunido con la plantilla del Barça antes de cesarse las actividades
Bartzelona diru sarrera handiena duen taldea da, batez ere, arrazoi komertzialengatik, baina aldi berean gehien gastatzen duen taldea da, soldatatan gehien ordaintzen duena, eta futbola geldirik egonda kontuak ez dira ateratzen. Duela gutxi, Bartzelonak esan zuen 2019-20 denboraldi honetan 1.000 milioiko sarrera izango zuela zifra errekorra. Baina, soldatetan, 650 milioi inguruko gastua du. Coronavirus egoeran, aurreikusitako murrizketa,  soldataren ehuneko 70ekoa izango da martxoaren 14tik, alarma egoera Espainian deklaratu zenetik, jarduera itzuli arte. Alarmaren egoerak hilabete bat irauten badu, soldaten murrizketa % 5,75 izango da, hau da, 14 milioi. 45 egun izango balira, 21 milioi izango lirateke % 8,625 eta alarma egoera 60 egunetara iritsiko balitz, 28 milioi izango lirateke % 11,5. Epe hori igaro ondoren, haien soldataren % 100 jasoko dute nahiz eta, jolastera ez bueltatu.

Gizonezko futbolaren eta saskibaloi kirolarien kasuan, ez dute ERTE bat egingo gainontzeko langileen kasuan bezala. Futbolariak eta saskibaloi jokalariak aldiz hitzarmen pribatu bat egingo dute, ez dute gainerako taldeek bezala diru-laguntzarik beharko ez dutelako ERTE-rik egingo.

Nire ustez, ondo iruditzen zait soldatak jaistea coronavirusaren ondorioz ez dituztelako diru sarrera berdinak izango, baina, ez dut ulertzen nola diru sarrera gehien duen taldeak soldatak jeistea eskatu behar duen bestela beraien ekonomia pikutara doalako. Nire ustez, gaizki planfikatuta dagoen talde bat da enpresa askok ez dutelako horrelakorik egin behar izan beraien enpresa pikutara ez joateko.

Alternatiba bat existitzen da, eta Christiania du izena



Alternatiba bat existitzen da, eta Christiania du izena.

Sin impuestos ni ley, así es la ciudad libre de ChristianiaImajina ezina egiten da pentsatzea hiri handi batean autogobernua duen auzo hippie bat dagoela, baina, badago. Copenhagueneko erdialdeko auzoetako bat da, Christiania izena duena. Arraroa dirudien arren, anarkia batean bizi dira, legerik eta zergik gabe.

Auzo edo nazio txiki-txiki hau, 1971ko irailaren 26ean sortu zen. Guraso hippie batzuk beraien seme alabak jolasteko leku baten bila zeuden. Horregatik, base militar huts bat bereganatzea  pentsatu zuten, eta urteak gobernuarekin tira-biretan egon ondoren, lortu zuten. Horrela jaio zen, auzo alternatiboa, Danimarkatik eta Europar Batasunetik kanpo.  34 hektarea hartzen ditu, eta bertan 1.000 pertsona inguru bizi dira.

Nazio honek, fama du, batez ere bere Pusher Streeteko drogen merkatuarengatik. Bertan Marihuana legala da, horregatik, asko eta asko bertara joaten dira kontsumitzera. Landare hori beraiek landatutakoa da, beste guztia bezala. Jaten dutena beraiek landatutako produktuak dira, saltzen dutena bezalaxe. Garagardo propioa eta guzti dute! Okologisk Christianias Thy Pilisner izena du eta ekologikoa da. Baina ez da garagardoa ekologikoa den bakarra, beraien bizitza estiloa ekologikoa da, duten helburu nagusienetako bat beraien karbono-aztarna murriztea da. Hortaz aparte, ibilaldi turistikoak eskaintzen dituzte, arropa dendak dituzte, eta beste hainbat negozio. Christianatarra askok leku horietan egiten dute lan, beste batzuk ordea auzo horretatik kanpo. Eta alderantziz ere gertatzen da, kanpoko askok hor egiten dute lan. Eskolei dagokionez, aurtzaindegiak dituzte, baina eskolak ez. Copenhagueko beste auzoetako eskoletara joaten dira gazteak. 

Christiania la Ciudad autoproclamaba independienteBertako biztanleek ez dizkiote Danimarkako gobernuari zergarik ordaintzen. Beraien “zerga” propioak dituzte. Biztanle edo familia bakoitzak diru kopuru bat eman behar dio Christianiari, horrela, etxe berriak eraikiko dituzte, zaborrak kudeatzeko ahalmena izango dute, etab. Baina, nola moldatzen dira legerik gabe?  Beraien arau propioak dituzte, eta beti betetzen dira. Ez dira asko bizi hor, beraz errazagoa da biztanleria kontrolatzea. Beraien norma horiek oso sinpleak dira: kotxerik ez, droga gogorrik ez, biolentziarik ez, kanpatzea debekatuta, moto talderik ez (iraganean izandako arazoengatik),  balen aurkako arroparik ez, su artifizialen salerosketarik ez, ezta objektu lapurtuen eta argazkirik ez (batez ere Pusher Streeten, marihuana kontsumitu ahal den arren, Cophenhagueneko gobernuari ez zaio gehiegi gustatzen, beraz poliziek horrera jaoteko hoitura hartu dute). Auzo hau anarkista izateaz aparte, edo anarkista delako, mugimendu okupa defendatzen dute. Lehen esan bezala,dirua biltzen dute, eta horrela eraikitzen dituzte etxe berriak. Horiek ez dira ez saltzen ez alkilatzen, jabetza pribatua defendatzen ezbaidute. Ondorioz, arau bat dute horren inguruan, norbait baldin badoa, eta etxea libre uzten badu, 6 hilabete pasa ondoren (bueltatzen ez bada) etxe hori okupatzeko eskubidea izango dute. Arau horiek urteetan zehar sortu dira. Bertako biztanle batek dio: “ Ados tasunezko demokrazia baten antzerako sistema bat dugu, non ados jartzen garen erabakiak hartzeko garaian. Christianiaren sekretua  hori da, beti ados gaudenarena; gainera, erabakitzen duguna egiten dugu”.

