2017(e)ko martxoaren 29(a), asteazkena


LANGABEZIA GAUR EGUN !

Langabezia, egiteko borondatea eta gaitasuna duten gizabanakoek -langabeek- gogoz kontra jasaten duten lanik ezeko egoera da. Gure ingurumenera begiratu ezkeroz, pertsona asko langabezian daudela ikusi dezakegu, bai gazte eta bai heldu; izan ere, okerrena ez da hori, baizik eta gauza da, beraiek lana egin nahi dutela eta toki batetik bestera mugitzen direla lan bila, kurrikulumak bidaltzen, entrebistak pasatzen … beraz ikusi dezakegun modura biztanle aktiboak dira naiz eta lanik ez egin. Beraien bizitzaz arduratzen dira, bizitza on bat eraman nahi dutelako. Gaur egun gazte asko daude, ikasketak bukatzen dituztenak eta bat-batean lana bilatzeko aukera zail batzuekin aurkitzen direnak. Beraien azalean jarri ezkeroz, ze zaila izan behar duen, lana egin nahia eta ezina Nire kezka nagusienetako bat hauxe da: Nola ikusten dut nire burua 4 urte barru? 


Gizakiak ohituta egoten gera gure etorkizuna nolakoa den pentsatzen. Zuek noizbait zuen etorkizunean pentsatzen jarri zarete? Orain munduan gauzak nola dauden ikusita, zaila egiten zaigu zehatz meatz ikustea, zeren eta bizitza ekonomia bezala erabateko aldaketa eman dezake egun batetik bestera.
Gure bizitzak, ekonomiako zikloekin “alderatu” dezakegu, momentu on zein txarrak edukiko ditugulako. Estatuak dauka hau guztiaren arduraren zati handi bat. Laguntza gehiago eman beharko lituzke langabe hauei, hainbat laguntza mota emanez eta gehien bat, lanpostuak prestatuaz, gazte hauen bizitza aurrera eramateko.
 
Orain ulergarria egiten zait, lehengoan telebistan ikusi nuen albistea. Albisteak geroz eta gazte gehiago daudela beraien gurasoen etxean bizitzen esaten zuen. Gazte asko hitz egiten ateratzen ziren esanez : Beraien familia ezin dutela osatu. Eta gakoa, hementxe dago. Zergatik ote izango da hori? Erantzuna oso sinplea da: langabezian dauden gazte asko daude edota lanarekin baina lan hori ez da batere finkoa, hortaz beraien bizitza ez da batere segurua modu horretan. Azkenean honek munduko aldaketa dakartza.

Ekonomiak gure mundua asko alda dezake, beraz kontu handiz ibili behar da.  Estatuak hainbat ardura  hartu behar ditu, ekonomia kontrola dezan. ETORKIZUN ON BATENGATIK OTOITZ EGIN DEZAGUN, eta horrez gain ez ahaztu oso garrantzitsua dela gure bizitzaz ohartzea, nahiz eta askotan gauza hauetaz pentsatzeko gogoak ez izan; normala den bezala estresatu gaitezkeelako, baina heldutasuna hartu behar dugu gure buruarekiko, eta gure bizitzaz oroitu, GAUZA ONAK ZEIN TXARRAK ikusiaz.     

2017(e)ko martxoaren 22(a), asteazkena

TRUMP-EK EZARRITAKO EKONOMIA.
Azken hiru hamarkadetan zehar, munduak hainbat aurrerapen egin eta globalizazioak zituen barrerak erantsi bitartean, Estatu Batuetako kandidatu presidentzial berriak harresi eraikuntzaren, protekzionismoaren eta merkatu askearen itxieraren itzulera helarazi du.
Donald Trump Estatu Batuetako presidente izatera iritsi zenetik, biztanleria asaldatzeaz ez ezik, ekonomian ere hainbat aldaketa egiteko asmoa izan du. Trumpen programa ekonomikoa guztiz ezberdina da aurreko presidenteek ezarri zutena baino, Trumpek ezarri nahi duen ekonomia ez dator bat orain Amerikak duen egoera ekonomikoarekin.

