2019(e)ko abenduaren 27(a), ostirala

Robert Kiyosaki eta "Padre rico padre pobre"


PADRE RICO PADRE POBRE

Liburu hau 1997an argitaratu zen, eta Robert Kiyosakik idatzi zuen, eta munduko finantza liburuetako famatuenetakoa eta salduenetakoa da: Robertek esan zuen ez dakiela liburu bat idazten baina bai saltzen.

Finantza askatasunari buruz hitz egiten du liburu osoan zehar: inbertitzea, negozio baten jabea izatea... Liburuan zehar aipatzen zuen bi aita zituela: bere benetako aita;ikasketa asko zituen, diploma bat zuen etab, eta bere lagun baten aita: ez zituela ikasketak. Bi aitak diru asko irabazten zuten, baina ikasketak ez zituen aitak Hawaiko pertsona aberatsenetakoa bilakatu zen. Bi aitak hil egin zirenean, ikasketak ez zituen aitaren familiak milioika dolar oinordekotu zuten, eta Roberten aitak aldiz bere familiari ordaindu beharreko fakturak utzi zieten bakarrik.
Resultado de imagen de robert kiyosaki


Liburuak, sei gauza nagusi irakasten dizkigu:

1-Aberatsek ez dute diruarentzako lan egiten, diruak hauentzako egiten du lan: aberatsa ez direnek ez dute arriskurik hartu nahi, eta lan eta soldata seguru batekin konformatu egiten dira (diruagatik). Aberatsak ordea aktiboen bidez lortzen dute dirua: hilero diru kantitate bat ematen dizuna da aktiboa (dituzun akzioak edo alokairuak adibidez).

2-Finantzei buruz ikasteko garrantzia.

3-Zure negozioei buruz kezkatzea bakarrik.

4-Aberatsak ahalik eta zerga gutxien ordaintzen saiatzen dira beraiek dituzten tresna fiskalak erabiliz. Klase erdiko langileak ordea, beraien soldata gero eta altuagoa denean, orduan eta gehiago ordainduko dio estatuari zergetan. 

5-Aberatsek dirua asmatzen dute: ditu hori ez da benetakoa.

6-Ez egin lan diruagatik, ikasteagatik baizik: idazle batek ondo idazten ikasteaz gain, berak argitaratzen dituen liburuak nola saldu behar dituen ikastea ere. Hau da, trebetasun desberdinak ikastea.

Resultado de imagen de padre rico padre pobre

Arrakasta guzti honetaz gain, liburu hau ere kritikatua izan da, irakurleei irakasteaz kezkatu ordez, bere anekdota gehiegi kontatu egiten dituela (bere gurasoei buruz adibidez). Irakurleek liburu hau irakurri ondoren ez zuten ideiarik nola hasi beraien bizitzarekin. 

Nire ustez, ideia ona da horrelako liburuak irakurtzea, noizbait etorkizunean aberatsa izatea iristea nahi baduzu, begiak irekitzeko: zure ametsa nola betetzeko oso beharrezkoa iruditzen zait irakurtzea (zure ametsa lortu duten liburuak irakurtzea hain zuzen).

https://es.wikipedia.org/wiki/Padre_Rico,_Padre_Pobre
https://www.youtube.com/watch?v=MdqIJBCRavE 


2019(e)ko abenduaren 20(a), ostirala

2020 ko krisia

2020ko krisia

2019 urtearean bukaerara iristen ari gara eta horrek alderdi onak eta alderdi txarrak dauzka. Izan ere, ekonomista askoren ustetan 2020ean beste krisi ekonomiko bat gertatuko da. 
Arrazoi desberdinen ondorioz pentsatzen dute ekonomilariak krisi ekonomikoa gertatuko dela. Krisia gertatzeko kausetako bat  Trump administrazioak abian jarri duen 'merkataritza gerra' deiturikoa da. Honek Europa Txina, Mexiko eta Kanadaren aurka jarri du Estatu Batuak merkataritza atalean. 

image.jpeg
Bigarren kausa bat ezegonkortasun politikoa da: Europa maila politikoan aldaketa askoren garaian murgilduta dago. Nazionalismoen eta muturreko ideologien gorakadak ideologia desberdinetako alderdi berriak sortu ditu.Herrialde nagusietako gobernuak formazio desberdinetako koalizioek osatzen dituzte, eta batzuetan ez dute ikuspuntu bera aspektu ekonomikoan. Adibidez, Espainian hiru hauteskunde orokor egin dira 2016 eta 2019 artean.
Oso zaila da krisia hitzari buruzko alderdi positiboren bat topatzea, baina ikuspegi positibo batetik ikusten badugu. oraingoan prestatutago gaude eta finantza krisiaren esperientzia dugu munduko ekonomiaren aspektu negatiboei aurre egiteko.

Nire ustez krisi ekonomikoa gertatuko balitz 2020ean askoz ere prestatuagoak egongo garels pentsatzen dut; orain jendeak ezagutza ekonomiko handiagoak dituelako (2008ko krisian ez bezala) eta horretaz gain jendeak esperientzia duelako 2008aren krisiaren ondorioz. Horrek guztiak jendeari asko lagunduko diola pentsatzen dut. Nire ustez, krisi hau gertatuko balitz ez hain urduri jartzeko beste eraginetako bat zera  da, ekonomian orain ez dagoela 2008an zegoen burbuila eta ekonomia hain goian ez dagoenez krisia ez litzatekeela hain larria izango eta hori ere ona da.



Gabonetako loteriaren gaineko zergak

Gabonetako loteriaren gaineko zergak

Hasi da Gabonetako loteriaren zozketaGabonetako loteria ateratzeak, diru asko kostatzen du. Adibidez, 2018ko gabonetarako loteriak 2.300 milioi euro banatu baldin bazituen, beraiek lortutako diru guztia, zenbat izango litzateke? Diru kantitate handietan mugitzen dira gabonak, orokorrean.

loteria navideña bilaketarekin bat datozen irudiakLoteriako zergen irizpideak igo egin ziren: horietako bat, 10.000 eurora arteko sariek ez dute Ogasunaren atxikipen aukerarik izango. Ordura arte, 2.500 euroan zegoen langa ezarrita eta kopuru horretatik pasatzen ziren %20 Ogasuna hartzen zuten. 2019 eta 2020ean zerga handitu egin dute; zerga ordaintzetik salbuetsita dagoen gutxieneko kopurua; 2019an 20.000 euro arteko sariak osorik poltsikoratuko dituzte irabazleek, eta 2020an 40.000 euro artekoak.
Honen ikerketa amaitu ondoren, ondoriozta dezakegu gabonetarako loteria oso garesti ateratzen dela, bai egiten dutenentzat eta erosten dutenentzat.

