AZPIKONTRATAZIOA KULTURAREN ARLOAN
Azpikontratazioa esaten zaio, enpresa bat espezializatua denean funtzio edo jarduera batean eta beste enpresa handiago batek kontratatzen duenean kontratu baten bidez jarduera hori beste enpresari esleitzeko. Azpikontratazioen arrazoiak asko izan daitezke, esaterako, jarduera bat burutzeko beharrezkoa den egitura edo materiala ez edukitzea edo kostuak murriztea errentagarriagoa den beste funtzio batean zentratuz. Azpikontratazioak normalean aldi baterako bakarrik izaten dira, funtzio zehatz bat betetzeko. Azpikontratazioak zenbait desabantaila ekar ditzake hala nola, langileen ezegonkortasuna ekar dezake.
Kulturaren arloan azpikontratazioak ere hainbat kalte sortu ditu, hain zuzen ere, langileen lan baldintzetan. Donostiako Tabakalerako Ubik sorkuntza-liburutegiko langileak duela bi hilabete hasi ziren greban. Soldata baxuak eta kontziliaziorako aukerarik ematen ez duten ordutegiak dituztela salatzeko. Helburua lan ezegonkortasuna salatzea da. Bertako langileek dituzten ordutegiekin lan-bizitza eta bitza-pertsonala batzea ezinezkoa delako, soldatak 1.000 eurotik beherakoak direlako.
Ubik Tabakalerako zerbitzu garrantzitsuenetako bat da, eta hori itxita dago. Kontratua eskuratu zuen Sedena enpresak planteamendu iraingarriak jarri baititu momentuz negoziazioen mahian grebalarien ustez; soldata igoera baten truke datozen lau urteetan mobilizaziorik ez egiteko konpromisoa eskatu zien. Arazo honek agerian uzten ditu Tabakalera zentroko beste hainbat zerbitzuren azpikontratazioen erabilera.
Egoerak berdin jarraituz gero greba hau oso luzea izan liteke, Ubikeko langileak dagoeneko bi hilabete daramatzatelako greban, greba mugagabea baita.
Iturriak: