2018(e)ko azaroaren 30(a), ostirala

EKONOMIA ZIRKULARRA ETA EKONOMIA LINEALA

Gure eskura aurkitzen ditugun ondasun guztiek, fabrikazio prozesu bat dute atzetik, modu sinple batean azalduta: lehenbizi baliabideak atera, geroago hauek findu eta material erabilgarri bilakatzen dira, hauekin piezak fabrikatu eta azkenik hauek muntatu ondoren, gure egunerokoan erabiltzen ditugun produktuak lortzen ditugu, hauek funtzionatzen duten bitartean. Guretzako erabilgarritasuna galdu duten mementotik hondakinak bihurtzen dira. 

Ondasun hori lortzeko egindako prozesu bakoitzean, hondakinak sortu eta karbono dioxido bezalako gas toxikoak isurtzen dira gure atmosferan. Horrez gain, prozesu guztiek energia kontsumitzen dute eta gehienetan energia iturri horiek ere kontaminatu egiten dute. Gainera sortutako produktu batzuk ere kontaminatu egiten dute, adibidez, gasoliozko kotxeak eta hauek, ondasunek, erabilgarritasuna galdu ondoren hondakin bilakatzen dira.  Sistema honi ekonomia lineala esaten zaio eta prozesu hauek behin eta berriz ematen direnean gertatzen da. Materia ez da berriro erabiltzen. Urtero 60.000 milioi tona natura baliabide ateratzen ditugu eta horren erdia ez da leheneratzen, hau da, betirako galtzen da, 200.000 miloi tona hondakin bilakatuz.


Nahi eta birziklatzea aukera bikaina izan, ez da nahikoa, izan ere, sortzen ditugun hondakinen erdiak baino ez birziklatzea lortzen dugu eta hala ere baliabide asko ateratzen jarraitu behar ditugu, birziklatutako hori produktu bilakatzeko. Aukera bakarra ekonomia zirkularrean oinarritutako produktuak sortzea da. Baina zer da ekonomia zirkularra? Erabilitako baliabideen eta hauek sortutako hondakinak murriztea helburu gisa duen estrategia da. 

Kontsumitzailetik zenbat eta urrunago dauden prozesuak askoz garestiagoak dira, hau da naturatik baliabideak hartzearen prozesua izango litzateke garestiena. Eta zenbat eta baliabide gehiago hartu, eraldatu, muntatu eta azkenik ondasuna bilakatu diru gehiago. Hondakin bihurtuko den produktu horretatik irabazten dute dirua enpresek. Demagun hondakin bilakatutako produktua konpondu daitekeela, erreparatutako ondasuna berriro bueltan izango genuke eta beste bat fabrikatzea saihestuko genuke. Honek enpresari dirua aurreztea ekarriko lioke alde batetik, eta bestetik fabrikazioaren energia eta kontaminazioa ere aurreztuko genuke. Kontsumitzaileak produktu merkeago eta berrerabilgarria lortuko lukete. 

Enpresek, ordea, dirua aurrezteaz gain ere irabazi nahi dute, hau da, azken finean enpresak horretarako sortzen dira. Estrategia honek enpresak etengabe berritzen aritzea, hau da I+Dea asko garatzea proposatzen dute. Ondasunak birziklatzea lortu badugu, hauek eguneratuz enpresek dirua lortu lukete. Kontsumitzaileak azken modako produktuak izango lituzkete eta enpresak dirua irabazteko modu desberdin bat izango lukete.

Azkenik produktu horiek eguneratzea ezinezkoa izango balitz, hauek hondakin bihurtu beharrean teknologia berriak garatuz, honakinetatik produktu berriak sortzeko piezak egitea lortu genezake, hondakinak %70ean murriztuz.

Europar Batasunak, geroz eta diru gehiago ematen ari da iniziatiba hau helburutzat duten enpresei. Azken finean, enpresek milioika euro aurreztuko lituzkete, gure produktuak geroz eta hobeagoak izango lirateke eta gure lur planeta salbatzeko aukera berri bat izango genuke sistema hau aukeratuko bagenu.

Iturriak:

Gobernuak 3000milloi euro ateratzen ditu gabonetako pentsio ordaintzeko.