Black Friday



Black Friday

Beherapenak! Beherapenak! Jakina denez, kontsumitzaileon helburua gauzak merke erostea da, eta horregatik, beherapenak daudenean zoroak bezala joaten gara erostera, aukera paregabe hori aprobetxatu nahian. Nahiz eta urtean zehar beherapen egun eta tenporada asko egon, famatuena, azaroako laugarren ostiralekoa da: Black Friday deritzona. Egun hau, seguruenik, gehien kontsumitzen den eguna da, gastatu, eta gastatu egiten dugulako, inolako mugarik gabe. Baina gehiengoak kontsumismo ikaragarri honi buruz informazio gutxi du, eta jendeak ez daki erosketa konpultsiboa bultzatzeaz gain denda txikiei negatiboki eragiten diela eta naturarentzat kaltegarria dela.


Resultado de imagen de black fridayGai hauetan sartu baino lehen, esan beharra dago beherapen faltsuetan oinarrituta dagoen ekitaldi bat dela Black Friday-a. Izan ere, %45 eta %50eko deskontuak asko direla dirudien ere, horietako oso gutxi izango dira benetakoak direnak, hau da, produktu gutxi egongo dira benetan deskontu hori daramatena. Baina, nola da posible hau? Egia esanda, hau konturatzen garena baina gehiagotan gertatzen da, enpresen teknika erabiliena eta famatuena delako. Ostiral famatu hori iritsi baino lehen, prezioak piskanaka igotzen dituzte, horrela, momentua iristen denean etiketan jartzen duen beherapena aplikatzen dute produktuari, baina azken finean hasieran balio zuen berdina balioko du. Horretaz aparte, edozein beherapeenetan oso ohiko da prezioaren gainean beste pegatina bat jartzea prezio berdinarekin, deskontu bat izango balitz bezala, horrela gehiago erosteko tentazioa areagotzen.


Horrelako beherapenek, gizakiari produktu hori erosteko beharra sorrarazten dio, nahiz eta produktu hori berez behar ez izan, merke dagoenez eta "10€rengatik ez denez ezer gertatzen" tentazioan erortzen gara eta kontsmitu egiten dugu. Gainera, seguruenik, produktu hori beherapenik gabeko egun batean ikusiko bagenu ez genuke erosiko. Honetaz aparte, ez da batere etikoa langileak esplotatzen dituen eta natura kutsatzen duen enpresa bati erostea, azken finean horrelako "ekitaldietan" parte hartzen duten enpresak Inditex famatua bezalakoak izaten dira, eta badakigu enpresa honen atzean dauden arazo guztiak. Naturaren aldetik, berriz, enpresei merkeen ateratzen zaien ekoizpen baliabideak erabiltzen dituzte, eta hauek natura kutsatu hoi dute. Gainera, erositako produktuak gehienbat beharrezkoak ez ditugun produktuak direnez, azkenean bota egiten ditugu, naturari modu negatibo batean eraginez. Beraz, azken finean, produktu hauek erosterako unean enpresa hauei horrelako gauzak egitera bultzatzen ari gara (egunerokoan ere baina garai hauetan kontsumoa ikaragarria denez diru gehiago irabazten dute).

Amaitzeko, denda txikien (zapatadenda txikiak, liburudenda independiente bat...) kasuarekin aurkitzen gara. Txikiagoak direnez, beherapenak jartzea ez zaie batere ondo etortzen, dirua galdu dezaketelako. Eta noski, kontsumitzaileok, erosketak egiterako garaian, produktu merkeak aukeratzen ditugu eta enpresa multinazionalei erosten diegu beste enpresei erosi ordez. Eta, noski, garai honetan enpresa hauen salmentak izugarri jaitsiko dira arrazoi hauengatik, nahiko tristea iruditzen zaidana.

Laburbilduz, egun hauetan gutxiago kontsumitzen saiatu behar dugu, eta gauza bat erosi aurretik gure burari galdera bat egin behar diogu hau ekiditeko: beharrezkoa duzun zerbait ahal da? Seguruenik naturak eta zure burak asko eskertuko duelako. Honetaz aparte, enpresa etiko eta jasangarriagoei erosten saiatu behar gara, noski.


-
http://cubasi.cu/cubasi-noticias-cuba-mundo-ultima-hora/item/101544-black-friday-un-simbolo-del-capitalismo-desbocado
http://www.rtve.es/noticias/20191129/consumo-no-da-felicidad-lado-oscuro-del-black-friday/1992623.shtml

Gabonetako Hirien Inbertsioa: Errentagarria, Bai ala Ez?

Gabonetako Hirien Inbertsioa: Errentagarria, Bai ala Ez?



Resultado de imagen de luces de navidad madrid
Urtero, gabon garaian, hiriek beraien gabonetako apaingarriak aurkezten dituzte. Apaingarri hauek milaka eta milaka argiz, gabonetako zuhaitzez, noriez eta gabonetako azokeez osatuta daude. Hiria apaintzeko, udaletxeak  diru kantitate handi bat bideratu behar du beraren aurrekontuetatik, material guztia erosi egin behar delako eta enpresa pribatuak kontratatu behar direlako, apaingarri hauek hirien kaleen zehar kokatzeko. Udaletxe gehienek egiten duten galdera diru kantitate handi bat gabonetako apaingarrietan gastatzen dutenean da, Errentagarria izango ahal da hiriarentzako? turistak erakarriko  ditu? 

Ikus dezakegunez nahiko inbertsio ona izaten da, urtero gabonetako apaingarrien gastua igo egiten delako. Hau  gertatzen da, hiriek zerbaitengatik destakatu nahi dutelako eta horrela jende gehiago erakartzen dutelako hiri hori bisitatzera. Gainera, hiria mundu horretan sartu ez gero, oso zaila da hau hortik ateratzea. hau gertatzen da beste hiriak ere gehiago gastatzen hasten direlako eta honek zure hiriak gehiago gastatzea eragiten du adibidez: nire hiriak 5000 argi ditu eta orduan beste hiriak 10000 argi ipintzen ditu, honek eragiten du hurrengo urtean nire hiriak beste hiria parekatzen edo pasatzen saiatzea. Lehia moduko bat da ea zein hirik eramaten dituen turista kopuru gehienak bisitan. 

Espainako hirietan oso ohikoa da aurrekontuetako diru asko gabonetako apaingarrietara bideratzea, honen adibide nagusiena da Espainako 50.000 mila biztanletik gorako hiri guztien artean 17,15 milioi euro gastatzen direla gabonetako apaingarrietan. Honek hiri bakoitzak mediaz 166.000 euro gastatzen dituela esan nahi du. Hau seguraski gertatzen da Espainian gabonetako sentimendu oso handi bat dagoelako eta jendeari gustatzen zaiolako beraien hirian edo bisitan joaten diren hiri horietan argi politez betetako apaingarriak egongo direla. 

Gastu honen adibiderik hoberena, lehengo gabonetan, Donostiako udalak alderdiederren noria kokatu zuenean izan zen. Honek fama handia lortu zuen donostiarren eta turisten artean eta irabazi handiak eman zizkion hiriari. Esan dezakegu Donostiako udalaren inbertsio hau oso errentagarria izan zela mozkin handiak lortu zituelako hiriak.

Nire iritziz gabonetako argiak beharrezkoak dira hiriak itsura on eta polit bat emateko eta baita ere turista gehiago erakartzeko. Baina hala ere, pentsatzen dut ez dela hauetan diru kantitate ikaragarri bat gastatu behar hainbat hirik egiten duten bezala, adibidez: Vigo 1,1 milioi euroko aurrekontuarekin.

BIBLIOGRAFIA:


LANGABEZIA


Bi lan merkatuen historia: 
Ekonomian, langabeziara jaisten da. Kantitatea gorabehera adituek eta politikariek barne produktu gordinean ematen duten arreta, inflazioa, interes-tasak edo aberastasuna.
Herritarrak ote diren jakiteko galdera soila funzionatzen duten edo ez funtsezkoa da. Orain, mundu osoaren enplegua izan ohi da hauteskundeetako lehen promesetako bat alderdi politikoek, konpromiso hori betetzea asko aldatzen da.

Langabezia geldiarazteko gobernuak hartu duen erabakia ulergarria da horrek enplegu asko dakartza, nahiz eta merkatu askeak egiten duen ekonomia kontrolatzeko modu dinamiko horren gaitasuna da, enpresak eboluzionatzen balira kontratatuko dute eta beste batzuei botako diete.

Hutsegite bat gertatuko balira, etxebizitzen prezioaren gaineko presidente batek ohartaraziko du negozioa kenduko dutela. Ezer aurrreztu daitekeenarekin alderatuta bere langile bat botako du ez bazaio beste edozen arrazoirik gelditzen.

langabezia bilaketarekin bat datozen irudiak

Umeen kostuak

Umeen kostua

Umeak izatea, batzuentzat beharrezko gauza bat eta besteentzat ezta pentsatu ere ezezkoa. Ba daude milioika arrazoi umeak izan nahi edo ez nahi izateko, amatasun sena ez izatea adibidez. Baina benetan pentsatu eta hortaz gure nahiak eraiki da ea ekonomikoki prest gauen umeak izateko. Inoiz ez da errentagarria izango umea izatea, eta badakigu kostu asko dituztela. Baina umeak izan baino lehen ekonomikoki prest gauden edo ez ziurtatu behar dugu. Benetan dakigu zein den ume baten kostua?
 
Planteatu dudan galderaren erantzuna, "Confederación Española de Armas de Casa, Consumidores y Usuarios" esan zuen bezala 2006, ume baten kostua 18 urteetara iritsi arte 98.205 eta 301.274 euro bitartekoa da. Eta hau gaurko egunean oinarrituta, 115.489 eta 354.298 euro bitartekoa da. Kostu handia ezta?
 
Hasierako urteak oso gogorrak dira, eta gastu gehienak egiten dituzu, gutxi gora behera urte batetik, hiru urte bete arte. Lehen hiru urte hauetan, ume bat bataz besteko 1.183 euro hilabeteko kostuak ditu. Baina urte horiek pasata, gastuak pixka bat erregulatzen dira, baina beti ere kostu handiak izango dira ume bat izatearenak.
 
Gastuak gehienetan hezkuntzatik datoz. Espainia ba daude moduak, diru-laguntzen eta hezkuntza publikoan adibidez, gastu hauek murrizteko. Baina dena eta guztiz, hezkuntzan dira gastu gehienak. 200-300 tartekoak batzuetan, edo hori baino gutxiagokoak. Baino zure ume hori handitzen doa eñean, hezkuntzako gastuak handitzen doaz, unibertsitateraino, hori hezkuntzako gastuen gailurra da. Baina gastuak ez dira bakarrik hezkuntzan oinarritzen, bestelako kostuak, higienean, osasungintzan, arropan, elikaduran, osagarrietan eta bestelako bigarren mailako premietan.
 
Jadanik ikasi dugu zeintzuk diren ume baten kostuak, eta hor botatzen dut nire galdera; Bi aldiz pentsatuko al duzu ume baten kostuetan umea izan baino lehen?
 
 
 

2019(e)ko abenduaren 16(a), astelehena

Indiar ilearen negozio milionarioa


Indiak 1800 tonelada ile saltzen ditu urtean eta horren ondorioz poltsikoan sartzen duen diru kantitatea 72 milioi eurokoa da. Ile horiek donazio bitartez jasotzen ditu, tradiziotzat hartze baita Tirumala deituriko temploan Vishnu jainkoari ilea ematea fabore berezien ordez. Donazio hauekin temploa aberasten ari da, izan ere, beharrezkoa duten materia bakarra doian lortzen dute eta ile horrekin pelukak eta estentsioak egiten dira Europear edo direlako herrialdera saltzeko. Eta ez dira peluka merkeak, kontuan izan behar da benetako ilea dela eta ez beste produktu batzuekin egindakoak beraz prezioa garestitu egiten da eta 1000 eta 2000 euroen artean ibiltzen da peluka bakoitzeko prezioa. Egunero 40000 visita inguru jasotzen ditu temploak beraz imaginatu zenbateko donazio jasotzen dituzte egun bakar batean. Templo honek ile donaziez gain turismoarekin ere dirua ateratzen ari da, kontuan izan behar dugu batikanoaz gain eraikuntza erlijioso bisitatuena dela.

Azken urteetan izan dira negozio honetaz aprobetsatu nahi izan diren kartelak. Hauen modus operandia esaten den bezala kaletik motor batean bikoteka jutea da eta neska bat ikustean koleta edo delako mozten diote indarkeriaz, gero
ago merkatu beltzean saltzeko.

2019(e)ko abenduaren 15(a), igandea

OINARRIZKO ERRENTA UNIBERTSALA FINLANDIAN



OINARRIZKO ERRENTA UNIBERTSALA FINLADIAN

Oinarrizko errenta unibertsala herrialde bateko biztanleei ematen zaien baldintzarik gabeko  diru kopuru bat da; hau da, herrialdeko guztiek jasoko dute diru kantitate bera, lan egin edo ez egin, aberatsa edo behartsua izan, berez ez du zure egoerak inporta, lehen esan bezala, baldintzarik gabe jasotzen den diru kantitate bat delako.

Resultado de imagen de renta basica universal
Finlandiak martxan jarri zuen esperimentu hau, horretarako 2.000 biztanle hartu zituen, baina egoera konkretu batekin: langabeziarekin.  Esperimentu hau Kelak, Finlandiako gizarte-segurantzak, gidatu zuen, Sauli Niinistö presidentearekin batera.

Proiektu honek bi helburu zituen: jakitea ea diru hori jasotzeak jendeari lagundu egiten zion lana bilatzerako garaian, izan ere parte hartzen zuten guztiak langabezian zeudenak ziren; eta gutxitzea laguntza sozialek ekar dezaten burokrazia guztia. Honela egin zuten proiektua: hilabetean aukeratutako 2.000 horiei 560€ eman zien, pertsona horiek 25tik 58urteko adina zuten. Bi urte igaro ondoren konturatu egin ziren ez zuela haien lana aurkitzeko egoeran aldaketa handirik izan (0,5 egun gehiago egin zuten lan egoera berdina zeudenak eta diru hori jaso ez zutenak baino), baina, gehiengoak bai izan zuen egoera hobe bat, estres gutxiagorekin. Denbora pasa ahala zabaldu nahi izan zuten esperimentua, lana zuten pertsonek diru hori jasotzea nahi zuten. Alabaina, ez zuten lortu, izan ere, parlamentura proposamen hori eraman zutenean parlamentarioek horren aurka bozkatu zuten.

Resultado de imagen de renta basica universal
Egia da, dirua jasotzea ezer egin gabe gobernutik oso ondo dagoela, baina oso garestia da gobernuarentzat. Horrez gain 560€rekin Finlandian ez zoaz inora, hango soldata normal bat 3500€koa izanda. Beraz, dirudienez, laguntza bat besterik ez da. Gainera, esperimentu honetan parte hartu zutenek bazekiten 2 urte iraungo zituela ezeztatu baino lehen, horregatik jarraituko zuten beti bezala haien bizitza aurrera ateratzen. Ondorioz ez dakigu zein izango zen pertsonen benetako erreakzioa errenta hori jasotzerakoan, eta horregatik ez da guztiz objetiboa esperimentua.

Nire iritziz ez da erraza esatea ea errenta hau etorkizun batean egokia izango litzatekeen edo ez, gauza asko hartu behar dira kontuan. Adibidez, izan daiteke gobernu batek hau probatzen duen momentuan behartsu egiten dela hainbeste diru emateagatik, biztanleria guztiak jasotzen duelako. Bestalde, nire iritziz zentzu gehiago du aberatsei dirurik ez ematea eta diru hori benetan behar dutenek jasotzea, ahala ere, jende guztiak gobernutik dirua ezer egitearen truke jasotzeak ekar dezake lasaitasuna gobernuarekiko. Gainera, modu eraginkor bat da aberatsak apaltzeko eta horrela agian errezago ordainduko zituzten berez ordaintzera behartuta daden hemengo inpostuak. Beraz, nire iritzia ez dago argi eta ziurrena jende askorena erez, hau ez delako erraz konpontzen den auzia.

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
https://www.lavanguardia.com/internacional/20180425/442991475848/finlandia-renta-basica.html
https://www.abc.es/economia/abci-finlandia-concluye-renta-basica-no-estimula-empleo-pero-si-aumenta-sensacion-bienestar-201902081208_noticia.html
https://es.wikipedia.org/wiki/Renta_b%C3%A1sica_universal
https://www.eleconomista.es/opinion-blogs/noticias/10034723/08/19/El-laberinto-de-la-renta-basica-universal.html
https://www.youtube.com/watch?v=HN7sz1jf1us&t=478s

2019(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

BREXIT-AREN ERAGINA EUSKAL HERRIKO EKONOMIAN

Gaurko Ingalaterrako hauteskundetan Boris Johnsonek irabazi du, hain zuzen, Bexitaren defendatzaile sutsuenak. Hori dela eta, suposatu dezakegu Britainia Handia Europar Batasunetik ateratzeko bidea jarraituko duela. Orain, Europar Batasunarekin ados jarri beharko du, irteera adiskidetsua izango den edo ez erabakitzeko. Ateraldi honek hainbat ondorio izango ditu Europar Batasunean, ezinbestean Euskal Herrian ere.

Zein ondorio izan daitezke hauek, bada? Hasteko, ondorio sozial eta ekonomiakoak aurreikusten dira: lehenengoari dagokionez, esan daiteke Europar Batasunean dauden lurraldeen artean mugitzeko askatasuna dagoela, baina Brexitaren ondorioz hau galeraziko da. Hau da, bertara mugitzeko baimena eskuratu beharko da. Aurreikusi daiteke baimen hori ez zaiola edozeini eskainiko, soilik Britainia Handiak egoki ikusten duenari. Beraz, Erresuma Batuko biztanleriak askatasuna galduko du, euskaldunok tarteko.

Ondorio ekonomikoei dagokionez, Euskal Herriarentzat Erresuma batua enpresen merkataritza bazkide nagusietako bat da. Esportazioen aldetik, lehenengo 5 postuetan egoten izan da azken hamar urteotan. (*ikus taula)

Eragin nabarmenena jasango duten sektoreak automozioa, arrantzagintza, sektore aeroespaziala eta makina tresna. 

Hau guztia esan eta gero, ondoriozta dezakegu euskal ekonomian izango duen eragina ez dela onuragarria izango, guretzat noski ezetz, eta beraientzat?


*


Brexita

                                                                                          

BREXITA                                                                                    

Brexita prozesu politiko bat da, Erresuma Batua Europar Batasunetik irtetzeko. Duela ia 4 urte 'hasi' egin zen prozesu hau; 2016ko ekainean egindako erreferendum baten ondoren, non %51,9k herrialdea uztearen alde bozkatu zuen. Bi urteko prozesu bati ekin zion, Erresuma Batuak 2019ko martxoaren 29an erretiratzearekin amaitu behar zuena. Erresuma Batuko Parlamentuak hiru aldiz bozkatu zuenez erretiratze negoziatuaren akordioaren aurka, epe hori bi aldiz luzatu da, eta gaur egun 2019ko urriaren 31 da. Proklamatuta dago urtarrilaren 31ean erreferenduma egitea.

Prozesu hau, bai aldaketa politiko baita aldaketa ekonomikoak ekarri egingo ditu. 

Alde batetik, aldaketa politikoak egongo dira; Europar Batasuneko Hitzarmeneko 50 artikuluan aurrez ikusitako prozeduraren aktibatzeak erronka politiko garrantzitsua, erronka, EBerako beti zaildutako Europar Batasunarekiko bere erlazioaren mamuari aurre egiteko Erresuma Baturako bezala elkartuta mantentzeko orduan hainbeste ekarri du. Gainera, probablea da bere irteerak pisuari|pesoari eta nazioarteko esferako bien eraginaren ahalmenari ere eragitea.

Beste aldetik, aldaketa ekonomikoak egongo dira; referendumak egiteko diru kantitate bat behar da. Baina azkenean hori ez da garrantzitsuena, baizik eta aldaketak izango dituzte bai ingelesak baita Europako komunitatea. Erresuma Baturako, EBeko irteera batek herrirako onurak baino gastu gehiago sor litzake.

Oraindik prozesu hau ez da bukatu, beraz oraindik ez dakigu Erresuma Batuak Europar Batasunetik aterako denik, akordio hori 2020ean egingo da.


Bibliografia

Umeen gastuak bideojokuetan

Gaur egun, ume askok bideokontsola ezberdinak eskatzen dituzte bere urtebetetzerako edo Olentzerori eskaten diote. Eta normalean gurasoak erosten dute bideokontsola ezberdinak bere umeak pozik egoteko, baina gurasoak ez dakite ze arrisku daukan hori.

Ume batzuk bideokontsola ezberdinak eskatzen dituzte bere lagunekin jolasteko edo ez aspertzeko. Geroago ume hauek adikzio modu batean daude bideojokuetara eta beraiek erabakitzen dute dirua gastatzea joko batean. Ondoren, umeak gurasoaren Visa txartela hartzen du eta geroz eta diru gehiago sartzen du joko batera.

Orain, ume gehienak joku ospetsu batera jolasten dute. Joku hori "Fortnite" du izena eta ume batzuei ondo iruditzen zaie dirua gastatzea joku horretan. Adibidez, ume batek, bere osabaren dirua hartzen zuen eta joku honetan gastatzen zuen. Ume honek, 531 $ dólar gastatu zuen eta bere osabak ezin zuen oporretara joan, umearengatik, zeren umea osabaren oporretako dirua gastatu zuelako.


HURRENGO HAUTESKUNDEAK NOIZ? HURRENGO ASTEAN?

HURRENGO HAUTESKUNDEAK NOIZ? HURRENGO ASTEAN?

Ez dakit, baina susmoa dut, laister hauteskundeak izango ditugula berriz ere, dagoeneko ohikoa ari da bihurtzen eta.

Espainiak azken lau urteetan lau hauteskunde egin behar izan ditu, izan ere partidu politikoen artean ez da adostasunik egon gobernua nola antolatua egongo den jakiteko. Azkenekoz egin diren hauteskundeak aurten izan dira, 2019an hain zuzen ere.

Kontua da, hauteskundeak egiteak izugarrizko dirutza gastatzea ekarri duela, eta gero ikusiko dugun bezala aurrekontuko muga gainditzen duela. Aurten konbokatu diren hauteskundeei, aurreko hiru hauteskundeak ere gehitu behar zaizkie. Hau da, ez da soilik aurten dirua gastatu hauteskundeetan, aurreko urteetan ere gastatu izan da.

Hau esanda, nire iritziz, hauteskundeak egitea negozio bat da alde batetik, izan ere politikariek dirua irabazten dute horrelako ekintzen bitartez, beste modu batera esanda estrategikoki jolasten dute biztanleriarekin, eta beste aldetik Espainiako gobernua kaltetzen dute. Hau da, krisia etortzen denean ez da diru guzti hori egongo.
  
Horregatik, orain hainbat datu interesgarri erakutsiko dizkizuet, nola ordaintzen den dirua hauteskundeetan:

Diputatuek irabazten dutena eta ordaintzen ez dutena

Alde batetik, hauteskundeetan aukeratu diren 350 diputatuek 3.800 euroko soldata izango dute hilabetero. Diputatu guztien soldatak hartuta, dagoeneko 1.330.000€ izango ziren. Hau gutxi balitz, gehitu egin behar zaio indemnizazio netoa (inposturik ez) 2.972,94€. 

Jakinda diputatuek soldata majoa dutela, garraioa dohainik dute. Baina beraien kotxea gidatu ezkero 0,25€ ordaindu behar dute km-ko.

Arduratzen den jendea hauteskundeetan

Azkeneko hauteskundeetan 178.614 biztanle arduratu dira antolatzeaz. Badaezpada ordezkoak ere daude eta denera 59.538 mahai. Antolatzen egoteagatik estatuak bakoitzari 65€ ematen dizkio esker moduan.

Hauteskundeen kostua

Hauteskunde hauek kostu latza izan dute, dirua gordetzen duen komunitateari 136 milioi euro eman dizkio, aurreko hiru hauteskundeen antzekoa. Gutxi gorabehera, lau urteetan 520 milioi.

Baina hori bai, 136 milioi horien barruan hainbat gauza sartzen dira: publizitatea, telebista, polizia…

Partidu politikoen irabaziak

Eskaño bakoitzarengatik 14.817,35 euro jasotzen dituzte. Hori bai, aurreko hauteskundeetan baino %30 gutxiago, hauteskunde errepikakorra izateagatik. 


Azken finean, hau dena ikusita, garbi ikus daiteke aberatsak bizi diren moduan bezala bizi direla politikari hauek eta ez dira ohartzen espainiako gobernukoak, espainiako gizartea pixka bat okertzen ari direla pixkanaka. Beraiei beraiena bakarrik axoli zaie.

ZERGA ARAUAK %1,5 BATEZ BESTE IGO NAHI DITU UDAL GOBERNUAK


ZERGA ARAUAK %1,5 BATEZ BESTE IGO NAHI DITU UDAL GOBERNUAK 


Resultado de imagen de eneko goiaEneko Goia alkateak adierazi digu zergak %1,5 igo nahi dituela, alde batetik zaborren tasa %4,5 igo nahi dute zerbitzuen defizita gutxitzeko helburuarekin, bestetik, sektore publikoan ematen diguten zerbitzuak: Garraio publikoan, Osasuna, etb. Gainera, ibilgainuen prezioa ere igo nahi dute, adibidez, arruntentzat %1,5a eta enpresako kotxea dutenek %3a igoko zaie. Beste alde batetik, etxebizitzako IBIa %1,5 handituko da, eta etxebizitza bakoitzeko 273,28 euro ordaindu beharko dira. Eta azkenean, IBIa %25etik %35era pasako da. Horrek, Jendeak bere etxebizitza galtzea eragingo du.

Gobernu batzordeak zergak igotzearen proposamena onartzen du, baina nire ustetan horrek ondorio txarrak ekarriko ditu. Zeren Donostia hiri garestia da, dagoen turismo handiagatik, orduan, tabernetan, dendetan, etxebizitzarenak... prezioak oso altuak dira eta zergak igotzen badituzte askoz garestiagoa izango zan dena. Azkenean, igotzen badituzte jendearen soldatak jaitsi egingo ziren eta jendeak ezingo zituen ordaindu beharreko gastuak ordaindu eta beraien etxebizitzak saldu egin beharko zituzten.

Ondorioz, esango genuke krisialdi garai bat sortuko zuela.






2019(e)ko abenduaren 12(a), osteguna

Alde zaharreko ostalaritza

Pintxoa da Donostiako gastronomiaren ikurra. 
Alde zaharrean saltzen dira batez ere pintxoak. Alde zaharra, pintxo tabernaz beteta dago eta 200 establezimendu inguru daude guztira, 25-30 pertsona taberna bakoitzeko.
Alde zaharraren berrikuntzak direla eta, auzoko jendea gero eta gutxiago joaten da, izan ere, ez direlako lehen zirena tabernak. 
Taberna gehienak familia negozioak ziren, baina orain enpresa handiagoek erosten ari dizkiete tabernak. Ondorioz, enpresa horiek diru gehiago irabazteko helburuarekin tabernak modernizatzen, minimalistago bihurtzen etab. egiten ari dira. Turista gehienei asko gustatzen zaizkie horrelako tabernak, hori da enpresa horiek egiten ari direnaren arrazoietako bat.

Auzoko jendea kezkatzen hasi zen, duela urte batzuk, baina orain aldaketa hori nabarmenagoa egin da, jabetza lau edo bost enpresen artean metatzen ari delako.
Auzo elkartearen ustez, auzoa “pintxoen parke tematikoa” bihurtzen ari da.
Resultado de imagen de bares la parte vieja
Tabernetan betiko bezeroak bigarren mailara pasatu direla esan dezakegu, garrantzi handiagoa ematen dietelako bi edo hiru eguneko turistei betikoei baino.
Hala ere, badaude familia negozio batzuk eusten direnak oraindik eta bezeroa zaindu egiten dutenak. Baina horiek gutxiengoak dira.

El Diario Vasco egunkariaren esanez, tabernak betiko bezeroei baino gehixeago kobratzen diete turistei; eta Eneko Goia, alkaldeak, “hiriaren izena eta irudia” kaltetzen duela horrek esan du.
Hain zuzen ere, elkartea eta udala elkarrekin ari dira lanean tendentzia hau konpontzeko.


Frantziako gobernua.



FRANTZIAKO GOBERNUA

Ia % 100ko lanuzteak Frantziako garraio publikoan
Frantziako gobernuak pentsieoen proiektua aurkeztu zuen frantziako jendeak egindako grebaren presiopean. Frantziako jendeak 5 greba-egun egin ziituzten greba hauen ondorioz garraio publikoen %85a gutxi gora behera geldirik egon ziren hau da garraio publikoen %15 bakarrik egon ziren ibiltzen jendeak egin duen lan uztearen eraginez. 
5.greba egunean sindikatuak azpirratu zuten lanuzteari ekidingo ziotela pentsio-sistemaren erreforma salatzeko, egun honetan abiadura handiko trenean %20ak bakarrik eman zuten zerbitzua, eskualdean %30a egon ziren martxan eta metroei dagokionez  Pariseko 16 lineatatik 10 itxiak egon ziren. 
Frantziako lehen ministroak erretiro-sistema unibertsal bat ezartzeko konpromezua hartu zuen atzo Abenduaren 11ean. Herrialdean indarrean dauden 42 erregimen bereziekin amaitzeko eta gutxienezko pentsioa mila eurotakoa ezartzeko esan zuen. Philippe Ruperrek azpimarratu zuen emakumeak izango direla puntukako sistema berri baten irabazle nagusiak eta honen balioa gizarte eragileeak aukeratuko zutela esan zuen. 
Erretiroa hartzeko gutxienezko adina 62 urtekoa zela esan zuen ministroak baina pentsio osoa jasotzeko adina 64 urteetan izango da lan merkatuan irautea saritzen pizgarri sistema batekin pizgarri hauk positiboak ahala negaiboak izan daitzeke. Eta esan zuten beste gauza garrantzitsu bat izan zen urtean 120.000 eurotik gora irabazten dituenak ordaindu beharko duten elkartasun kotiziazio handitu egingo zailea esan zuten.
Azkenik esan zuten gauza izan zen pentsioen igoera %5 igoko zela lehen seme-alabatik aurrera eta ez orain arte bezela 3 seme-alaba izatean. Hau dena gertatu ondoren Ipar euskal herriko sindikatuek mobilizazio gehuiago igarri zituzten Lapurdko hiriburuan












2019(e)ko abenduaren 10(a), asteartea

GABONETAKO LOTERIA



LOTERIAK DUEN BOTERE EKONOMIKOA


Gabonak datozela, oso ohikoa da loteriari buruz jendea hitz egiten astea, baina noizbait pentsatu duzu loteriak duen boterea ekonomian?. Loteriari esker, estatuak diru asko irabazi egiten du, baina nora joaten da diru hori? Zertan inbertitu egiten da?

Europa osotik, Espainiako biztanleak dira loterian diru gehien gastatzen dutenak, hala nola, 37.700 milioi euro gastatzen dira urtean. 

Adibidez, Gabonetan badago  “El Gordo” izeneko loestatuak teria ezagun bat. Saridunak bereziki  2.000.000 € irabazten ditu, baina diru horren erdia hartuko du, eta sobratu egiten dena sariemaileari emango zaio. 

Estatuak diru hori banatu egiten du, eta portzentaje bat zergetara doa. 

lotería bilaketarekin bat datozen irudiak

2019(e)ko abenduaren 6(a), ostirala

IKASTOLA BAT MUNDU DESBERDIN BAT



IKASTOLA BAT MUNDU DESBERDIN BAT

         Irakasle guztiak dakigun bezela langileeak dira, hezkuntzan oinarritutako langileeak dira, hainbat gai erakusten dizkigute etorkizunean erabilgarriak izango diren gaiak erakusten dizkigute. HH,LH,DBH/BATXIko irakasleak ez dute berdin kobratzen eta herrialde desberdinetan hezkuntza berdineko irakasleak ez dute berdin kobratzen erez. Ikastola bateko langileeak ere ez dute berdina kobratzen,izan ere,lan desberdinak dituztelako.


      Gehien kobratzen duten irakasleak DBH/BATXI ko irakasleak dira 2.300 euro inguru kobratzen dituzte. Gero ere ikastola publikoko irakasleak edo ikastola pribatuko irakasleak desberdin kobratzen dute, izan ere, publikoetan gobernuak ordaintzen duelako eta pribatuetan berriz ikastolakoak bakarrik ordaintzen dute.

    Ikastola baten barruan irakasleak bainoaparte  langile gehiago daude: Zuzendaria,koordinatzaileak... jangelariak,garbitzaileak...daude
Langilee horiek soldata desberdinak dituzte lana ere desberdina delako.

  • Jangelakoak: Janaria prestatu,mahia prestatu,ikasleei jaten eman...egiten dute . Ez dute guaza handirik egite.
  • DBH/BATXI/LH/HH KORDINATZAILEAK: Nire ustez lan gogorrena dute eta DBH eta BATXIKOAk gehaigo izan ere ikasle batkoitzak berak eskatutako ahukeragaiak jarri behar dituzte beste ahukeragaiekin ondo koordinatu  behar dira,horretaz aparte,zein irakasleek emango duen  klase hori ere pentsatu behar dute(irakasleak lan ordu mugatuak dituzte) irakasle bat falta balin bada ordezkoa bilatu behar dute...Ahuek beste lankideeak baino gehiago kobratu beharko zuten 100 euro gehiago minimo
  • Zuzendariak: Zuzendariak ere lan gogorra dutela iruditzen zait,izan ere,ikastola guztiak korrdinatu behar duelako
Ez ditudan langilee motak esan(garbitzaileak,irakaleak,..) ere bere lana dute eta guaza desberdinak egiten dituzte


Beraz ikastola guztietan ez da diru berdina kobratzen eta ikastola bateko langileek  ere desberdin kobratzaen dute.

HAUTESKUNDE OROKORRAK ESPAINIAN 2019an

HAUTESKUNDE OROKORRAK ESPAINIAN 2019an


Jakina da situazio politikoa Espainian ez dela oso ona, eta gobernua ain gaizki egiten duenez azkeneko 4 urteetan 4 hauteskunde orokor egin behar izan direla, hauetako bi 2019an.

Jendea gaizki hartzen du berriro botatu beharra, gobernu estable bat ez dagoela esan nahi duelako, baina zer kostu ekonomiko dago 2019 hauteskunde orokorren atzean? pentsatzen dugu, soilik hauteskunde orokorrak ekartzen duten gastua dela botoa emateko idazten dugun papera…  baina hau ez da horrela, horren atzetik gastu ikaragarriak daude. Hauteskunde orokor bakoitzerako 22.867 eskola ireki behar dira, gainera 178.000 pertsona inguru hautestontzietan egon beharko dira gobernua zorteoz aukeratuta, 3.000 notario inguru behar dira, eta Estatuko Segurtasun Indarren eta Erakundeen 92.000 agente. 

elecciones generales 2019 gente botando bilaketarekin bat datozen irudiak
Aurreko gastu guztiak eta beste hainbat gastu kontuan hartuta, 2019ko Apirilak 28ko hauteskunde orokorrak 138.961.517 euroko gastua izan zuten, 2019ko Azaroak 10eko hauteskunde orokorrak berriz 136 miloi euroko gastuak izan zuten, hau esan nahi du 2019ko hauteskunde orokorretan 274.961.517 euro gastatu izan direla.


2019(e)ko abenduaren 5(a), osteguna

"TASA ARROSA"



TASA ARROSA


Tasa arrosa, emakumeek gizonek baino gehiago ordaintzen al dute antzeko produktuengatik? Hauxe da jende askok egiten duen galdera.

Kezkagarria da ikustea produktu beraren prezioa nola handitzen den emakumeei zuzendua badago. "Tasa arrosa" adibide bat da, berdintasunezko gizartera iristeko, guztiok egin behar dugula parte, produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituzten konpainietatik hasita, produktu beraren prezioak ez direla inola ere aldatu behar generoaren arabera. Guztiok eskubide berberak ditugu, beraz, produktuengatik prezio berdina ordaindu beharko genuen baita ere!



Emakumeek produktu askotan, gehienetan produktu pertsonaletan, gizoneezkoek baina gehiago ordaintzen dute berberengatik edo oso antzekoengatik.

Idealo-k ikerketa baten bidez ondorioztatu du zenbait perfumeetan emakumezkoek gizonezkoek baino % 73,68 gehiago ordaindu behar dutela, lehen esan dudan bezala produktu antzekoengatik. Lotsagarria, ezta?


Imagen relacionada



Eskaera feministen eta «woman tax» (tasa arrosa) bezalako etiketek sare sozialetan arrakasta izan ondoren, EAE Marketineko irakasleak aitortu du fabrikatzaileek «zenbait neurri» hartu dituztela praktika horiek izan ditzaketen kalteak ekiditeko helburuarekin. Hala ere, gogoratu behar dugu supermerkatuek azken hitza dutela.

Markek prezio adierazgarria jar dezakete, baina azkenean erabakitzen duena banatzailea da. Hori kontuan hartuta, esan dezakegu, tasa arrosaren eragin handiena supermerkatuek egiten dutela, izan ere, beraiek igotzen dituzte emakume produktueen prezio kantitate handi bat.

Prezio desberdinetako produktu batzuk:
Resultado de imagen de tasa rosa
1) Spray desodorantea (200 ml.)

Gizonak: 2,99 euro.
Emakumeak: 3,06 euro.

  2) Lurrina 'Premium' (100 ml bakoitzeko)

Gizonak: 58,6 euro
Emakumeak: 101,9 euro.
.                                                

Guzti honengatik, ondorioztatu dezakegu geroz eta garestiagoa dela emakumea izatea.


ITURRIAK:
1- https://www.elmundo.es/papel/historias/2015/11/09/563ceb37e2704e1f6b8b45d7.html
2-https://www.abc.es/economia/abci-tasa-rosa-pagan-mas-mujeres-hombres-productos-similares-201903050204_noticia.html
3-https://www.google.com/search?tbm=isch&sxsrf=ACYBGNTJ55Idqj_c0A6gwj5rK-jjvq8SLw:1575584696246&q=tasa+rosa+&chips=q:tasa+rosa,online_chips:productos&sa=X&ved=0ahUKEwiwiYixxp_mAhXFoVwKHe-gCbIQ4lYIMigH&biw=1024&bih=657&dpr=1#imgrc=pHNlAmZWYCzGCM:


Frantziako pentsio-sistema arriskuan



Frantziako pentsio-sistema arriskuan


Ohituta gaude, Frantzia eta bere hiriburua, Paris, edozein momentutan eta edozein komunikabidetan ikusten. Baina gaur egungo irudiak, ez dira normalean ikusten ditugun modukoak. Izan ere, gaurtik aurrera Frantzian, greba orokorra iragarrita dago, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak bultzatutako pentsio-sistemaren erreformaren aurka. 

Horrela, sindikatuek esaten dutenez, Frantziako lehendakariak proposatutako erreformak pentsioen zenbatekoa jaitsi dezakeela. Gaur egun, 42 pentsioen erregimen desberdin dituzte, eta aldaketa honen bidez, sistema bakar batera pasatu egingo dira Frantziar guztiak: puntu bidezko sistema bat jarri egin nahi dute. Honekin, jubilatu baino lehen kotizatutako euro bakoitzak biztanle guztiei eskubide berdinak emango dizkie. Eta beti gertatzen den bezalaxe, batzuk pentsatzen dute hartutako neurri honek, langileen eskubide gehienak berdindu egingo dituela, pentsioa kobratzeko momentuan. Baina  beste aditu batzuen ustez, lortuko den gauza bakarra izango da pentsioak orokorrean gutxitzea, batik bat behar gehien dituztenentzat eta emakumeentzat. 

Gauzak horrela, gaur Frantzia osoan iskanbileko eguna izan da. Ehunka polizia manifestazioak kontrolatzeko nahian. Eskola eta erakunde asko ere itxita egon dira. Eta garraio publikoa ia geldituta egon da batez ere Parisen: hegaldi asko bertan behera geratu dira, metroan linea asko ez dira martxan jarri, eta erakunde publiko askok eta askok Parisera ez bidaiatzea gomendatu egin dute. 

Ez dakit, proposatutako pentsioen erreformak emaitza onak izango dituen ala ez, baina garbi dagoena da, eragin ezkorra izan duela Frantziako ekonomian: izan ere, Paris gaur guztiz hutsik zegoen, eta zubia izanez gero, errexa da pentsatzea zenbat galera ekonomikoak egon daitezkeen. 




Resultado de imagen de manifestación en Paris







https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/6867437/greba-frantzian-2019ko-abenduaren-5ean-lanuzteak-pentsiosistemaren-aurka/ 

https://www.google.es/search?q=manifestación+en+Paris&client=opera&hs=qL2&source=lnms&tbm=isch&sa=X&ved=2ahUKEwiCzdXqv5_mAhVYPcAKHcP7BXIQ_AUoAnoECAwQBA&biw=1326&bih=626#imgrc=YP1SV2l9z2eVsM:


APUSTU ETXEAK


APUSTU ETXEAK

Guztiok dakigu zer den apustu etxe bat, apustuak egiteko aukera dagoen lekua da, edo orokorrean joko ezberdinetara jokatzekoak, hauek gehienetan kirolaren inguruko apustuak egiteko dira, eta guztia zortearen menpe uzten da. Irabazleen sariak ekitaldiaren amaieran ordaintzen dira, oraindik ere diru guztia galtzeko aukera duzunean.

Horrelako lekuetan beti daude irabazteko baino galtzeko aukera gehiago, loterian gertatzen den antzera, eta hori apustu etxeek ez badute tranparik egiten (baina horrela izan beharko lukeenez, horrela dela suposatuko dugu), eginez gero, galtzea ziurtatuta dagoelako.

Kasino gehienetan, jendearen ludopatia (jokoarekiko mendetasuna) aprobetxatzen dute etekina ateratzeko, eta oraindik ez badira apustuetara oso zaletuak, beraiek pertsona hori ludopata bat bihurtzea lortuko dute. Apustu etxeek truko ezberdinak erabiltzen dituzte, horietatik zabalduena leihorik ez egotearena da, horrela jokalariak denboraren nozioa galtzea lortuko dute, arrazoi berarengatik erlojuak saihesten ere saiatzen dira. Horrez gain argiak eta soinuak erabiltzen dituzte jendea erakartzeko eta era berean pertsonen arteko komunikazioa eteteko. Makinen argia alde batera utzita, kasinoetako argia ez da oso indartsua, horrela giro goxoa eta atsegina eskuratzen dute. Eta azkenik komuna lokalaren amaieran egoten da kokatua, orduan horrera joateko makina guztiak zeharkatu behar dituzulako.

Bestalde apustu etxeetan irabazitakoarekin beste irabazi guzti edo ia guztiekin bezala zergak ordaindu behar dira, bestela, ingurukoei lapurtzen ari zara, osasungintza, garraio publikoa, hezkuntza eta beste hainbat oinarrizko gauza edukitzeko zailtasunak jartzen ari zara, guztiok zuk bezala jokatuz gero ez genuke ez osasungintza, ez garraio publiko, ez hezkuntza... edukiko. Gainera ez pentsa zuk zerga bat ez ordaintzeagatik errege-erreginek gutxiago ordainduko dutela, ziurrenik zure bizilaguna medikura joan ahal ez izatea lortuko duzu.
casinos bilaketarekin bat datozen irudiakcasino dinero bilaketarekin bat datozen irudiak

Bibliografia:
https://infobonos.es/guia-apuestas-deportivas/definicion-casas-apuestas/
https://www.3djuegos.com/foros/tema/12074067/0/5-trucos-que-los-casinos-utilizan-sobre-las-personas/
https://apuestasfree.com/consejos-apuestas-hacienda-espana/
Lehenengo argazkia
Bigarren argazkia