Ikus daiteke
pisuen prezioak geroz eta altuagoak direla, esan daiteke inflazioa dela arrazoia,
baina badago faktore gehiago? Noski, horietako bat putre fondoak.
Baina zer da
gazteleraz fondos buitre deituriko kontzeptu hori? Konplexua da, ez dira
errazak ulertzeko. Baina esan daiteke badirela fondo batzuk zorrak erosten dituztenak,
esaterako, estatu batenak arazo ekonomikoekin dagoena. Geroago zor hori dena
kobratzeko interesekin batera, hainbeste urtez zor izateagatik dirua.
Modu batean
egiten dute lan, hasteko lehenago esan dudan bezala, egoera txarrean dauden
merkatuak aukeratzen dituzte, erosten dute oso prezio baxuan dauden gauzak,
zorrak, pisuak… agian bere balorearen %10-%20ean.
Beraien dirua paradisu fiskaletara doa, non ez duten ia dirurik inpostuetan ordaintzen,
beraz dirua aurrezten dutela esan daiteke. Nahiz eta egiten duten bakarra
kapitalismo basatia bultzatzea da, non diruak pertsonek baina gehiago inporta
duen.
Baina pisuetan
zer egiten dute? Pisuekin berdina da, socimien bitartez egiten dute lan,
oso merke erosiz etxeak eta garesti salduz. Hiri askotan gertatzen da, Madril esate
baterako, Madrilen 2013an Ana Botella deituriko alkateak babestuak zeuden etxe
batzuk saldu zituen, prezio oso baxuan, balio zutena baino baxuagoan. Nori saldu zizkion? Horretan lan egiten duen munduko enpresa garrantzitsuenetako
bati, Blackstone. Etxe horiek 151.211.518 euro balio zuten eta garai
hartako Madrilgo udaletxeak 22.711.518 eurotara saldu zituen. Horrek zer ekarri
zuen, babestutako etxe gutxiago egoteaz gain? Etxe horien prezioak igotzea, eta
sekulako errentagarritasuna ateratzea enpresa horrek. Gauza bera egiten dute Españako hiriburua ez den hirietan, prezioak igo, igo eta igo. Aberatsek bakarrik oraindu dezaketen prezioetan
ipini etxe horiek.
Ondorioz,
ikus dezakegu argi eta garbi, putre fondo hauek ez dutela ezer positibiborik
ekartzen. Egia da, eskaintza lehen zena baina altuagoa dela, adibidez, jende gehiago banadu
egiten da, beraz eskaintza bikoiztu egiten da, eta eskaria altuagoa denez pisuen
prezioak igo behar dira. Baina baita ere putre fondoa deituriko fenomeno honek ikaragarri igo ditu
pisuen prezioak.
Nire ikuspuntutik enpresa hauek egiten dutena ez da batere justua. Bada garaia estatua sartzeko eta hasteko erregulatzen
pisuen prezioak, bestela urte batzuk barru non erosiko dugu gazteek pisua, gure
hirietako prezioak horrenbeste igotzen ari badira?
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
BIBLIOGRAFIA:
https://www.andbank.es/observatoriodelinversor/que-son-los-fondos-buitre-capital-riesgo/
https://www.youtube.com/watch?v=RSFW4t2Oi6I
https://www.youtube.com/watch?v=WfxpgQhlm-Q
https://www.eldiario.es/madrid/Cronologia-viviendas-celebracion-perjuicio-municipales_0_851465094.html
https://www.youtube.com/watch?v=rvlhxZbyjOE
https://www.elconfidencial.com/espana/madrid/2018-12-28/ana-botella-concejales-fondos-buitre_1731166/