Herrialde guztietan bezala, Euskal Herrian ere langabezia dugula jakina da. Arazo larria izateaz gain, politikariek eta entitate garrantzitsuek ahaleginak egiten dituzte arazo honi aurre egiteko. Ala eta guztiz ere, urtero datu aipagarriak eta era berean kezkagarriak jaso ohi ditugu bai telebista, prentsa eta baita irrati bidez ere. Nahiz eta jakina den krisi egoeran gaudela langabezia beti izan da arazo larria lurralde gehienetan.
2013. urtean adibidez, Euskal Herrian, 225.354 langabetu genituen, hau da %15 eta 17 artean. Abuztuan langabeziak % 0,7 behera egin zuen, 12.400 langabetu gutxiago genituen Euskadin.
- Araba: 1.300 langabetu gutxiago.
- Bizkaia: 8.100 langabetu gutxiago.
- Gipuzkoa: 400 langabetu gutxiago.
- Nafarroa Garaia: 2.600 langabetu gutxiago.
- Iparraldea: %11,3ko langabetu tasa mantentzen zen.
2017. datuetara etortzen bagera, ikus dezakegu %11,5 eko langabezi tasa daukagula. Uztailean EAEn langabeziak behera egin bazuen ere, Nafarroan gora egin zuela ikus dezakegu. Aldiz, abuztuan,EAEn gora egin zuen eta Nafarroan behera.
Beti esan ohi digute, udaran langabeziak behera egiten duela gehienbat turisten bisita izaten dugulako eta hauen beharrei aurre egiteko kontratu berriak sortzen direlako. Ala eta guztiz ere, datu hauek ez dira fidagarriak izaten zeren uda ondoren normalean, langabetu tasak gora egiten du. Gobernuak urtero udara partean datu onak direla esaten badu ere, arazo larria izaten jarraitzen du, ez baitira datu errealak izaten, beraiek nahiz eta horrela saldu guri.
Arazo larria izateaz gain, geroz eta familia gehiago ditugu langabezi egoera larrian aurkitzen direnak eta diru laguntzak eskatzeko beharrean aurkitzen direnak.
RGIa delakoaren beharrean familia ugari aurkitzen dira.
Langabezi egoera larri honek, arazo desberdin asko izan ditzake: familiek janaria lortzeko askotan Banco de Alimentos-era joan behar izaten dutela ikusten dugu, eta esaten digutenez, geroz eta familia gehiago aurkitzen dira egoera larri honetan.
Gazteengan ere badu eragina langabeziak. Nahiz eta ikasketa maila altuak eduki, lanpostu bat aurkitzeak benetako buru hausteak ematen ditu gaur egun. Hau dela eta, gazteriak oso egoera larria jasaten du bere bizitza bideratzeko eta geroz eta urte gehiagoz bizi ohi dira gurasoekin. Arazo benetan larria dugu langabezia.