2017(e)ko urriaren 28(a), larunbata

KRISIA

Denon izenean hitzegiten hari naizela uste dut krisia zeharo ematen dela kasu hauetan esatean. Baino zergaitik ematen da krisia? Zein da berezko kausak? 

Krisi ekonomiko eragin desberdinetatik sortu daiteke; hondamendiak , gerrak, finantza-sistemaren desegokitasuna, espekulazio edo sistema soziopolitikoaren jasanezintasun edota beste kausa asko. Honek eragin nabaria du gizartean, pobrezia areagotuz eta pertsona eta familien errenta eta kontsumo-ahalmena murriztuz; aldi berean, aldaketa politikoak eta, muturrean, sistema sozioekonomikoaren suntsipena ere ekar ditzake. Beraz, esan behar ez den bezala krisia gizartearentzat kaltegarria da.

Nola atera gaitezke krisitik?

 Krisitik atera ahal izateko prezioak jeitsi edota zergak igotzea da egin beharrekoa nahiz eta zaila izan. Izan ere, dirua mugimenduan jarri behar da, prezioak jeitsi ez gero, enpresek diru gehigo salduko dute eta diru gehiago lortuko dute, horren ondorioz gehiago ekoitzi nahiko dute eta horretarako lan gehiago beharko da, beraz langabezia murriztu egingo da. Hontaz aparte, soldatak igo egingo dira beraz, familial gehiago irabaziko dute eta gehiago erosiko dute. Hau da, ekonomia hazkundea igo egingo denez, familiek gehiago irabaziko dute eta gehiago eroskiko dute.

Zein arrisku du?

Kontuz ibili beharko dugu, prezoiak asko igo ez gero inflazioa sortu daiteke eta ekonomia berriz krisian erori daiteke, beraz, dena neurri batekin egin beharko da

2017(e)ko urriaren 27(a), ostirala

SOZIALISMOA

Sozialismo hitza entzuten dugunean, pentsamendu positiboekin erlazionatu ohi dugu, edo hala egin beharko genuen behintzat. Sozialismo purua deskribatzera joko bagenu, hurrengoa izango zen eman beharko genuen definizioa: “Sozialismoa ekoizpen-bitartekoen jabetza kolektiboa eta baliabideen eta aberastasunaren banaketa aldezten dituen doktrina politiko eta ekonomikoa da, elkartasun eta berdintasunezko gizarte baten alde.” Irakurtzen amaitzen dugu eta bi hitz geratzen zaizkigu buruan nabarmenduak “elkartasuna” eta “berdintasuna”, gaur egungo gizartean hain beharrezkoak diren bi balore. Izan ere, inguratzen gaituen gizarte kapitalistaren oinarriekin alderatuz gero, jabetza pribatua eta honek bultzatzen duen pertsonen arteko ezberdintasuna, argi eta garbi geratzen da kode moralei begira jarriz gero, bietatik zein izango zen egokiena.

Hortaz, pentsamendu arrazionala jarraituz gero, galdera bat ondorioztatzera iritsi beharko ginateke denok. “Orduan, zergatik bizi gara gizarte kapitalista batean?” Hain da konplexua galdera. Historian zehar, herrialde asko egon dira estatu sozialista baten alde egin dutenak, hauetako batzuk Sobietar Batasuna, Polonia, Etiopia, Kanbodia, Errumania, eta beste hainbat izanda. Herrialde guzti hauek historiaren momenturen batean amaiera eman zioten doktrina mota honi, baina argi eta garbi esan dezakegu, hauetako bat ere ez zela sozialismoaren ideologiak aldarrikatzen dituen alderdi guztiak aurrera eramatera iritsi.

Iritzi asko daude honen inguruan, baina asko dira sozialismoaren porrot etengabea giza naturaren aurka doan ideologia bat delako esaten dutenak, eta ondorioz, beraien modelo hori inposatzeko, biolentzia eta beldurra baliatzen dituztenak. Honen adibide izango genuen Ipar Koreako Errepublika Demokratiko Popularra, non sozialismoak aldarrikatzen duen berdintasun eta elkartasun hori lortzeko, diktadura bat baliatu behar izan duten.

Hau dena aztertuz gero, ondorio jakin batera iritsi gaitezke: gaur egun arte, sozialismoa bere hitzaren osotasunean ideal bat baino ez da, ideal lorrezin bat oraingoz.



PENTSIO DUINAK

Gure gurasoak jubilatzen direnean pentsio duinik kobratuko al dute? Eta guk?

Euskaldunon pentsioak, gure estatus politikoa aldatzen ez den bitartean, Espainiakoen menpe egongo dira. Orduan, epe labur-ertainetako azterketa Espainiako pentsio sistemaren arabera egin beharrean gaude.

Orain arte pentsio kopurua finkatzeko aldaketa ugari egon dira, baina beti pentsionisten kaltetan. Hala ere, aldaketa nabarmenena azken hau izango da. Izan ere, orain arte Kontsumoko Prezio Indizearen arabera egokitzen ziren pentsioak, baina hemendik aurrea pentsio fondoen iraunkortasunaren arabere gehituko dira, hau da, Gizarte Segurantzak izaten dituen diru-sarrera eta gastuei egokituko da. Irizpide hori gaur ezarriz gero, pentsioak asko murriztuko lirateke.

Pentsio kopuruak finkatzeko aholkua "aditu" interesatu batzuei eskatu zitzaien. "Aditu" horiek ez ziren neutralak, baizik interes finantziero zehatz batzuen defendatzaileak (BBVA, Santander, aseguru etxe handiak), nahiz eta hamabi kideetatik bat UGT sindikatuko ordezkaria izan, nahiko kritikoa, eta bigarrena CCOOekoa, azken honek bat egin zuen finantza mundukoen ordezkariekin. 

"Aditu" hauen kalkuluak oso epe luzeko populazioaren bilakaeran oinarritu dira. Izan ere, 2050ean Espainiako Estatuak izango duen populazioa hartu dute kontuan, baina nola jakingo dugu hemendik 13 urtera zer gertatuko den populazioarekin? Aldagai asko izan daitezke. Beraz, oinarri ahulak dira "adituek" erabili dituztenak. Hala ere, ondorio nabarmenetara iritsi dira, pentsioen murrizketak: jubilatu bakoitzak eskuratu behar duen kopurua kalkulatzeko urte gehiago erabili, jubilazio adina luzatu 67 urtera arte, eta 69 urtera iritsi nahi omen dute. 

Nola konpondu egoera hau? Pentsio publikoak defendatu behar dira. Hau hazkundea eta enplegua sortuko duten politika ekonomiko egokien bidez lortuko da: paradisu fiskalak eta iruzur fiskalak desagerraraziko dituen zerga erreforma eginda, gastu militarra deuseztatuta, monarkiaren gastua desagerrarazita...

http://www.argia.eus/argia-astekaria/2372/pentsio-publikoak-defendatu-duinak-eta-eguneratuak
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2378/erretretako-pentsioak-auzitan
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2530/iritzia

MONETA ALDAKETA ESPAINIAN

MONETA ALDAKETA ESPAINIAN

Espainiako pezeta Espainiako erabilera legaleko dirua izan zen, 1868ko urriaren 19an onartu zenetik 2002ko otsailaren 28an euroak ordezkatu zuen arte. 1868tik aurrera diru unitarioa izan zen eta, urte horretan jaulki zutenean, parekidetasuna zuen Frantziako frankoarekin.

Gaur egun, pezetak (bileteak eta txanponak) Espainiako edozein bankuetan oraingo txanponarekin, hau da, euroarengatik aldatu ditzakegu 2020ko abenduaren 31arte, 1 EUR= 166,386 pezeta dira.

Moneta mota berri honek aldaketa ekonomiko ugari ekarri zituen, nahiz eta txanpon berriak eta bileteak sartu ziren poltsikoetan, ere oso  azkar atera egin ziren prezioen igoerak ordaintzeko.

Monetaren aldaketaren ondorioz  prezioak jendearen soldataren gainetik igo egin ziren, hau da , prezioak asko igo egin ziren eta jendeak ezin zituen ordaindu bere soldata gutxiagoa zelako. Horrek esan nahi duena da, euroarekin erosten ziren gauzak garestiagoak direla pezetarekin erositakoak baino.

OCUa azken hamar urteko azterketa bat egin du euroari buruz, lehen beharreko produktuak, ogia, transporte publikoak… 2002tik ahurrera %45a igo egin dira.

Prezioak lehengo hazkundea igotzen hasi zen euroa iritsi baino lehen, OCUk frogatu zuenean okindegiak adibidez, %24ko igoaldia egin zutela euroaren aldaketara moldatzeko, aparkalekuak% 13koa eta zineak, aldizkariak, liburuak eta museoak,% 5 eta% 7 bitartekoak. Gainera, administrazioa korreoaren tasa %50a igo egin zuen.

Asko dira euroaren aldaketa gorroto zutenak prezioak asko igo egin zirelako eta hobekuntzak ekarri ordez, ekarri zuen bakarra jendea krisi handi batean erortzea izan zen. Beste batzuk berriz, 2008an sortutako krisiaren apartez oso gustura daude euroaren aldaketarekin ideia ona iruditzen zaielako Espainia beste Europako herrialdeen moneta berdina izatea.

Dena den, pezetarekin gauzak merkeagoak izan arren gaur egungo jendeak euroa nahiago du. Orain pezetetara bueltatzea salto handi bat izango zelako eta ez liguke inongo onerik egingo pezeta soilik Espainian erabili dezakegulako, euroa berriz Europa osoan zehar.  

EXPLOTAZIOA


Explotazioa :    

explotacion de fabricas foto bilaketarekin bat datozen irudiakBai , oraingo honetan gizakiaren esplotaziootaz hitz egingo dugu , honek zer esan nahi dut ? Denda multinazionalen esplotaziootaz hitz-egitera nator , nolatan denda batzuetan kamiseta batek 40 euro balio dituen eta beste batean 40 eurorekin 4 kamiseta edo gehiago erosi ditzakegun , azkenean finean enpresei guk Ekonomia eskasia dugunaren probestu eta erosteko beharra dugunez aprobetxatu egiten dira , hau da , armairua irekitzea eta beti kamiseta berdina jartzeak aspertzen gaitu , eta honek beste bat erosteko gogoak ematen digu , beharrezkoa ez bada ere , guk beste nahi dugu , eta horrela gauza askorekin , ez bakarrik kamisetekin , Ekonomia eskasia ez ahaztu gizakiak dugun sentsazioa bat dela .

Aurrekora  bueltatzen , badakigu kamiseta bat dendara iristeko prozesu bat duela , hau da , egiten den fabrikatik , gure eskutara iritsi arte prozesu bat izan du , onei Ekonomia- Jarduera deritzo , hiru zatitan banatua , lehenengo Ekoizpena (Enpresak), ondoren , Banaketa(bitartekariak) eta azkenik guri iristen zaigu Kontsumoari , familiei zehazki . Ikusten dugu internazional handi hauetan eta ez ain handietan , hau ikusi harren ez dugu ezer ere egiten  .

Denda hauetan sartzen bagara %85 portzentu “Made in China” izango da , egia da gizakiaren etika modu honetan ikusia lotsagarria da , nolatan lehenengo munduko jendeak dirua irabazteko hirugarren munduan horrela egon behar den jendea lan esplotatuak egiten eta soldata lotsagarriekin , okerrena enpresari askori bost axola zaiola , horrelako etiketa bat ikusten dugunean , benetan ez gara kontziente horren atzean zenbat bizimodu penagarri eta zenbat esplotazio dagoen .
explotacion de fabricas niƱos bilaketarekin bat datozen irudiak
Horrelako esplotazioaren ondorioz gurasoek erakutsi behar diete bere seme alabei zeren eta Txinako Estatuak hezkuntzan bakarrik %2,5 inbertitzen ditu , hau da Nazio Batuek gomendatzen duenaren erdia baino gutxiago . Gainera umeek gehiago produzitzen dute eta agintzen zaiena errazago baietz esaten dute , hauek hilabetean 30-50 euroko soldata dute , lotsagarria .

Egia da , orain , gaur egun geroz eta enpresa gehiagok hautatzen dutela beste alternatiba batzuk erabakitzea  , adibidez produktuak Europan egitea , bertako materialarekin , bertako jendeari lana emanez eta baita soldata minimo batekin

Artikulu honekin amaitzeko esan nahi dut artikulu hau jendeari kontzientziatzeko dela , ez enpresa eta jende guztiak berdina dira , gainera XX.mendean 3 . munduko esplotazioa haurrera eramaten hasi gara eta ori pauso bat aurrera da .

EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO DESBERDINTASUNAK

 


Badira jada urte dezente emakumezkoen eta gizonezkoen arteko diferentzia gutxitu dela. Matxismoaren arazoa guztion ahotara iritsi dela argi dago eta gertaera honek gizartearekiko aurrerakada handia suposatu du. Desoreka hau gutxitzeak, hala ere, ez du inondik inora berdintasun batera iritsi garela esan nahi. Gaur egun zoritxarrez, hainbat eta hainbat kasutan, gertatu egiten da oraindik. Horren adibide dugu kiroletan kobratzen duten kantitatea gizonezkoek eta zenbat emakumezkoek, alde handia dago. Beste adibide argia lanbideari dagokio, eta oraingo honetan horri erreparatuko diogu.


Esan bezala, lanbideetan emakumeen eta gizonen arteko aldea handia da.
Alde batetik, soldatak eragin handia izan ohi du. Lan berdina eginez, postu berdinean egonez eta ordu berdinetan eginez, soldatak desberdinak dira. Hau da, efizientzia eta produktibitate berdinean eginez, jasotzen duten diru kantitatea zeharo desberdina da. Hortaz gain, egiaztatuta dago 15 herrialdeetan emakumeek haien gizonen menpe daudela, gizonak baimena eman behar dio emakumeari berak lana egin al izateko.


Beste alde batetik, aipatu beharra dago gaur egun horren entzuna den “techo de cristal”kontzeptua. Emakumea aukera kostua egin beharrean dago postu garrantzitsuago bat lortu nahi badu. Familia heztea edo karrera profesionala indartzea du aukera gisa. Aukera zaila izan ohi da eta bati uko egin behar zaio bietako bati. Honi lotuta, enpresari askok diote emakumea ez dela gai izango postu horren maila altukoan irauten. Azpimarratzen dute emakumeek ez dutela horrenbesteko efizientzia eta produktibitatearekin lan egiten. Horren ondorio dugu gaur egun horren langile, politikari eta maila altuko edozein lanetan dagoen emakume kopuru horren txikia.


Argi dago gertaera latz hauek egun batetik bestera aldaezinak direla, baina inor ez
bada hasten honen aurka borrokatzen, nola nahi duzu desberdintasunez beteriko gizarte hau aldatzea?




2017(e)ko urriaren 26(a), osteguna

Ekonomia zirkularra

Klima aldaketa, animalia askoren desagertzea… gaur egun ingurumenaren kalteei buruz datu asko entzuten dugu, askotan kasu handirik egin gabe. Denok dakigu karbono dioxidoaren emisioak arazo asko ekarri dizkigula alor honi dagokionez, eta horren errua, parte handi batean, enpresei leporatzen diegu. Ukaezina da gaur egungo industria sistemak, kalteak galarazteko prozesu asko egon arren, ez diola batere onurarik egiten gure planetari. Askok kapitalismoaren eta haren merkatu libreko sistemaren errua dela diote, baina onartzen ez dutena da haren etsai nagusia indarrean zegoela, komunismoa alegia, historian zehar izan diren desastre ekologiko handienetako bi gertatu zirela Sobietar Batasunean: Chernobyleko istripua eta munduko laku handienetako baten desertifikazio toxikoa. Beraz, bietako inor ez da bestea baino hobea ekologikoki hitz eginda. Orduan, hain desberdinak izanda, zer daukate komunean? Fabrikatzeko modua.


Gure ekonomia ekonomia lineala da; lehengaiak eskuratzen dira, eraldatu eta produktuak lortu. Produktu batetaz gogaitu edo modelo berriak ateratzen dituztenean, bota egiten dugu. Jarrera hori hartu dugu gizakiok, jarrera lineala; hartu, erabili eta bota. Hondakin asko sortzen dugu, era berean, ditugun iturri mugatuak agortzen direlarik. Enpresek hau ahalik eta kostu gehien aurrezteko egiten dute, baina aspaldi konturatu ziren prozesu honek ez duela epe luzera funtzionatuko, kalte ugari ekartzen baititu. Zer erantzun da arazo honi eman behar dioguna?


Badago planeta kutsatu gabe ekoizteko sistema bat, XXI. mendeko industrial iraultza izan daitekeena: Ekonomia zirkularra. Honek hondakinak desagertzea du oinarri, produktu birziklagarriak ekoitziz. Hau da, produktu baten osagaiak, hau hondatzean berrerabiltzeko prestatuak egotea. Zer gertatuko litzateke gaurko hondakinak biharko baliabide bihurtuko bagenitu? Berrerabilpena eta birziklatzea ez da ekonomia zirkularraren funts bakarra, daukagun jabetzen birpentsatzea eta berrantolatzea ere bai. Gure produkturen bat hondatzean, zaborretara bota ordez, fabrikara itzuliko genuke, eta han, hondatutako horren atalak, hau hobetzeko, konpontzeko edo beste produktu berri bat ekoizteko erabiliko lituzkete. Gure “bota-ordezkatu” pentsaera alde batera utziko genuke, “itzuli-berritu” mentalitatean pentsatzen hasteko. Era batean esanda, produktuak enpresei alokatuko genizkien, eta etxea bakarrik alokatu beharrean, agian, mugikorra ere alokatua izango genuke, adibidez.

Ekonomia sistema berri hau martxan jartzeko, ez da nahikoa enpresa batek haren funtzionamendua aldatzea, guztiak bateratu eta familiek gure pentsaera aldatu beharko genuke ekonomia guztiz aldatzeko. Imajinatu behin hondatutzat genituen produktuak fabrikara bidali ondoren, guregana itzuliko balira. Antolamendu berri honek, beste linealaren aldean, epe luzerako iraupena izango luke.

Kataluniaren independizatzea

Azken hilabete honetan teleberri eta egunkarietan Kataluniaren independentzia lehenik agertzen da, eta gehien hitz egiten denari buruz da, Espainian dagoen autonomia-erkidego baten independentzia herrialdetik, baino independentzia deklaratu aurretik, deklaratzen badu inork modu legezko batean, zer ondorio ekonomiko edukiko zituen?

Credit Suisse-en informe batek jakinarazi digu Katalunia independiente batek, haren BPG-aren %20a galduko zuela Europar Batasunatik kanpo geratzen, eta noski, pentsatuko du jende askok, ba independiza daitezen baino Europar Batasuna barnean geratu, baino legez kanpoko erreferenduma eta lege-balio gabeko independentzia deklarazio bat entzun ondoren Puigdemont-en eskuz, Europar Batasuneko partedun gehienak ez daude ados haiek egindako ekintzekin, geroztik zaila izango zen EB-aren barne geratzea independizatzen badira. Horrez gain, Espainiak ildo beretik, Kataluniaren urteroko 200.000 milioi euro galduko zituzten Kataluniaren BPG-tik ere bai, albiste txarra dudarik gabe.

Bestalde, Europar Batasunak dio Katalunia independizatzen balitz haren gizarte-segurantzak izugarrizko arriskuan eroriko zela; hark egin zuen informe batek dio Kataluniaren pentsioak 4.692 milioi euroko defizitean eroriko zela, Kataluniaren independentziak sorraraziz defizit hori. Gaur egun Katalunian, 1,7 milioi erretiratu daude pentsioen prestazioekin, gutxi gora-beherako 958 euro irabazten, eta hori arriskuan egon litzake independentziaren eraginez.

Hirugarren arrazoia zera da, Katalunia independizatzen bada, lehen esan dugun bezala, Europar Batasunetik kanpo geratuko litzateke zihurrenik, eta honek daraman ondorio txar bakarra ez da soilik aurretik aipatutakoa, esaterako Europar Batasunetik kanpo geratzen "Banco Central Europeo"-tik ere bai kanpo geratuko zen, eta demagun independizatzean krisi ekonomiko batean erortzen direla, Kataluniak ez zituen jasoko bi erakunde horietatik ezta laguntza txikienik ere bai, kanpo geratuko zelako.

Azkenik, nire iritzia ez dut nahi guztiz argitaratu nahi, blog nahiko objetibo bat izatea nahi dudalako, baina zera, hain gai garrantzitsu batean gaur egun nik uste dudana zera da, gutxi gora-behera: nire ustez erreferendum bat izango zen modu hoberena Kataluniaren etorkizuna Espainiaren barruan edo kanpoan den erabakitzeko, Kataluniako herritarrek aukeratu dezaten zer den hoberena beraien herriarentzako, biolentziarik gabeko erreferendum batean, eta nola ez, legezko erreferendum batean, eta hau da nire iritziaren zati garrantzitsuena, erreferendum hau lege barnean egon behar zela, eta ez duela pare bat aste egin zen erreferenduma bezala. Horretarako modu asko daude, erreferendum bat konbokatzeko, esaterako legebiltzarrean 500.000 firmekin lege bat berritzea edo aldatzea eskatuz, eta hori aurrera eraman daiteke, baino inoiz ez legez kanpoko ekintza hain handi batekin, hori ez da modua inolaz ere.

IRUZUR FISKALA

Zergadun batzuek errenta edo aberastasunagatik administrazioari ordaindu beharreko zergak ez ordaintzea da.

Iruzur fiskalak, hainbat daude: zerga ihesa (diru sarrerak ezkutatzea edo ondare gehikuntzak ez aitortzea), ezkutuko ekonomia (ogasunaren zirkuitu fiskaletan sartzen ez den jarduera ekonomikoa), zerga kenkari faltsuak (faktura edo antzekoak faltsutzea), etab. Guk ezagutzen duguna, askotan entzun izan duguna da "paradisu fiskala", hau da, bertan bizi ez diren hiritar eta enpresei zerga-sistema bereziak jartzen dizkien estatu edo lurraldea da.
Iruzur fiskala eginez gero, zigorra ezarri beharko litzateke eta egindako iruzurraren araberako zigorrak jartzen dira: 120.000€tik gorakoak delitu fiskal moduan ulertzen dira eta hortik beherakoak arau-hausteak dira, delitu fiskala egiteagatik urte bat eta bosten arteko kartzela zigorra dago, eta isuna egindako iruzurraren kopurua baino 6 aldiz handiagoa izan daiteke.
Iruzur fiskalaren ondorioek ondasun publikoei eragiten diete eta ondasunak banatzeko politika oztopatzen dute. Hau da, iruzur fiskalak Erakundeek eskaintzen dizkiguten zerbitzuak emateko ahalmena murrizten dutela (hezkuntza, gizarte laguntzak, osasungintza, bekak, babes ofizialeko etxebizitzak...).

Beraz, iruzur fiskalak gizartearentzat eta bereziki baliabide ekonomiko gutxien duten herritarrengan eragin negatiboa du.

2017(e)ko urriaren 24(a), asteartea

LANGABEZIA

Langabeziako ikaragarria da efektu-izurri dela anizkunak, zeinetako lehenak estutzen dituela bizi-maila den, egonkortasun emozionalari erasotzen diola eta langabeen autostimua, bereziki iraupen luzeko, beheratzen dituela. Baina veste efektu itsusi ere ditu, batez er hiru. Lehena langabezia-goimailako pentsioak dituela da.

Gizarte-segurantzan bezla elikatzen da, langabe gehiagorentzat, ekarpen soziala, zerga gutxiagotarak: alderantzi, langabezia-prestazioetako gastu gehiago. Gainera, erreforma laboralak lehenik langabezia gehiago sortu zuen bezala, eta gero enplegu prekarioagoak (lau bakoitzeko hiru aldi baterako dira) sortu ditu eta soldatekin baxu gehiago ordainduta, sistemaren sarrerak nekez hazten dira.

Bitartean, nahiko gastu , errtirodun berriek sortutakoak bezala, botatzen dira kotitazio-oinarriak arrastatzen dutela (eta, bada pentsioak), altuagoak. Gastu gehiago, sarrerek ez konpentsatuta:
defizitaren igoera.

Desberdintasunaren igoera bezte zehar-kalte handi da. Langabe gehiagori, beste errenta batzuei buruz soldaten pisu erlatibo txikiagoari. Soldata-masa 2008ko erori da 2014ra %18,8, salburuei eta empresa-adminstratzaileei ordainketek %16,1 handitu duen bitartea: krisia auzoetatik doa.

Azkenak, beharbada nagusia: iraupen luzeko (bi urte baino gehiagoetan) langabeak 2000ko %63tara guztikoaren %49tatik pasatu dira 2015ean. Hau aringarrik gabeko behartsu armada da, nahiz eta langile behartsuak ere jada agertu. Eta putzu horretako irtetea zaila da.

2017(e)ko urriaren 23(a), astelehena

Industria iraultza ekonomian

Industria irautza

XVIII . mendean sortu zen prozesu honek sekulako garrantzia izan zuen ekonomian, gizartean baita, teknologian ere. Periodo honetan bizi izan ziren aldaketa ekonomiko teknologiko eta gizarte garrantzitsuenak.
Iraultza honetan ikusi zen nola aldatu zen antzinako landa  ekonomia , hau da, jendeak eskuz egiten zuen lana, ekonomia industrializatuarekin, gaur egungoa.

Aldaketa izugarria izan zuen industria iraultzak ekonomian, izan ere, asko aldatu zuen eguneroko bizitza. Lehen eskuz egindako produktuak eta lanak, orain, geroz eta azkarrago eta geroz eta kantitate handiagoetan egiten ziren, baita denbora gutxiago batean.

Ekonomiako iraultzarik garrantzitsuena izan da mugimendu hau neolitiko garaitik. Izugarrizko gorakada egon zen ekonomian bai produkzioan. Mende hauetatik aurrera, eskuz egindako gauzek edo animalietatik hartutakoak, makinek egindakoengatik ordezkatu egin ziren.
Esan dezakegu ekonomian, garrantzi handia eduki zuela garraioak, eta bertan XVIII hasi egin ziren ikatza erabiltzen horiek gauzatzeko. Egindako produktu berriak garraiatzeko nabarmena izan zen garraio hori. Horretarako sortu ziren errepide,kanalak, etab.
Geroz eta makina gehiago sortu ziren , eta horiek industria eta ekonomiarako garrantzi handia eduki zuten (baporezko makinak, ferrokarrilak, energia elektrikoa) izan ziren asmakuntza garrantzitsuenetako batzuk.

Hau guztia esanda, beste gizarte talde berri batzuk sortu ziren. Langileria, alde batetik lana egiten zutena, dirugabekoak. Bestalde, Burgesia, errenta gehiena zutena, guztiaren jabe zirenak.

Egoera berri honek arazoak sortu zituen gizartearen desberdintasunean, baina ekonomian sekulako garrantzia izan zuen.

industria bilaketarekin bat datozen irudiak

2017(e)ko urriaren 22(a), igandea

EKONOMIA ZENTRALIZATUA

EKONOMIA ZENTRALIZATUA

Ekonomia zentralizatua sistema ekonomiko bat da nun zer, zeinentzako eta zenbateko kantitatean produzitu estatuak erabakitzen duen nagusiki. Kanpoko produktuak eta nazio arteko merkataritza saihestu egiten da, horrela estatuko ekonomiaren funtzionamendu hobea ziurtatzeko eta konpetentzia ekiditeko. Inork ez dauka jabetza pribaturik. Sistema hau Marx-en ideietan oinarritua dago, bere helburua gobernuak dena kontrolatzea eta gizarte berdintasuna areagotzea eta bidezkoagoa izatea zen.

Horrelako ekonomia sistemetan abantaila handiak daude. Nagusiki berdintasun sozial eta diruaren banaketa orekatuago bat dago, izan ere herritar guztiek lehen mailako beharrak asetutak dituzte, ez da inor kalean biziko edo gosez hilko. Bigarren mailako behar asko asetzeko beharrezkoak ere gobernuak ematen dizkie. Hau da, herritar guztiek edukiko dute etxe bat, arropa, elikagaiak, beharrezkoa balitz kotxe bat etab. Estatuak ordaintzen du etxea eta dituen gastuak(ura, elektrizitatea…) eta baita kotxea ere, baina noski desabantailak ere baditu.

Arropa denda, supermerkatu eta dena delakoetan salduko denaren erabakia gobernuak hartzen du. Beraiek erabakiko dute ze arropa salduko den, ze markakoa eta ze preziotan (normalean oso baxuak izaten dira). Orokorrean marka, kolore, eta formaren aniztasuna oso urria izaten da, dena oso antzekoa edo berdina da gehienetan, jendeak ez dauka estilo propiorik edukitzeko hainbeste aukera.

Herritar batek lehenetsi zaiona baino etxe handiago bat izan nahi ez gero adibidez, ezin du erosi. Bakoitzak bat dauka, estatuarena. Familia handitu edo txikitu ezean etxe hori bakarrik edukitzeko eskubidea edota aukera daukate. Ze kotxe edukiko duten ere ez da bakoitzaren esku egoten, erabakiak hartu behar diren askotan bezala beraien nahiak ez dute garrantzirik.

Lanean irabazitako dirua ere ekonomia mistoko sistemetan irabazten denaren oso ezberdina da. Soldata ez da aldatzen lanaren arabera, lan postuaren arabera baizik. Adibidez tabernako langile batek ile apaindegi bateko langilearen berdina irabaziko du, eta denda bateko arduradunak edo telebistak konpontzen dituen enpresa bateko arduradunak ere bai. Hala ere, ia lanpostu guztien arteko soldaten artean ez dago diferentzia handirik.

Ekonomia zentralizatuaren adibide dira aspaldiko Sobietar batasuna edo Txina. Sistema hori zuten leku askok merkatu-ekonomiako sistemak izaten bukatu zuten, herritarrak ez juteko oreka bat bilatu nahian.

economia centralizada bilaketarekin bat datozen irudiak                                                                              MARIA GONZALEZ

2017(e)ko urriaren 21(a), larunbata

Energia berriztagarrien inpaktu ekonomikoa

Klima-aldaketa arriskutsuaren aurkako prebentziora eta kontsumo energetikoko hornikuntzara energia berriztagarrien ekarpena onartzen hasi gara. Energia berriztagarriak milaka pertsonei energiaren sarbidea hobetzen laguntzen ari da.


Espainiako kasuan, energia berriztagarria kontsumo energetikoan jatorria duen energiak 2004.urtean %8,3 erabilera eduki zuen. Oso urrun 2020.urterako duten helburuarekin %20koa izatea dela.


Energia berriztagarrien ekarpen zuzena BPG-an, hots, herrialde batean eta epe jakin batean ekoitzitako amaierako ondasun eta zerbitzuen balioa, 9.903milioi eurokoa zen 2015erako, eta 13.064.9miloi euro 2020erako. Berriz, energia berriztagarrien ekarpen ez zuzenak 3.796,5miloi eurokoa zen, 2015erako eta 4.933,2milioi euro 2020erako. Bien arteko batura 1,14% BPG izan zen 2015 eta 1,20%koa 2020 izango da.
Datu guzti hauek garrantzitsuak izan harren, benetan garrantzitsuena dena, geroz eta garrantzi gehiago duela da energia berriztagarriak. Geroz eta herri gehiagok trabes egiten dute, energia ohietan.
Kontrakotasun hau, egin behar diren inbertsioen ondorioz gertatzen da. Azpiegitura guztiak energia eolikoan, orubea edo beste edozein hautabide bezala, berri eta garestiak direlako. Teknologia berria behar da, alegia, ondasun edo zerbitzu bat lortzeko erabilgarri dauden konbinazioari teknologia esaten zaio.
Izan ere, orain erabiltzen dugun energia mota, petrolio edo energia nuklearra askoz arriskutsuago da, baina inbertsio guztiak eginak daude, hau da, plataformak eginak daude eta martxan jarriak, beraz askoz “errazagoa” da ohiekin lan egitea, gastu gutxiago sorraraziko zituelako, hala ere, mantentzeak kostu handia edukitzen du. Natura-baliabideak bukatzerakoan, ez dute ezertarako balioko. Eta zentral batean zerbait gertatuko balitz izugarrizko inpaktua edukiko luke, horregatik ,Frantzian adibidez ixten hasi dira gehiengoak. Enpresa hauek etekina maximizatzen saiatzen direlako, diru-sarrerak handitzen eta gastuak murritzen, ginera ez dute gizarte eta ingurmen-balioak errespetatzen, ez dituzte gizarte-erantzukizunerako estrategiak  diseinatzen.

Nahiz eta izugarrizko kostea duen, energia berriztagarrien ezarpenak, bi alde positibo ditu. Lehenengoa ekonomikoki, behin instalazioak eginak egon momentu horretatik aurrera, instalazio ohietan sortzen den energia mota, askoz merkeagoa izango da. Familiak izugarrizko kontsumoa edukitzen dute energian. Gainera behar bat da, lehen mailako beharra hobe esan da, ezinbestekoa da. Familia askok uko egiten diote gauz batzuei energia edukitzeagatik, eta aukera-kostua edukitzen dute, energia mota hau merkeagoa denez ez zuten erabaki hauek hartu beharko. Baita ere ingurumenarekiko izugarrizko aldaketa egongo zen.

2017(e)ko urriaren 20(a), ostirala

Moda eta ekonomia

Moda gizarte batean jantzi, osagarri, orrazkera eta orohar norberaren buruaren apainketarako dagoen aldi baterako joera eta ohitura zabala da, hedapenez norberaren jokabidera ere aplikatzen dena. Bereziki marketin-tekniken bitartez sortu eta hedabideen bitartez zabaltzen da

 

Moda eta ekonomia lotutak daude betidanik. Dirurik gabe ezin da moda sortu eta modak dirua sortzen du. Gaur egun, jendeak, normalean, garai guztietan erosten du arropa berria. Eta arropa horrek diru asko balio du, gehiago, erosleak markako arropa gustokoa badu. Gainera, arropak ez du denbora asko irauten, txikia geratzen zaigu, estropeatu egiten da edo modan egoteaz uzten da. Batez ere, azkena aipatutakoa.



Familian, modak, etxeko ekonomian ondorioak izan ditzazke. Gehiegizko gastu horrek soldaten zati bat hartzen du hilero eta diru gutxiago uzten du hipoteka eta faktura guztiak ordaintzeko, hau da, zorrik ez edukitzeko. Oraingoz, jende gutxik hartu ditu neurriak alderdi honetan dirua aurrezteko.

 

Kontsumoan oinarritutako gizartean bizi gara eta modako enpresek edo konpaniek denbora guztian moda aldatzen doaz, zertarako? Beraien benefiziorako eta horrekin batera, erosleei arropa berria erosteko beharra sortzeko. Ondorioz, arropa berria erostea, gure behar garrantzitsuenetakoa izaten da.

 

Moda negozioa da. Urtero, diru asko kontsumitzen da modan, hain zuzen ere,  millioika millioi euro mugitzen ditu. Baina, modaren firma handiek ere, krisia jasaten dute. Badaude salgai jarri dituzten marka famatuak, Christian Lacroix, adibidez. Sasoi honetako desfileetan ikusi da krisiaren arrastoa. Orokorrean, kolekzioak askoz txikiagoak izan dira, eta batzuk ez dute ezta desfilatu. Horrela dirua aurrezten dute. Izan ere, kolekzio bat munduko pasarela garrantzitsuetan erakusteak diru asko balio du.



Enpresa asko, modaz baliatzen dira eta momentu edo aldi horretan gehien erabiltzen diren produktuak kantitate ugariagoetan saltzen dituzte, irabaziak handiagoak izateko. Berriz, “modaz pasata” geratzen diren produktuak saltzeaz uzten dituzte ez dutelako irabazirik lortzen edo irabazi gutxiago lortzen dituztelako.


Garai bateko moda emakumezkoak edertasuna transmititzeko gizenak egon behar zirela zen. Horregatik denda guztiak, egoera horretaz aprobetxatuz edo baliatuz, saltzen zituzten arropak taila handikoak ziren. Gaur egun berriz, moda guztiz aldatu da, eta orain oso argala egotea da ederrena. Aldizkari, telebista edota sare sozialen bidez egiten duten marketinarekin lortzen dute guk gorputz hori eduki nahi izatea, burua jaten digutelako eta gure beharren barruan sartzen delako “polita” egoteko ezinbestekoa dugun gorputz argal hori edukitzea.
Resultado de imagen de moda EN LA ROPA

Enpresak Cataluniatik ihesi

Egun hauetan pil-pilean dagoen gaia da Cataluniakoa eta herri honen independentzia nahiarengatik errealitate krudela dute hango enpresek. Errealitatea zera da, egunak pasa ahala  geroz eta handiagoa dela, beraien egoitza Cataluniatik, Espainiko beste lekuren batera aldatzen duten enpresen kopurua. Guztira, 1.200 enpresa inguru joan dira eta horietako garrantzitsuenak grafiko honetan agertzen dira:

 

Seguruenik, zure buruari galdetuko diozu ea zergatik egin ote duten ihes enpresa guzti hauek. Galdera horri erantzuteko, jakin beharra daukagu Cataluniak independentzia lortuko balu, Europar Batasunaren kanpo egongo zela eta honek enpresei kalteak besterik ez dizkie ekartzen. Kalte horietako batzuk hauek dira: eurotik kanpo egongo ziren, ekonomia berri bat sortu beharko zuten, Espainiako estatuak emandako diru-laguntzak ez zituzten jasoko, inbersore berriak aurkitzeko zailtasunak edukiko zituzten, burtsan dauden enpresek Catalunian geratzeko erabakia hartuko balute akzioak balioz jaitsiko zitzaizkien eta Europar Batasunaren barruan dauden beste herrialdeekiko harremana zaildu eta adostasun batera iritsi balira erosketa edo salketa horren BEZA erabat igoko zen.
Laburbilduz, esan genezake enpresa asko Cataluniaren erabakitzeko eskubidearen alde egon arren, beraien ekonomiaren etorkizuna larriki kaltetua izan daitekeela aurreikusi dutela. Ondorioz, beraien egoitza nagusiak Cataluniatik at kokatzea erabaki dute.

ERAGILE EKONOMIKOAK

ERAGILE EKONOMIKOAK
Bizi garen gizartean oinarrizkoak eta ez hain oinarrizkoak diren beharrak asetzen dituzten ondasunak eta zerbitzuak sortzeko egiten ditugun jarduerak jarduera ekonomikoak dira.
Hiru eragile garrantzitsu ikus ditzakegu: Enpresak,kontsumitzaileak eta estatua. Enpresek ekoiztu banatu eta saldu egiten dituzte. Kontsumitzaileak hau da, Hainbat faktoreren arabera asetzen ditugu gure beharrak adibidez, zerga edo eskatzen diguten interesen arabera. Azkenik, estatua, kontsumitu eta ekoiztu egiten du.

Enpresak

Ondasun edo zerbitzu publiko zein pribatuak ekoizteko unitateak dira. Pribatuak badira, enpresaren jabeak kontrolatzen eta kudeatzen du ondasunen ekoizpena. Eta publikoak badira, Estatuak kontrolatzen du. Produktuak ekoiztu, banatu eta saldu egiten ditu.

Kontsumitzaileak

Hainbat faktoreren arabera asetzen dituzte euren beharrak: sarrera garbien arabera, aberastasunaren erabilgarritasunaren arabera, produktuen salneurriaren arabera, dituzten ondasunen arabera, zerga edo eskatzen zaizkien interesen arabera. Familiek, adibidez, oinarrizko kontsumo unitateak osatzen dituzte. Enpresen publizitate mezu gehienak horiei begira sortzen dituzte.

Estatua

Kontsumitu eta ekoiztu egiten du. Ondasun eta zerbitzu publikoetarako enpresak sortuz, ongizate soziala lortu nahi duen entitate bat da. Horretarako, interes tipoak erregulatuko dituzten politika ekonomikoak jartzen ditu abian.
Nire ustez, eragile ekonomiko hauek oso garrantzitsuak dira gure beharrak asetzen ditugulako eragile hauekin. Baita ere baditu bere kalte puntuak ere ez hain oinarrizkoak diren beharrak ere asetzen dituelako. Ondoriozta dezakegu baita ere, hainbat alderdi ikusi ondoren, gehienbat positiboa dela gure nahia asetzen duelako. Ondasun eta zerbitzuak erabiliz, ongizate soziala lortzen du. Azkenik, produktuak ekoiztu ondoren erosteko aukera ere badugula ikus dezakegu.