2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

EUROKOPA ATZERATUTA

EUROKOPA ATZERATUTA

Duela denbora gutxi coronavirusa dela eta futbola gelditzea erabaki zuten, eta pentsatzen zen denbora gutxi barru futbol profesionala bueltatu egingo zela, baina ez da horrela eta beste erabaki gogor bat futbol ikusten dun jendearentzako Eurokoparen atzeraldia izan da. 2020ean Eurokopa bat jolastuko zen Ekainean eta Uztailean, bi urtetan behin egiten den bezala, baina ez da horrela izango, UEFAk dituen 55 federazioak erabaki dutelako 2020ko Eurokopa atzeratzea eta azkenenan 2021era arte atzeratu dute, joku olinpikoak bezala.

Todo sobre la Euro 2021Pentsatzen zen Eurokopa kantzelatu egingo zela, baina azekenan atzeratu egin dute, jendeak ez daki zergatik gertatu den hau eta benetako arrazoia dirua da, galdu ez nahi duten dirua, azkenenko urtetan lan egin eta gero Eurokopa prestatzeko gastuak izugarriak izan dira seguru, eta gainera honi gehitu behar zaio estimatzen den 1.000 miloi euro ematen dituen sarrerak Eurokopa. Baina benetan, ez da fidagarria pentsatzea Eurokopa 2021 jolastuko denik, azken finenan ez dakigu egoera hau noiz harte luzatuko den eta kontuan hartu behar da, urte hontako futbol kanpailak oraindik ez direla bukatu eta noizbait bukatu beharko direla, gainera urrengo urtean sortutako torneo berri bat jolastuko dute udan munduko 24 taldek eta baita ere nesken Eurokopa jolastuko da, hau dena, futbolari dagokienez, eta gainera kontuan hartu behar da urrengo urterarte ere atzeratu dutela olinpiadak.

Azkenenan Eurokopa kantzelatzen badute eta ez bada jolasten, futbol ikusten duen jendearentzako dezepzioa handia izango da, baina gehiago galduko dute hau organizatzen dutenak ekonomiari dagokienez diru asko galduko dutelako, eta baita ere atzeraldi bat suposatuko du emengo ekonomian, aurtengo Eurokopa Bilbon jolastuko zelako eta honek irabazi handiak ekarriko zituzkelako, gainera honi gehitu behar zaio Espainia coronavirus kasu asko dituela eta horrela segitzen badu, Bilbon ez jolastea erabaki dezakete Eurokopa jolastu egiten bada.

https://www.cronicaeconomica.com/la-eurocopa-aplazada-141618.htm

2020(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

Coronavirusa

CORONAVIRUSA

Ez dut ingongo informazio iturririk, ikuspuntu eta iritzi pertsonala da. 

Ekonomiako alderdi guztietan eragingo du Covid-19-ak. Bat ere ez ez da kanpoan geratuko. Behar bada janaria ekoizten duten enpresak eta janaria saltzen dutenak, baina horiek beti berdin joango dira janaria behar degulako bizi ahal izateko. Bizitzeko beste tepiko bat, eta tamalez horrela da, ez badaukazu dirua, ezin izango zara bizi. Horrela dela uste dut, denak balio du dirua, eta zure bizitza eta are gutxiago familia osoarena ezin da aurrera etera diru gabe. Izan ere, etxebizitza bat behar da, non lo egin, bizi eta jan. Baina horrek ere dirua balio du, eta kostu asko ditu baita ere. Horrez gain, familia hezi behar da eta horretarako ere elikatu egin behar da familia, baina elikatze ahalmena izateko dirua da klabea. Horrez gain, osasuna eta ikasketa minimoak eman behar zaizkio familiari aurrera etera nahi bada modu eraginkor batean, eta horretan, zorte handia dugu, eskola publikoak eta osasunginta gune publikoa dugulako, beraz, hori ez zaigu faltatuko nahita ere. Beraz, minimoetarako ere, dirua behar da, eta gauden egoera honek arazo asko ekarriko ditu munduaren ekonomian eta horren ondorioz familia askotan.

Nire ustez, ekonomia erortzearen kausa handienetakoa da coronabirusa, hau da, momentu honetan esango nuke garrantzi handiena duen gaia dela, eta honek ekarriko du ekonomiaren erorialdi izugarria. Milaka enpresa eroriko dira eta ez dute atzera buletatzeko aukerarik izango, baraz horrek langabezia areagotuko du eta familia asko eta asko atzean utziko ditu langabezian. Langabezian egoteagatik ere estatuak diru laguntza bat eskaintzen dizu, baina orain arazoa da, hainbeste jenderentzat ezin izango duela eskaini eta kudeatu hain diru kantitate handiak. Beraz, ez dakigu zer gertatuko den, baina ez det uste burtsak asko lagundu dezakeenik, izan ere burtsa erori egin da edo erortzen ari da.

Bestalde, duela bi hilabete munduan gehien hitz egiten zen gaia, esate baterako, kontaminazioa edo aldaketa klimatikoa zen, orain, konturatu gabe, Covid-19az bakarrik hitz egiten du jendeak, egun batetik bestera ahaztu egin degu aldaketa klimatikoaren eta plastikoa ez erabiltzearen gai nagusia. Normala iruditzen zait, egoera honek ere ingurumenean aurrerapen handiak ekarriko ditu, kontaminazioa asko egin du eta egingo du behera, eta horrek naturari lagundu egingo dio. Baina aldi berean, inoiz erabili degun plastiko kopurua erabiltzen ari gera, normala den bezela noski, baina horrek ere kalteak ekarriko ditu. 

Uste det ekonomiak buelta asko izango dituela egoera honen bitartean eta ondoren, batzuk onak eta beste batzuk txarrak. Ezin da gertatuko dena aurreikusi eta beraz hartzen diren erabakiak uste dut momentuan hartu beharrekoak izango direla eta ez dela inor damutu behar hartutako erabakian, hau da, erabakia hartu duzun momentuan, uste zenuen hoberena zela horrela tratatzea gaia, baina gauzak ez badira ondoren horrela gertatzen ez da ezer gertatzen. 

2020(e)ko martxoaren 28(a), larunbata

2020KO JOKO OLINPIKOAK

2020KO JOKO OLINPIKOAK

Guztiok ezagutzen dugu gaur egun Covid-19ak sortu digun egoera globala, eta honen kalteak ekonomian gutxi baziren ere, joko olinpikoak atzeratu behar izan beharko dira honen ondorioz, eta honek sekulako ondorioak edukiko ditu ekonomian, joko hauentzat inbertitzen dena dirutza bat delako.

Aukera bat baina gehiago hartu dira kontuan, baina momentuz joko olinpikoak 2021. urtera atzeratzea da ziurrena.

Joko hauek 11 mila kirolariri eragiten diete, eta horietaz gain, 4.400 paralinpiko, teknikari eta agintari, antolatzaile, Japoniako Gobernu eta harrotasun nazionalari, mundu osoko hedabide, zale eta babesleei. Eta noski hauekin batera, hotelak, garraiobideak... 2.000 milioi dolar daude gordeta, eta hauek, 2022. urtera arte estali ditzakete gastuak.

Kirolariak urteetan zehar prestatzen dira bertan parte hartzeko, eta 4 urtez behin direnez, aukera bakarra dutela esan daiteke, beraiek ere zahartzen direlako eta jokatu ezin badute aukera ekonomiko paregabea galduko lukete, beraz beste hainbaten artean beraiek dira kaltetuenetarikoak.

Joko olinpikoak 1916, 1940 eta 1944. urteetan bakarrik bota atzera dira egun arte, eta hauek berriro ere kantzelatzeak edo atzeratzeak ondorio larriak edukiko ditu ekonomian, adituek diotenaren arabera, 67.000 milioi euro galdu daitezke.

Beraz "coronavirus"ak ederra egin digu...


SUMA Y SIGUE : Dos positivos más de coronavirus en Guadalajara y ...Las Olimpiadas y las mujeres
Bibliografia:
https://www.gigantes.com/internacional/se-suspenden-los-juegos-olimpicos-se-disputaran-en-principio-en-2021/
https://www.elfinanciero.com.mx/deportes/que-pasaria-si-las-olimpiadas-de-tokio-se-cancelan-por-el-coronavirus-la-respuesta-no-te-va-a-gustar
1.argazkia
2.arkazkia

2020(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

BIGARREN MUNDU GERRA ONDOREN KRISI OKERRENA



BIGARREN MUNDU GERRA ONDOREN KRISI OKERRENA

         

     2008an mundu osoan krisi ekonomiko izugarria pasa egin genuen. Urte horietan, jende asko langabezian geratu egin zen, orokorrean soldata asko jeitsi egin ziren, beste batzuk ezin izan zuten bere etxea ordaindu eta horrregatik kaleratu zuten... egoera larria izan zen. Oraingoa 2008-ko krisi ekonomikoa baino okerragoa izango da. Horrela adierazi du Munduko Merkataritza Erakundeko ( MME ) zuzendari nagusiak. 

Covid-19ak mundua aldatuko du. Dagoneko ez da ezer lehen bezela izango. Garbi dago lehentasuna osasun krisiak duela, baina pandemiak ere ezinbesteko eragina izango du enpleguan, merkataritzan eta milioika pertsonen ongizatean. 

Herrialde bakoitzak neurri desberdinak hartu dituzte krisi honi aurre egiteko. Espainian, Gobernuak alarma-egoera deklaratu zuen eta jendea etxean geratu behar zuela adierazi zuen. Beste herrialde batzuetan, antzeko neurriak hartu dira nahiz eta bakoitzak bere moduan praktikan jarri. Enpresek zaila daukate merkatuan jarraitzeko eta langileek bere lana arriskuan ikusten dute kasu askotan. Izan ere, pasa den astetik lan erregulazio asko eta asko egiten ari dira gure herrialdean. Eta gaur adibidez, Espainako Gobernuak debekatu egin du langile kaleratzea Covid-19aren krisiak iraun bitartean. 

Baina herrialdeak ez dira autosufizienteak, oso boteretsuak izan arren. Pandemiak mundu osoari eragin dio. Honetaz, ez da herrialderik libratuko. Berez, nire iritziz neurri globalak hartu beharko zuten mundu osoko politikoek. Suposatzen dut erreza ez dela izango, baina hemendik aurrera jendearen ongizatea bere eskuetan edukiko dute. Guztiok batera bagaude, lehenago lortuko dugu krisi honetatik ateratzea.


Síntomas del coronavirus COVID-19, cómo prevenir su contagio y a ...Mapa del coronavirus en el mundo, en tiempo real: casos ...



Kannabisaren eragina ekonomian

Iñigo Errejon, Espainako politikari bat da; Mas Pais partiduko politikaria hain zuzen. Iñigok proposamen ekonomiko polemiko bat proposatu zuen: marihuana legalizatzea. Berehala, Espaina bitan zatitu zen. Marihuana legalizatzearen alde zeudenen, eta ilegala izaten jarraitzea nahi zutenen artean.


 

Legalizatzearen alde daudenek hainbat argudio erabiltzen dituzte: estatuak diru asko irabaziko lukeela kontsumoarekin lotutako zergak biltzean, edo landa eremuetan batez ere, lanpostu asko sortuko litukeela industria berri honek adibidez. Hainbat herrialdeetan (Holandan, Uruguayen, Estatu Batuetako hainbat estatuetan...), kannabisaren erabilera kontsumo pertsonalerako edo sendagai moduan legalizatu egin dute. Gainera, leku hauen ekonomia ikaragarri hazi egin da honen produkzio prozeduak, salerosketak eta lantegietako langileak erregulatzean edo kontrolatzean.



 

Kalifornia adibide bikaina izan daiteke: CDTFA-k, (Departamento de Administración Tributaria de California) datu batzuk argitaratu zituen, kannabisaren eragina ekonomian oso positiboa dela erakusteko: datu hauen arabera, jaso ziren zergak 93,1 milioi dolar izan zirela 2018an. Zerga hau, zuzenean estatuaren obra publikoak ordaintzeko erabili zen. Espainian antzeko zerbait egin genezake. Horretaz gain, kannabisaren lurpeko ekonomia desagertu egingo zen. Gainera, kontsumitutako marihuana ez zen izango kalitate zalantzagarrikoa, droga saltzaile batek saltzen dizunean bezala (estatuak kontrolatu egingo zuelako). Espainak, funtsezko merkatua lortuko luke gai honetan.

Iñigo Errejonek proposatutako legea, oso ideia ona iruditzen zait bi aldeetatik: bai herritarren askatasunetik begira (eskubide osoa izan behar dute kannabisa kontsumitu nahi badute ala ez), eta baita ekonomiari begira (diru asko jasotzeaz gain, lanpostu asko sortuko ziren langabezia tasa jaitsiz).

2020(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

ARGINDARRAREN PREZIOAK COVID-19

Denok badakigu, argi indarra garestia den zerbait dela, baina oraintxe bertan, COVID-19aren egoerarekin, argi indarraren prezioak igo ez arren, askoz gehiago ari gara ordaintzen honengatik. Etxean giltzapetuta gaudelako egoera kontrolatu dezakegun momentu arte. Argi indarraren prezioa 0,073 eta 0,0809€/ kWh-tan dago, lehen argiarengatik ordaintzen genuena kristonako dirutza baldin bazen, orain prezio berdinak egon arren, herritarrek, argiarengatik, gehiago ordaindu beharko dugu, egoera arraro honek irauten duen arte. Nire ustez, prezioak jaitsi egin beharko liratezke, jendea langabezian gelditu delako, lan egitea arriskutsua delako momentu honetan, kontagio arriskua oso altua delako eta familiek ez dituztelako lehen bezain diru-sarrera berdinak, beraz ezin dute argi indarrarengatik kantitate altuagoak ordaindu.
Horregatik, uste dut, argiaren industrian lan egiten dutenek egoeraz aprobetxatzen ari direla eta ez daudela zentzuarekin jokatzen, baizik eta beraien negozioetan eta berainen onuran pentsatzen.

2020(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

Beganoak

Beganoak

Gaur egun, geroz eta persona gehiago hartu dute jarrera hau. Geroz eta begano gehiago daude munduan. Beganoa izatea, animaliak eta animalietatik lortrutato produktuak ez jateari deritzo. Duela urte batzuk %100 beganoa izatea oso zaila bazen. Izan ere, ez zeuden baliabiderik animaliak dituzten proteina eta bestelakoak ordezkatzeko. Baina gaur egun, geroz eta baliabide gehiago daude dieta begano eta osasuntsu bat eraman ahal izateko.
 
Agian orain baliabide obeagoak daudenez beganoa izateko, hain beste jende gehitu da bizimodu honetara. Edo agian kontrakoa; hain beste jende gehitu denez, baliabide berriak eta obeagoak lortu dituzte dieta begano osasuntsu bat izateko. Modu batera edo bestera beganoa izatea bihurtu da askoren bizimodua. Eta mila aldiz errepikatu dudan bezala, gaur egun baliabide asko daude beganoa izateko.
 
Lehen ekonomikoki beganoa izatea ez zen errentagarriena. Gaur egun ere ez, baina zegoen alde handi hori txikitu da. Lehen beganoen produktuak oso garesiak ziren. Eta gaur egun, produktu hauek merketzen joan dira. Adibidez,  Eroskin, esne osoa 0'70€ balio du, eta olozko esnea 1'29€ . Nabarmena da prezioen aldea. Beraz, beganoa izatea ekonomikoki ez da aukerarik hoberena.
 
 
Ondorioz, beganoa izatea gure aukera izan behar da. Eta ez ditu alde ekonomikoak izan behar. Hau da, bai beganoak garenak eta ez garenak, beganoa izatea, ez izatea bezain errentagarria izatea ekonomikoki lortu behar dugu. Eta horrela, prtsona gehiago animatuko dira eta beganoak bihurtuko dira.
 
Resultado de imagen de go vegan
 


Langabeen hipoteken ordainketaren atzerapena





Gure aurrean daukagun egoera larri honek, beste arazo bat gehiago ekarri du: langabeen hipotekaren ordainketa. Hau sahiesteko, Espainiako Gobernuak koronabirusarengatik diru-sarrerak murriztu zaizkien edo lan gabe gelditu direnei hipoteken ordainketa atzeratu die. Erabaki hau Ministroen Kontseiluak hartu egin du, izan ere, gaixotasun honek 11.400 kutsatu eta 500 hildako utzi dituelako jadanik.


Pedro Sanchez-en esanez, Espainako Gobernuko lehendakaria, " Krisi hontan ez da izango inor etxegabetuta egoera ekonomiko larri-larrian egonda ere".
Izan ere, birus honek biztanleria guztiari eragin gaituelako eta ez zen izango bidezkoa horren ondorioz dirurik ez izatea ordaintzeko eta gainera ordaindu behar izana.
Baita ere, kolektibo ahulei oinarrizko hornidurak ( argia, ura eta gasa) ez zaizkie moztuko.

Resultado de imagen de personas en paro lanbide
Gobernuko iturri batzuen arabera, neurri guzti hauek Unidas Podemos-ek proposatu zituen egoera larri eta desatsegin honi aurre egin ahal izateko.


https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/7105468/espainiako-gobernuak-langabeek-hipoteken-ordainketa-atzeratzea-onartu-du/
https://www.rtve.es/noticias/20200317/gobierno-aprobara-moratoria-hipotecas-para-afectados-coronavirus/2010236.shtml

Osasun publikoa Behingoz estatu batuetan?


Osasun publikoa Behingoz estatu batuetan?

Estatu Batuak denek ezagutzen dugun herrialdea da, bertakoek munduko txilborra direla uste dute, eta zoritxarrez, askotan hala da. Hare gehiago Donald Trump Etxe Zurira iritsi zenetik. Hala ere, badirudi aurten, agian, Donald Trumpek bere lekua palazio hartan galdu dezakeela, izan ere, urrian hauteskundeak ospatuko dira. Bere aurka, Estatu Batuetako bipartidismoa dela eta, demokratak egongo dira. Baina, oraindik, erabakitzear dago zein izango den bere aurka joango den demokrata hori, Joe Biden, Obamaren agintaldian presidenteordea izan zena, edo Bernie Sanders, Estatu Batutako sozialista. Aipatutako azkenekoak Estatu Batutako gauza ugari aldatu nahi ditu, horien artean herrialde horretan dagoen medikuntza sistema, izan ere, berarentzat super potentzia batek XXI. mendean osasun publikoa izan beharko luke. Artikulu honen bidez, nik berak dioena azaltzera nator.   

Resultado de imagen de bernie sanders medicare for all
Hemen medikuarengana joatea eta horregatik ez ordaintzea  oso normala da, han berriz, ez. Horren ondorioz, miloika pertsona ezin dira operatu, ezin dute tratamendu mediku bat jaso… Adibidez, $50.000 urtean irabazten dituen familia batek $6.000 gastatzera iritsi daiteke seguru medikuan, ia dirurik ez duen familia batek ezingo zituen kostu horiek jasan. Horren aurrean, Berniek “Medicare for all” proposatuko du, Estatu Batuentzako osasun publikoa, bada garaia, ezta?

Zerbitzu hori mantentzeko, bestek beste, aberatsenei beraien aberastasunarengatik inpostuak jarri nahi dizkie, hemen dagoen bezala. Horrela, familiek seguru pribatuekin ordaintzen dutena baino gutxiago oraindu beharko dute. Lehenagoko adibidea jarraituz, $50.000 urtean irabazten dituen familia batek $6.000 dolar gastatzen bazituen seguru pribatuan, publikoan 466 dolar urtean soilik ordainduko zituen (inpostuen bitartez, noski). Horrela denek dute osasun zerbitzua jasotzeko aukera.

Proposamen horrek, beste askorekin batera, Bernieri ezker radikaleko imagina ematen diote Estatu Batuetan. Hemen berriz, PSOEko kandidatu moderatu bat besterik ez zen izango. Hemen ezta PPkoak ez dira ausartzen osasun publikoa kentzera, han berriz, ez dira ausartzen jartzera. Baina, nola izan daiteke hain herrialde garrantzitsu batean ez egotea osasun publikorik? Zerbitzu horrek gizabanakoen artean berdintasuna bermatzen bait du, eta ez al da berdintasuna giza eskubide garrantzitsuenetako bat?

Laburbilduz, Bernie Sandersek bere programan ideia progresista asko eskaini ditu, hemen bat azpimarratu da, osasun publikoarena. Guk normaltzat hartzen dugun bitartean han askok ezin dute ezta horretan pentsatu ere, eta ez du zentzurik. Denek izan behar dugu osasun publiko duin bat izatearen eskubidea,. Eskubide bat izan beharko luke eta ez pribilegio bat. Horregatik, Joe Biden presentatu denetik zaila dirudien harren, espero dut Bernie Sandersek irabaztea, batez ere osasun publikoaren prosamenagatik.

Resultado de imagen de bernie sanders
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Bibliografia:
https://www.eldiario.es/internacional/propuestas-politicas-Bernie-Sanders-EEUU_0_994951292.html
https://www.univision.com/noticias/destino-2016/bernie-sanders-propone-plan-de-salud-universal-con-impuestos-a-las-rentas-mas-altas
http://www.laizquierdadiario.com/Quien-es-Bernie-Sanders-y-cual-es-el-socialismo-del-que-habla
https://www.elindependiente.com/politica/internacional/2020/02/29/la-receta-nordica-de-bernie-sanders/
https://elpais.com/internacional/2020-03-11/bernie-sanders-hemos-ganado-el-debate-ideologico-pero-estamos-perdiendo-el-de-la-elegibilidad.html

2020(e)ko martxoaren 17(a), asteartea

Autonomoak eta enpresa txikiak Koronabirusaren aurrean

Koronabirusaren krisiak arriskuan jarri du mundu osoko ekonomia.
Enpresa askori eragin die, izan ere, etxetik ez ateratzea gomendatu dutelako eta horrek egin du familiok askoz gutxiago kontsumitzea. Baina, honek, autonomoei, enpresa txiki eta ertainei eragin die bereziki. Izan ere, enpresa mantentzeko dirua behar dutelako eta bezeroak ez badaude produktuak erosten ez dute dirua lortzeko modurik. Egoera hau konpondu berako genuke. Baina ba al dago modurik hau konpontzeko? Zer egin beharko zen egoera hau errazteko?

Hau konpontzeko hainbat modu daude. Lehenik eta behin, saltzaileak neurri batzuk hartu beharko lituzkete kontagiatuak ez izateko. Hala nola, bezeroei dendan sartzean eskularruak ipintzea, mostradorean plastiko moduko bat ipintzea kontaktua sahiesteko, bezeroak banan bana dendan sartzea jende pilaketa ez sortzeko.
tiendas frente al covid-19 bilaketarekin bat datozen irudiak

Egoera hau errazteko, enpresek egin ahal duten gauzetako bat, lana distantziara egitea izango zen, hau da, denda fisikoan egon beharrean eta jendearekin kontaktuan egon beharrean, internetetik saldu daitezke produktuak, arrazoi guzti horiek sahiesteko eta erosoagoa egiteko salmenta.


https://cincodias.elpais.com/cincodias/2020/03/12/autonomos/1584012430_569986.html

Covid-19 ondorio ekonomikoak

COVID-19 ONDORIO EKONOMIKOAK

Denak jakingo duzuten bezala mundu mailan egoera oso larri bat bizitzen ari gara gaixotasun onen ondorioz. Covid-19 Wuhan-en agertu zen lehen aldiz eta hortik aurrera mundu guztira hedatu da 2020 ko urtarrilaren 31ean Espainiara iritsiz. Coronavirusak eragin handiak izango dituela ekonomian pentsatzen da igandetikan (martxoaren 15) jende gehiena bere etxetan gelditu behar delako eta horrekin batera, dozenaka konpainia itsi egin behar izan dituztelako.

economico coronavirus bilaketarekin bat datozen irudiakAlde batetik, joan den astelehenean,martxoaren 16an munduko burtsek koronavirusen izurritea dela eta, finantza globalak astindu zituen. Bestetik jendea oso urduri jartzen ari da ez dietelako uzten bere lanetara joaten eta ez dakitelako soldatarik kobratuko duten, zure enpresa Covid-19 dela eta itxita badago, ez duzu lanik egingo eta ondorioz, lana egiteko moduan bazaude ere, balitekeena da soldatarik ez jasotzea. Gobernuak alarma egoera ezarri du eta horrek esan nahi du denda guztiak janaria eta oinarrizko beharrak izan ezik itxi behar izango dituztela. Horrekin batera aipatu beharra dago, garraiolariak lan egin behar dutela oso beharrezkoak direlako baina beraien burua arriskuan jartzen dute.
 Gobernuak jendeak diru gutxiago edukiko duela aurreikusirik gobernuak pentsatu du egoera larrian dagoen jendeari beraien hipotekak beranttzea lehen esan dudan bezala langile asko soldatarik gabe geratzeko arriskuan  delako coronavirusaren ondorioz.
producciones de enpresas despues del coronavirus bilaketarekin bat datozen irudiak
Nire ustez, coronavirusak ondorio oso larriak edukiko ditu ekonomian eta alerta egoera hau amaitu ondoren ekonomiari asko kostatuko zaio berriro ondo joatera pentsatzen dut. Horretaz gain, nire ustez,  coronavirusa baino lehenago egoera gogorra  zuten familiak,  ondoren egoera askoz ere larriago batean egongo dira. 
Azkenik galdera asko daude oraindik erantzunik ez dutenak adibidez; nork ordainduko du ematen ari diren laguntza ekonomiko guztiak? 






ETORKINEN BEHARRA

Askotan entzuten da, etorkinak honea diru-laguntzen bila etortzen direla, diru laguntza horien bitartez bizi ahal izateko. Baina hori ez da guztiz egia, egia da etorkinak honera etortzen direnean zenbait diru laguntza jasotzen dituztela, baina diru lagutza horiek ez dituzte etorkinak direlako lortzen, beharra duten pertsonak direlako baizik. Gainera, soldata horiek, 560€ inguruan egon daitezke eta diru sarrera horiekin ez dizu bizitzeko ematen, bizirauteko baizik bai. Horregatik, alde batetik esan dezakegu, kalean entzuten dugun "etorkinek gure diru laguntzak kentzen dizkigute" egia dela, lan bat bilatu ostean diru-lagutza horiek edukitzeko eskubidea dutelako, baina bestalde, gure diru laguntzak kentzea ez da inondik inora ere beraien helburua, beraien helburu bakarra etorkizun hobeago bat aukitzea delako.
Hori gutxi bada ere, aipatu beharra dago etorkinek gehiago kotizatzen dutela gastatzen dutena baino, beraz esan dezakegu etorkinek gure gizartean oztopo bat izan beharrean, laguntza asko ematen diguten pertsonak direla.

2020(e)ko martxoaren 16(a), astelehena

Futbolaren eragina ekonomian

Gaur egun, futbola, gehien ikusten den kirola da gainontzeko beste kirol mota desberdinekin alderatuta, mundu osoan etengabe ikusi eta jolasten dena. Gainera, ekonomian izugarrizko eragina dauka, diru asko mugitzen baita futbolaren barnean, horregatik, esaten da, futbola hamaseigarren eragin  ekonomiko handiena dela.

Horrez gain, nahiz eta diru asko mugitu, futboletik bizi diren langile guztiak izugarrizko soldatak irabazten dituzte, eta gainera enplegu asko dago, esaterako Espainian 2016an, 700.000 pertsona aritu ziren futbolarekin zerikusia duten lanetan. Beraz esan dezakegu, enplegu asko dagoela. Bestalde, jokalari bakoitzak irabazten duen soldataren bataz bestekoa eginez 2016.urtean, esan dezakegu gutxi gora behera 8 milioi euro urtean irabazten dutela.

Beraz, jendeak futbola ikusteari edo futbolari zerbait aportatzeari utziko baliote, futbolaren ekonomiarekin batera, munduko ekonomiarengan ere eragina izango du, zeren estatuak lortzen duen zati handi bat futbolak ematen duena da. Gainera, 150.000 persona baino gehiago bizi dira futbolaren inguruan lan eginez, beraz, hori gertatzen bada, jende guit hoi langabezira joango zen.

LANTEGI HANDIAK ISTEN HASI DIRA EGUN BATZUETARAKO

LANTEGI HANDIAK ISTEN HASI DIRA EGUN BATZUETARAKO

CAFen lantegia. Argazkia: CAFLangileen osasuna kontuan hartuz eta koronabirusa ez harrapatzeko, adibidez: Michelin, Volkswagen, CAF eta Iritzar.
Kontuan hartuta asteburuan ia etxetik atera gabe egon garela eta urrengo 15 egunetan etxetik atera gabe egon behar garela, bai enpresa handi eta txiki asko istea erabaki dute.

Adibidez, Nafarroako Volkswagenek martxoak 15ean erabaki zuen lantegia denbora batean gelditzea, duela gutxi atera den birusagatik. Jarduera honek 5.000 laguneri izorratzen die.

Gaur, beste bi lantegi ezagunek itxi dute. Hauek, CAF eta Irizar dira. 

Itxialdi guzti hauek, koronabirusangatik itxi dituzte, eta arrazoi nagusia, langileen arteko distantzia ezin mantzentzea da, hau da, langile batetik bestera, ezin dute 1,5 metroko distantzia eduki. 

Birus honek, ekonomian beherakada bat edukitzea egingo du, hau da, esan dezakegu krisi sozial eta ekonomiko batean sartuko garela.

Nire iritziz, hartu dituzten erabakiak koronabirus gutxiago egoteko eta bukatzeko, azken finean, etxetik ezin gara atera, eta enpresa horiek ezin badituzte behar diren osasun arauak eraman, hobe da istea denbora batean. 

Bibliografia:

Covid-19ari buruzko hipotesia

Gaur egun, denok dakigun bezala, bi herrialde dira munduko ekonomia nolabait esateko eusten dutenak (Ameriketako Estatu Batuak eta Txina). Estatu Batuak beti egon dira ekonomia mundialaren gailurrean eta Txinak azkeneko urteetan izugarri handitu du bere botere ekonomikoa eta Estatu Batuen aurkaria bilakatu da. Baina posiblea da botere hori eskuratzeko gerra biologiko bat martxan jartzea?

Ba horixe bera da nire hipotesia. Covid-19 birus famatuaren jatorriaren inguruan, hainbat dira eman diren hipotesiak. Alde batetik, txinatar batek saguxar bat jatean heratutako birus bat dela esaten dute batzuk . Besteek ordea, hartz inurri jaleek transmititutako gaixotasun bat da. Baina nire iritziz oso posiblea da gerra biologikoaren hipotesia.


Nire iritziz oso probablea da birus hau Estutu Batuetako laborategi batean sortua izatea, Txinako ekonomia ahultzeko helburuarekin. Egia da, badituela kontraesan dezaketen argudioak, izan ere, birusa estatu batuetara iritsi delako, baina helburua lortuta egongo zen berdin berdin. Helburua ez da Estatu Batuen ekonomia sendotzea baizik eta Txinakoa ahultzea eta guzti honek izugarrizko galerak izan ditu Txinatar ekonomian

Normala al da Estatu Loterian, Estatuak Sariaren Zati Bat Eramatea?

Normala al da Estatu Loterian Estatuak Sariaren Zati Bat Eramatea?

Ez dago inor gure gaur egungo gizartean, loteriaz edo estatu sarietaz entzun izan ez duenik. Mundu guztiak zer den badaki  eta askok  gustoko dute. Loteriarengan sentimendu hau ez da arraroa, mundu guztiak gustoko du dirua irabaztea, baina hala ere, sari hauek guztiz justuak ahal dira? Ba al dago estatuaren tranparen bat sari hauetan?

loteria de navidad bilaketarekin bat datozen irudiak
Egia esanda, estatuek ez dituzte sari hauek banatzen beraien biztanleria pozteko, baizik eta, estatua bere biztanleen diruarekin aberasteko. Guk loteriara jolasten dugunean, badakigu ia ezinezkoa dela saritua suertatzea, baina hala ere poza eta emozioa sortzen digu pentsatzea aberatsa izateko aukerak ditugula. Hori dela eta, estatuak sentimendu hauekin jolasten du gure diruarekin aberasteko. 

Estatuak, diru gehiena guk erosten ditugun boletoetatik ateratzen du. Loteria estatuarena bada diru zati gehiena estatuko kutxetara dijoa. Bestalde, saria estatuarena ez baldin bada,  zerga handiak jartzen zaizkie beste sarien boletoei. Horretaz gain, loteria mota guztietan Ogasunak sariaren %20 bereganatzen du. Honek esan nahi du, lehenengo ogasunak zergen bidez boletoengatik ordaindu duzun zati bat berarentzat bereganatzen duela eta hau gutxi iruditu ez arren, sariaren %20 kentzen dizute, nahiz eta saria banatzen duena estatu berbera izan.

Ondorioz, nik pentsatzen dut loteria egiterakoan estatuak boletoei jartzen dien zergekin jarraitu beharko lukeela. Izan ere, hau modu oso eraginkor bat delako diru kantitate handi bat irabazteko. Nik proposatzen dudan aldaketa saria emateko garaian sari guztia sarituari ematea da, hau da, ogasunak saritik dirurik ez kobratzea. Horrela loteria justu bat egingo litzateke non sarituak esaten den saria jasoko luke eta ez honen zati bat bakarrik.

BIBLIOGRAFIA:
https://www.consumer.es/economia-domestica/finanzas/y-si-me-toca-la-loteria-cuanto-se-lleva-hacienda.html
https://www.elindependiente.com/sociedad/2019/12/15/cuanto-te-quita-hacienda-de-un-decimo-de-loteria-de-navidad-y-cuanto-recibes-tu/

2020(e)ko martxoaren 15(a), igandea

Alokairuzko sabelak eta adopzioa


Alokairuzko sabelak eta adopzioa

Alokairuzko sabelak, sabelaldi subrogatua... izen asko dituen negozio bat da, haurrak eduki ezin dituenentzat bideratuta dagoena. Zoritxarrez, dena ez da horren polita merkatu honetan, honen atzean interes kapitalistak eta matxistak daudelako. Nahiz eta badirudi modu altruista batean egin daitekela, nekez ematen da hau horrela gure gizartean, gehien bat interes ekonomikoak daudelako honen atzean. Horregatik, haurrak eduki ezin dituztenentzat badago beste bide etikoago bat: adopzioa. Horrelako egoeretan adoptatzea izango litzateke aukerarik hoberena, baina, zoritxarrez, hainbat familiek ez dute hau egiten eta lehen aipatutako baliabidea erabiltzen dute, hirugarren pertsona bat erabiliz.


gestacion subrogada bilaketarekin bat datozen irudiakHasteko, sabelaldi subrogatuan kontuan hartu behar den eta oso garrantzitsua iruditzen zaidan puntu bat zera da: emakumearen egoera ekonomikoa. Historian zehar gertatu den bezala, herrialde aberatsek herrialde pobreak ustiatzen dituzte, eta kasu honetan emakumeak dira dirua lortzeko erabiltzen dituzten baliabideak. Beraien burua pobrezian ikusita, beraien gorputza salgai jartzen dute, familia aberats eta enpresa hauen esku, eta noski, ekintza honek beraien osasunean izan ditzaketen ondorioak jakin gabe. Izan ere, emakumearen gorputza ez dago diseinatuta emakumeak berak sortu ez duen enbrioia eramateko, eta horregatik, medikamentuak eta hormonak hartu behar izaten dituzte, beraien osasunarentzat (eta baita haurrarentzat) kaltegarriak izatera iritsi daitezkenak. Gainera, guztiz kontrolatuak egoten dira, eta enpresak esaten duen guztia egitera prest egon behar dira, esklabu edo makina batzuk izango balira bezala. Hainbat enpresa emakumearen egoera ekonomiko larriaz probetxatzen dira, diru hori lortzeko edozer gauza egiteko gai direlako. Beraz, enpresek merkatu hau ezagutzera eramaten dutenean maitasuna eta altruismoarekin lotutako zerbait dela esaten dutenean, ez sinistu, diruarekin, negozioarekin eta pertsonen merkatuarekin zer ikusia duen merkatu bat delako.


Baina, zergatik erabili metodo ez etiko hau adopzioa existitzen denean? Espania mailan, 18.000 ume daude adoptatuak izan ez direnak eta familia batean hazteko aukerarik ez dutenak. Gainera, Espaniako ume bat adoptatzea doain ateratzen da, nahiz eta prozesua oso luzea izan. Hala ere, badago ume internazional bat adoptatzeko aukera, prezio altuago batean, noski, baina epe motzago batean ere. Kasu honetan haur bati bigarren aukera bat ematen zaio, beste bat sortu beharrean. Eta, honen bidez, emakume batek sabelaldi subrogatuan jasan ditzaken arriskuak saihestu daitezke. 

Beraz, hau guztia laburbilduz, alokairuzko sabelak erabili ordez adopzioa sustatzea gustatuko litzaidake, familia bat osatzeko metodo etiko eta polit bat delako. Gainera, aipatu dudan bezala, haurrari bigarren aukera bat ematen zaio. Eta, bai, egia da sabelaldi subrogatuan badaudela kasu batzuk guztiz altruistak direnak, baina gehienetan ez da horrela izaten, eta horregatik, hau sahiesteko merkatu hau ilegala izatea izango litzateke, nire ustez, irtenbiderik onena. Baina, zoritxarrez, jendeak nahiago du bere geneak dituen haur bat edukitzea, eta, horregatik, adopzioa alde batera uzten dute. Zure geneak eduki edo ez, haur hori zure familiaren parte izango da, eta hau oso garrantzitsua iruditzen zait azpimarratzea.





https://www.lavanguardia.com/vivo/lifestyle/20190705/463293445253/asi-es-contrato-gestacion-subrogada-vientre-alquiler.html
https://www.infolibre.es/noticias/politica/2019/01/25/nuria_gonzalez_vientres_alquiler_91140_1012.html
https://www.religionenlibertad.com/vida_familia/812853147/15-argumentos-firmes-contra-el-vientre-de-alquiler-dana-a-la-mujer-a-los-pobres-a-los-ninos.html
https://educacion.uncomo.com/articulo/cuanto-cuesta-adoptar-a-un-nino-en-espana-33565.html

2020(e)ko martxoaren 13(a), ostirala

MARKEN ERAGINA






        MARKEN ERAGINA


        Markek duela urte batzuk beraien produktuak saltzeko beste era bateko teknikak erabitzen hasi 
        ziren. Teknika berri hauetan "influencer" deituriko pertsonak sekulako eragina dute. "Influencer"
        deituriko pertsona hauek normalean modeloak izaten dira, baita moda industrian lan egiten duten
        pertsonak ere.
       

       Saltzeko teknika hau, Markeei eta influserrei ederki ......  izan ere, biek diru asko lortzen dute.  
       Markek pertsona hauei beraien produktuak oparitzen dizkie beraien sare sozialetan erakustearen
       truke. Honen eraginez, markek erosle gehiago lortuko dituzte, eta influenserrak berriz, markek 
       hemandako produktua eta beste batzuetan dirua ere.


        Noski, markek badakite norrekin kontantuan jarri. Izan ere, gehienetan, milioi bat baina follower
        baino gehiago dituzten pertsonekin kontaktuan jartzen dira erosleen kantitatea handiagoa izan 
        dadin.

       Honek ekonomiarekin sekulako zerikusia du, izan ere, enpresen kudeaketa garrantzitsu bat da.

KORONAVIRUS: FUTBOLAREN ERAGIN LARRIENA

Hilabete hauetan, koronabirusa asko eragin du Europako herrialde batzuetan hala nola, Espainian eta Italian eta batez ere Txinan. Hain larria denez kasua, Europako herrialde gehienak eten egin dituzte  kirol guztiak. Futbola izango da eragin larriena herrialde gehienentzat.

Adibidez Espainian, telebista bidezko sarreren eta estadioetarako sarreren artean, guztira, klubek eta ligak 600 milioi gal ditzakete. Torneoa ateak itxita jarraituz gero, eragina kontrolatu ahal izango litzateke, transmisioek agindutako ia 500 partida salbatuko liratekeelako.

Gainera, Josep Maria Bartomeu Barçako presidenteak esan duenez, Bartzelona-Napoles Txapeldunen Ligako ateak itxita jokatzeak 6 milioi euroko galera ekarriko du.

Hori dela eta, Europako ligak beste arazo bat dute. Uda honetan Eurokopa jolastuko da hainbat herrialdetan baina oraindik hainbat partido jolastu behar dira gehienak eten egin direlako. Ondorioz Eurokopa hurrengo urtean jolastu behar izango da koronabirusarengatik eta hori eragin larria izango du ekonomian.

2020(e)ko martxoaren 12(a), osteguna

NOLA ERANGINGO DU KORONABIRUSAK TXINAKO EKONOMIAN?

Gaur egun, Txinak oso paper garrantzitsua hartzen du ekonomia mundialean, izan
ere, azken urteotan bertako BPGa hazi egin da, munduko bigarren potentzia
inportanteena bihurtuz. Horrez gain, herrialde hau planetako kontsumo ondasunen
saltzailerik handiena da, mundu osoko lehengai gehienak Txinara doazelako azken
produktu bihurtu aurretik.
Baina 2019ko abenduaren amaieran Koronabirus izeneko birus larri baten lehen
kasuak jakinarazi ziren Wuhan hirian, hain zuzen, Txinan. Honek ondorio larriak izan
ditu; pertsona asko daude kutsatuta eta hori gutxi balitz, jada 1.000 biztanle baino
gehiago hil dira. Ondorioa ez da hau soilik izango, izan ere, beste askoren artean
bertako ekonomian izugarrizko eragina izango du, ez hori bakarrik, baizik eta
ekonomia globalean ere.
Adibidez, Txinako automobil-fabrikatzaileek beren enpresak itxi dituzte iada eta
portuek ohi baino askoz jarduera gutxiago dute. Azken honek dakartzan ondorioak
dira, biltegi erreserba gutxi dituzten enpresak arazoak dituztela, hain zuzen, eskasia
batean daudelako. Horrez gain, baserri jakin batzuk ere, euren animalientzako
janaririk gabe geratzeko egun gutxira daude. Arazo hauez gain, larriago batzuk ere
aurreikus daitezke: Txinako Wuhan hiriaz gain beste hainbatetan ere birusak eragina
izan duela jakinda, bertako biztanle guztiak koarentenan daude. Hau da, debekatuta
dute etxetik ateratzea eta ondorioz, gutxi joan daitezke lanera. Horregatik, gutxiago
produzituko dute eta BPG-aren jaitsiera emateaz gain esportazio globaletan ere
geldialdi nabarmen bat emango da. Beste alde batetik, Txinan konkatuta dauden
enpresa multinazionalen itxiera emango da, esaterako, Apple, Levi’s, Starbucks…
Baina hau ez da hain larria, izan ere, munduko beste hainbat tokitan ere dituzte
finkatuta beren enpresak.
Hau guztiaz gain, eragin handiena jasoko duen sektorea, hain zuzen, turismo
alderdia izango da. Milioika turista txinatar dira ekialdeko bizilaguna urtero bisitatzen
dutenak. Japoniako 400.000 lagunek dagoeneko bertan behera utzi dituzte bidaiak
2020ko lehen lauhilekoan eta honek, ekonomikoki galera handia susposatzen du.
Australiako ekonomia ere oso lotuta dago Txinakoarekin. Scott Morrison, lehen
ministroa, "ekonomiaren benetako pisuaz" ohartu da joan den astean. Izan ere, Australiako unibertsitateetara ikasle txinatar gutxiago itzuli dira, eta aldaketa hori
nabarmena da.
Bukatzeko, kontuan zan behar dugu hau hasiera besterik ez dela eta Txinako
ekonomia bai ekonomia globalaren prozesua ez dela ziurra, ez baitakigu birusak zer
nolako hazkundea emango duen. Egin dezakegun hoberena egoera lasai hartzea da eta aipatzen diren gomendioak jarraitu.

https://www.eldiario.es/theguardian/Puede-coronavirus-descarrilar-economia-mundial_0_994251385.html

2020(e)ko martxoaren 10(a), asteartea

CORONAVIRUSAREN ERAGINA EKONOMIAN

Ohikoa da azken hilabetean koronavirusari buruz gauza asko entzutea, virus berri bat denez jendea alarma pizten hari da eta egoera irreal bat sortzen ari da. Coronavirusak mundu osoko gauza askotan eragiten ditu, eta garrantzitsuenetako bat ekonomia da.

Resultado de imagen de coronavirus y la economiaCoronavirusak ekarri duen arazoetako bat jendeak bidaiatzeko duen mesfidantza da, hau da, ez dago hainbeste turismoa, horrek herrialde askotan eragina izan du. Espainiak turismo asko du, eta coronavirusa dela eta, etortzen den jende kopurua asko jaitsi da eta horrek eragin handia izan du Espainiako ekonomian.

Coronavirusa hasi zenetik, izugarri kezkatu duen gaia produktuen fabrikazioa da, virus hau Txinan hasi zen eta han enpresa asko daudenez haien produkzioa jeitsi egin zuten, baina momentu hauetan, beste hainbat herrialde dira coronavirusarengatik beraien produkzioa jeisten hari direnak, gai honekin erlazionatuta dago ere produktu askoren eskariak, adibidez, maskarilak, desinfektanteak... bukatzen hastea. Beste arazo larri bat burtsa da, coronavirusa dela eta, inbertitzaileak atzera egin dute eta burtsa erortzen ari da pixkanaka, honek, eragina du mundu osoko ekonomian. Gainera hainbat sektore ere afektatutak ikusi dira eta saltzen duten produktuaren prezioak bera egin dute, adibidez, petrolioaren prezioa.

https://www.lavanguardia.com/economia/20200309/474045684465/efectos-coronavirus-economia-espanola-calvo.html
https://www.lavanguardia.com/economia/20200310/474057089602/coronavirus-economia-espana-gay-de-liebana-video-seo-lv.html

2020(e)ko martxoaren 8(a), igandea

PROSTITUZIOA

PROSTITUZIOA

Españian diru belatzak garrantzia handia du, esango nuke jende asko bizi da diru beltza manejatzetik. Diru beltza ez balego, jende asko depresioarekin eta kalean biziko litzakeela uste dut. Azkenean diru beltza aziendatik pasatzen ez den dirua da, aziendak kontrolatzen ez duen diru hori. Eta nabaria dela esango nuke nahiz eta askotan ez harrapatu. Diru beltza gutxien espero dugun merkatuan ere badago; ohikoenetakoak drogen mundua eta prostituzioa dira. Behar bada drogen gaia nagusiagoa da prostituzioarena baino, edo hori dio jendeak. Pertsona batek dirua behar badu, uste dugun jende multzoa baino gehiago da, bere burua saltzen duena besteei plazerra emateko eta dirua irabazteko, baina kasu bakoitza aztertu beharra dago, beharbada, ez du beste irtenbiderik bera edo bere familia aurrera ateratzeko, egoera larrian bizi delako pertsona.

 Prostituzioaren barruan ere emakumeen salerosketa sartzen da, hau da, emakume bat ( normalean 10-20 urte bitartekoa) sekuestratzen dutenean eta ondoren beste herrialdetara bidaltzen dutenean gertatzen da. Normalean emakumeaz abusatzeko eta emakumea diskriminatzeko egiten da, beste gizon batzuei plazerra emateko, merkatu ostpetsua dela esango nuke herrialde pobreenetan. Jendeak, norbere burua begiratzen du, bera eta bere familia aurrera atera dezan, eta beste kasu askotan, nahiz eta dirua sobran eduki, plazerra edo era batean ondo pasatzeko egiten den merkatu bat dela esango nuke herrialde pobre eta ez hain pobreetako gizonen artean gehien bat. Saltzen diren emakumeen gorputzak aparatu bezala erabili ohi dituzte, eta ez pertsona bat bezela. Askotan, familia horietako gurasoek ere beren alabak saltzen dituzte, famlia aurrera atera dezaten diruaren truke. Oso egoera gogorra iruditzen zait, baina oso erreala da, eta herrialde eta familia askotan aukerarik errezena eta azkarrena dirua lortzeko.

Egoera honen aurrean ez dakit zerbait egin daitekeen, prostituzioa era askotakoa dagoela esango nuke, norberak bere buruari exigitzen diona edo gustatzen zaiolako egiten duena. Beste kasu askotan, aurretik esan dudana da, emakumeen salerosketa, emakumeak nahi ez duen gauza bat egiten duenean beragatik edo familiagati, edo sekuestratze kasuetan ere, emakume bat objetu gisa erabiltzea bere nahiek aurka.

Merkatua handia dela uste dut, emakumeen salerosketa eta prostituzioa gai nagusiak eta izkutuan daudenak munduan esango nuke, ekonomia asko mugiarazten duena, nahiz eta diru beltza izan eta ilegala ere herrialde gehienetan.