2018(e)ko irailaren 30(a), igandea

Langile Istripuak

Udara hontan asko hitzegin da langileen istripuetaz, bero kolpeak, eta horrelako istrpiuak.
Zergatik izan daiteke hau? Langileen kondizio txarrak, segurtasun falta.
Enpresariei ez zaie inporta istripu hauek, 2017an 618 hildako izan dira, 2016an baino 8 gehiago, zifra oso handiak. Langileen sindikatuak honi kontra egiten ari dira, langileen kondizioak eta segurtasuna hobetzen saiatuz.
Hona hemen adibide bat:
http://www.lab.eus/es/areas/salud-laboral/322-lan-istripuak/7612-ingenieritza-eskolan-izandako-istripua-salatu-dugu-bilbon







Informazioa:https://www.lavanguardia.com/vida/20180215/44799619948/los-accidentes-laborales-provocaron-618-muertes-en-2017-11-mas-que-en-2016.html

2018(e)ko irailaren 29(a), larunbata

Berrikuntzarako laguntza publikoak soberan.



Normalean enpresek egoera ekonomikoa ona  ematen denean berrikuntzetan inbertitzen saiatu behako
lukete,baina dirudienez, aurtengo datuak ikusita, Euskadiko enpresek ez dute berraktibazio ekonomikoa
aprobetxatu berrikuntzetan  hainbeste inbertitzeko, ez dute gastatu Euskadiko gobernuak emandako
diru guztia.


Oso arriskutsua da, izan ere, egoera onean ez badute aprobetxatzen berrikuntzak egiteko ematen zaien
laguntzak are gutxiago lagunduko dute  dezelerazio ekonomiko bat datorrenean.
Horren ondorioz, Euskadiko enpresak beraien konpetentziarekiko atzeratuago geratuko dira.
Euskadi nahiz eta berrikuntzetan nahiko aurreratua egon ez da Europako liderra.
Hona hemen Europako zenbait herrialdek berrikuntzan egiten duten esfortzua ehunekotan emanda.

Europako herrialdeak
Enpresen inbertsioa berrikuntzako gastuarekiko
1 Eslovenia
%77
2 Irlanda
%73
3 Hungaria
%72
4 Austria
%71
5 Belgika
%71
12 Euskal herria
%55

Dena den Eusko Jaularitzak esan duenez datorren urterako %5 handituko du berrikuntzarako laguntzak




ITURRIAK:
-Datu hauek Bantec enpresak argitaratu ditu eta informearen izena "Gasto en I+D+i en Euskadi"
deitzen da

-EL PAIS VASCO egunkaria






2018(e)ko irailaren 28(a), ostirala

Banku popularra eta Santander bankuko fusioa

2017ko ekainean Santander bankuak, banku Popularra erosi zuen, banku Popularra
porrotean ez sartuko. Banku popularra handia izan arren eta bezero asko izan arren
(Espainiako laugarren handiena), Santander bankuak euro batengatik erosi zuen soilik.
Honek euro bat ordaintzeaz gain, 7.000 milioi euro ordaindu behar izan zituen onbideratzeko,
hau da, zor guztiak ordaintzeko eta porrota saihesteko. Banku berri hau pauso berriak
ematen joan da hauen bateratzerako, hau da Santander bankuko eta banku popularraren
fusioa; irailaren 28an, ostirala, ofiziala izango da. Fusio honi amaiera emateko bezero
guztien datu-basea elkartzea faltako litzateke, baita ordenagailuetako sistema eragingarria
aldatu eta ordenagailu guztietan sistema berdina jartzea ere.
Resultado de imagen de banco popular santanderOrain bulego asko elkartu beharko dituzte,
zona askotan bi banku baino gehiago
daudelako. Pertsonala menderatu beharko
dute banku hau aurrera eraman nahi badute.
Gainera, badago oraindik erretiroa hartu behar
ez lukeen jendea, eta aurten edo hurrengo
urtean erretiroa hartuko duena.   