Gobernuak 3000milloi euro ateratzen ditu gabonetako pentsio ordaintzeko



Herrialde bakoitzak, pentsioak ordaintzeko sistema desberdin bat du.
Espainian sistema bat dago, pentsioak lankideen soldatetatik ateratzen
dituzte . Beste herrialde batzuetan, berriz, Erresuma Batuak, besteak beste,
kapitalizazio sistema bat dute, hau da, gobernuak pertsona bakoitzari diru
kantitate bat gordetzen dio haien soldatetatik, etorkizunean haien pentsioak
ordaindu ahal izateko.

Espainian duela 18 urte gutxi gora behera, konturatu ziren erretiratu gehiago
egongo zirela lankideak baino, beraz erreserba fondo bat sortu zuten eta bertan
dirua gorde zuten pentsioak ordaintzean gizarte segurantzari iristen ez bazitzaion,
hortik hartu ahal izateko. Baina poliki-poliki hartzen joan dira eta aurtengo
Gabonetako pentsioak ordaintzeko hartzerakoan, 3000 milioi bakarrik zituzten,
beraz, beste lekuren batetik hartu beharko dute gainontzeko dirua. Gainera, abenduan
bi paga mota ordaintzen dituzte ohikoak eta aparteko pentsioa, dena batuta 18.321 milioi
euro ordaindu behar dituzte abendu honetan. Duten diru kopurua ez dakigu, baina
3.000 milioi euro erreserba fondotik eta 6.330 milioi euro estatuak eman zien kreditu batetik
atera dute, gainontzeko dirua nondik atera pentsatu beharko dute, baina seguruenik
gasolinaren zergatik aterako dutela edo beste zerga mota batetik.


Beraz, politikoak zerbait pentsatu beharko dute gertaera hau berriro ez gertatzeko eta pentsioak ordaintzen jarraitu ahal izateko.




https://www.diariovasco.com/economia/pensiones/gobierno-hucha-pensiones-20181130105826-ntrc.html

Emakumeen eta gizonen soldatak


Emakumeen soldata% 78aren gizonen artean dago, INEren datuen arabera 2009an.


Gizonek 25.000 euro kobratzen dute  eta emakumeek 19.500 kobratzen duteLan finkoarekin lan egiten duen emakumeak kontratutako gizon batek baino pixkat gehiago  kobratzen du.
Espainiako emakumezkoen batez bestekoak baino gutxiago irabazten jarraitzen dute gizonezkoen lankideek baino, Estatistikako Institutu Nazionalaren Urteroko Soldata Egitura Estrukturala (INE), 2009ko datuekin.
Oro har, gizonezkoen urteko batez besteko irabazia 25.001,05 eurokoa izan zen, emakumezkoen kasuan, hain zuzen ere, kopuru hori % 78koa zen, 19.502,02 eurokoa. Batez besteko soldata, beraz, 22.511,47 eurokoa da.
Gizonezkoen eta emakumezkoen arteko soldata arteko aldea handiagoa da autonomia-erkidegoetan, hau da, % 72,8 Nafarroan, % 75,2 Madrilen, % 76,1 Katalunian eta% 77; % 9 Euskal Herrian.
2016an soldata-hutsunea Espainian handitzen da: emakumeek %30 a gutxiago kobratzen dute gizonezkoek baino, gainera lanbide prekaritate gehiago eutsi behar dute.
4,745 euro baino gutxiago kobratzen dituzte, orain dela urtebete baino ehuneko puntu ia erdiko aldea.
"Hilabete 1,000 euro iristen ez duten gizonak baino emakume gehiago daude", “Brecha salarial y techo de cristal” dio informearen txostenak.
Espainian emakumeen eta gizonen arteko aldea salerosa ez da soilik existitzen, baina handitzen ari da. Emakumeek gizonezkoak baino gutxiago irabazten dute beren laneko bizitzan eta zahartzaroan baino pobreagoak dira. Bi asteotan aurkeztutako bi txostenek lan merkatuaren errealitate hori eragiten dute, 2016ko soldataren saldoa eta erretiro pentsioen arteko aldea % 37.
Batez beste, 4.745 euro baino
gutxiago ordaindu zituzten, hau da, gizonezkoen kontrako % 30
baino gutxiago,
orain dela urtebete baino ehuneko puntu erdi gutxiago, Saldo- hutsunea eta beira
sabaiko inkesta aurreratuaren datuen arabera. Jabetza Teknikariak (Gestha) eta
2016ra zuzendutako Agentziako Tributuaren datuak.
Gaur egun ikusi dezakegunez 2018an berdin jarraitzen dute empresa batzuetan, eta hori injustoa izaten da gehienetan, izan ere, emekume batek gizonezko batek ematen dituen lan ordu berdinak betezen baditu,  biei berdina kobratu beharko liezaiekete, baina empresa horietan ez da betetzen, hori gertatzen denean diskriminazioa dagoela esaten da.
Lehenengo gauza pentsatu behar duguna izan behar da nola emakumeok iritsi garen egoera honetara, nola?
100 urte atzera egiten badugu, duuela 100 urte, emakumeen bizitza oso desberdina izan zen gaukotasunarekin, inork ez baitzuten bere eskubideak defenditzen, ez baitzuten saihesten gehiegikeria, bortxaketak, besteak beste.
Emakumeak etxea zintzeko, umeak edukitzeko, janaria egiteko, josteko, ia denetarako balio zuen, gizonek berriz, lanerako, baina emakumeek ezin zuten lanik eduki, beti etxean gelditzen ziren, etxea garbitzen edo umeak zaintzen.
Garai horietan gaizki ikusita zegoen emakumeak lana edukitzea, gizonezkoen ustetan, ez zutelako itxura, indarra, figura, hori egiteko.
Gizonezkoek ematen zuen balio gehiago zutela emakumezkoek baino, eta emakumeak horrela uste eta sentzen zutelako.
Horrez gain bazeuden lege batzuk ez zutela zentzu askorik gaur irakurtzen baditugu.

Adibidez, emakumeak beti norbaitekin irten behar ziren etxetik, ezin ziren izozki karritoen lekura pasa edo paseatzera, ezin zuten ardoa edan, ezin zituzten jantzi galtzak ezta arropa dizdiratsurik edo atentzioa ematen zuen edozer, ezin zuten bozkatu, etab.
Garai hartan alderatuta, gaur egungo presio moralek eta jantzi-estandarrek ez dute hainbeste emakume askatasuna murrizten.
Berriro gure garaira bueltatzen bagera, Otsailaren 22an Emakume eta Gizonen Soldata Berdintasunaren aldeko Eguna izanik, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak salatu du soldata diskriminazioa dela gaur egun emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasuna eragin eta betikotzen duen faktoreetako bat.
Egun, emakume eta gizonen arteko soldata diferentzia 7.000 euro ingurukoa da EAEn. Sektoreak kontuan izanda, diferentzia handienak zerbitzuen sektorean ematen dira, hain justu, emakume gehien duen sektorean. Erdi-beheko lanpostuetako soldatak kontuan hartzen badira, gizonena 100 bada, emakumeena 67 eta 65 artekoa da.  Errentari begiratuz, hau  nondik datorren zehaztu gabe, emakumeen %81ak urtero 24.000 euro edo gutxiago kobratzen du, eta gizonen kasuan kopuru hori %57ra murrizten da.



 Zergatik jarraitzen dugu horrela leku batzuetan?

Gauza da empresa batzuk nahiago dutela gizonezkoak, emakumezkoak haurdun gelditzen direlako eta enpresan denbora asko 4hilabete faltatuko delako eta gero ordezko bat kontratatu behar dutelako, baina denbora gutxian arau bat aplikatu  dute edo horretan ari dira, gizonezkoek 4hilabete lanean faltatzeko haurdunaldia ondoren, amari laguntzeko ere eta ama bakarrik ez uzteko.
Azkenik gaur egunetatik aurrera empresa batek ezingo du kaleratu emakume bat haurdun egoteagatik.

ITURRIAK:
https://wapa.pe/sociales/2016-11-22-asi-era-la-vida-de-las-mujeres-hace-100-anos





PETROLEOA


PETROLEOA


Petroleoa  osaera ezberdineko hidrokarburoen nahasketa likido ekonomiko bat da. Munduko energia-iturririk garrantzitsuena bilakatu da 1950eko hamarkadatik aurrera. Honi buruz hitz egitea erabiko dut, gure ekonomian izugarrizko eragina duelako eta ekarpen onak egiteaz gain txarrak ere egiten dituelako.
   Munduko ekonomia ia gehienak petrolioaren menpe daude lehenengo mailako beharra izateaz gain ekonomia guztiak baldintzatzen dituelako. Badirudi, eskaria hornidura edo produkzioa baino handiagoa dela eta horregatik igo dela eta igotzen jarraituko dela petrolioaren prezioa. Baina argi izan behar dugu, petrolioa noizbait bukatu egingo dela eta beste irtenbide batzuk bilatu beharko direla ekonomia-eskasiari aurre egiteko.
   Petrolioak zenbait abantaila ditu, adibidez, erabilera asko duela, errepideak egiteko, kalefakzioak, kotxeetako lubrikazioa, gas likuatua… Baina desabaintailak ere baditu, oso kutsakorra dela, uretan ez dela disolbatzen, istripuen eraginez arrain asko hil direla, itsas ertzeak suntsitzen dituztela… Herrialdeen arteko gatazkak ere desabaintailetan edo alde txarretan sartuko genituzke, izugarrizko arazo ekonomikoak ekartzen dituelako. Adibidez, Estatu Batuak Arabiarren aurka izan zuen gerra petrolioa eskuratu nahian.Resultado de imagen de petroleoResultado de imagen de petroleo


BIBLIOGRAFIA:

https://ichef.bbci.co.uk/news/660/cpsprodpb/9981/production/_103579293_gettyimages-695250554.jpg

https://s03.s3c.es/imag/_v0/770x420/1/9/d/700x420_petroleo-barril-mapa-mundo.jpg

https://www.foronuclear.org/es/energia-nuclear/faqas-sobre-energia/capitulo-1/115480-ique-es-el-petroleo-y-que-usos-tiene




CYBER MONDAY

        CYBER MONDAY

Oraingo onetan “CyberMonday” etaz itz egitera nator , zer da ? Edota noiz ospatzen da ? Edota zertarako balio edo erabili dezakegun , baita ere ea benetan pena merezi duen ala ez.


cyber monday bilaketarekin bat datozen irudiak
CyberMonday eguna “El dia de accion de gracias “ astelehena da Estatu Batuetan , 4 garren osteguna Azarokoa , astelehen famatu hau , ostiral beltzaren astelehena da , hau da “Blackfiyday” ostiral ondorengo astelehena , Ostiral hau akzio grazia ondoren dijoa .


Egun hau estatu batuetako enpresen taktika berria da jendea bultzatzeko jendeak ordenagailutik erosteko .
Egun hau 2005 urtean probatu zen lehen aldiz , prentsan atera zen alako iragarkia “Cyber Monday quickly becoming one of the biggest online shopping days of the year”   honek esaten du Astelehen hau urteko astelehen cibernetikoa bihurtzen dela , urteko egun handienetakoa linean erosteko .  

Ikerketen arabera egun honetan %80 gehiago saldu da egun konbentzional batean baino .


Jeff Bezos-en enpresak , Amazonek , rekord berriak apurtu ditu egun honetan , enpresa honek 100.000 milioi zituen kontuan , nun egun onetan %2,5 igo ziren bere akzioak . Ikusi dezakegu enpresa gehienak prezioak merkatzen dituztela egun batean eta ala ere irabaziak edukitzen dituzte .
Datu aipagarria gehitu behar dudana , egun honetan erosten diren gauza gehieneak , aparatu elektronikoak , kirola egiteko materiala , etxeko materiala edo ume txikientzako hainbat arropa eta konplimentatuak direla .


en que consiste el cyber monday bilaketarekin bat datozen irudiak
Honelako egunak jendeak erostera konbultsibo erostera bultzatzen gaitu , oferta ikusi ezinak beste egun normal batean , jendeak behar duena erosteaz gain beste gauza asko erosten ditu bakarrik ofertan egoteagatik , eta bai , hau enpresen taktika bat da gehiago saldu ahal izateko . Bai naita ala bai nahigabe enpresak etekin maximoa ateratzea lortzen dute .

Au guztia esanda , amaitzeko esan behar dut , gauzak ofertan edo oso merke egoten behar dira , gauzak burua hotzean daukagunean  pentsatzeko , hau da , zerbait ez baduzu behar oso merke egonda ez baduzu beharrezkoa ez erosteko .

Informazioa nundik jaso dudan :

https://blogginzenith.zenithmedia.es/que-es-y-en-que-consiste-el-cyber-monday-diczionario/

Erregaien prezioen igoera Frantzian

ERREGAIEN PREZIOEN IGOERA FRANTZIAN
Erregaien prezioen igoera izan da Frantzian, eta hori salatzeko manifestazioa antolatu zuten Parisen.
Zenbait istilu izan dira manifestazioan. Frantziako poliziak Eliseorako bideak moztu zituen, eta metro sarrerak itxi zituzten, horretaz gain, manifestariak ur kanoiak erabilita sakabanatu zituzten, eta pertsona bat atxilotu zuten manifestazioan. Manifestatzaileak 8000 lagun ziren.
Manifestatzaileen eskaera nagusia erregaien gaineko zerga bertan behera geratzea da.

prezioen igoera bilaketarekin bat datozen irudiak

Baina Frantziako gobernuak ez du oraingoz atzera egiteko asmorik, eta beraz, eutsi egin nahi dio 2019an erregaien gaineko zergak igotzeko asmoari.
Pariseko gobernuak gasolinaren gaineko zerga 2,9 zentimo igo nahi du eta gasolioarena 6,5 zentimo.


Baina, zergatik igo nahi dituzte zergak?
Emmanuel Macron presidentearen xedeetako bat bi zergak bateratzea da, ondoren bildutako diru hori trantsizio energetikoa finantzatzeko erabiltzeko.


Erregaiaren prezio igoerak hainbat abantaila eta desabantaila ditu; batetik jendeak garraio publikora joko duela adibidez eta beraz, kontaminazioa gutxitu egingo dela eta bestetik jendearentzako garraio publikoa erabiltzea oztopo bat da eta horregatik izan dira manifestazioak azken hilabete honetan Frantzian.


Iturriak:
  • https://www.berria.eus/paperekoa/1890/011/001/2018-11-20/frantziako_gobernuak_jaka_horiei_esan_die_ez_duela_atzera_egingo.htm


  • https://www.berria.eus/albisteak/159732/poliziak_indarrez_sakabanatu_ditu_jaka_horien_mugimenduko_manifestariak.htm

  • https://www.berria.eus/paperekoa/1856/022/001/2018-11-15/mobilizazioen_atarian_erregaien_zergen_igoerari_eutsiko_dio_frantziak.htm

2018(e)ko azaroaren 29(a), osteguna

AMAZONEN EGOITZA BERRIAK

AMAZONEN EGOITZA BERRIAK


Amazon munduko gizon aberatsenaren enpresa da, mundu mailako ekonomian influentzia handia duena. Enpresa handi honek bere bigarren egoitza zentrala kokatzeko New York eta Crystal City hiri Estatubatuarrak aukeratu ditu, baina ba al dago estrategiarik mugimendu horren atzean?

Enpresak bazuen egoitza Seattle-en, izan ere, han sortu zen, baina esponentzialki handitzen joan den einean beste lantoki gehiago behar izan ditu eta bigarren egoitza zentral baten premia nabaritu du. Horretarako orain dela urtebete hiri bat bilatzen ari zela esan zuen enpresak han egoitza jartzeko. Ehunka hiri estatubatuar Amazon erakartzen saiatu ziren, datuak, botere politikoa, laguntza fiskalak edo eta horrelako hainbat abantaila eskainiz. Azkenean Jeff Bezosen enpresak bi leku aukeratu zituen, Virginia ondoko Crystal City eta New York famatua.

Azken aipaturiko hiriko hiritar batzuei ordea ez zaie batere gustatu erabaki hau. Esaten dute Amazonen etorrerak alokairuko prezioak igo eta jende asko horren erruz kaleratuko dituela, beste lanpostuak suntsituz.

Nire iritziz Amazon bere ekosistema berrira egokitzen saiatu behar da hau hondatu gabe, horrela hiritarren eta jendearen errespetua irabaziko luke enpresak hazten jarraitzen duen bitartean.

BIBLIOGRAFIA:
https://www.elblogsalmon.com/entorno/amazon-elige-sede-han-pagado-elegidas
https://www.pulzo.com/mundo/neoyorquinos-oponen-amazon-abra-oficinas-queens-PP598907

2018(e)ko azaroaren 23(a), ostirala

Hatz marka lanbideko bulego guztietara zabalduko dute, martxoan


Hamar bulegotan jarri dute martxan identifikazio sistema hori, 9.000 pertsonek darabilte.

Kontrol hau, lanbideren bulego guztietara hedatuko du Eusko Jaurlaritzak martxoan, gaur egun hamar bulegotan darabilte sistema hori, 9.005 pertsonek eman dute hatz marka. Beatriz Artolazabal enplegu eta gizarte politiketako kontseiluak azaldu zuenez. Ez da derrigorrezkoa sistema hau ipintzea, gure borondatez ipini dugu.

Lanbide Eusko Jaurlaritzak jartzen duen `laguntza´ bat da, lan munduan orientatzeko eta lana bilatzen laguntzeko. Lehen aldiz lan egiten dutenei, lanik ez dutenei eta lanez aldatu nahi dutenei laguntzen diete nagusiki. Donostian hiru bulego daude lanbiderenak, Grosen, Intxaurrondon eta erdigunean.

Hatz marka langileak identifikatzeko modu erraz eta seguru bat dela ziurtatzen dute, kritikoek, ordea, adierazi dute kriminalizatzeko dela hatz markena.

Nire amak Intxaurrondoko bulegoan egiten du lan eta bere ustez egokia iruditzen zaio sistema hori jartzea zeren, modu hontara ez lukete identifikatzeko duten txartela denbora guztian jarri eta kendu behar. Orain froga batzuk ari dira egiten bulegoetan.

Ondorioz, lanbideko bulegoetan hatz marken sistema ipiniko dute martxotik aurrera, batzuentzat hobe besteentzat okerrago.

Bitcoin-aren gaur egungo egoera

Bitcoin-a protokolo eta P2P sare bat da. Hobeto esanda: kriptomoneta bat da (salerosketarako bide bat), kriptomoneta honen erabilera, hurrengoa da: ondasunak edo zerbitzuen artean dagoen salerosketetako sistema bat da. Satoshi Nakamotok asmatu zuen Bitcoin-a, 2009ko urtarrilaren 3an. Bitcoin-aren berezitasun bat hauxe da: Bitcoin-a ez du inorrek  bermatzen ez gobernurik ezta erakunderik.


Bizitzan, inorrek zerbait ez duenean ezagutzen, ez du balio handirik, baina pixkanaka famatua egiten denean, balio igoz doa, kasu honetan Bitcoin-arekin berdina gertatu zen. Hasieran, Bitcoin-a ez zen famatua, horregatik 2010. urtean, Bitcoin-a asmatu eta urte bat geroago, beraren balioa zentimo bat baino gutxiagokoa zen (5 dolar “centavo”), aldiz, 2016ean 378€ zen. 2016tik 2017ra aldaketa nabarmen handi bat izan zuen balioak, 2017ko gabonetan 17.300 eurora jarri zen, 20 aldiz garestiago 2017 urtarrilena zuen balioarekin alderatuta. Azkenengo ordutan, Bitcoin-aren balioaz hitz egiten hasi dira toki askotan, aurtengo prezioa eta iazkoa alderatuz, nola %75 jaitsi den balioa, 4.000€-ra konkretuki.

Amerikar analista batzuek debaluzio honi, kripto-burbuilaren eztanda deitzen hasi dira. Nire ustetan, analistek hurrengoa esan nahi dute termino horrekin: Orain, Bitcoin-arekin gertatzen ari dena, Espainiako higiezinen burbuilaren eztandaren antzekoa gertatzen ari dela da. Espainian gertatu zena, erregulatuagoa izan behar zen, erregulatu ez zutenez gobernuko partaideek, adreiluan zentratutako ekonomia batean murgildu ginen. Honek, Bitcoin-arekin zerikusi handia du, Bitcoin-a ez zen inoiz erregulatu inorengandik, lehen esan dudan bezala, horregatik memento batean balioa jaitsiera bat eduki behar izan zuen, etxeenarekin bezala.


Bibliografia:
-https://www.20minutos.es/noticia/3499053/0/bitcoin-cae-picado-fin-burbuja-invertir-expertos/
-https://www.infobae.com/economia/finanzas-y-negocios/2018/11/23/el-bitcoin-agudiza-la-mala-racha-y-toca-otro-piso-de-precios-en-2018/

Ekonomia feminista

EKONOMIA FEMINISTA:

Ekonomia feminista, izenak dion bezala, ekonomia eta feminismotik abiatzen da. Horretaz gain, soziologiarekin, antropologiarekin eta politikarekin lotura du. XX. mendean hasi zen indartzen, batez ere mendebaldeko emakumeen eskutik.

Ekonomia feminista pentsamendu korrontea da, baina ez da pentsamendu korronte bakarra, ez dagoelako ez ekonomia ikuspegi bakarra, ez feminismoaren ikuspegi bakarra. Horretaz gain, praktikara lotuta dago baita ere, Latinonamerikan adibidez.

Bi ideia nagusi ditu:
-Merkatu feminista deszentratzea eta zentroan bizia jartzea. Hau da, bizia ez da bere kabuz sostengatzen. Denok dugu bata bestearen beharra.

- Ekonomia kapitalista erlazio heteropatriarkalak zeharkatzen ditu.

Horren kezka nagusia, munduan dauden ezberdintasunak dira, bereziki emakumeei dagokionez eta, batez ere, eremu sozioekonomikoan. Korronte hauen analisi ekonomikoak datuetan oinarritzen dira genero desberdintasunak modu sakonean aztertzeko eta generoa lehen mailako aldagaia denez jendarteko prozesu guztietan eragiten duela diote.

Ekonomia feminista gehien landu duen gaia lanen inguruan da. Etxeko kideek ekoiztutako ondasunak eta zerbitzuak funtsezkoak dira jendearen ongizaterako eta merkatuko produkzio askok baino eragin handiagoa du gure bizi kalitatean. Gure bizitza mailarako garrantzitsuak izateaz gain, sistemaren funtzionamendurako beharrezkoak dira. Kapitalismoak ez lukeelako asko iraungo ordaindu gabeko lanik gabe.  Horregatik, ekonomia feministak lan handia egin du etxeko zaintzak garrantzi ekonomiko eta soziala duela erakusten.
Lan merkatuan emakumeen egoera gizonena baino okerragoa da; emakumeen parte-hartzea txikiagoa da, emakumeen jarduera tasa gizonena baino baxuagoa da eta hainbat lanbide eta lanpostu sexuaren arabera banatuta daude eta kasu askotan emakumeek gutxiago kobratzen dute. Bestalde, eskalako goiko postuetara emakume gutxiago iristen dira, hau da, askoz gehiago kostatzen zaie zuzendaritza postuetara iristea.
Hainbat esparrutako erabakien atzean genero rolak daude, adibidez lan baterako estereotipo batzuk ikusten direla egokiak eta batzuk desegokiak; adibidez, emakumeak umeak zaintzeko, etxeko ardurak egiteko etb. egokiak direla eta industriako lanpostuetarako desegokiak direla. Berdintasun ekonomikorako garrantzitsua da estereotipo horiek haustea.
Ekonomia feministak ekonomiaren analisia merkatuetatik haratago eramatea eta helburu ekonomikoak aldatzea da. Arazoa, helburua oso zabala dela eta tokiko errealitateari egokitu beharra dagoela. Hasteko, zein den nahi dugun bizitza adostu beharko genuke eta horretara iristeko zeintzuk diren beharrezko jarduera pentsatu beharko litzateke, baita botere publikoen aldetik zer espero daitekeen ere.

INFORMAZIOA: