Igande eta jai egunetan merkataritza irekitzearen aurkako plataforma osatzen duten eragileek salatu dutenez, EAEko merkataritza sektorearen oreka mehatxupean dago. Izan ere, elikadura alorreko kate handiak, Carrefour Express, Simply, Supercor, Coviran... pixkanaka pixkanaka irekitze-eredu bat hedatzen ari dira, urteko egun guztietan irekita egoteko, kasu askotan 24 orduko formatuetan 365 egunetan.
Horietako batzuk, frankiziatutako merkatari txikiak dira, eta kasu batzuetan, marka handiek beraien interesak bultzatzeko erabiltzen dituzte. Elkarlan horren ondorioz, ordutegien liberalizazioa dator eta horrek merkatari txikien gainbera eragiten du. Behin ohitura hori inposaturik, merkatari txikiei ohitura betetzea besterik ez zaie geratzen.
Azkenean, sektoreko eskubideak errespetatzen dituztenak, merkatari txikiak, dira kaltetuak ateratzen direnak. Kate handiek zabaltzen dituzten ohitura berriak jarraitu behar dituztelako, atzean geratu nahi ez badute. Gainera, kate handi horien ondorioz, denda txiki batzuk desagertu egiten dira.
Egoera horren aurrean, kontsumitzaileon jarrera garrantzitsua da. Gure erosketak egiten ditugunean, egunak eta ordutegiak errespetatzea ezinbestekoa da, kate handiak mendera ez gaitzaten. Kontuan hartu behar da, egun guztietako ereduaren bidez, multinazionalen jabe bakan batzuk besterik ez direla ateratzen irabazten. Beraz, zerbait erosterako garaian, kontuan hartu ze egun eta ze ordu den.
Informazio iturria:
https://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20181218/saltokiak-igande-eta-jai-egunetan-ez-irekitzeko-kontzientziazio-eta-salaketa-kanpaina-abiatuko-dute
https://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20181218/saltokiak-igande-eta-jai-egunetan-ez-irekitzeko-kontzientziazio-eta-salaketa-kanpaina-abiatuko-dute