Hala eta guztiz ere, operazio zaila da,
badagoelako hemendik kaltetuta ateratzen den
jendea, adibidez banku popularreko bezeroek akzio
guztiak galdu dituzte eta oraindik epaiketa asko gelditzen dira dena guztiz bukatzeko

Zor publikoa 3.000 milloira igo da

                              ZOR PUBLIKOA ESPAINIAN

Zor publikoa 3.000 milloira igo da dagoeneko BPGaren %98



2018ko zorpetze helburua %97koa da, baina urteko lehenengo sei hilabetetan gainditu da dagoeneko.
Administrazio publikoaren zorra ez da gelditu hazteari.
Espainiako bankuak dioenez, 1.163 milioi euro urteko bigarren hiruhilekoan hau da, BPGaren %98,1.
Orduan dagoeneko jarri zen helburua gainditu da.

Urtearen hasieran %0,6 gehiagokoa zen zorra baina jaistea lortu dute. Duela urte bat %99,4ekoa zen.

Autonomien aldetik zorra ere igo da 293 milioi, 3.500 milioi gehiago: aurreko urteko aldi berean baino% 2,5 gehiago lehengo urtearekin alderatua.

Gizarte Segurantza gehien igotzen dena da.7.500 milioi euroko zorrak 34.888 milioi eurokoak izan dira, aurreko hiruhilekoan baino% 27,5 gehiago. Urteroko tasan 2017 zenbakikoa bikoizten du.

Bartzelona da gutxieneko zorra duen autonomia %9ko erorketa lehengo urtekoarekin konparatuz. Madrilleko udaletxea da zorpetuena 3.200 milloiekin.

Katalunia, Valentzia, Andaluzia eta Madrilek eskualdeko zorra guztien bi heren kontutan hartzen dute eta, lehen hiruhilekoaren aldean, gora egin dute.
 BPGren portzentaje gisa, Valentziako Erkidegoa (% 41,8) zorpetuta dauden eskualdeen artean jarraitzen du.
Bestalde, Euskal, Madrilgo Erkidegoak eta Kanariar Uharteak BPGren zorra txikiena dute.



Resultado de imagen de la deuda publica
Bibliografia:

https://www.eleconomista.es/economia/noticias/9416610/09/18/Economia-Macro-La-deuda-publica-sube-en-mas-de-3000-millones-en-el-segundo-trimestre-y-supone-el-981-del-PIB.html

https://www.diariovasco.com/economia/deuda-publica-record-20180928141710-ntrc.html

https://www.diariovasco.com/economia/deuda-publica-record-20180928141710-ntrc.html

Argazkia:
https://www.google.es/url?sa=i&rct=j&q=&esrc=s&source=images&cd=&ved=2ahUKEwiXmNyXmN7dAhUEUBoKHcCACCQQjRx6BAgBEAU&url=https%3A%2F%2Felpais.com%2Feconomia%2F2017%2F02%2F17%2Factualidad%2F1487322699_506307.html&psig=AOvVaw3_U3boJiodC2uOq2Db3V7r&ust=1538240851771637

Black Friday

 Black Friday
Oraingo onetan Black Friday -etaz hitz  egingo dizuet , bere jatorria Estatu Batuetatik dator , nun denda txikiek gorritik , hau da , dirua galtzetik ,beltzera pasatzen ziren , hemendik, “Black”, nun familiak dendak arrasatzen zituzten Gabonetako opariak egiteko , baina oraingoan garrantzitsua ez da nondik datorren baizik eta bere inpaktu ekonomikoa eta baita bere zergatia.black friday bilaketarekin bat datozen irudiak

Ikusi dezakegun moduan  ostiral edo asteburu onek probokatzen duen kontsumismoaz hitz-egitera nator , hau da , ostiral bat behar zuena izan , asteburu bihurtu dute , gainera marka multinazional handiak epe hau aste bat ala  2 astez luzatzen dute “Online” dendetan.

2017 . urtean 7 miloi euro egin ziren online ostiralean , hau da 32,8% gehiago 2016 baino nun 5,3 miloi gastatu ziren .  

Baina Black friday-ak onek zer bilatzen du ? Azken finean kontsumismoa , hau da , ekonomiaren beste taktika bat jendeak dirua gasta dezan , hau da , prezioak jeitxi egiten direnez behar ez ditugun gauzak erostera bultzatzen digu honelako egunak .  Au da 24 h edo gehiago nun enpresa eta dendek prezioak jaitsi edota makilatzen dituzten beraiek irabazten ateratzeko , nun kontsumismoaren beharra anditzen duen .
black friday bilaketarekin bat datozen irudiak
Galdera da , zergatik España mailan estatu batuetako ideiak errepikatzen dira baina alderantziz ez ? Onen atzean interes ekonomiko handia dagoelako . Jendeak bakarrik alde onak jasotzen dituelako eta ez txarrak , nun aparatuak eta arropa lehenago apurtzea nahi duten jendeak modelo berriak erosi ditzaten eta orrela denbora utzi gabe erreparazio enpresei eta hauek itxi izan beharra jendeak gehiago erosteko .

Plusbalioa

Hiztegi ekonomikoan hainbat hitz zailak dira ikasten edo arraro samarrak egin daitezke. Ba al dakizu plusbalioa zer den?

Plusbalioa ekonomian XIX. mendetik ezagutzen da, izan ere Karl Marx pentsalariak asmatutako hitza da langileei beraiek enpresarentzat irabazten zuten diruarekin zer gertatzen zen azaltzeko.

Plusbalioa langileak lanean sortzen duen dirutik  enpresak hartzen duen diru kopurua da. Adibidez zuk enpresa bati hilabetean 3.000€-ko irabaziak sortu badizkiozu eta hilabete horretan 1.000€ kobratzen badituzu 2.000€ horiei plusbalioa deitzen zaie.

Nire ustetan plusbalioa erregulatu beharko litzateke, izan ere, enpresa buru batzuk gehiegi kobratzera iritsi daitezke.

Bibliografia:

https://www.youtube.com/watch?v=JIklTNJXA2I

2018(e)ko irailaren 27(a), osteguna

Espainako bankuak ohartarazten du: interes-tasen igoerak gertatzen badira burbuila inmobilarioa pitzatu dezaketela

Hasi aurretik nola iritsi garen hona jakin behar dugu.


Nola iritsi gara puntu honetara?

Krisia 2008-2014ean eragina izan du bankuan.

Estatu espainiarrean egoera larriagoa da, izan ere, goian esandakoari, burbuila inmobiliario erraldoiarena gehitu behar zaio. Burbuila honen errudun nagusiak espekulatzaileak badira ere, ez dute erantzukizun gutxiagorik berau saihestu ez dutenek: PP eta PSOE gobernuek, biek neurri berean.

Estatu espainiarrak duen beste arazo larri bat, finantza-baliabideen gabezia da. Gabezi hau ez da egun batetik bestera gertatu, eta aipatutako gobernu biek eratutako zerga-politikaren ondorioa da: zergen beherapenak, ondarearen gaineko zergaren desagerpena, kapital-errenten ordainketa eskasa (SICAV etan kokatuta dauden estatuko dirutzarik haundienak %1 ordaintzen dute bakarrik Sinestezina). 

Honi, iruzur fiskala gehitu behar zaio; gobernuek behin eta berriro aipatzeaz gain, ez dute berau kontrolatzeko neurri zehatzik ezartzen. Hau nahikoa ez balitz, estatuko hainbat tokitan egindako obra erraldoiek ekarri dituzten gastu ikaragarriak gogoratu behar ditugu: aireportuak, kongresu-jauregiak,…Ez dira erabiltzen eta ez dira erabiliko.

Iruzur fiskala: Foru aldundiari zergak ez ordaintzean gertatzen da.

Moduak:

Zerga ihesa: Diru sarrerak ezkutatzea ("Paradisu Fiskaletan") edo ondare gehikuntzak ez aitortzea.
Ezkutuko ekonomia*: Zirkuitu fiskaletan sartzen ez den jarduera ekonomikoa. (Haziendak kontrolatzen duena. ) 
Fakturak edo antzekoak faltsutzea. *Jarduera ekonomikoaren zati hori ez da ageri estatistika ofizialetan ez haren protagonistak, ez haren emaitzak, hauek deklaratzen ez direlako gertatzen da.                                               

Zer ondorio daude hauek betetzerakoan?
  1. Erakundeek eskaintzen dizkiguten zerbitzuak emateko ahalmena murrizten dira. (Hezkuntza, osasungintza, bekak, …) 
  2.  Gizartearentzat eragin negatiboa du, bereziki baliabide ekonomiko gutxi duten herritarrengan.
  3. Azken finean gure buruari kalte egiten diogu eta inguruan bizi diren gizarte osoari eragiten dio.
Zigorrak:
● 120.000€tik gorakoak delitu fiskalak dira; hortik beherakoak arauhausteak. 
● Delitu fiskala egiteagatik 1-5 urte arteko kartzela zigorra. (Ordaindu beharrekoa, egindako iruzurraren kopurua baino 6 aldiz handiagoa izan daiteke).
Zer egiten du haziendak bildutako diruarekin?
    Gipuzkoako Foru Aldundiaren gastuak

Espainiako Bankuare salbamenduan 60.613 milioi galdu ditu eta errugabea dela ematen du.
Gutxienez 60.613 milioi euro. Espainiako Bankuak egindako azken kalkulua da, ez da berreskuratuko. Zifra ez da urrun gelditzen Kontu Auzitegiak eskaintzen duenaren arabera, azken ikuskapen-txosten batean 60.718 milioi euro galduko liratekeela, ia ehun milioi aldera. Horrek esan nahi du dirua inbertitu den ia% 80 galdu egi dela, funtsean, 76.410 milioi euro baino gehiagoko diru-laguntzak jaso dituzten aurrezki kutxek aurrezteko.
La banca española dispara a máximos la liquidez que aparca en la hucha del BCE
Urteak igaro ondoren dirua berreskuratzen jon gara eta batzuk krisiatik ateratzen ari dira; egia da nahiko estable gaudela, eta empresa horiek diru gehiago lortu nahi dutela, baina ezin dugu onartu gauza berdina berriro gerta dadin, izan ere, diru asko galdu egingo delako.
Diru hori norbaiten poltsikoan egon beharko du, jende horrek ez zuen dirua berreskuratu eta ez zuen protestatu,; gaur egun dirua gure begi aurretik lapurtzen digute eta ez gara konturatzen.
Eta bada momentua egoera honetatik zerbait egin behar izana gure onetarako.




Espaniako Bankuak uste du interes-tasak gora egin ezgero aurretik eraman dezakeela inmobiliarien sektorearen eta eraikuntzaren errentagarritasuna. Jarraian, ikuskatzaile batek argitaratutako ikerketa baten ondoren, Espaniako enpresek finantzaketa-kostuen igoeraren eragina aztertu zuten lengo egunean. 

Espaniako Bankuak kudeatutako zenbakiek erakusten dutenez, eraikuntza-enpresak eta inmobiliarien enpresak finantzatutako diruzko prezioaren %1 gehitzea ez litzatekela errentagarria izango.
Erakundearen ustez, ondare garbian egindako itzulkinak(RoE, ingelezko siglen  arabera) zertxo bait zero azpitik mailetara eroriko litzatekeela.

Lehen etxebizitzak prezio onean zeudenean, jendea erosten hasi zen pila bat, baina denborarekin, prezioak igotzen joan ziren eta jendea ez zen asko fiatzen, orduan, jendea etxeak erosteari utzi zion, horregatik dirua lortu nahi du empresa horrek, ez duelako dirurik lortzen.

Adierazle batzuk, hala nola, etxebizitzak erosteko  kreditu-saldo handia,  sektorearen  erosketa prezioen igoera eta alokairua, hipoteka-gerrak eta sektore inmobiliariko gastuak oportunistikoen goseteek,  burbuila berri honen jaiotza azaltzen duten faktoreak dira.


Ondo dago krisia ondoren interes-tasak igotzea, baina momentu egokian igotzen jakin behar da eta badirudi oraindik ez dela momentua, denbora gehiago behar da eta pazientzia momentua iritsi arte.

Nork erabakiko du igo hala ez igoko diren?
Epaiketa batean ikusiko da.

Ondorioak gure esku daude.

Bibliografia




Pentsioak

PENTSIOAK
Hasteko, zer den pentsioa jakin behar dugu, gizarte segurantza edo beste erakunde pribatu batetik
aldika jasotzen den dirua da pentsioa, eta diru laguntza hori jasotzeko, pertsona batek behar duena
baino diru sarrera gutxiago lortu behar ditu, pertsona horiek pentsiodunak direla esaten dugu.
Bi pentsio sistema mota daude: Pribatua eta Publikoa.
Pribatua pertsona batek urtez urte berak osatutako aurrezkien kapitalizazioaz jasotzen duen pentsioa
da.
Publikoa aldiz, elkartasun printzipio batean oinarritzen dena, hau da, batek fondo komun batera
ekarpenak egiten ditu eta hortik guztientzako pentsioak ordaintzen dira.
Gaur egun hainbat protesta sortzen dituzte pentsiodunak pentsioen inguruan, herritarren %25 denez
gero. Eta bi eskari nagusi dituzte: Pentsio minimoa 1080 eurokoa izatea eta pentsioak KPIren arabera
igotzea.
KPIa soldatak zenbat handitu kalkulatzeko eta produktuen prezioaren igoera kalkulatzeko erabiltzen da.
Manifestazioetan asko entzun ohi den esaldi bat hau da: behar ez dituzten gauzak egiten dituztela
eta diru hori pentsiodunena dela.Horren adibide Donostiako metroa egiteko edota erraustegia
eraikitzeko dirua badagoela diote beraz pentsioak ordaintzeko dirua badagoela ere adierazi zuten
Donostiako pentsiodunek. Hau da, gobernuak pentsioetako dirua beste gauza batzuetan gastatzen
duela eta jendea oso kezkatuta dabil hemendik urte batzuetara pentsioak egongo ote diren edo ez
pentsatzen.

BIBLIOGRAFIA;
- https://www.berria.eus/albisteak/156732/manifestazio_bateratu_batera
_deitu_dute_hegoaldeko_pentsiodunek_urriaren_1ean_bilbon.htm
- https://eu.wikipedia.org/wiki/Pentsio
- https://www.berria.eus/paperekoa/2203/002/001/2018-07- 24/pentsioak_hizpide_pentsiodunik_gabe.htm
- https://bloga.laboralkutxa.com/kpia-zer-den-eta-nola-kalkulatzen-den/

2018(e)ko irailaren 26(a), asteazkena

FREE-TOURak

Betidanik, hiri baten historia, gastronomia, museoak, kultura… ezagutzeko gida turistiko bat kontratatu egin dugu. Honek salneurri finko bat du eta hau ordaindu ondoren, hiriari buruz dituen ezagutzak gurekin partekatzen ditu.
Resultado de imagen de free tour

Azken aldi honetan, Free-Tour deituriko bisitaldi modalitatea, geroz eta gehiago ikusten dugu. Bisitaldi hauek, ez dute tarifa finkorik, hau da, behin zerbitzua bukatu ondoren, zuk baloratzen duzu zenbat ordaindu beharrekoa, zure asetze mailaren arabera. Hasiera batean, Tourra dohainik izango balitz bezala saltzen digute baina, hasi baino lehen, gidak zerbitzua bukatu ondoren berak eskainitako esfortzu eta denbora balioesteko propina bat ematera gonbidatzen digu. Honek bisitaldiak lortutako etekinak kalkulatzea ezinezko egiten du eta ondorioz gida gehienek zergak ez ordaintzea lortzen dute. Gizarte Segurantzari egin beharreko kotizazioak saihestuz eta ekonomia ezkutua bermatuz.

Gida hauek, ez dute beraien jakinduria baieztatzen duen agiririk. Gida konbentzionalek ordea, bai. Hauek modalitate honen aurkako salaketa ugari egin dituzte. Espainian, Europar Batasunak ateratako araudi berriak eragin gutxi izan du, izan ere, legeak lan mota hau liberalizatu egin du eta titulua duen edonork, edozein lurraldetan gida turistiko gisa lan egin  dezake, inolako kontrolik gabe. Hala ere, autonomia erkidego bakoitzak bere legeak ditu eta kasu honetan, ez dago bisitaldi modalitate hau erregulatzen duen lege edo araudirik. Beraz enpresek, limbo legislatibo hau baliatzen dute beraien negozioa legalizatzeko.

Gida konbentziolalak, oso kezkatuak dabiltza kontu honekin. Batetik, jendeari oferta hobeago edo gutxienez atseginago bat eskaintzen diete Free Tour enpresek, hau da, produktuaren ordezko merkeago bat. Bestetik, gida konbentzionalen lana egiterako garaian edozeinek egin dezakeela eta titulua beharrezkoa ez dela ulertarazten dute.

Ondorioz, Free Tour hauek erregulatu arte, hauetako bat kontratatzen dugun bakoitzean zerga-ordainketen saihestea eragingo degu zeharka eta turismoak sortzen duen ekonomia lokalean galera bat ikusiko dugu honen ondorioz denbora igaro ahala.



2018(e)ko irailaren 24(a), astelehena

Enplegu-erregulazioko espedientea (EEE)

ENPLEGU-ERREGULAZIOKO ESPEDIENTEA (EEE)

Enplegu-erregulazioko espedientea edo gaztelaniaz ezagutzen den ERE kontzeptua asko entzun da azken urteetan, Espainiak igarotako krisi ekonomikoarengatik. 

EEE-a, definizioz, krisi egoeran dauden enpresei zuzendutako lan-mekanismo berezi bat da, mekanismo honek hiru gauza ahalbideratzen ditu: alde batetik, langileen lan orduak murriztea, bestalde, langileen kontratua denboraldi baterako suspenditu, edo azkenik, enpresaren langile asko kaleratzea.

Hiru motatako EEE daude enpresak hartuko duen erabakiaren arabera:
  • Iraungipena:  Enpresaren langileen zati handi bat kaleratzea, hau da, langile eta enpresa horren arteko kontratua "suntsitzea".
  • Etenaldia: Denbora batean bere lana eten egiten da langile batzuen jarduera, hau da, denbora batean langile horrek ezingo dira lanera joan.
  • Gutxitzea: Langile batzuen lan orduak gutxitzen dira, adibidez, langile batek egunean 8 ordu lan egiten baditu, EEE mota honen ondorioz egunean 6 ordu lan egin beharko ditu.
Baina, neurri hauek enpresarengatik justifikatuak egon behar dira, eta gutxienez ondorengo kausetako bat gertatu behar da EEE-a erabili ahal izateko:
  • Ekonomikoa: Enpresa egoera ekonomiko negatibo batean dagoenean.
  • Teknikoa: Produkzio tresnerian aldaketak, adibidez, enpresak makina berri bat erosten du, eta makina horrek lehen langile batek bere eskuekin egiten zuena egiten du, kasu horretan langilea enpresarentzat baliagarria izaten uzten du.
  • Antolakuntza: Langileen lan sisteman eta metodoan edo produkzioa antolatzeko moduan aldaketak ematen direnean.
  • Produkzioa: Produktu edo zerbitzuen eskarian aldaketak gertatzean. Esate baterako, enpresa batek produzitzen dituen produktuen eskaria murrizten da, eta enpresako jabeak erabaki ahal dezake EEE bat egitea langileen eguneroko lan orduak murrizteko, ez duelako ain beste esku-lan behar bere produktuak ekoizteko, beraien eskaria murriztu egin delako.



 Nire iritziz, EEE-a neurri oso estremoa iruditzen zait egoera txar batean dagoen enpresa baten egoera hobetzen saiatzeko, hau da, hasiera batean langile batekin adostutako lan baldintzak, eta bere lanaren ezaugarriak (zenbat ordu egunean) aldatzea. Egia da, langileak EEE-aren aurka ere eskubide batzuk ere dituela, baina Espainak pasatutako krisialdian askotan ikusi da nola enpresa askoren langileak lanik gabe gelditzen ziren honelako neurrien ondorioz.





BIBLIOGRAFIA:
  • http://gestionpyme.com/que-es-un-ere/
  • https://cursosinemweb.es/ere/
  • https://loentiendo.com/ere-expedientes-regulacion-empleo/
  • https://www.cuantovaleuneuro.es/cuando-se-puede-hacer-un-ere-en-una-empresa/





2018(e)ko irailaren 21(a), ostirala

BEZ-aren iruzurra Espainian

Espainian estatu guztiak bezala, estatuak inposatutako zergak ordaindu behar dituzu bestela fraude fiskal bat egiten ariko zinateke. Baina, badakigunez guztiek ez dute ordaintzen ordaindu beharrekoa. Bez-a ez ordaintzea Espainian jende mordo batentzako harro egon behar zaren egoera bat da, eta beste pertsona bat zuri esatean zergatik hori egin duzun, ez dela harro egon behar den zerbait eta gaizki dagoela, beraiek ematen dituzten arrazoiak ez dira guztiz egokiak: politikoak berdina egiten dutela “gure diruarekin”. Jendea konturatu behar dena da, zerga horiekin, guztiok ordaindu behar ditugunak, zerbitzu publikoen horniketara erabiltzen dutela eta batek ordaintzen ez duenean besteei kalte egiten duela irakatsi egin behar zaio jendeari.

Gaur atera den notizia, eta toki guztietan hitz egiten ari dena hauxe da: Bez-aren eraginez Espainian iruzurtu den diru kantitatea da, konkretuki, 1966milioi euro direla. Iruzur honek Espainiako Barne Produktu Gordineko (BPG)-aren %26 da (ez dakigu zifra zehatza, iruzurtu duenak ez duelako esaten berak egin duela publikoki, baina bai posible da ateratzea zifra publikoekin). 1966 milioi hauek, azkenean bildu zutenaren %3 da.

Hau, ondorioztatu dezakedanez diru asko da, baina gauza guztietan badaude toki batzuetan hobeto egiten dutenak eta txartoago. Adibidez, Bez-a ez iruzurtzeko Danimarkan eta Suedian ezin duzu kasu gehienetan txanponekin ordaindu, txartelez egin behar duzu Bez-a eta gainerako zergak ordaintzeko. Beraien erosketen %25 txanponak eta billeteak erabiltzen dituzte ordaintzeko. Ez dakit, zer egin behar dugun guztiok ordaindu ahal izateko, agian ez litzaigukegu hain gaizki etorri ondokoen aurrerapenei begiratzea.

Bibliografia:
-https://www.elperiodicodearagon.com/noticias/economia/fraude-iva-espana-supone-26-pib_121277.html
-http://www.elmundo.es/economia/2018/09/21/5ba50f4ce2704ed6938b4735.html
-http://www.europapress.es/economia/fiscal-00347/noticia-espana-dejo-ingresar-casi-2000-millones-euros-fraude-iva-2016-20180921141322.html

-http://www.rtve.es/noticias/20160101/dinamarca-principio-del-fin-del-dinero-efectivo/1280033.shtml