Auzo hau babesten zuen legea 1989an egin zuten. Baina, gaur egun, gobernu eskuindarra boterean jarri denetik arazoak izaten ari dira. Beraz, Christianiarekin amaitu ez dezaten, bertako biztanleriak lurrak erosi behar ditu. Horren aurrean, fundazio bat sortu dute dirua jasotzeko helburuarekin. Ea ez duten auzo alternatibo hau, bizitza ezberdin bat existitzeko aukera badagoela erakusten diguna, suntsitzen!

Guía para visitar Christiania, la ciudad libre de Copenhague



--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Bibliografia







2020(e)ko apirilaren 3(a), ostirala

Jokoen teoria


Zientzia Zoroa Liburutegian // Ciencia Loca en la Biblioteca ...Xake - Wikipedia, entziklopedia askea.

Artea edo Zientzia?
Jokoen teoriaren adibide klasikoa denok jokatu dugun joko bat da
noizbait: xakea. 
Estrategia jokoan jokatzen dugun bakoitzean aurkariak egitea espero dugunaren arabera hartzen ditugu erabakiak.
Hala ere, jokoan puntu jakin batean egin daitezkeen mugimendu kopurua
ia infinitua da, beraz, aukera bakarra bakoitzeko mugimendu batzuk planifikatzea da
aurrera eta konfiantza bai esperientziak bai intuizioak hutsuneak betetzen dituztela.
Jokoen teoriak azterketa ekonomikoen arloetako bat izaten jarraitzen du
azkarrago garatzen dira, eta gero eta gehiago beren ekarpenak laguntzen digute
deskubritu giza jokabideen inguruko oinarrizko egiak. Guztiarekin,
Avinash Dixit gaiaren inguruan munduko aditu garrantzitsuenetako baten hitzetan
Princeton Unibertsitateko teoria oso urrun dago eta askotan estrategia arrakastatsuaren diseinua artea izaten jarraitzen du.

Artea eta zientzia hizpide gaur arratsaldean Bilbon ...Cuando la ciencia es Zientzia #6 — Cuaderno de Cultura Científica

Krisi berri bat?

KORONABIRUSAREN KRISIA

Mapa del coronavirus en el mundo, en tiempo real: casos ...Hainbat aldiz irakurri eta entzun duzuten bezala, koronabirusa duela hiru hilabete gutxi gorabehera agertu zen, Txinan hasi zen eta gero mmundu osora hedatu zen. Orain ia mundu osoa inkomunikazioan gaude, hau da, bakoitza bere etxean ezin kalera atera. Bagenekigun bezala, birus hau eragin handia izango zuen, bereziki ekonoikoki eta baita politikoki ere.

Birus berri honen ondorioz, miloika lanbide  gelditu egin dira, baina aktibitate batzuk lanean jarraitzen dute eta inoiz baino gehiago. Esan bezala, lanbide asko geldirik daude beraz familia asko diru gutxiago irabazten ari da eta horrengatik krisi handi bat egoteko aukera handiak daude.

Baina badaude aktibitate batzuk inoiz baino gehiago lan egiten ari direla; medikuak, polizia, militarrak… eta antzeko lanbideak. Oso ulergarria da lan mota horiek beste batzuk baino gehiago lan egitea, izan ere, beraiei esker egoera hau “hobetzen” ari da, beraiek egon ez balira, orain guztiak kutsatuta egongo ginateke. Medikuak behar ditugu egoera kontrolatzeko, eta kutsatuta dagoen jendea sendatzeko eta desifektatzen saiatzeko. Poliziak behar ditugu kaleak kontrolatzeko eta norbait etxean ikusten badute beraien etxeetara bidaltzeko, orain norbait kalean ikusten badute paseatzen edo zerbait antzekoa egiten, isuna jartzen dute. Militarrak, polizien lan antzekoa egiten dute, hau da, kaleak kontrolatzen dituzte.

Azken finean, etxean gaudenok ezin dugu ezer egin, bakarrik etxean geratu gaitezke, itxoiten, hau guztia pasa arte. Jende asko dago hor kanpoan hau guztia konpontzen saiatzen, beraz oraindik serio hartzen ez dutenek, mesedez artkuluak, telebistak... begiratu eta serio hartu medikuek esaten dutena eta etxean geratu, zer kostatzen da? Jende asko gu baino okerrago daude.