2020(e)ko urtarrilaren 31(a), ostirala

GREENWASHING


GREENWASHING

Gai honi buruz hitz egiten hasi baino lehen zer den Greenwashing jakin behar dugu. Greenwashing kontzektua enpresetan erabiltzen da gehiengo bat. Enpresak produktu bat saltzera dijoanean erabiltzen dituen estrategiei eta saltzeko dituzten teknikei deitzen zaie, izan ere, enpresek beraien produktua saldu ahal izateko edozer gauza egiteko dira gai, eta fimiliok edo erosleok ez gera konturatzen horren atzean benetan zer gertatzen den. 

Hitza ingelesetik dator eta esanahaia "green---berdea" eta "wash---garbitu" esan nahi du, hau da, enpresa batek bere produktua aurkezten duenean naturala bezala edo ekologikoa bezala eta gezurra denean esan nahi du. 

Enpresa famatu askok erabultzen dute estrategia hau, hau da, Coca-Cola-k adibidez askotan jartzen du berain produktua ekologikoak dire eta ez dituzte bakarrik tiket berdeak jartzen baizik eta esaldi asko ere, jendeak ikusi eta irakurri dezan eta ondoren produktu hori eros dezaten, baina ez gerana konturatzen da horren atzetik Coca-Cola dela gehien kutsatzen duen enpreseretarikoa, eta horri greenwashin deitzen zaio.

                  greenwashing coca cola bilaketarekin bat datozen irudiak" 


Coca-Cola bezala badaude beste marka desberdin eta produktu desberdin asko: 
greenwashing examples bilaketarekin bat datozen irudiak"
greenwashing examples bilaketarekin bat datozen irudiak"                       






greenwashing examples bilaketarekin bat datozen irudiak"













Nola jakin dezakegu produktu bat "Greenwashing"-a duela?

- Erabiltzen dituzten irudiak errazak izaten dira desberdintzeko, adibidez, hegazkinak beraien atzetik loreak uzten dituzten irudiak ikustean.
- Badaude ere esaldi edo hitz nabarmen asko, gazteleraz "amigos del medioambiente" esaldia adibidez.
-Enpresak erakusten duenean beste enpresa baino ekologikoagoa dela edo hoberena dela.
-Horrelako produktu asko garbitzeko izaten dira, eta askotan "Fresco" hitza erabiltzen dute, irudikatzeko garbiak direla eta enpresa horiek izaten dira ibaieko urak kutsatzen dutenak.
-Koloreak ere izaten dira ekologikoa saltzeko produktu bat erabiltzne den estrategia. Normalena da berde kolorea erabiltzea landare edo belarran laguntzarekin.
- Gehienetan "Bio" "Eco" hitzak ikusi ditzazkegu.

empresas contaminantes y poco verdes






2020(e)ko urtarrilaren 30(a), osteguna

KORRUPZIOA ESPAINIAN


Espainian bai PP eta bai PSOE alderdi politikok gobernatzen zeudenean, korrupzio kasu asko egon ziren. Eta horrelako ekintzek, izugarrizko eragina izaten dute ekonomin eta gizartean, zeren diru hori jendearen beharrerako baita eta ez pertsona batek diru gehiago izateko. 

Resultado de imagen de casos de corrupcion en españaKorrupzioa ekintza bat da non politikari, ekonomilari eta enpresari talde batek diru etekina ateratzen duten eta lapurtzen duten, zerbitzu publikoetara doan diruarekin. Hau da, estatuak lortzen duen diruarekin lan egiten ari diren pertsona talde batek bakoitzaren etekina lortzeko egiten duten ekintza ilegal bat da. Horrelakorik eginez gero, ilegala denez, kartzela zigorra ezartzen da.

Lehenaldiz entzunda, zaila ematen du horrelako ekintzak egin ahal izatea, baino horrelako kasuak Espainian bertan behin baino gehiagotan eman dira. Horrelako kasu baten adibidea ematearren: Dirua gestionatzen dabilen pertsona bati enpresa bateko burua etortzen bazaio errepide bat eratu nahian diru eske, dirua ematen dionak adostasun ilegal batera iristen da enpresa buruarekin norbanaren etekina ateratzeko inor konturatu gabe.
Resultado de imagen de casos de corrupcion en españa

2020(e)ko urtarrilaren 24(a), ostirala

Justua da futbolarien soldatak?

JUSTUA DA FUTBOLARIEN SOLDATA?

Denek ezagutuko dituzue edo jakingo duzue nortzuk diren nazioartean famatuak diren Messi edo Cristiano futbolariak  Eta jakingo duzuen bezala futbolari horiek diru asko irabazten dute. Justua al da irabazten duten soldata?

Juan Mata Manchester United-eko jokalariak hau esan zuen futbolarien soldatei buruz "Burbuila batean bizi naiz. Benetako bizitza, lana bilatu behar izan duten lagunena da, langabezian egon direnena, kanpora joan behar izan dutenena. Hori da bizitza arrunta. Futbolean izan dudan ibilbidea ez da bizitza erreala ".

Image result for sueldos de futbolistas"L'Equipe" aldizkariak argitaratu du 2018an diru gehien irabazi duten lehen 10 futbolari profesionalen zerrenda: Gehien irabazten duen jokalaria Lionel Messi da hilabetean 8,3 milioi euro gordinekin. Bigarren lekuan Cristiano Ronaldo dago hilabetean 4,7 milioi euro gordinik irabazten ditu eta hirugarren lekuan Antonie Griezman dago hilabetean 3,3 milioi euro gordinik irabazten dituelarik.


Image result for ingresos clubes futbol por television

Soldatak justifikatzen dituzten 
funtsezko arrazoi bat dago. Batetik, arrazoi ekonomikoak ditugu, kirola, beste guztia bezala, negozio bat da, eta enpresaburuak langileari diru kantitate hori ordaintzen badio, diru hori eta gehiago sortzen duelako da.  Futbolariek hainbeste irabazteko b
este arrazoietako bat  telebistak dira. Izan ere, telebistek izugarrizko dirutzat ordaintzen dizkie lehenengo ligari. Ondoren ligak futbol taldeei ematen die diru kopuru handi hoien zati bat, eta hori izan daiteke futbolariak jasotzen duten soldataren arrazoietako bat.








Nire ustez, ez da justua futbolari profesionalek jasotzen duten soldata. Egia da, futbolak diru asko eragiten duela eta oso zaila dela futbolari profesional onenetakoa izatea baina hala ere, ez zait zilegia iruditzen irabazten dituzten soldata izugarri horiek. Izan ere, munduan miloika pertsona pobre daude, ez dutenik jateko ere, eta futbolari profesionalek berriz milioika euro irabazten dituzte. 


OT 2020

OT 2020

"Operación Triunfo" deituriko programa oso famatua egin zen duela urte batzuk. Programa hau, abestearekin erlazioa dauka. Eta programa berria eskeini ondoren, 16 abeslari edo artista gehitzen dira Espainian. Programan parte hartzen duten guztiak ez dira famatuak izango, noski ezetz. Baina seguruenik 2 edo 3 gutxienez sartuko dira musikaren mundura eta horretaz bizi ahalko dira.
 
Lehen azaldu dudan bezala, duela urte batzuk izan zuen bere "boom"-a. Eta gaur egungo abeslari ezagun batzuk programa horretatik aterakoa dira. Adibidez David Bisbal, Chenoa, Pablo Lopez… Horrelako programa baten arrakasta ziurtatuta dago. 2017-an berriro ere bueltatu egin ziren, eta espero zen bezala oso famatua bihurtu zen. 2017-an egindako programaren ondorioz dira gaur egun famatuak Amaia, Aitana, Alfred eta bestelako abeslari batzuk. Hauek, musikaren arlorako oinurak ekarri zituzten. Izan ere, Espainiarentzat komenigarria izan zen ekonomikoki abeslari moderno berriak izatea, eta are gehiago mundo mailan ezagunak izatea (adibidez Aitana Ocaña).
 
2017-ko programa hain besteko arrakasta izan ondoren, 2018-ko programa egitea adostu zuten. Eta hemen arazoak sortzen hasi ziren. Jende askok programa berria nahi zuen. Baina beste askok (ni barne), agian "Opreración Triunfo" urte batzuk deskansatzea utzi behar genuelaz konturatu ginen. Baina 2018-ko programa hau aurrera atera zen, eta lehengo urteko programa baino arrakasta gutxiago izan zuen, baina oraindik ere arrkasta izaten jarraitzen zuen. Baina programa bukatzean eta 16 artista hauek mundu errealera iristean eta beraien bizitza musikara dedikatu nahi zutenean, askok bagenekiena gertatu zen. 2018-ko programako abeslariak ez dira 2017-ko abeslariak bezain arrakstatsuak izan programa butakzean, eta nire ustez, 2018-ko ezta persona bat ez du lortuko musikaz bizitzea. Eta hau lehen komentatu dudan arazoa da. Ez zutelako programa deskansatzen utzi.
 
Espainiako musika diskografikei ez zaie interesatzen urtero hain beste artista berri egotea, famatuak egiten ez diren artistak. Beraz OT 2018 ez zituen Espainarako oinura ekonomikoak ekarri, kontrakoak baizik. Eta OT-ko zuzendariak ez zuten oso ondo ulertu ze akats egin zuten 2018-an, eta berriro ere akats hori egin dute. Bai, berriro ere beste OT-ko programa bat egin dute aurten "OT 2020". Baina oraingo onetan programak, arrakasta izugarria galdu du, eta agian orain konturatuko dira ez dela batere oinuragarria Espainatrentzat ekonomikoki ezta programarentzat hain denbora tarte gutxian programa berriak egitea.
 
Beraz, ikusiko dugu zer gertatuko den 2020-ko programa berri honekin, eta bertan dauden abeslriekin hau bukatzen denean. Porrot egingo al dute 2018-koak bezala, ala programak irauten duen bitartean arrakasta berriro lortzen dute eta abeslari izan daitezke programa bukatzean 2017-koak bezala? Momentuz ez dago argi, baina seguruena lehenengo aukera da. Ea ba beste porrot hau eta gero ikasten duten programa deskantsatzen utzi behar dutela urte batzuk. Eta ez ba dute ikasten, ondorioak ez dira batere oinuragarriak izango inorrentzat.
 

GAZTEEN KONTSUMOA






Gaur egun gazteen kontsumoa oso zaila da sailkatzeko; baina normalean gehienek bakoitzak duen dirua baino gehiago gastatzen dute, ez dakigulako gure soldataren zati bat aurrezkietara nola bideratu; izan ere, gaur egungo gizartean publizitate erakargarritasun ugari daude kontsumismora eramaten digute gehienak.

Kasu batzuk egon dira, oso larriak izan direla gazte batzuk diru asko gastatzen dutelako beraiek ez dituzten behar gauzetan, hau da, ez dute behar baino beraiek erosten dute gauza gehiago edukitzeko.
Aurten, Espainian gazte batek beraien gurasoen txartela hartu zuen eta diru asko gastatu zion beraien gurasoei eta horregatik aurtez ez dira oporretara joan.

Komentatu dudan bezala, gazte batzuk oraindik ez daukate burua ondo eta horregatik eromen asko egoten dira.

Nire ustez, gazteek oraindik ezin dute ezerrez administratu eta horregatik familiak behar dute gazteen dirua administratu. 18 urte baino ehiago eduki arte eta hortik aurrera bakoitzak egiten dudana beraren bizitzarako da.
Resultado de imagen de tarjetas

TXINAK ETA AEB SINATUTAKO AKORDIOA

Txinak eta AEBek sinatu dute merkataritza gerra geldiarazteko akordioaren «lehen fasea»

Washingtonek eta pekinek merkataritza akordioaren lehen zatia sinatu dute akordio batera iritsiz eta negoziatzen jarraituko dutela esan dute. Amerikako estatu batuak hainbat zerga murriztuko dituzte eta Txinak 200.000 milloi dolar gastatuko ditu erosketa osagarriak egiten. Hau dena hasi zen Donald Trumpek agintari egin eta txinako produktuei gerra deklaratu zienean honen ostean ekonomia egoera txar batean egon da eta denbora luzez negoziatzen egon ondoren merkataritze gerra gelditzeko deklaratu dute. Txinak esan zuen gehiago irekiko zela estatu batuetako merkatuarekin batez ere lehen sektorearekin. Honen truke estatu batuek txinatik datozten produktuei %7,5-eko zerga mugak jetxiko dietela.
Liu He Txinako presidenteordea eta Donald Trump AEBetako presidentea, Etxe Zurian


Akordio honek azken bi urtetako tentsioak eta jasotzen hari ziren mehatxuak eten egingo ditu. Hainbat adituren ustez epe motzean AEB-rentzat izango da onuragarria akordio hau eta baldintza berriekin esportazioak areagotzea espero dute estatu batueak eta txinarekin duten defizita murrizte nahi dute.

Eusko jaurlaritzan akordio hau oso ondo hartu da Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburuak esan du nazioarteko ziurgabetasuna murrizteko balio izango duela esan du bi herrialde horien hazkundean lagunduko duela eta euskadirentzat europak hemen duen parte hartzea onuragarria dela esan du.


BIBLIOGRAFIA: https://www.berria.eus/albisteak/176194/txinak-eta-aebek-sinatu-dute-merkataritza-gerra-geldiarazteko-akordioaren-laquolehen-fasearaquo.htm

2020(e)ko urtarrilaren 23(a), osteguna

Tinder, ligatzeko mundu berria.

TINDER, LIGATZEKO MUNDU BERRIA

Resultado de imagen de TinderTinder ligatzeko sare sozial bat da; Sean Rad ekintzaileak sortu zuen 2012an. “Maitasunaren” aplikazioei dagokionez, famatuena da. Bestalde, sektore guztienetako aplikazioei dagokionez burtsan gehien kotizatzen duena da: 16.000 milioi dolar kotizatzen ditu. Lortu duen diru guztia haren berezitasunarengatik izan da, ligatzeko aplikazio ugari egon harren, Tinder da merkatuan liderra. Baina zerk egin du ospetsu Tinder hain?

Tinder hasieratik izan da famatua hark merkatuan sartzeko izan dituen estrategiengatik. Beste aplikazioak iragarkien bidez lortzen zuten beraren lekua merkatuan, Tinderrek berriz, iragarkiak alde batera utzi eta festa unibertsitarioak erabili zituen harpidedunak lortzeko. Festa horien gakoa sartzeko aplikazioa deskargatua izan behar zenuela zen. Hala ere, ez zen hori beraien estrategiaren ezaugarri nagusi bakarra. Gaur egungo gizartean geroz eta normalizatua egon harren, garai hartan ligatzeko aplikazioak ez zeuden ondo ikusita, ondorioz, zailagoak ziren hedatzeko. Horregatik, Sean Radek eta beste sortzaileek erabaki zuten egiten zituzten festak glamour handikoak izatea, horrela unibertsitateko gazte popularrenak joango zirelako, eta aplikazioa deskargatuko zuten eta lotsarik gabe erabiliko zuten. Hortaz, ligatzeko aplikazioak erabiltzeak zekarren lotsa ez zen Tinderrekin gertatuko eta errazago zabalduko zen gazteen artean.

Bestalde aplikazioak duen fama haren sinpletasunarengatik da. Haren funtzionamendua hain da erraza edozeinek erabil dezakeela. Hau da aplikazioaren erabilera: hasteko, aplikazioa irekitzerakoan argazki bat aterako zaizu, zuk argazkia ikusi eta zer iruditzen zaizun esan beharko duzu, ondoren, bi aukera dituzu, ezkerrera irristatu edota eskuinera, eskuinera irristatzearen erabakia hartzen baduzu pertsona hori “gustatzen” zaizula adierazten duzu, ezkerrera irristatzen baduzu berriz, ez zaizula “gustatzen”. Esandakoaz gain, aplikazio honek abantaila bat eskaintzen dizu beste askok eskaintzen ez dutena, lotsa ez pasatzearena, hau da, aplikazio honetan zuk soilik hitz egin dezakezu lehenago eskuinera irristatzen duzunarekin, eta gainera, besteak baita ere irristatu behar zaitu eskuinera. Ondorioz, biak elkar gustatu zarete, horregatik esan daiteke Tinderrek lotsa pasatzea saihesten duela.

Badirudi Tinderrek abantailak besterik ez dituela; ligatzeko erraztasunak besterik ez dakarrela, aurrerapauso bat dela. Baina, bizitzako gauza guztien gisan, alderdi positiboak bezala negatiboak dauzka. Hasteko, beste sare sozialen moduan, big data erabiltzen dute. Gauza da, aplikazio bat dohainik denean nonbaitetik lortu behar dutela dirua enpresaburuek, orduan, iragarkien erabilerara jo egiten dute eta zure datu pribatuak hartzen dituzte (adibidez: historiala) iragarki horiek zure interesekoa izan daitezen. Nahiz eta Tinder ordainduz iragarkia saihesteko abantaila izan, harpidedun askok jarraitzen dute dohainik den bertsio erabiltzen. Hortaz, ordaintzen ez baduzu zu zara produktua eta pribatasun kondizioak onartu badituzu zure datuak saltzeko eskubidea dute. Hala ere, egokia da harpidedunaren datu pribatuak erabiltzea etekin gehiago izateko?
Aipatutakoaz gain, Tinderrek badu desabantaila handi bat. Beste aplikazio asko bezala, Tider algoritmo askoz osatua dago. Kasu honetan erabiltzen den algoritmoak “Elo puntuazioa” du izena. Zoritxarrez, sistema horrek logika patriarkal baten arabera funtzionatu egiten du. Hasteko pertsonak, gizon zein emakume, ranking batean banatzen ditu eta ondoren kalifikatzen ditu. Gizona bazara eta karrera bat baldin baduzu rankingean gora joango zara, karreradun emakumea bazara berriz, behera. Gainera, logika patriarkala alde batera utzita, elo rankinean goian dagoen pertsona batek beste  bati eskuineruntz irristatzen badio puntuak irabaziko ditu, izan ere, pertsona popular batek beste bat erakargarria izatea adieraztea, rankingean gutxiago den batek esatea baino gehiago balio du, algoritmo horren ustean. Bestalde, sistema honek emakume gazteen eta gizon helduen arteko erlazioei mesede egiten die, gender role tradicionalism neurriaren bidez. Neurri horrek pertsona baten erakargarritasuna neurtzen du daukan generoaren arabera eta bere aurkakoaren adin diferentziaren arabera. Horrela puntu osagarriak eskainiko ditu adin gehien duten gizonei eta gutxien duten emakumeei. Ondorioz, 21 urtetik gorako emakumeak rankingean postu baxuena okupatzen dute.

Resultado de imagen de elo score
"Elo score"-ren zikloa.

Nire iritziz Tinderrek oraindik asko du hobetzeko. Logika patriarkal hori saihestu behar du, izan ere, giza eskubideen aurka doaz pertsonen artean ezberdintasuna bermatzen duelako. Gainera, gure pribatasunaren aurka doa datu pribatuak saltzea eta bai Tinderrek eta bai beste hainbat aplikaziok beraien erabiltzaileen datuak bake santuan utzi beharko zituzten. Nahiz eta zaila dirudien, benetan uste dut hobetuko duela. 

Txinako Epidemiak, Zer Nolako Ondorioak?

Txinako Epidemiak, Zer Nolako Ondorioak?


Resultado de imagen de coronavirus chinaJoan den urteko azkeen hilabeteetan virus berri baten epidemia bat detektatu zuten Txinan. Hau Coronavirus izenaz ezagutzen da eta oraingoz 17 pertsona hil  eta 500 pertsona gutxienez kutsatu  ditu. Momentu honetan,  Osasunaren Mundu  Erakundeak virusa larrialdi internazional mailara igotzea eztabaidatzen ari da. Arazoa oso larria da. Munduko herrialde asko epidemia honekin kezkatuta daude eta horregatik Txinatik etortzen diren hegazkinetan kontrolak jartzen hasi dira virusa beraien herrialdeetan ez sartzeko. Hala ere Coronavirus kasuak  Estatu Batuetan, Hego Korean, Tailandian eta Australian detektatu dira. 

Nahiz eta mundu mailan egoera nahiko korapilatsua izan, Txinan egoera askoz latzagoa da: 4 hiri koarentenan jarri dituzte eta 21 milioi pertsona mugitzeko eskubiderik gabe daude. Gainera, koarentenak, hiri horien komertzioa akatu egin du, jendea gauzak sal-erosteko ezin delako mugitu. Honek hiri horien denda eta enpresei galera izugarriak sortuko dizkie eta hori dela eta, Wuhan eta beste hiru hirietako biztanleak zerbitzu minimorik gabe geldituko dira koarentenak irauten duen bitartean.

