BIDEOJOKOEN MERKATUA
Gaur egungo ekonomian, bideojokoak, ekonomian sektore potente bat bihurtu da. Hasierako inpaktu ekonomikoa gaur egungo bideojokoen merkatu ekonomiarekin alderatua ez dauka zer ikusirik.
Bideojokoak eragin handia izan zuten lekua hasiera batean, Estatu Batuetan izan zen, 1998an 2mila milioi dolar sortu zituen eta handituz joan zen; 2005an 6,9 mila milioi eta 2010ean 17,1 mila milioi, urte horien artean %16 igo egin zen merkatua. Gaurko egunean Japonian nabarmenak dira merkatu honetako zifrak, Estatu Batuekin batera merkatuko %45,55 gidatzen dute.
Espanian, aldiz, ez du izan hainbesteko eragin izan hasieratik, hala ere, gutxinaka bere tokia hartzen hasten da 2013an 725 milioi euro produzitu zituen, %6 gehiago 2012 baino. Gainera EAE-en arabera %92,5eko jokoak (634,44 milioi euro hain zuzen), kontsoletako jokoak dira, %7,5 (51,36 milioi euro), ordea, PC edo Mac-tarako jokoetan.
Naiz eta diru asko mugitu merkatu mundialean, gutxi dira enpresa potenteak, Sony (Japonia) %13rekin, Microsoft (AEB) %12rekin eta Nintendo (Japonia) %12rekin dira hiru enpresa gehien irabazten dutenak bideojoko munduarekin, horregatik oligopolioa kontsideratu daiteke.
Iturriak: