2017(e)ko abenduaren 30(a), larunbata

Egunero ohartzen ez garen harren, ikusten dira enpresa askoren lehia.
Gaur egun, geroz eta teknologia hobea eta garatuarengatik, gure ingurunea zaborrez bete harren, atmosfera kaltetzen profesionalak gara ere.

Valencia, España - BicicletasValentzian, geroz eta gehiago dira deitutako “bike to work” erabiltzen dutenak. Autobusa, kotxea eta denak alde batera utzita, gehiago dira bizikleta erabiltzeari ekin diotenak. Esan dugun bezala, ekonomian egindako aurrerapenei esker, hiri handietan izan diren kutsapen nabarmenengatik, geroz eta gehiago dira ingurunea zaindu nahi dutenak. Esan daitekeelako, ekonomikoki hitz eginda, bizikleta kotxea baino merkeagoa delako, baita autobusa baino, eta gainera nahi aña denbora edo edonoiz erabili dezakezu.

Honekin batera lan nabarmena egiten du  “start up ciclogreen” plataforma batzuk diseinatuz enpresa batzuentzako, saritzat ohitura hau  betetzen duten langileentzako. Beraz, antolatu egin zuten hilabete oso bat bizikletaz jendea mugiarazteko. Beraz enpresen lehia ikusi daiteke kanpaldi honekin batera beraien langileak irabazleak izateko proposamenarekin. Irabazleak, diru asko suertatzen zuen.

rivalidad de las enpresas bilaketarekin bat datozen irudiakEkonomia, dirua eta lehiarekin batera esan daiteke, maiz ikusten dugula enpresen lehia. Ez lehia hau bezalakoa, ikusten dugun lehia normalean saltzen duten produktuari buruzkoa da baina lehia beti diruarengatik suertatzen da, eta hau izan daiteke adibide nabarmenetako bat.  Gehienetan ikusten dugun lehia, produktu berberekoa izaten da bina saltzaileak markako produktu desberdinak saldu nahi dituzte, bertan hasi egiten da lehia marken eta produktuengatik. Adibide esanguratsu bat izan daiteke apple eta samsungen lehia. Esan dezakegu enpresen arteko lehia ikusi zela kanpaina honetan, eta gehienetan edo beti suertatzen den lehia enpresetakoa bada, guztiaren atzean dirua egongo da. Beraz, esan daiteke enpresen lehia egunerokoan ikusi dezakegula.

2017(e)ko abenduaren 29(a), ostirala

GABONAK EUSKAL HERRIAN

Euskal Herrian beste hainbat lekuetan bezala “Gabon jaiak” oso data esanguratsu eta garrantzitsuak dira. Familia asko urte guztia elkar ikusi gabe egon ondoren elkartu egiten dira eguberri, urtezaharra eta egun garrantzitsu horiek denek batera ospatzeko. Bestalde gazte eta helduen gehiengoak gauean ateratzeko aprobetxatzen du, zerbait hartzera joateko, taberna barrutan orduak pasatzeko eta urte guztian jasandakoak ahazteko. Azkenik, guztioi gustatzen zaigu data hauetan opariak jasotzea, Olentzero edo Errege Magoak direla ere. Abenduaren 25ean edo urtarrilaren 6ean esnatu eta zuhaitz azpian opariak edukitzea eta horiek irekitzeko gogoa geroz eta ohikoago da, jada tradizio bilakatu da.

Data hauen ezaugarriak direla eta, duela hiru urte egindako ikerketa batean honako emaitza hauek atera ziren:
EAEko herritarren % 11,43k (160.525 pertsona inguruk) mailegu bat eskatuko du Gabonetako erosketak ordaindu ahal izateko, opariak, janaria, bidaiak etab.
Nafarroan ordea oraindik gehiagok, % 12,53k jo beharko dute finantziazio mota horretara baina hala ere Espainiako estatuan baina gutxiago da kasu horietan. Ikerketaren arabera Espainia mailan %12,9k eskatu beharko du mailegua, oso zifra altua dena.

Ikerketaren emaitzen arabera, kontsumitzaileek 671€ inguru kontsumitzen dituzte data hauetan gutxi gora behera. 264€ inguru hau da %39a opariak erosteko, 212€ edo %32a janarietarako (urtezaharreko afaria, eguberrietako bazkaria…) bestetik, 104€ inguru, %15a bidaiatzeko (askotan familiarekin elkartzeko, eskiatzera joateko edo besterik gabe oporrak kanpoan pasatzeko izan ohi dira arrazoi nagusiak). Azkenik 91€ edo %14a aisialdirako izaten da, data hauetan urtean zehar gutxi edo egiten ez diren gauzak egin ahal izateko.


compras navideñas bilaketarekin bat datozen irudiak

2017(e)ko abenduaren 22(a), ostirala

Krisia

KRISIA
Krisia pertsona, erakunde, gizarte eta oro har sistema batean, funtzionamendu egoki edo normalarekin bat ez datorren egoerari dagokio. Adiera zabalean, edonolako egoera larri bati ere krisi deritzo. Krisiak gertatzen diren arloak zein diren, krisi ekonomiko, krisi politikoak edo ingurumen krisiak izan daitezke, besteak beste. Pertsona baten bizitzaren kasuan krisi pertsonalak izan daitezke, familiarekiko harremanetan edo osasunari dagokionean esaterako.


Krisia eragin dezakeen faktore edo krisia gertatzen den aldi eta egoerari kritikoa dela esaten zaio. Gehienetan aurre ikus ezinezko eta uste gabeko faktoreek eragiten dute gehienetan, sistema batzuetan krisiak aldiro gertatzen direla ezaguna bada ere.

Krisiak berez egoera normaltasunera etorriz, erabaki egokiak hartu ondoren sistemaren funtzionamenduan edo bere antolamenduan aldaketak eraginez edo aurreko egoerarekiko erabateko haustura batez gerta daitezke. Horrela, sistema baten funtzionamenduari eragiten dioten krisiak bereizten dira alde batetik, egoera berrira egokituz gainditzen direnak; eta sistemaren egiturari berari eragiten diotenak bestetik, sistemaren mutazioz (iraultza batez, krisi politiko edo ekonomikoen kasuan, adibidez) burutzen direnak.
ekonomia bilaketarekin bat datozen irudiak
Nire ustez krisi mota ezberdin hauek mende eta momentu askotan ikusi direla esan dezakegu. Edozein motatako krisi hauek kontsekuentzia larriak ekartzen dituzte bai krisi politikoak, krisi ekonomiakoak edota krisi politikoak ere. Egoera ezta ona izaten eta aldaketa handiak eragiten dira.


Hainbat krisi egon dira adibidez hemen bertan hau da, Euskal Herrian gertaturiko garrantzitsuenetakoa Hego Euskal Herrian 1917ko krisia bizi izan zen. Izan ere, Espainiak Lehen Mundu Gerran neutral agertzeagatik bizkaitar burgesiak –batez ere banketxeek, labe garaiek eta ontziolek- irabazkin handiak lortu zituen gerran aritzen ziren bi taldeekin salerosketan ibiliz. Honekin batera bizigaien garestitzeak erdi-klasearen eta langileriaren bizi-baldintzak okertu zituen. Egoera honek abuztuko greba orokorrarekin bat egitera eraman zuen.

euskal herria bilaketarekin bat datozen irudiak

Lan baldintza txarrak


Amancio Ortega pertsona oso ezaguna da, bere ekonomiaren paper garrantzitsuagatik batez ere eta baita bere dirutza eta aberastasunagatik. Ezagutzen ez duenarentzat, Amancio Ortega Inditex enpresa garrantzitsuaren jabea da (oihalgintzako eta arropako enpresa). Nahiz eta Inditexek hainbat marka ezberdin bildu, Zara da ezagunena eta bereizgarriena. Azken finean, honekin hasi zuen guztia. Hau da diru asko ematen dion enpresa nabarmenena, baina ez du hainbeste  diru irabazten soilik arroparen prezio garestiarengatik baizik eta arropa egitearen prozesua oso merke ateratzen zaiolako, izan ere, hirugarren munduko lekuetako jendea lanean jartzen dute egoera eta kondizio txarretan (soldata kantitate gutxi eta lan ordu asko).


Nire iritziz, esplotazio hori onartezina da, izan ere, munduan ezin da egon pertsonaren bat besteen esfortzuaz eta nekeaz aberasten dena (langileak oso lan giro txarrean eta gaizki ordainak izaten direnean). Baina, okerrena da beste enpresa batzuen langileek ere horrelako baldintza txarrak dituztela. Stradivarius arropa denda adibidez oso famatua da eta Inditexen beste enpresa izanik. Stradivariuseko kamixeta eta galtza gehienek oso prezio baxua izaten dute. Horrelako prezioek argi erakusten digute bere prozesua merkeegia dela eta ondorioz, beren langileak baldintza txarretan egiten dutela lan. Beste enpresen adibide nabarmen asko ere jarri genezake (Primark…).



Beraz, nire ustez horrelako gauzak modu zorrotz batean kontrolatu beharko lirateke eta baita horrelako tratu txarrak eginez gero, zigorrak eduki. Egia da bezeroentzat eta enpresarentzat ez dagoela batere gaizki prezioak merkeagoak izatea eta horrela jende gehiagok erostea eta etekin gehiago lortzea. Horretaz gain, askotan, ez dugu langileen lan egoerak eta beraien soldatak txarrak direnik pentsatzen, baina enpresa handi askoren errealitatea da. Amaitzeko, enpatiaren aldetik behatuz, injustizia da laneko esplotazioa giza eskubideen aurkako ekintza dela iruditzen zait.


Resultado de imagen para malas condiciones de trabajoResultado de imagen para malas condiciones de trabajo

6,12 milioieko izuna turroiaren oligopolioari

Espainian dauden dozena bat turroi fabrikatzaile, merkatuan dauden garrantzitsuenak, 2016ean zigortuak izan ziren Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalarengatik. 6,12 milioiko izunarekin merkatua partekatzea adosteagatik ordaindu beharra izan zuten. Prezioei, bezeroei eta bestelako datu komertzialei buruzko informazio estrategikoa trukatu zuten, hau da lehia librea egin ordez, oligopolio moduan jokatu ziten eta legearen aurka joan ziren.

Hauek kolusioa egin zuten, oligopolio bezala jokatu eta neurri jakin batzuk adostu zituztenean. Zehazki, 2011ko apirila eta 2013ko azaroaren artean, enpresa hauek, merkatuaren %58a izanda, prezioen, bezeroen eta bestelako datuen inguruko informazio estrategikoa trukatu zuten.

Honekin esaten dutena da, turroi fabrikatzaileak, denon artean banatu nahi izan zutela merkatua eta beren merkatu-akzioak bermatu. Lehia perfektuan jokatu izan balute, ez legoke inongo arazorik egongo, baina oligpololioa ziren eta oso arriskutsua da hori, izan ere, gutxi batzuen artean merkatu osoa kontrolatu dezaketelako.
Resultado de imagen de oligopolio

2017(e)ko abenduaren 21(a), osteguna

Androidekin monopolioa sustatzea egotziko dio Bruselak Googleri

Europako Batzordeak salaketa aurkeztuko du asteazken honetan erraldoi teknologikoaren aurka.
android bilaketarekin bat datozen irudiakEuropako Batzordeak karguak aurkeztuko ditu asteazken honetan Google konpainiaren aurka, Android sistema eragilearekin monopolioa sustatzea egotzita. Politico Europe eta Financial Times egunkariek hau aurreratu dute.

Margrethe Vestager Lehia komisarioaren esanetan, Googlek "lehiaren aurkakoak" diren akordioak sinatu ditu telefono eta tablet ekoizleekin, euren produktuetan Android sistema instalatzeko.

Bruselak hau ere orain dela urte bat berdina egin zuen  Googleren aurka, Interneteko bilatzailean bere produktuak lehenestea leporatu baitzion.

Vestagerrek argitu nahi du Googlek sinatutako akordioek zerbitzu txandakakoei kalte egin ote dieten.

Lehia komisarioak astelehenean adierazi zuenez, "bezero batek telefono adimendun bat erosten duenean, berehala erabiltzeko prest egotea eta oinarrizko aplikazioak edukitzea espero du".
Nolanahi ere, gaineratu duenez, "gure kezka hau da: Googlek telefono ekoizleei aldez aurretik hainbat aplikazio instalatzea agintzen badie, baliteke konpainiak galarazi izana erabiltzaileei aplikazio berriak ailegatzea".

2017(e)ko abenduaren 17(a), igandea

EUROPAKO EKONOMIA ERKIDEGOA (EEE) ESPAINIAKO MONOPOLIOEN AURKA

Monopolioa merkatu mota bat da, hain zuzen ere, enpresa bakar batek asetzen du eskari osoa, eta erabateko ahalmena du erabakitzeko zenbat ekoitziko duen eta zer preziotan.
Enpresa monopolio batek, prezioa, kantitateak eta baldintzak ezartzeko ahalmena du. Gainera, enpresen eragina prezioetan erabatekoa da, desberdintze mailak ez du garrantzirik, lehiaren intentsitatea eta gardentasunik ez ditu, eta hesi handiak daude sartzeko eta ateratzeko.

Enagas, Espainiako gas garraio konpainia printzipala da, honen helburua Espainiako guztiek  gasa dugula ziurtatzea da. Eta, REE-a Espainiako elektrizitateaz arduratzen den konpainia, Espainiako leku guztietara elektrizitatea iristea du helburu nagusia. Honek, sistema elektrikoko operatzaile moduan jokatzen du Espainiako merkatu elektrikoan.

Resultado de imagen de enagas


Arazoa zen, bi hauek zirela Espainiako gas eta elektrizitateko hornitzaile bakarrak, hain zuzen ere, Espainiako gobernuaren legeak horrela izatea ahalegintzen zuelako. Eta ondorioz horrek monopolio bat balitz bezala jotzen zen.

Horregatik, 2016ko Irailean CEE (Comunidad Economica Europea) Bruselasetik, Espainiari Enagas eta REE konpainiak monopolio moduan jokatzen hari zirela ohartarazi zion. CEE-aren araudiak dio horrek ezin duela horrela izaten jarraitu, alegia, ez dutelako 2009an ezarritako arau ohikoetako zuzentaraua betetzen ari, eta horrelako jokaerak ekiditeko esan zion.


Resultado de imagen de instalaciones ree




MAIALEN UGALDE

2017(e)ko abenduaren 15(a), ostirala

MODAREN ERAGINA






GAUR EGUNGO ERAGINA


Resultado de imagen de modaGaur egun mundu osoan zehar, etengabeko aldaketak ikus ditzakegu. Bai, kulturan, sorkuntzetan, modan... Baina esan beharra dago momentu oro egoten diren  aldaketarik handienak, modan izaten direla, hau oso erabilia delako mundu osoan zehar denak erabiltzen dugun "tresna" bat delako.
Moda egitura ohikoena eta egunerokoenetakoa da.

Herrialde bakoitzak tradizio bat izan ohi du, baina denak daukaten gauza komunean, moda da. Bakoitzak bere estiloa. Baina naiz eta jendeak ezetz esan, denak gaude hauen bidez eraginda.
Modaren kontua dela eta, polemika asko egon izan dira; izan ere, badaude moda gustatzen, onartzen, eta erabiltzen dutenak; baina ez zaienak gustatzen baita ere.

Jendeak dioenez, moda ikuspuntu ezberdinetatik ikuteko aukera dago. 
Alde batetik, gustatzen zaienei; Nahiz bere prezioa, jendeak modan dagoelako erosi egiten du, gustatu ala ez gustatu. Eta hau zergatik? Gizartearen eta ekonomiaren enpresen erruagatik.

Estetika alde batera utzita, moda-forma ezberdinak ikus ditzazkegu. mediku praktika (kirurgia estetikoa), ikerketa zientifikoa (manipulazio genetikoa eta klonazioa), liburuak eta egunkariak irakurtzea, denbora librea erabiltzea, ziberespazioa (Internet)... 
Aldaketa laburrak egiten baditugu, ohiturak eta ohiturak berreskuratuz, konturatzen gara moda ia beti berdina dela; Zikloek osatzen dute etorri eta joan.

Eragina fisikoan; 

Imagen relacionadaAzken bost urteetan, komunikabideek edozein motatako irudiak erabiltzen dituzte baina bereziki, giza gorputzaren irudia. Espezializatu batek dio; "Aurkezten dituzten irudien eta testuen bidez, hedapena eta barneraketa kolektiboa erraztea eta mezu subliminar gisa finagoa da. Igortzen duten mezu gehienak pisu galeraren goraipamenaren sustatzaileak dira, negozio handiak eta paraleloak direlako."

Ondoriozta dezakegu irudien etengabeko bonbardeaketa, komunikabide sozialeko edozein bitarteko, pretsa, irratia, eta batez ere telebista eguneroko errealitatearen distortsioa lortzen duela.








Zerrenda beltza



Europar Batasunak 17 paradisu fiskalen 'zerrenda beltza' egin du

Gaia azaltzeko, lehenik, Paradisu Fiskala bertan bizi edo kokatuta ez dauden hiritar eta enpresei zerga-sistema bereziak ezartzen dizkien lurralde edo estatua da. Ohikoena abantaila hauek erabateko edo oso nabarmenak diren zerga murrizketak izaten dira. Adibidez, Europan; Suitza, Andorra... dira paradisu fiskalak, eta Amerikan berriz; Panama, Dominika... Mundu osotik daude sakabanatuak paradisu fiskalak. "Ibex"-eko enpresen ia %95 negozioak ditu paradisu fiskaletan. 

Gaiarekin hasteko, Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroek 17 estatuk osatutako paradisu fiskalen zerrenda beltza sortu dute, eta barruan sartu dituzte Panama, Tunisia, Hego Korea, Arabiar Emirerri Batuak eta Mongolia, besteak beste.

Europar Batasunak egin duen zerrenda beltzaren helburua, mundu mailan gobernatzea egokia sustatzea izango da, zerga iruzurra saihesteko esfortzua gorenera eramateko. Baina, EB barruko lurraldeak ez dituzte zerrenda horretan sartu.

Urtarriletik 92 herrialde edo lurralde aztertu dituzte hiru irizpidetan oinarrituta:
      1. zerga gardentasuna
      2. zerga "justua"-k izatea
      3. Ekonomia-lankidetza eta Garapenerako Erakundeak adostutako neurriak ezartzea 
eta gehienek Europar Batasunarekin "elkarrizketa eraikitzailea" izateko konpromisoa hartu dute. Hain zuzen ere, 47 herrialde konprometitu dira Europar Batasunarekin (EB).

Lehen aipatu dudan bezala, zerrenda beltza 17 herrialdeek osatzen dute eta hauek dira herrialdeak: Samoa amerikarra, Bahrein, Barbados, Granada, Guam, Hego Korea, Macao, Marshall Uharteak, Mongolia, Namibia, Palau, Panama, Samoa, Santa Luzia, Trinidad eta Tobago, Tunisia eta Arabiar Emirerri Batuak.


http://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/5256999/europar-batasunak-17-paradisu-fiskalen-zerrenda-beltza-egin-du/
hemendik hartu dut informazioa.