Hala ere, 21 milioi pertsona mugitzeko eskubiderik uztea ez da hartutako prebentzio-pauso larriena. Ondoriorik larriena aste honetan Urte Berri Txinatarra ospatzen dela da eta festa hanetan ehundaka milioi txinatar bidaiatzen dira hirietatik hurrun dauden jatorrrizko herrietara. Eskubide muga hauek Wuhan eta beste hirietako biztanleak jasango dituzte. Edonora bidaiatzeko ahalmena galduko dute eta hau penagarria izango da 4 hirientzat, hauek turismoa jasotzeko eta dirua irabazteko aukera ezinhobea  galduko baitute.

Nire ustez Txinan gertatutakoa izugarria da, ez virusarengatik (nahiz eta hau oso latza izan), baizik eta hartutako neurriengatik. Hauek, nahiz eta oinarrian beharrezkoak iruditu,  gehiegizkoak direla pentsatzen dut. 21 milioi pertsona (oraingoz) zerbitzu minimorik gabe uzteak ur handiak direla uste dut. Nere ezjakintasunak horrela pentsatzen du baina, ziur aski oker nago.

BIBLIOGRAFIA:



2020(e)ko urtarrilaren 21(a), asteartea

Supermerkatua eta merkatua


Supermerkatua eta merkatua

Geroz eta gehiago erosten dugu supermerkatuetan eta azokak alde batera uzten ditugu. Badirudi askoz erosoagoa dela denda handi hauetan elikagaiak erostea, dena eskura dugulako eta merkeagoak izan ohi direlako. Denda txikiekin batera, azokak desagertzen ari dira, eta osasunaren (gurea eta planetarena) aurretik jartzen ditugu dirua eta erosotasuna.

Honetaz ohartaratzeko datuak ikusi behar ditugu bakarrik, eta supermerkatuek duten hegemoniaz konturatuko gara. 2017. urte arte, supermerkatuen kopuruak gora besterik ez du egin Espanian, 2007. urtean baina %13,7 supermerkatu gehiago daudelako, 21.553 hain zuzen ere. Espania mailan 20 bat merkatu handi eta famatu besterik ez daude, txikiak kontatu gabe noski, gehiago izango direnak. Baina ala ere, supermerkatuen kopurua askoz ere nabariagoa da. Groseko egoera dugu adibide bezala: BM, eroski, carrefur, lidl... horrelako asko aurkitu ditzakegu oso urrutira joan gabe, eta askoz erakargarriagoak iruditzen zaizkugu aurkitu ditzakegun bost merkatuak baino. Baina zein da honen arrazoi nagusia?


Resultado de imagen de supermercado"
Hasieran aipatu dudan bezala, gure gizartean dagoen arazo edo kezka larrienetariko bat dirua da, eta horregatik gauzak ahalik eta merkeen erosten saiatzen gara. Argi dago supermerkatuetan aurkitu daitezken produktuak askoz merkeagoak direla. Gainera, hango elikagaiek dituzten osagaiek produktuaren kontserbazioa bermatzen dute. Honetaz gain, askoz erosoagoa egiten zaigu haragia, arraina, barazkiak eta antzeko produktuak eskuragarri ditugun toki bakar batean lortzea, lau toki ezberdinetara joatea baino; hauen ordutegiak askoz zabalagoak izanik. 

Bestealde, merkatuetan, nahiz eta prezio garestiagoak ordaindu behar ditugun,  produktuen kalitatearengatik merezi duela iruditzen zait. Azoketan, bertako produktuak saltzen dira jatorri naturala eta ekologikoa dutenak. Egia da, honengatik ere, produktuak txartu egiten direla, eroslea maizago joan behar izaten erosketak egitera. 
Resultado de imagen de mercado"Nire ustez, kalitatearen aldetik mesedegarriagoa da azoketara joatea, eta pertsonalki irtenbide egokiagoa iruiditzen zait, hemengo produktu eta negozioak sustatzen ditugulako. Gainera osasunerako hobea da, bai guretzat eta baita naturarentzat ere; izan ere, supermerkatuetako produktuak garraiatzeko garaian, karbono dioxidoaren aztarna handitu egiten da. Gainera, azoketan plastikoaren erabilera askoz ere urriagoa da. Beraz, hau eta aurreko guztia kontuan hartuta, azoketara gehiago joan beharko ginatekela pentsatzen dut. Baina hala ere, egia da, ni ere dirua eta erosotasunarengatik gehien bat, supermerkatuetara joateko ohitura dudala (gehiengoari gertatzen zaion bezala). Beraz, egoera hau hobetzeko eta tokiko merkatuak sustatzeko bururatzen zaidan irtenbidea gobernuek laguntzea da, lokalak edo espazioak errezten merkatuak bertan egiteko, diru laguntzak ematea... Gainera, supermerkatuen politika aldatuko balitz, eta produktuen jatorria kilometro batzuetara mugatuko balitz, egoera ere aldatuko litzateke. Horrela, agian, oreka batera iritsiko ginateke supermerkatu eta azoken artean.



 
https://www.abc.es/viajar/gastronomia/abci-mercados-mas-impresionantes-espana-clasicos-y-modernos-201905030218_noticia.html
https://www.nachorganiza.com/mercado-supermercado/
https://www.nachorganiza.com/mercado-supermercado/
https://www.elmundo.es/economia/2016/10/18/57ff5b5b22601da1128b458b.html
https://elpais.com/economia/2019/01/18/actualidad/1547804377_670620.html

2020(e)ko urtarrilaren 17(a), ostirala

Plastikoa, eta dirua zertako?

Plastikoa, eta dirua zertako?

plastico en el mar bilaketarekin bat datozen irudiakPlastikoa, denbora luzeez, izan da gure arazoa, bai guretzako arazoa baita ingurumenarentzat ere. Plastikoak arazo asko ekarri ditu, baita arazo ekonomikoak ere.

Plastikoak ingurumenari kalte egiten dio bereziki, eta ingurumena zaintzeko eta berriro lantzeko dirua behar da, beraz ekonomiari ere eragiten dio. Baina beti berdinera bueltatzen gara, hau da, beti erabakitzen dute dirua gastatzea zerbaitetan ez dena benetan beharrezkoa, eta benetan beharrezkoa dena dirua gastatzeko alde batera batera uzten dute.

Adibide oso argi bat dago, duela hilabete batzuk Notre Dame katredala su hartu zuen eta 24 ordutan, 800 milioi euro baino gehiago bildu ziren berreraikuntzarako. Urte bat baina gutxiago pasa da, eta denboraldi horretan Amazonas eta Australia su hartu dute berotze globalarekin.

Adibide horrekin esan nahi dudana da, Notre Dame Parisko figura monumental bat izan arren, nire ustez ez du hanibeste garrantzirik Amazonasen eta Australian gertatu denaren bezalakoa. 

notre dame bilaketarekin bat datozen irudiakAmazonasen eta Australian gertatu den arrazoi handienetako bat plastikoa izan da, konturatu gabe mundua zaborrontzi bat bilakatzen ari gara eta pixkanaka-pixkana mundua desagertu egingo da.

Guztia laburbilduz, plastikoa bereziki, planeta asko kontaminatzen ari da eta dirua planetarekin batera ere, zaborrontzira botatzen ari gara.





Bibliografia










Bilboko itsasadarraren azpiko tunela

Artatzako (Getxo) eta Ballontiko (Sestao) biribilguneak lotuko dituen Bilboko itsasadarraren azpiko tunelak 3.037 metroko luzera izango du, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi zuenez. 

Tunela eraikitzeko lanak 2023an hasiko dira, eta 2027an amaitu, eta inbertsioa 337-407 milioi eurokoa izango da.

Bizkaiko Aldundiak, hortaz, itsasadarraren azpiko tunela eraikitzeko urratsak ematen jarraitzen du. Supersurraren bigarren fasearekin batera, azpiegiturak Bizkai metropolitarreko saihesbide handia osatu egingo du, eta, hala, erantzuna emango zaie ahalmen handiko errepideen sarean gaur egun dauden arazoei. 

Arrontegi zubiaren ordezkorik ez egotearen ondorio dira arazo horiek; izan ere, zubia, batezbeste, 140.000 ibilgailuk zeharkatzen dute egunero, A8, La Avanzada eta Txorierriko korridoreko bidaien artean. Itsasadarra sareztaturik ez dagoenez, Arrontegi eta bere ingurunea zaurgarritasun handian geratzen dira, eta behar baino ibilbide luzeagoak egin behar dira Eskuinaldetik Ezkerraldera joateko.

Aldundiak, informazio-azterlanaren emaitzak eskuan dituela, hasiera eman die eraikuntza-proiektuaren idazketa adjudikatzeko izapideei, eta proiektuaren lizitazio-agiriak dagoeneko argitaratuta daude kontratazioaren plataforman. Eraikuntza-proiektuaren idazketak 33 hilabeteko epean amaituta egon behar du.
Bilboko itsasadarraren azpiko tunela bilaketarekin bat datozen irudiak 
Azkenik, zenbait irizpide teknikotan oinarriturik, tunela eraikitzeko lur egokienak zeharkatzen dituena hautatu da. Hona irizpideok: sakontasuna, arroka asko egotea, eta lurzoru, lur ase eta ur gutxi egotea. Parametro horietan oinarriturik, luzera handieneko aukera hautatu da, 3.037 metrokoa. 

Tunela eraikitzeko inbertsioa aukeratutako metodoaren araberakoa izango da. Informazio-azterlaneko zenbatespenen arabera, tunelak egiteko makina erabiltzen duen metodoak 367 milioi euro inguruko inbertsioak eskatuko luke; kaxoi-sistemak, 403 milioi euro, eta metodo austriarrak, 337 milioi euro. 

Proiektuan jasotako beste alderdi garrantzitsuetakoa digitalizazioa da, proiektuak tunela modalizatzeko aukera emango duten teknologia berriak jaso behar baititu. BIM teknologiaren bidez, tunelaren eraikuntza simulatu beharko du, digitalki, diseinuan zein benetako eraikuntzan sor litezkeen arazoei aurrea hartzeko moduan. 

Hortaz, esan dezaket proiektu interesgarria eta egokia dela gure gizartearentzat.


Oiarren borrokak


Oiarren borrokak
Herrialde pobretean batezere, oiarren borrokak gertatzen dira. Borroka hauek bi oiarren artean dira eta beraien artean borrokatzen dira irabazle bat egon arte. Thailandian adibidez borroka hauengatik diru asko lortzen da.

Lehen esan duten bezala, Thailandian eta beste herrialde ez hain garatuetan gertatzen dira borroka mota hauek. Herrialde hoietan legala da oiarren borrokak egitea baina zorionez herrialde gehienetan ez dira legalak borroka hauek. Gainera arrigarria dirudienez, diru asko lortzen dute borroka hauengatik.

Adibidez, Urrian, "Bangkok cockpit" estadioan, milaka lagunentzako lekua den aretoan, apustulari batek 22,2 milioi bahteko (600.000 dolar baino gehiago)  lortu zuen. Eta ere, oiar batzuek prezio oso altuetan saltzen dute, esate baterako, oiar onenak 90.000 dolar kostatzen du.

Hori dela eta, "Bangkok cockpit" estadioan, diru gehiena lortu zen gaur egun arte, 33,7 milioi Bat (1,1 milioi dolar edo 996.000 euro)  2018ko otsailean. Zorionez, iaz Thailandian, animaliak babesteko bere lehen legea onartu zuen, baina oraindik herrialde honetan legalak dira animalien borrokak izatera, oiarrena espezifikoki.






https://elobrero.es/economia/item/33306-el-negocio-millonario-de-las-peleas-de-gallos-en-tailandia.html
https://elcomercio.pe/mundo/asia/negocio-peleas-gallos-tailandia-video-238292-noticia/?ref=ecr
https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEjiWX2Ux1Nw_EY3Zmegqbg-1IlokF0sK4uoEDvFJXyH6VgdpTllpqGtDvGdnrvOMdbskZHu2kwJpfDQ7V233wpUgqB50ya37Oosxg0XN19eRDRpb-gZ_Ns084CwINtKiV30TywSHxhjxZqt/s1600/pelea-de-gallos.jpg

2020(e)ko urtarrilaren 16(a), osteguna

Kontakturik gabeko txartela

Renfek kontakturik gabeko txartela ipini zuen duela 2 egun Gipuzkoako aldirietan.
Txartxel horrek kreditu txartel baten antzekoa da, titularraren izena eta argazkiarekin, eta ordezkatuko ditu lehen erabiltzen ziren paperezko billete horiek banda magnetikoa zutenak. Oraingoan, txartel berri horrek microtxip bat izango du barnean, eta sartzeko makinan goitik txartela pasatzearekin nahikoa da.
Bi motatako txartelak erosi ahalko dira: pertsonalizatua edo pertsonalizatu gabea.
Lehena eskuratzeko 2 euro ordaindu beharko dira, eta edoizein momentuan errekargatu dezakegu, "mugi" txartela bezala. Bestea, aldiz, 50 zentimo ordaindu beharko dituzu.
Txartel personalizatu honen abantailen artean aipatu behar da, Donostiako aldirietan edoizein motatako tiketa erosi ahalko duzula: joanekoak, joan-etorrikoak, hilabetekoak eta mugagabeak. Gainera, bistatik galduz gero edo lapurtua izan bada beste txartel bat lor daiteke renfeko leihatilan beste bat eskatzen.
Ez pertsonalizatuan, berriz, joanekoak eta joan-etorrikoak bakarrik eskuratuko ahalko dituzu.
Resultado de imagen de tarjeta de renfe

Txartela erosten duten bezeroei bi tiket arrunt doan emango zaizkie.
Txartel hauek Donostiako edo Irungo tren geltokien leihatiletan eskatu daitezke, baita ere Renfeko webgunean.

Renferen konpromisoa ingurumenarekin kontuan hartuta, esan daiteke, zerbitzua hobetu kudeatu ahalko dutela eta bidaiariak abantaila gehiago izango dituztela.

NOLA ERAGINGO DU AUSTRALIAKO SUTEAK BERE EKONOMIAN?
Denok dakigu Australiak munduko ekonomia indartsuenetako bat duela, irekia eta
lehiakorra delarik, eta aipatu beharra dago azken hamarkadan hazkunde ekonomiko
nabarmena izan duela. Herri honetako BPGari buruz hitz egiten badugu, munduko
ranking-ean 13. postua hartzen duela baieztatu dezakegu, 2018ko datuetan oinarrituz.
Duela gutxi, 2019ko irailean, Australian sute bat hasi zen, non segur aski, hau gure
bizitzako lehen aldia den planetako toki berdin bat hilabeteetan etengabe erretzen ikusten
dugun. Zoritxarrez, honek oraindik jarraitzen du eta hainbat ondorio negatibo izango ditu,
hala nola, bertako biodibertsitatearen suntsiketa, 10,3 milioi hektarea baino gehiago erre
delako; hainbat animalia espezieen galera; 1.250 milioi animalia baino gehiago izan baitira
ondorioak jaso dituztenak; eta baita bertako ekonomiaren jaitsiera ere.
Izan ere, batetik, sutea Australiako garai epelenean gertatu da, non turismo
sektoreak eraginak izango dituen; turista gutxiago izango da, hauek sutearen beldur
direlako. Horregatik, urteko 60.000 milioi eurotik gorako fakturazioarekin kaltetuta azalduko
den lehen sektorea izango da.
Beste alde batetik, gertakizun hau eman den lekuan bizi diren biztanleak alde egin
behar izan dute, beren etxea eta lana utziz. Hau
dela eta, gutxiago produzituko dute eta beraz,
bertako GPGa jaitsi egingo da, Sidneyekoa zehazki
50 milioi eguneko, hau da, hiriko BPGaren %4a.
Bertako gobernuak, 1.200 milioi euro jarriko
ditu hondamendiari aurre egiteko, baina argi dago
hau ez dela nahikoa izango. Beraz, gai izango al
dira egoerari buelta emateko? Hau da, bertako
ekonomia lehengo egoerara ekarri ahal izango
dute? Ez hori bakarrik, izan ere, kontuan izan behar
dugu naturak ez duela pre
ziorik, eta beraz, inoiz
ezin izango dela sute honetan galdu den guztia
errekuperatu.
http://www.rfi.fr/es/asia-pacifico/20200107-que-consecuencias-economicas-tienen-los-incendios-en-australia
https://www.nationalgeographic.com.es/naturaleza/australia-llamas-catastrofe-para-salud-economia-y-biodiversidad_15095

2020(e)ko urtarrilaren 15(a), asteazkena

UEFA-KO BIRSALMENTAK

UEFA-KO BIRSALMENTAK

           Guztiok dakigun bezela aurten Errumanian UEFA-ko txalpeketa jolastuko da. Normala den bezela futbolzaleak diren jendea ilusio handiz jongo lirateke partido horiek ikustea ,izan ere, herrialde eta kultura desberdinetako jendeka jolasten dutelako elkarren ahurka. Jendeak dituen emozioak oso intesuak dira beraren ekipoarekiko. Gainera ilusio handiz bizi izaten dituzte partidoak.

          Zoritxarrez edozein tokitara joateko(Antzerkia,Kontzertu bat,Partidu bat,diskoteka bat.....)sarrerak behar izaten dira eta badago jendea beti sarrera gabe gelditzen direnak. Baina  horretaz aparte ere  badago jendea ahalik eta sarrera gehien erosten dituzte gero garestiago saltzeko eta diru piska bat ateratzeko. Adibidez UEFA-ko partiduetan sarrerak 25-100 euro etara saltzen dituzte. Jende asko sarrerarik gabe gelditu da eta birsalmentan dauden sarrerak erosten dituzte baina birsalmentan dauden sarrerak 150-300 euroetara saltzen dituzte..

      Hori lotsagabekeri bat iruditzen zait birsalmenta egitea, gainera prezioa horren beste higotzea. Badago jendea ez dagoela prest hain prezio altuak ordaintzeako, agian ez duelako horren beste dirurik edo ez zaioelako iruditzen horren beste ordaintzea sarrera batengatik ondo dagoela. Ziur nago sarrera horien saltzaileak ez zirela prest egongo horren beste diru ordaintzeko gai.

    
     Beraz,zoritxarren aurten ere egongo da jendea 25 euro sarrera batean ahalko duela gastatu baina ez 150 euro birsalmentan dagoen sarrera batean eta zuten eta partidurik gabe geldituko dira birsalmenta zintrinarengatik.
https://www.eitb.eus/eu/kirolak/futbola/athletic/osoa/882168/sarreren-birsalmenta-bukaresten--europa-ligako-finala/

AMANCIO ORTEGAREN ZURIKERIA

AMANCIO ORTEGAREN ZURIKERIA

Amancio Ortega espaniar enpresaburua da. Munduko 3.gizonik aberatsena da, inditex enpresaren jabe da. Enpresa horren barruan 8 denda daude: Zara, Pull&bear, Massimo dutti, Bershka, Stradivarius, Oysho, Zara home eta uterqüe.

ETA NOLA LORTU DU DIRU HORI?

Bere enpresak indian eta pobrezia asko dauden tokietan jartzen ditu. Orduan, enpresa horretan janzkerak egiten dituztenak ez dira profesional batzuk egindakoak, berak ume txikiak kontratatzen ditu eta ume horiek oso kondizo txarretan egiten diute lan, gainera egin beharko lituzketenak baino lan ordu gehiago egiten dituzte, eta hori dena soldata oso baxu baten gaitik. Hildo beretik esan daiteke umeak esplotatzen dituela. Eta azkenean janzkerak egiten dituzten aurrak ez ditenez soldata handirik jasotzen, bere janzkerak ez direnez kalidadezkoak prezioak ez dirfa oso handiak eta azkenean denda asko ditu mundu osotik eta jende asko erosten du denda horretan. Hortik ateratzen du bere diru guztia, estafetatik eta umeak esplotatzen.

Orduan, esan dezakegu zurikeriak egiten ditula eta jendea hortaz konturatu egiten da. Baina bera ondo geratzeko eta jendeak iritziz aldatzeko eta esateko benetak pertsona ona dela. Eta hori adierazteko hainbeste diru duenez GKE-tara dirua ematen du eta horrela jendearen aurrean ondo gelditzen da.

2020(e)ko urtarrilaren 12(a), igandea

MUSIKA FESTIBALAK

MUSIKA FESTIBALAK
(Donostia Festibala)

Diotenez, edo uste denez, jendea festibaletara joaten denean, berandu sartu eta berandu ateratzen direla apropos esaten da, berdin diola nork jotzen duen eta inporta duena azkenean ordua dela eta iluntasuna dela. 

Irailan "Donostiako Festibala" izan zen, eta Españiako eta Euskal Herriko taldeek jo zuten bertan bi egunetan. Irakurri dudan artikuluak lehenengo eguna deskribatzen du hasieratik bukaerara, eta argi ikusten da ez duela zerikusirik orduak ez iluntasunak. 
Lehenengo egunean, festibala ireki zutenean, ez zegoen jende asko, bi talde ezezagunek edo ez hain ezagunek jotzen zuten, eta uste dut jendeak ezagutzen ez baditu, normala ez joatea kontzertu horietara. Hauek eta gero, ilundu baino lehen, jendea agertzen hasi zela esaten du artikuluan, izan ere LDS-k jo behar zuen orduan hasi zen agertzen jendea. Geroago, jende mordoa zegoela dio, eta LDS-ren kontzertuan jende asko egon zela ere. Hau bukatu eta beste bi taldek jo zuten, bai Natos and Waor eta bestea Rok. Lehenengora diferentziarekin jende gehiago joan zela dio, eta nik uste dut hori kasualitatea ez dela izango, hau da, ezaguna del talde bat vs ezezaguna edo jende gutxiagok ezagutzen duen talde baten aurka izan zen. 

Bi talde horiek eta gero, beste 3 taldek jo zuten, eta nik bat ezagutzen dut adibidez, La Pegatina. Jende kopurua nahiko berdina izan zela dio 3 kontzertuetan, eta arrakasta izan zuela, baina nik uste dut diferentziarekin La Pegatikan egon zela jende kantitate handiena, izan ere, festibaletara 14-35  urte bitarteko jendea joaten da, eta gehienak talde berak ezagutzen ditugunez eta talde berak gustuko ditugunez, normalean jakiten da ze orutan diren interesatzen zaizkigun kontzertuak, horietara joateko, den orduan, eta ez lehenago hor egoteko beste talde ezezagun baten kantak entzuten. Beraz, norala da jendeak pentsatzea berandu sartzen garela nahita eta berandu atera nahita, baina LDS eguerdiko 3tan izango balitz, jende mordoa egongo litzake ordu horretal, edo lehenengoak izango balira, lehen ordurako hor egongo litzake jende mordoa. Baina nahiko prebisiblea da festibalek normalean beranduako edo iluntzean eta gauean jartzen dituztela arrakasta izango duten taldeak, normala den bezela, ondo jakiten delako ze kontzertu izango diren arrakastatsuenak eta zeintzuk arrakasta gutxienekoak. Ondoriozta daitekenez, festa giroa normalean talde ezagunak jotzen dutenean hasten da, ez lehenago ez beranduago. 

Gu adibidez bigarren egunean joan ginen eta gauza bera gertatu zen. Gu joan ginenean, orduan ari zen ere jendea iristen Beret- en kontzertura normala den bezala. Baina egia ezan jende mordoa zegoen lehenagotik, izan ere, Natos and Waor-en antzeko beste bi kantante ari ziren jotzen eta nahiko ezagunak dira, nahiz eta neri ez asko erakarri. Baina Beret-eko kontzertua hasi zenean, kolak geroz eta handiagoak egin ziren festibalera sartzeko, eta lehenago ez zegoen kola handirik. Hori eta gero, Bad Gyal egon zen, eta honek ere arrakasta oso handia izan duen, eta gainera momentu berean beste kontzertu bat zegoen eta ez zegoen jende asko. 
Bad Gyal bukatu zenean denak hasi ginen pixkanaka ateratzen. Eta horrela izaten dira beti festibalak, gu, kontzertu onak dauden orduan joango gara, ez hasiera, normala den bezala, baina nahi dugun hori hasieran bada, hasieran joango gara. Beraz, jendeak pentsatzen duen hori, festibalaren antolatzaileen esku dago, azkenean, haiek nahi duten orduan edukiko dute giro onena. Gainera, arratsalde-gauean jartzen dituztela horrelako kontzertu onak, horrel aprobetxatzen, hango janari postuetan afaltzeko, ez dago beste irtenbiderik. 





2020(e)ko urtarrilaren 11(a), larunbata

BOEING 737 MAX HEGAZKINAREN AUZIA



BOEING 737 MAX HEGAZKINAREN AUZIA


Spirit AeroSystems-ek, Boeing 737 Max hegazkinen piezen hornitzaile garrantzitsuenak, iragarri du ostiralean 2.800 langile kaleratuko dituela Wichita-n, Kansas-en, hau gertatzen hari da modelo honek hegan egin gabe gelditu delako mundu osoan 2018 eta 2019an gertatutako istripuen ondoren.

Resultado de imagen de boeing 737 maxAdierazpen batean, Spirit-ek azaldu du hau egingo duela 737 Max modeloaren fabrikazioaren suspentsioarengatik, gainera ez dakitelako noiz asiko diren berriro fabrikatzen eta zer mailan egingo duten, kontuan hartuta modelo honekin lortzen duten dirua haien urteko etekinen erdia direla.

Arazo honek gatazka handiak sortu ditu eta kalkulatu da konpainiak hilean 1.000 eta 2.000 milioi dolar artean galdu dituela  737 Max hegan egitea debekatu zenetik, eta 600 hornitzaile inguru ari dira hegazkinen fabrikazioan balaztaren eragina eta ziurgabetasuna zehaztu gabeko aldian.

2020(e)ko urtarrilaren 10(a), ostirala

GABONETAKO KONTSUMOA


GABONETAKO KONTSUMOA


                      Badirudi biztanleriaren buruan hitz bakarra nabarmentzen dela gabonetan: erosi. Hauxe da nire galdera: Nola izan gara kapazak garai batean hainbeste aitzaki asmatzeko soilik dirua gastatzeko? Hasteko, mahai baten inguruko topaketa bikainak: Gabon gaua, Urteberri afaria, Erregeen janaria eta familia bakoitzeko ohiko zerbait gehiago. Hauek oso aproposak dira, ez jende kopuruagatik, gehiegizko janari guztientzat baizik. Beste maila batean, opariak daude, eta ez dut esan nahi txikienak soilik. Eta azkenik, loteria, dekorazioa, arropa eta bestelako gastu okerrak. 
Ahaztu egin zaigu Gabonetan garrantzitsuena dela erosi ezin duguna.

174 herrialdetan gutxienez ospatzen dira Gabonak. Familia tradizioaren garaia, topaketa, adiskidetzea, bakea, maitasuna eta oparotasuna izateko eskaerak. Jesukristoren jaiotza (Jainkoaren haurraren etorrera) ospatzeko sortu ziren hauek. 
Hala ere, opor honen esentzia denborarekin galdu da, eta hori da munduan nagusi den eredu kapitalista erlijiosoa eta espirituala eraldatu duena. 

Gabonak abenduaren 25ean Jesukristoren jaiotza ospatzeko ohitura erlijiosoa da. Hala ere, festak hilaren hasieran hasi eta urtarrilean amaitzen dira. Urteko une honi opariekin, arropa berriekin, etxe apaingarriekin eta afari eta jai handiekin dituzten harremanekin, erlijioen muga zeharkatu du eta kontsumismo garaia bihurtu da. 

Orokorrean, une honetan hainbeste diru gastatzeko erabakian nagusitzen dena, zure familia eta lagunak oparirik gabe utzi nahi izatea da. Gabonetako jaietan diru kopuru handia gastatzen da, besteak beste, seme-alaben, bikoteen, amaren, aiten maitasunaren ziurtagiria bilakatuz. Benetan beharrezkoa al da oparien bidez pertsona bati diozun aprezioa erakutsi behar izatea? Nire ustez, ez. Opariek azkenean ez dute ezer ez demostratzen; egia da ilusio handia ematen digula opariren bat jasotzeak baina benetan garrantzitsua dena guztiak elkarrekin eta zoriontsu egotea da, pertsona bati diozun aprezioa zure ekintzekin erakutsi daiteke, ez opariekin.


Opariez gain, janarian ere diru asko gastatzen da gabonetan. Izan ere, bazkari eta afari handi ugari egiten dira. Prezioa gehien igo zaien produktuak aingirak dira, 875 eurora pasa ziren abenduaren 21ean. Bere berezko prezioa baina % 33 gehiago. ostrak 31,48 eurora (+% 28) igarotzen dira. Beste arrain batzuk, esate baterako, itsas baxua, 8,36tik 10,40 eurora (+% 24) doaz, eta legatza, 8,47 eurotik 9,83ra (+% 16). Lotsagarria da hainbeste igotzea prezioak, gainera jakinda gabonetako oparietan diru asko gastatzen dela.

Laburbilduz, duela urte batzuk gabonak familiarekin egoteko aitzaki bat bakarriz ziren; garrantzitsuena guztiak elkarrekin egotea zen eta batera planak egitea. Gaur egun berriz, zer dira Gabonak? Erosteko aitzaki bat soilik, oporrak, ... eta ez hainbeste familiarekin egotea. Hau da, opariak "garrantzitsuagoak" bihurtu dira, nahiz eta, danetatik dugun. 
Gaur egungo egoera kezkagarria da.

Resultado de imagen de consumismo navideño"

Iturriak:
d
d
d

Uxue Alonso Etxeberria.   

EUSKADIKO HIRU AIREPORTUAK DUTEN ERAGINA EKONOMIAN

   

Duela gutxi arte, hegazkinez bidaia egin nahi bagenu Euskaditik kanpo joan behar genuke hartu ahal izateko. Zorionez, gaur egun egora hau aldatzen hasi da. Gure hiru aireportuak gero eta hegaldi gehiago eskaintzen dituzte, bidai aukera zabaltzen, eta horri lotuta ekonomiak dakartzan abantailak zihurtatzen.

Horrela, bai Loiuko aireportuak, bai Forondakoak eta baita Hondarribikoak ere bidaiariko marka guztiak gainditu dituzte. Izan ere, Bilboko aireportuan bidaiaren kopuruak gora egiten jarraitzen du: hileko 600.000 bidaiariko marka gainditu zuen lehen aldiz, % 9ko igoera izaten.

Hondarribiren kasuan, ezin da esan hainbesteko mugimendurik dagoenik, askoz txikiagoa baita. Baina iazko datuekin konparatuz, % 9,1 igo egin da bidaiaren kopurua. Gainera, aspaldi Londresekin galdu zuen lotura, orain, berriz, berreskuratu egin du, eta udaran Londresera joateko aukera gertu-gertu izango dugu. British Airways konpainiak adierazi duenez, bidaiarentzat hegaldiak neurrizko prezioak izango dituzte.

Eta zer esan Forondako aireportuaz! Iazko datuekin alderatuz
% 51a bidaiaren igoera izan du. Orain arte lau helmuga zeuzkan: Sevilla, Milan, Kolonia eta Palma. Orain, berriz, hauei beste bat gehituko zaie, hain zuzen ere, Malagara joateko aukera. Azkenengo hau astero hiru aldiz eskainiko da.

                                   
                                                          
Gauzak horrela, esan dezakegu gure aireportuko etorkizuna guztiz onuragarria dirudiela. Alde batetik, bidaiatzea gustokoa dugunontzat eman ditugun datuak, berri oso onak dira, erosotasunagatik eta prezio aldetik ere. Beste alde batetik, izendatutako bidaiaren igoerak Euskadin bertan, etekin ekonomikoak handiagoak sortuko dituzte, eta horri lotuta lanpostu gehiago sor ditzakete.



Loiuko aireportua. ETBko bideo batetik ateratako irudia.






       https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/6948943/hondarribiko-aireportuaren-2020ko-balantzea-106-eta-315000-bidaiari/

/https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/6603704/bilboko-aireportuak-hileko-600000-bidaiariko-marka-gainditu-du-aldiz/

/https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/6723673/gasteizko-foronda-aireportutik-malagara-joatea-ryanair-konpainiarekin/

ENPLEGU ANIZTASUNA

ENPLEGO ANTIZTASUNA
Enplegu-aniztasuna edo gaztelaniaz ezagutzen dugun "pluriempleo-a" pertsona beraren bi lan edo gehiagoren errendimendua da, eta herrialde askotan egiten den ekintza bat da.

Espainian langileen kopuru nahiko handiak ditu bi kontratu edo gehiago, kontratuak enpresa batekin baino gehiagorekin edukitzeak, Gizarte Segurantzaren erregimen bereko bi enpresa edo gehiagotan lan egitea esan nahi du. Eta gaztelaniaz "pluriactividad" izenez ezagutzen duguna berriz, bere aldetik lan egin eta bere negozioa propioa edo beste erregimen batean kotizatzen duten pertsonak dira.

Gutxi batzuk, bere esperientzia profesionala hobetzeko helburuarekin egiten dute enplegu aniztasuna, baina tamalez gehiengoaren errealitatea ez da hori, gehiengoak lan bakarrarekin diru nahikoa eskuratzen ez dutelako egiten du. Askok lanaldi erdiarekin ez dute nahikoa diru eskuratzen, fakturak eta abarrekoak ordaintzeko, eta laneko lanaldia handituko ez dietela ikusirik, lan bat baina gehiagoan lan egitera beharturik ikusten dira. Horrek, bi lanak efizientzia gutxiz egitea dakar, izan ere, ez duzu pizgarririk, ordaintzen dizuten diruarekin ez zarelako hilabete bukaerara iristen, eta egun osoa lanean igarotzean asko nekatzen zara noski eta nekeak ez dizu lana gogoz egiten uzten, gainera egun osoa lanean eta lan gehiago egiteko lo eginez igarotzean, posible da arazo psikologikoak edukitzen hastea. 

Lan bakarrarekin hilabete bukaerara iristea, giza eskubide bat izan beharko litzateke, izan ere, guztiak gara duinak lanbide bakar batekin zoriontsu izateko. Eta hori posible ez bada, diru nahikoa eskuratzen ez duen jendeari diru-languntzarenbat eman beharko zitzaion. Bi lanetan edo gehiagotan lan egiteak zure osasunaren aurka egiten du, eta hori esplotazioaren gertu dagoela esan genezake.

Gainera nola ez, gehienetan lan mota hauek emakumezkoek eta kanpotarrek burutzen dituzte, jornada berarengatik gutxiago ordaintzen badiete.

pluriempleo bilaketarekin bat datozen irudiakpluriempleo bilaketarekin bat datozen irudiak
Bibliografia: