2018(e)ko apirilaren 29(a), igandea

banco central de europa bilaketarekin bat datozen irudiak

EUROPAKO BANKU ZENTRALA


Europako Banku Zentralak euroaren barneko herrialdeen interes-tasak finkatzen dituen europar erakundea da. Haien helburua moneta politika gauzatzea da.
*Moneta politika-----> zirkulazioan dagoen diru kantitatea jendearen eskuetan dagoen legezko diruaz eta hark bankuetan dituen gordailuez osatuta dago. Honek kontrolatzen du zirkulazioan dagoen diru kantitatea, eta banku pribatuen zein merkataritza bankuen funtzionamendua gainberatzen du.
Europako Banku Zentralaren funtzio nagusia Ekonomia eta Diru Batasuneko diru politika ezartzea da (interes tasak ezarri eta diru eskaintza kontrolatu).
Europako Banku Zentralaren helburu nagusia prezioen egonkortasuna bermatzea da, eta ekonomia eta diru batasuna gauzatzeko ezinbesteko erakundea da. Sortu ahal izateko, lehenengo, diruaren batasunaren prozesuan parte hartu zuten herrialdeetan, autonomia eman zitzaien lekuan lekuko Banku Zentralei diru politikaren arloan, ondoren, banku zentralnazionalek Europako Banku Zentralari diru politikari buruzko subiranotasuna eman ziezaioten. Europako Banku Zentrala diru politika ezartzeko leku zentrala izan arren, herrialde bakoitzeko Banku Zentralekin harremana izango du, sakonago ezagutzen dituzte lekuan lekuko ekonomien ezaugarriak. Europako Banku Zentralak eta Ekonomia eta Diru Batasunean parte hartzen duten herrialdeetako Banku Zentralek, Europako Banku Zentralen Sistema osatzen dute.
.

2018(e)ko apirilaren 28(a), larunbata

Diruaren balioa



DIRUAREN BALIOA:


Dirua, ordaintzeko modua da. Aspaldi, dirua ez zenean existitzen, trukea erabiltzen zen, hau da, ondasun edo zerbitzuak elkarren artean trukatzen zituzten.

Diruak funtzio batzuk ditu, prezioak ordaintzea ahal bidetzen diguna. Beraz, ezin dira merkantzia guztiak dirua bezala erabili, adibidez, sagarrak ez dute biltegi gisa bezala balio, izan ere, usteltzen direlako.

Gaur egun, diruari, fiduziarioa deitzen zaio, izan ere, erabiltzaileari sinesmena edo konfiantza ematen diogulako. Hortaz, etorkizun batean balioa izango du trukatzeko garaian, eta ordaintzeko modu gisa bezala onartzen da. Baina beste ikuspuntu batetik ikusita, ez baldin ba dugu konfiantza ematen balio horiei, billeteak paper zatiak izango balira pentsatuko genuke.

Diru fiduziario beste hainbat bankuetatik erabiltzen da eta bere balioa beste txanponekin neurtzen da balio bera emateko. Adibidez, Chinan edo Estatu Batuetan euroa ordez beste ordaintzeko modu ez beridin bat dute dirua erabiltzeko. Estatu Batuetan dolarra erabiltzen da eta guk euro 1 esaten dugunean, beraientzako 1,10 dolar edo beste tokietan 0,70 libra izango ziren.

Dirua neurtzeko garaian, herrialde ez berdinetan hainbat gauza kontuan hartzen dituzte, esate baterako, interesak, inflazio tasak eta abar.

2018(e)ko apirilaren 23(a), astelehena

Lan-esplotazioak sexu esplotazioa gainditzen du

Europako Kontseiluak adierazi du lanaren ustiapena Europan zehar handitzen ari dela, hainbat herrialdetan esplotazio sexualak gainditu du giza trafikoaren forma nagusia eta arazo honek etorkinei, ijitoei eta kale-haurrei bereziki eragiten die. Bere urteko txostenean, Kontseiluaren Gizakiaren Trafikoko Borrokarako Adituen Taldeak ohartarazi zuen irudi ofizialek arazoaren benetako magnitudeak gutxietsi behar zirela eta orain arte egindako zenbait epaiketa eta konbentzimendurengatik damutu zen.

Analisiaren arabera, lan-esplotazioa "pertsona nagusien trafiko moduan sortu da", Erresuma Batuan, Belgikan, Portugalen, Serbia, Zipren eta Georgian. Hurrak eta emakumeak ere afekatuta daude honengatik, emakumezkoak bereziki, etxeko lanetan eta laguntza lan batzuetan ustiapen bikoitza izaten dute, lan eta sexu biktimak dira. Geroz eta jende gehiago ari dira trafikatzen lan-esplotaziora, eta hori gertatzen da bereziki herrialde kideetan, baina elkarren artean ere, nazioarte mailan.

Gaur egun, ebaluazio-ziklo bat egiten ari da herrialde bakoitzean, trafikoa prebenitzeko, biktimak babesteko eta delitu-emaileen akusazioen aurreikusitako legegintzako neurrien eraginpean.
 Resultado de imagen de La explotación laboral

2018(e)ko apirilaren 22(a), igandea

Ekonomia estilo zaharrean babesten!

Estatu batuak edo hobe esan da, Donald Trumpek Estatu Batuetako ekonomia babestu nahi du, baina estilo zaharrean, hau da, zergak ezarri nahi ditu, Estatu Batuetan saldu nahi diren produktuei eta Estatu Batuetako jatorria ez badute. Adibidez Europatik Ameriketara hainbat kotxe sorta joan ohi dira, eta Trumpek zergak jartzea pentsatu zuen produktuen sarreran. Askoz garestiagoak bihurtuko lirateke Estatu batuetako jatorririk ez duten produktuak.

Baina honen arazoa, hauxe da; ekonomia babesteko estilo mota hau zaharra dela, eta ekonomia hobetu ordez gehienetan barrerak sortzen dituela. Beraz, hasiera batean Trumpek bere kontseilarien aholkuak jarraituz proposamen hori atzera bota du, hots, Europari zergak  ezarri gabe jarraitzea.

impuestos de china a estados unidos bilaketarekin bat datozen irudiak
Europak hau geratu ezkero, neurriak hartuko lituzke, zergak jarriaz, eta Estatu Batuak eta Europa modu batera esanda aliatuak izan dira gai hauetan eta hitzarmenera iritsiko lirateke. Arrazoi honen gaitik Trumpek, Txinari eraso egin dio, izan ere, Txina esparru hauetan beraien kabuz joan dira gehienetan, hau da, ez dira inoiz exijentzia ekonomikoetara egokitu, baina, Trumpek ezer ez zela gertatuko uste zuen, eta Txinak berriz, berdina egin du.


Guzti honek argi uzten du ekonomia lokala babesteko metodo hauek zaharrak direla eta gehienetan arazo gehiago sortzen dituela. Prezioa altuak sorrarazten ditu, eta jendea eskasia nabarmenduko luke.

Krisia (Euskal Herrian)

KRISIA (EUSKAL HERRIAN)

2008an, krisia gertatu zenean, Euskal Herriak atzeraldi nabarmen bat jasan zuen, ekonomi krisi larri bat.  Hazkunde ekonomiko urriak eta batzuetan negatiboak ekartzeaz gainera, ondorio sozioekonomiko larriak eragin ditu, hala nola langabezia tasa altuak, enpresa itxiera eta porrotak, soldata-murrizketak, lan kondizio gogorragoak eta pobrezia handiagoa.

Hiruhilabeteko langabeziaren datuak %etan
Probintzia
1. H 2007
2. H 2007
3. H 2007
4. H 2007
1. H 2008
2. H 2007
3. H 2007
4. H 2007
1. H 2009
2. H 2009
Araba
%6,53
%4,36
%4,68
%4,25
%2,99
%4,26
%4,24
%7,53
%9,56
%9,20
Bizkaia
%7,20
%7,40
%7,68
%6,62
%6,88
%5,72
%7,78
%9,57
%11,47
%11,83
Gipuzkoa
%5,83
%4,63
%4,12
%5,04
%4,83
%4,77
%4,80
%6,68
%8,91
%9,08
Nafarroa
%5,14
%,5,26
%4,38
%4,27
%6,05
%5,62
%7,09
%8,12
%10,41
%12,23
Estatua
%8,47
%7,95
%8,03
%8,60
%9,63
%10,44
%11,33
%13,96
%17,36
%17,92

Eta nola sartu ginan krisian?

Eragin desberdinetatik sor daiteke krisi bat; gerrak, finantza-sistemaren desegokitasuna, hondamendiak, espekulazio edo sistema soziopolitikoaren jasan-ezintasun edota beste hainbat kausa asko.

Baina, erreza al da hemendik ateratzea? Eta nola aterako gera?

Dirua mugimenduan jarri behar da, orduan, prezioak jaitsi edo zergak igo behar dira, jendea erosten hasteko, eta berriro konfiantza hori lortzeko. Eta honen ondorioz, ekonomia hobetzen doan eñean, gehiago ekoitziko dugu eta langabezia tasa hori murriztu al izango dugu.

2018(e)ko apirilaren 21(a), larunbata

Turismoaren garrantzia (Euskal Herrian)

Turismoaren garrantzia (Euskal Herrian)



Turismoaren garrantzia, ekonomiaren zati handi bat hartzen du. Turismoarekin, leku baten edo estatu baten ekonomia handitu egiten du, hau da, diruaren zati handi bat, turismoarekin lortu egiten da. Eta horrekin, enplegu berriak sortu egiten dira. Bestetik ere, turismoak gero eta garrantzia handiago du lurraldeko barne produktu gordinean.
Turismoa Euskal Herrian. Bidaiarien urte arteko hazkunde-tasa, 2007-2015
Adibidez, Euskal Herrian, turismoak enplegu asko sortu ditu. 2015ean, turismoak 15.000 enplegu berri sortu egin zituen, eta hau handitzen eta handitzen doa. Baina honek ere hainbat ondorio ekar ditzake, adibidez:

  1. Lan merkatuaren alorrean enplegu gehiago dakar turismoak, baina lan baldintza prekarioak.
  2. Zenbait zonaldek nozitzen duen saturazioa kontuan hartu beharrekoa da, prezioak garestitzea eta bizikidetza arazoak baitakartza gune turistikoenetan; kostalde eta hiriburuetako eremu jakinetan batez ere.
  3. Barnealdeak turismo gehiago hartuko luke, baina sustapen beharra agerikoa da.
  4. Turismoaren sustapen estrategia batek hainbat jarduera bazterrean uztea lekarke (laborantza, arrantza…).

Ondorioz, esan dezakegu, nahiz eta turismoak euskal herriko ekonomia bultzatu eta enplegu berriak sortu, baditu hainbat kontra.






BIBLIOGRAFIA: http://www.gipuzkoa.eus/eu//-/anlfkndflnk
https://gaindegia.eus/eu/turismoa-Euskal-Herrian

Facebooken erorialdia

Facebooken erorialdia
Facebook sare sozialean jaitsierak egon dira. Facebook-ek jaso dituen kritika sozialen ondorioz gertatu da hau. Sozietateaen inpaktu negatiboek eta gizakiaren psikologiaren ondorio nabarmenengatik gertatu da hau. Facebook-aren  akzioak %4,8 jaitsi ziren, aldi berean,kontuak gehitzeari utzi zionez , 10 milioiko jarduera ordea bere ohiko batezbestekoarekin konparatuz galdu zuen. Facebookerako bere inpaktu negatiboengatik eta kritikengatik, enpresak haiek isilarazten saiatzeko hartu zituen neurrietarako kritiken erdian, erabiltzaile-kopuruak hazteari utzi zion eta  batezbesteko normalaren baino aktibo gutxiago daude. Aldi berean, konpainiaren akzioak jaitsi ziren ere.
Sare sozialak aitortu zuen (erabiltzaileak) sare sozialean pasatzen duten denboran jaistean dagoela, enpresak erreakzionatzen duen gizarteko  bere inpaktuari buruz egindako eztabaidaren bitartean, Bloomberg-a seinalatu zuen. Azken hiru hilabeteko neurketan 1.400 milioi erabiltzaile aktibo egon ziren, apur bat gutxiago,  1.410 milioi izan zen batezbestekoa Bloomberg-ek kontsultatu zuen analisian. Bestetik, 10 milioi erabiltzaileko arreta aktiboaren galera horren inpaktua sentitu zen % 4.8ren jaitsiera bat  poltsan, Mark Zuckerberg-en konpainiaren akzioak eror zitezela ondoren eman zion 186.89-ko kotizazioa.
Reuters-ek Facebookek itxaroten zuela ohartarazi zuela, urtarrilaren hasieran, gogoratu zuen bere feed-erako aldaketek kanbio ekefekak eragin zezaketela. Hilabete berdinaren erdialdean esan  zen bezala, aldaketa horiek argitalpenetan eragingo lukete, bideoek eta erabiltzaileek ikusten dituzten argazkiek lehentasuna eman ziezaietela lagunek partekatzen dituzten edukiei, komunikabideen eta marken informazioaren berrien kalterako, pertsona batek aukeratu zituen kontu haietako ere. Zuckerberg-ek komunikatu batean esan zuen 2017a "urte sendoa" izan zela Facebookerako, baina ere urte gogorrena. Aipatzen zuen, Wall Street The-ren arabera , 12.97 USD-etarako bere irabazien igoerakin batera, % 61, legegileetako kritika hazkorra, bezeroak eta berezko enpresaren jendea eta guzti gorabehera publizitate-merkatu digitaleko bere nagusitasun jarraituaren oroigarri nabarmena izan zela.






2018(e)ko apirilaren 19(a), osteguna

Internet bidez erosteko abantailak eta desabantailak

Internet bidez erosteko abantailak eta desabantailak


Azken urteotan internet bidez eroketak egitea erosketa ia-ia ohikoena egin zaigu gehienontzat. Noski, badago nor oraindik ez duela ezer ez erosi inoiz internet bidez, bai fidatzen ez direlako eta bai erabilgarria ikusten ez dutelako internet bidezko erosketa.

Dudarik gabe internet bidezko erosketa orrialde ospetsuena eta erabiliena Amazon da, bertan telefono mugikorrak, galletak, panpinak, irratiak, eta pentsa dezakegun guztia saltzen dute, baino oraindik badago jendea ez duela erosten gauzak internet bidez, eta hari lotuta, zein dira internet bidez erosteko abantailak eta desabantailak?

Has gaitezen desabantailekin, egia esan, nahiz eta nire ustez gutxiago diren abantailak baino, aipatu behar dira, pertsona batzuentzat abantailak baino pisutsuagoak izan daitezkeelako erosterako garaian. Lehenik, gehiegi gastatu dezakegu askotan internet bidez erosketak egitean, bertan denetarik dagoelako, eta gauza tentatzaile mordo bat ikusi dezakegulako sarean. Bigarrenik, produktu askoren kalitatea airean egon daiteke batzuetan, esaterako, arroparen kasuan, ezin dugu jakin zehatz-mehatz ea kalitatea ona den ala ez, ukitu arte, eta geroztik arriskua da batzuetan horrelako produktuak erosterakoan. Horrez gain, internet bidezko erosketak egiteko webguneetako bueltatzeko legea askotan arriskatua izan daiteke, hau da, produktu bat erosterakoan, gustatu ez bazaio erosleari, zaila bihur daiteke bueltatzea produktu hori internet bidezko erosketa webgune askotan (noski, beste askotan ez), eta hori kontuan hartzeko gauza bat da erosterakoan. Azkenik, garraioa da, eta honek bi desabantaila ditu, lehenik garraioaren kostua (produktuaren kostuari gehitzen zaiona), eta bigarrenik garraioaren denbora (kasu batzuetan hilabete bat baino gehiago iraun dezakete).

Hori esanda, abantaila asko ere baditu internet bidez erosteak. Lehenik, erosteko erosotasuna da, hau da, ordenagailutik erosi dezakegu, mugikorretik, bidaiatzen gaudenean, lanean gaudenean… Pentsa ezin dezakegun modu eta tokietatik erosi dezakegu nahi duguna. Bigarrenik, eta aurreko arrazoiaren erosotasunarekin batera, denda fisiko batera joan behar ez izatea da, hau da, ez dugu pentsatu behar nora joan behar garen erosi behar duguna erosteko, edozein lekutatik eros dezakegulako. Horrez gain, baino arrazoi berari lotuta, denda batera joatean ditugun desabantaila batzuk saihestu ahal ditugu, esaterako ilara luzeak itxarotea, parkinetako sarrerak ez ordaintzea etab. Azkenik, aukera ezberdinen abantaila da, hau da, minutu gutxitan produktu baten beste hainbat pareko produktu aurki ditzakegu, eta batzuetan bilatzen duguna baino hobeagoa izan daiteke.

Ondorioz, norberaren aukera da internet bidez edo denda fisikoetan erostea, eta pertsona batzuei bata irudituko zaie komenigarriagoa eta beste batzuei beste aukera, baino dudik gabe esan dezakeguna zera da, internet bidezko erosketak mundua aldatu du.

Gaixo jartzearen prezioa






Egungo gizarteko bizi ohiturak direla eta, gaixotasunak nabarmen handitu dira azken urteetan eta aurreikusten da datozen urteetan igotzen jarraituko dutela %30era ailegatu arte.Horregatik botiken prezioak ere igoera nabarmena izaten ari dira jada.

 Ikertzaileek egiten dituzten aurreikuspenetan , aurreikusten dute, minbizia pairatzen duen pertsona batek gutxigorabehera 100.000 euro gastatu beharko dituela gaixotasuna sendatzeko botika eta tratamenduetan. Normalen, botikei prezioa industria farmazeutikoak ezartzen dizkiete, baina beraien inteserako, gizartearen interes publikoa kontuan hartu gabe. Horrela botika horiek egiten dituztenak izugarrizko dirutza ateratzen dute, eta beste aldean gizartea dago, askotan botika horiek ordaintzeko diru nahikoa ez duena.

Honek guztiak, ospitaleetan eta bertako langileria eta tresnerian eragin du, murrizketak etorri baitira gaixo hauek zaintzeko zegoen pertsonal sanitarioan, gaixotasun hauek sendatzeko zegoen makinaria eta tresnerian eta baita gaixotasun hauek antzemateko pertsonal eta tresnerian ere. Baina, guzti hauen aurrean gobernuak ez du ezer egiten eta ELA eta LAB sindikatuek dioten moduan " egoera jasangarria da gizartearentzat".

Horretarako, sindikatuek gobernuari eta industria farmazeutikoari prezioak jeisteko eskatutu diete, eta beren interesez soilik ez arduratzeko, baizik gehiengoa den gizartearena. Gizaki ororen eskubidea baita gaixotzen denean botika eskuratzeko eskubidea.

Errenta aitorpena



Dagoeneko, iritsi zaigu apirila eta denok dakigun bezala, urtero errenta aitorpena egin beharrean aurkitzen gara. Dagoeneko, portzentajea handi bati errenta aitorpena egin da etxera bidali zaie beraiek onartu ala ez onartu ikusteko.

Gutxigorabehera, 375.000 pertsonek egin beharko duten aurten errenta aitorpena eta hauetatik 250.000 etxean jaso du onartu nahi izan ezkero. Pasa den urtean, etxera bidalitako %86,4 ek onartu zuten, hau da, 216.153 pertsonek guztira. 75.000 pentsiodunek, ez dute errenta aitorpenik egin behar izango 12.000 euro baino gutxiago irabazten dutelako urtean.
Lehen aipatu bezala, 250.000 pertsona horietatik, hau da, errenta aitorpena etxean jasoko dutenetatik, %10 ek lehenengo egunean onartu ohi dute, hau da, 25.000 gipuzkoarrek onartuko dute. Onartua izan ondoren, dirua itzultzea hiru egun barru egiten da gutxi gorabehera eta esan behar dugu, askorentzat “paga extra” bat dela.

Denok dakigu, komenigarria dela, nahiz eta etxean egin da jaso ondo egin diguten edo ez errebisatzea. Horretarako, gipuzkoan, 11 ofizina prest dauzkagu. Hiru Donostian, bat Azpeitian, Beasainen, Bergara, Eibar, errenteria, Hernani, Irun eta Tolosan. Hauetan jendearentzat ateak apirilaren 23 irekiko dira eta ekainaren 30 arte ariko dira lanean goizeko zortzietatik arratsaldeko ordubiak arte (larunbatak barne).

Hau zuzentzen duen Jabier Larrañagak, pasatako urtean Araban izandako akats bati aurre egiteko oso denbora gutxi behar izan bazuen ere, 6.000 autolikidazio zuzendu behar izan zituzten, oker bat zela medio, espero du aurtengo aitorpena positiboa izan dadin guztiontzat.

2018(e)ko apirilaren 14(a), larunbata

Langabezia Euskal Herrian




LANGABEZIA EUSKAL HERRIAN

Lehenik eta behin, zer da langabezia? Denok dakigun moduan, Langilearen nahiaz besteko
kausaren batengatik lanik ez izatea da langabezia, eta gaur egun gure inguruan nabarmen 
gertatzen det zerbait dela esan dezakegu. 

Euskal Herrian 225.354 langabetu daude, 2017ko datuen arabera, baina langabeziak behera 
egin du azken hiruhilekoan, hau da, 12.400 langabetu gutxiago daude Euskal Herrian. 
Hegoaldeko lurralde guztietan jaitsi da langabezia, Ipar Euskal Herrian berriz, berdin jarraitzen 
du. Araban 1.300 langabetu gutxiago daude, Bizkaian -8.100, Gipuzkoan -400, Nafarroan
-2.600 eta Iparraldeko langabezia mantendu egiten da. 

2018an berriz, 249 langabe gutxiago zenbatu dituzte martxoan Hego Euskal Herrian. EAEn 
71 pertsona gutxiago daude lan bila, otsailarekin alderatuta, eta 178 gutxiago Nafarroan. Urte 
osoa kontuan hartuta, jaitsiera handiagoa da, Nafarroan % 11ra iritsita.

Zehazki, 71 pertsona gutxiago daude lan bila EAEn, otsailarekin alderatuta, eta 127.164
langabe daude guztira. Nafarroan, aldiz, 178 gutxiago daude, eta 35.910 dira langabeak. Urte 
oso batean, hau da, 2017ko martxotik, 10.339 langabe gutxiago daude EAEn, Espainiako 
batez bestetik gora geratuta. 

Bizkaian 274 langabe gehiago izan dira martxoan, aurreko hilabetearekin alderatuta, baina 
4.872 gutxiago 2017ko martxoarekin alderatzen badugu.

Gipuzkoan, 271 pertsona gutxiago hilabetean, eta 4.140 gutxiago urtebetean, hau da, 
gutxiago.

Araban, 74 lagun gutxiago zenbatu dituzte enplegu zerbitzu publikoek, aurreko hilabetearekin 
alderatuta, eta 1.981 gutxiago iazko epe berarekin alderatuta. 

Nafarroako 35.910 langabeetatik, 15.091 gizonezkoak dira eta 20.819 emakumezkoak. 

2018ko Martxoa igaro eta gero, 73.402 langabe zenbatu dituzte Bizkaian, 33.331 Gipuzkoan 
eta 20.431 Araban. Bestalde, 127.164 langabeetatik, 55.090 gizonezkoak dira eta 72.074 
emakumezkoak. Gainera, 25 urtetik gorako langabeak 119.675 dira, eta gainontzekoak, hau 
da 25 urtetik beherakoak 7.489 dira. Urtebetean 4.443 pertsona gutxiago daude langabezian.

Estatua bere osotasunean kontuan hartuta, 47.697 langabe gutxiago izan dira martxoan, 
aurreko hilabetearekin alderatuta, nahiz eta oraindik langabe kopurua 3.422.551era iritsi. 

-nafarroan-2018ko-martxoan-249-langabe-gutxiago/