Batetik, Trump merkataritza askearen aurka dago antza denez, protekzionismoa bultzarazi nahi du haren herrialdean, hau da, Estatu batek bere burua atzerriko konkurrentziatik babestu nahi duenez, autodefentsako neurriak jarri nahi ditu martxan, Amerikako produktu eta sektore ekonomiko kaltetuenak babestuak izateko. Adibidez, Apple enpresa haren gailuak Estatu Batuetan ekoiztera behartu nahi du Trumpek ( jakinda ez dagoela nahikoa langilerik ez eta halako gailurik ekoizteko ekosistema industrial egokirik). Mexiko edota Txinatik datozen inportazioak zergapetu nahi ditu. Ziurrenik, honek garestitu egingo lituzke estatubatuarrek erositako ondasunak, arantzelen edo muga-zergen ondorioz.Finantza ministroak protekzionismoaz ahazteko gomendatu zuen Estatu Batuetako presidentea. Protekzionismoak eta abertzaletasunak haren ekonomia aberatsago bihurtu eta hazkundea azkartu egingo ez dutela eta pobrezia eta geldialdia handitu edota plazaratu egingo dela
azpimarratu zuen.   

Bestalde, Trumpek helarazi nahi duen beste neurrietako bat, Amerikan legez kanpo dauden hamaika milioi etorkin kanporatzea da; Trumpek ahaztuta omen du ia Ameriketako negozio gehienak etorkin haiei esker ahalbidetuak direla eta negozio hauen itxiera edo negozio horien ekoizpenaren murrizketa ekar dezakeela etorkin kanporatze horrek. Ondorio larriak eduki ditzake Estatu Batuetako BPGan.

Honek sor dezakeen ondoriorik okerrena da munduak atzeraldi bat sufrituko lukeela ekonomiaren koordinazio eta kolaborazio arloan, eta  tamalez, honen suspertzea epe luzerako ekitaldi bat izango litzateke ekonomia globalarentzako.

_aneetxx
   

ESPAINIAKO ZERGA-SISTEMA


Gaur egun Espainian soldaten birbanaketa ez dago ondo egina. Espainiako estatuak zergen bidez jendeari urtean lortutako diru sarreren kantitate bat kendu edo ematen dio jendeari. Prozesu hau (PFEZ) Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zerga banakako indibiduoek urtean zehar lortutako diru sarreren araberako zergaren erregulazioa da. Zerga honen sistemaren arazoetako bat honakoa da.

Espainia mailan, populazioa guztiaren artean soldatak ezberdinak dira, soldata normal bat daukanak diru kantitate bat kentzen zaio bere soldataren arabera. Baina aberatsen artean ehuneko kopurua kasu batzuetan soldata normal baten BERDIN BERDINA da, horrek abertaseei abantaila ematen die beste edozein pertsonarengan.

Ondorioz esan dezakegu gaur egun estatuak hainbat aldaketa egin beharko lukeela pertsona guztiak beraien diru sarreraren arabera bakoitzak merezi duena bueltatzeko. Soldata haundia badaukazu, diru kantitate gehiago eman beharko dezu bueltan , eta berriz soldata txikia izan gero diru kantiate txikiagoa.

Hackerrak eta hartu beharreko neurriak.

Gaurkoan hackerren fraude ekonomikoez hitz egingo dut.
Badago jendea, “hacker” deiturikoa, geure bankuko kontuak lortu eta lapurretak egiten dituena. Haien helburua inork susmorik izan gabe dirua lapurtzea da, eta hau egin ondoren, lehenbailehen kontu ezberdinetatik pasatzea, diru horrek beste herrialde batean bukatu arte.
Hackerrak lapurreta nola egin dakitenak dira, eta badakite zer metodo erabili horretarako. Haiek diseinatzen dituzte lapurtu ahal izateko programak, eta oso ongi babesten dute haien identitatea. Biktimak bilatzen dituzte, eta haien metodoen bidez, haien kontuetara sartzea lortzen dute dirua lapurtzeko.
Hacker hauek jendea engainatzen dute, gu bezalako herritar arruntak edota enpresak. Metodo asko erabiltzen dituzte horretarako, esaterako mezu-kateak. Hau da, mezu bat bidaltzen dute, eta, norbaitek mezu hau irekitzen, erantzuten edo birbidaltzen badu, bere kontua hackeatzeko aukera lortuko dute. Behin bere kontua hackeatuta oso erraza da haren sare sozialetan edo gmailean bankuko informazioa lortzea.
Beste ohiko metodo bat telefono deiarena da. Norbait deitzen dute telefonoz bankuko funtzionarioak direla esanez, eta kontua eguneratzeko datuak eskatuz. Benetan, ordea, jendeari bankuko informazioa eskatzen ari dira, ondoren lapurtu ahal izateko. Behin datuak edukita, lapurreta egiten dute, baina normalean ez dute pertsona horren diru guztia lapurtzen, momentuan ez dadin konturatu. Biktima konturatzen denerako diru hori dagoeneko kontu ezberdinetatik pasatu da eta beste herrialde batera iritsi da.
Esan bezala, internetek edo geure sare sozialek arriskuan jar gaitzakete. Izan ere, pentsatzen duguna baino informazio gehiago dugu interneten, eta lapurreta asko egoten dira online gertatutakoak. Gainera, bankuko informazioa lortzeaz gain, geure beste zenbait gauza ere hackeatzeko arriskuan gaude, esaterako mezuak edota argazkiak.
Internetak oso ekarpen onuragarriak egin dituen arren, arrisku asko ere ekarri ditu. Interneta tresna baliagarri bat izateaz gain, geure gizartearen basea bihurtu dugu, eta hori oso arriskutsua da. Teknologia berriek aurrera egin dute, eta aukera berri asko ditugu interneten. Horregatik, enpresa askok dituzte datu oso inportanteak online, eta ez dira ohartzen arriskuan daudela, eta ezta geu ere. Interneta aurrera doan bezala, hackerren jakinduriak eta programen kalitateak gora egiten du. Geroz eta gauza gehiago kontrolatzeko gai dira, eta gu geroz eta arrisku handiagoan gaude, ohartzen ez garen arren.
Guzti horrengatik, ezinbestekoa da interneten dugun edozein kontutan, pasahitza jartzeko garaian, zenbakiak, letrak eta sinboloak nahastea, eta baita geure datu pertsonalak ez jartzea ere. Izan ere, horrela zailagoa izango da asmatzea eta geure kontuan sartzea. Haiek programa berezi batzuk dituzte pasahitzak asmatzeko, beraz, geroz eta konplexuagoak jarri, geroz eta zailagoa izango da geure kontua hackeatzea. Horrez gain, oso garrantzitsua da inork geure pasahitza ez ezagutzea.
Esandako guztiaz aparte, aipatzekoa da ez genituzkeela gmailetik, whatsappetik edo beste edozein lekutatik jasotako mezu-kateak ireki, erantzun edo birbidali behar. Geuri gertatuko ez zaigula pentsatzen dugun arren, oso jende arruntari dirutza bat lapurtu izan diote, eta baita enpresei ere.
Diotenez, enpresen gehiengoak ez du prestakuntza on bat horrelako arriskuei aurre egiteko. Datuen arabera, enpresen %46-ak besterik ez du horrelako arrisku bati aurre egiteko plan bat. Gaur egun, online gertatzen diren fraudeak enpresetan gertatzen diren bigarren delitu garrantzitsuenak dira, beraz, neurriak hartu beharko lituzkete. Historian zehar horrelako kasu mordoa gertatu dira, eta oraindik ari dira gertatzen, geroz eta gehiago gainera.
Kontu handiz ibili behar dugu, eta geure datuak ondo babestu behar ditugu. Horrez gain, enpresek ere kontuan hartu behar dute dagoen arriskua, diru asko galdu bai dezakete horrelako kasu batean. Jakinaren gainean egon behar dira eta neurriak hartu beharko lituzkete badaezpada.

2017(e)ko martxoaren 21(a), asteartea

ESPAINIAKO KPIa

KPIak gora egin zuen ekainean, aurreko hamabi hilabeteetan beherakadak jaso eta gero. 2014ko uztailean hasi ziren prezioak behera egiten (% 0,3), eta beherakada zertxo bat bat leundu zen irailean eta urrian (% 0,2 eta % 0,1, hurrenez hurren). Azaroan (% 0,4), abenduan (% 1) eta urtarrilean (% 1,3) handiagoa izan zen beherakada.

Hortik aurrera, jaitsierak apur bat txikiagoak izaten hasi ziren. Otsailean % 1,1 egin zuten behera prezioek, martxoan % 0,7, apirilean % 0,6 eta maiatzean % 0,2. Joera aldatu, eta % 0,1eko gorakada izan zen ekainean eta uztailean.


Halaber, prezioek hilabetetik hilabeterako tasa negatiboa jaso zuten abuztuan: uztaileko datuarekin alderatuta, % 0,3 txikiagoa.


Informazio honetan ikusi dezakeguna da Espainiako inflazioaren tasa nola joan den azken hilabete hauetan eta normala den bezala behara egin zuen, hasieran pixkanaka pixkana egiten du beherakoa, baina Otsailekoa aztertuz gero ikusi dezakeguna da jauzia handiagoa izan dela. Berriz ere uztailean bere erritmo normalera itzuli egin zela eta nire ustez hori ondo dago, inflazio handiegia edukitzeak kalte larriak ekkari diezaioke bere biztanleei.

Beste alde positibo bat da Urtarrilaren eta Otsailaren hilabeteak aztertu gabe, beste hilabete osoetan KPIak bastante mantendu dela eta oso orekatua joan dela.

2017(e)ko martxoaren 19(a), igandea

Supermerkatu handiak

SUPER MERKATU HANDIAK

Gaur egun, geroz eta supermerkatu handi gehiago daude, eta horren ondorioz, txiki gutxiago. Supermerkatu handiak egotearen ondorio da denda txikiak itxi behar izana. Denda handi hauek irekitzeak abantaila eta desabantaila batzuk ekartzen ditu ekonomia mailan.

Abantaila bat izango litzateke, erosleak, hau da, produktua erosi nahi duenak, aukera asko edukiko dituela nahi duena aukeratu eta erosteko. Denda txikietan berriz ez da hau gertatzen. Hau da, normalean denda txikietan produktuak marka bat edo pare batekoak dira eta ez duzu bariedade bat aukeratzeko. Hori desabantaila handia da, supermerkatu handien kasuan, erosleak konpara ditzake prezioa, kalitatea... denda txikietan dagoenarekin konformatu behar zara. Beste abantaila bat da adibidez, horrelako dendetan ez dagoela jende asko eta gauzak erosi ditzakezu kola bat itxaron gabe eta askotan produktu hauek euskal produktuak edo herriko produktuak dira, normalki produktu hauek obeagoak izaten dira eta supermekatu handietan kola handia itxaron behar duzu edozer gauza erosten duzula eta. Adibidez, zuk ogi barra bat bakarrik erosten baduzu eta zure aurrekoak jogurrak, arrautzak.. hau da erosketa handi bat, kola itxaron behar duzu. Kaja asko egon arren, horrelako supermerkatuetan jende asko egoten da normalki.

Beste alde batetik, erosketa handi bat egin nahi baduzu, supermerkatu handi batean egitea gomendatzen da, aukera gehiago edukiko duzulako eta bestean, produktu honak izan arren, ba garestiagoak izan daitezke.

2017(e)ko martxoaren 15(a), asteazkena

selfien ondorioak

SELFIAK:


Selfia, gaur egun oso modan dagoen argazki mota bat da. Argazki hauek hasiera batean, beste inork atera gabe, argazkiak ateratzeko aukera izateko asmoz asmatu zuten, baina gaur egun oso garatuta dago eta nahiz eta norbaitek ateratzeko aukera eduki, askotan nahiago dugu selfi bat atera. Argazki hauek ateratzeko, gehienetan mugikorrak erabiltzen ditugu eta mugikorrek prezio desberdina izango dute kamara eta beste ezaugarri batzuen baitan.

         Selfiei esker, mugikorrekin argazki gehiago ateratzen ditugu. Hau da, gehiago erabiltzen dugu, beraz, eskaria asko igo da selfiak ateratzen hasi garen momentutik aurrera. Gaur egun, eskaintza eta eskariaren artean oreka puntu egoki bat dago, hau da, eskatutako kantitateak eta eskainitako kantitateak bat egiten dute. Ekoizpenari buruzko ikuspegitik, ikuspegi teknikoan sailkatuko genuke. Taknologia prozeduren, ekozpen-ekipamenduen eta makinen multzoa da, une jakin batean baliabide materialak, giza baliabideak  eta antolaketa uztartzen dituena, ondasun edo zerbitzu bat ekoizteko. Gaur egun, mugikorrak erostera joaten garen unean, sarritan begiratzen dugun lehenengo gauza mugikorrak duen kamara da, gehienok erabiltzen duguna baita, whatsapparen ondoren, noski.

         Selfiek ere ekarri dituzte zenbait ondorio gizartean. Alde batetik, mugikorren salmentek gora egin du. Aldiz, argazki kameren salmentak behera egin du, ez baita beharrezkoa mugikorra eduki ezkero argazki kamera bat edukitzea poltsan. Bestalde, jendearen fisikoan ere ondorioak ekarri ditu. Selfien erabilera igo denetik, jendea gehiago makilatzen da harrigarria irudi arren. Gaur egungo estetika oso garatuta dago, eta ezinezkoa dirudi honen ondorioz makilajeen salmentak gora egitea.

         Honekin ondoriozta dezakegu, egun, fisikoari soilik ematen diogula garrantzia, eta denok argazkitan ondo atera nahi dugula, nahiz eta errealitatean beste modu batekoa izan. Hau da, gustatzen ez zaizkigun ezaugarriak estali nahi ditugu selfietan eta guzti.
INFLAFIOAK %2,9an JARRAITZEN DU HEGO EUSKAL HERRIAN




Albisteak dioen bezala Hego Euskal Herrian inflazioa igotzen ari da, baina otsailean eten egintzen inflazioa une batez. Uztailean inflazioaren zenbakiak negatiboak izan, ala ere, abuztuan zenbaki positibora itzuli zen.


Inflazioa igotzean ondorioztatu dezakegu prezioak aldatu egin direla, ihaz zeuden prezioak merkeak baziren, oraingo prezioak bikoiztu edo mantendu egingo ziren eta horrek egiten du inflazioa igotzeak edo jaisteak.


Prezioa asko zeuden ihaz merke zeudenak eta orain igo egin dira, esate baterako, petrolioa baina prezio merkeak ere egon ziren adibidez elektrizitatea, elektrizitatea merkea izatea zentral eolikoen eta hidraulikoen produkzio ari esker izan zen. Baina hori aldatu egin da aurten elektrizitatea bikoiztu egin delako.


Horrekin esanahi dudana da, inflazioa igotzeak enpresen erabakiak aldatzen dute, horrek alde ona eta txarrak ekartzen ditu, adibidez, barazkien prezioak igotzen badira eta elektrizitatearen prezioak jaisten badira biztanleriak lehengaiko produktuak ezingo ditu erosi eta nekazariak dirua galduko du. Beste adibide bat, elektrizitatearen prezioak igotzen badira eta barazkien prezioak jaitsi biztanleriak ezingo du elektrizitatea ordaindu eta elektrizitate gabe geratuko da etxean.
 
ITURRIA=BERRIA EGUNKARIA
 
 


DROGAK
            Gaurko blog honetan gai interesgarri bat aukeratzen saiatu naiz, droga hain zuzen. Droga, azken finean, gure gorputzeko edozein zulotatik sartu dezakegun eta zenbait eragin izan ditzaken substantzia bat da. Gure nerbio-sistemari eragin diezaioke eta adikzioan sar gaitezke horrelakorik probatu ezkero.
              Badira zenbait arrazoi drogak hartzeko; erlaxatzeko, esnatzeko, hau da, bere funtzionamendua azkartzeko… beste askok kuriositate hutsaren eraginez sartzen dira drogaren mundu honetan. Droga, legala edo ilegala izan daiteke, legalaren adibide ezagun bat kafea da, berriz, ilegalaren adibide bat marihuana. Horrelako substantzien eragina psikologikoak, fisikoak edota sozialak ekartzen dizkizu.
            Drogaren kontsumoa oso hedatuta egon da eta jarraitzen du egoten mundu osoan zehar, bai legalak eta baita ilegalak ere. Honek diru asko mugiarazten du, izugarrizko ekoizpen, merkataritza eta kontsumoa egoteaz gain, esan dudan bezala, adiktiboak direnez, jendeak erosteko behar hori ezin dutelako gainetik kendu eta etengabe erosten daudelako.
            Diru gehiago irabazten dute droga ilegalak saltzen dituztenek legalak saltzen dituzten enpresek baino. Saltzaile edo substantzia horiek produzitzen dituztenen esku daudelako prezioak eta adikzioan sartuta daudenek erosteko beharra dutenez, edozein prezioa ordaintzeko prest egongo direlako beti. Honek, pobreziara eraman ditzake jendea eta diru zor handiak edukitzera ere. Ondorioz,  trafikazio eta lapurketa gehiago ikusten da. Droga mundu honetan mugitzen den diruari, diru-beltza deritzo, ez baitago enpresen kontrolpean eta estatuak ez duelako inolako etekinik ateratzen.  
            Baina, zer gertatuko litzateke droga gutiak legalizatuko balira?



Autoa, elektrikoa edo gasolinazkoa?

Gaur egungo gizartean erabiltzen ditugun kotxe gehienak gasolina bidez funtzionatzen dute eta honakoak erabiltzeak dakarren kanpo-kostuaz hitz egingo dizuet auto elektrikoak erabiltzearen abantailak aitortuz; egoera hobetzeko irtenbide batzuk ematearekin batera.

Gasolina erabiltzen duten kotxeek ingurumenarekiko jarrera oso negatiboa du beste hainbat alde txarrekin batera baina horiek geroago aztertuko ditugu. Kotxeak funtzionatzeko gasolina erretzen da eta horrek oxido nitrogenoa eta hidrokarbonoa askatzen du, guztiz kutsakorra dena ozono geruzarentzat.
Gasolinaz abiarazten diren autoek kutsatzen dutena alde batera utziz, esan beharra daukat, ordaindu beharreko zergak handiagoak direla auto elektrikoekin konparatuz eta mantenimendua ere garestiagoa dela egitura konplexuagoa duelako.

Orain auto elektrikoak dituen abantailaz eta desabantailaz hitz egingo dizuet.
Gasolina erabiltzen duten autoek ez bezala, honakoak ez du ezertan ingurumena kutsatzen, hau da, ez du erregairik behar funtzionatzeko garraio gehienen antzera, elektrizitatea baizik. Gainera ordaindu beharreko zergak gutxiago dira ez duelako ezer kontaminatzen eta mantenimendua errazagoa da egitura nahiko sinplea duelako.
Egia da eta aipatu beharrekoa dena da, alde txarrak era badituela, auto elektrikoak ez du gasolina erabiltzen dutenaren autonomia berdina, baina gaur egun geroz eta gehiago urbiltzen ari dira gasolina erabiltzen dutenera, beste aldetik, esan nahi dut elektrizitatea merkeagoa dela gasolina baino.

Laburtuz, guzti honekin argitu nahi dudana da, errentagarria ateratzen da auto elektriko bat erostea gasolina behar duen auto bat baino, ekonomikoki hobeto ateratzen da eta gutxiago kutsatzen du ingurumena. Gertatzen dena da, jendeak beldurra duela pauso bat aurrera emateaz eta nire ustez praktikoagoak dira modu guztietan.

coche electrico o gasolina bilaketarekin bat datozen irudiak

2017(e)ko martxoaren 11(a), larunbata

LANGABEZIA


LANGABEZIA

Langabezia Espainian arazo garrantzitsuenetako bat da, gure ekonomia guztia baldintzatzen duen faktore bat delako. Baina zergatik dago hain langabezi tasa handia Espainian? galdera hau erantzutea ez da batere erraza, faktore askok baldintzatzen dutelako langabeziaren hazkundea. Hainbat ekonomilarien aburuz langabezi tasa kopuru normal eta egoki batean mantentzeko faktore garrantzitsu bat konpetentzia perfektua mantentzea da. Gehienetan gobernuari botatzen zaio errua langabezia dagoenean, beraien ustez, gobernuak soldata minimoa enpresei inposatzean eskariaren eta eskaintzaren eboluzio egokia ekiditen du, eta hori da gobernuak langabezia sortzearen arrazoietako bat. Horregatik hainbat ekonomilarik diote eskaintza bakoitzak bere eskari propioa sortuko duela, horrek ekonomia egonkortuko luke eta langabezia erregulatu (merkatuak modu libre batean funtzionatuko balu) baino hori oso zaila da, gobernuak baldintza asko jartzen dituelako horren inguruan.
Arazoa gobernuaren funtzionamenduarekin dator, gobernuak estatuaren eta merkatuaren egoera txarra dela ikusita, prezioak igo egiten ditu, beraz horrek sortzen duena eskaintza gehiegizkoa da eskaria kontuan hartuta. Desoreka horrek soldaten jaitsiera eta langileen kaleratzea dakartza horrekin langabezia tasaren igoera.   

2017(e)ko martxoaren 9(a), osteguna

GAUR EGUNGO KUTSADURA

Gaur egun kutsadura hasndia dago munduan. Enpresa askok beraien produktua ekoizten ari direnean erabiltzen dituzten gauzek kutsadura handia ekartzen dute eta pruduktu finala egiterakoan fabrikek botatzen duten keak ere gure atmosfera kutsatu egiten du. Azkenean, hori kanpo kostu bat izango zen, eta hori ez gertatzeko beste lehengai batzuekin saiatu beharko zirela egiten uste dut nik behintzat.  Azkenean, denontzat baida kaltegarria. Munduko leku askotan maskarak erabili behar izaten dituzte kotsadurarengatik, eta hori ez da normala. Horrez gain, esan didatenez behintzat, Espainian, konkretuki Madrilen arau batzuk jarri dituzte kotxe gehiegi ez daitezen ibili egun bakoitzean. Horretarako, egun jakin batzuetan matrikula bakoitia duten kotxeei bakarrik uzten diote zirkulatzen eta gero berriz, bikoitiei eta horrela.
Nire ustez, ez da beharrezkoa denok elkarren artean akordio batera iristen baigara, bai, b adakit ez dela oso erraza baina gobernuek elkarren artean akordio batera iritsi beharko lirateke, horrela horrenbesteko arazoak ez bailirake egongo eta kutsadura zearo ez bada ere pixka bat murriztea lortuiko genuen.



2017(e)ko martxoaren 8(a), asteazkena

Emakumeen Nazioarteko Eguna

Gaur, martxoak 8, emakumeen nazioarteko eguna da. Ez dakit zehazki matxismoak ekonomiarekin zerikusia duen, baina hori izango da blog honetan hitz egingo dudan gaia.
Gaur egungo egoera ekonomikoa ez da eduki dezakegun hoberena, eta argi dago horrek denei eragiten digula. 2008.urtean krisi sakon batean sartu ginen, ziklo ezegonkorretan depresio hondoa ikutuz.
Hala ere, aurkaezina da gure lan-sisteman eta baldintzetan gizonezkoen eta emakumezkoen arteko desberdintasuna. Errealitate bat da, gure gizarte honetan, 2017.urtean, XXI. mendean, emakumezkoek gizonezkoek baino %24 (hori da Espainiako media) gutxiago irabazten dutela, lanaldi ordu berdinengatik. Lotsagarriak iruditzen zaizkit benetan estadistika hauek.

Ondoren, eztabaidatu nahi dudan beste gai bat, lan-baldintzak dira. Aurreko egunean, teleberrian emakume batek enpresa bati denuntzia jarri ziola agertzen zen. Takoiak jartzera behartzen zuten, eta ez zuen onartu. Nire iritziz, egia da, (gaizki dagoen arren, itxura fisikoak ez luke ezertarako eragin behar) lan konkretu batzuetan, batez ere jendearekin edo publikoki aurpegiratuta egon behar bazara, aspektu fisiko ona eman behar duzula. Hau da, aseatua, eta zertxobait "elegante". Egoera hau ere gizonezkoetan aurkezten da, trajea jantzi behar dutela, etab., baina emakumezkoetan notorioagoa da, denean bezala. Adibidez, zuk ez duzu inoiz ikusiko H&M, Pull & Bear, edo horrelako edozein dendatan makilatuta ez dagoen dependientarik. Batzuk nahi dutelako makilatuko dira, baina ezagutu dira kasuak, esaterako, beraien buruzagiak neska haietako batzuei gutxiegi makilatuta daudela esatearena, edo hobeki esanda oso makilatuta joatera behartzea. Ez dakit zer irabazten duten horrekin. Aurreko blog batean dagoeneko eman nuen nire makilajearen buruzko iritzia, eta "arau" zentzugabe hauek, gizarte berak ezartzen dituenak, ez zaizkit batere ondo iruditzen.

Emakumeek gure eskubideengatik borrokatu behar dugu, bizitza zaila baldin bada, guk pixkatxo bat zailagoa izango dugu eta. Berdintasuna nahi dugu alderdi guztietan!

Gaur Martxoak 8 denez, emakumeen eta gizonen soldatari buruz idatziko dut. Hogeita batgarren mendean gaude eta oraindik ez dago berdintasun totala bi generoen artean, enpresa eta herrialdea kontuan hartuta, diferentzia aldatu egiten da. Herrialde ez garatuetan adibidez emakumeen soldata oso baxua edo lan gogorra ezerren truke egiten dute, gizonek berriz, soldata baxua baino beti soldata bat izan ohi dute. Herrialde hauetan guztira 31 milioi neska ez daude eskolan beraien etorkizunerako prestatzen, asko multinazionalen esklabu dira lan egitera behartuta, diru gutxi irabazi arren. Herrialde garatuetan beste grabedade bat du arazo honek, haurren gehiengoa eskolan daude lan egin aurretik, baino lan mundura iristen direnean? Gizonezkoen berdina kobratzen dute? Oraindik ere ez da hontan berdintasuna lortu Espainian, enpresa batzuetan gizonek emakumeek baino gehiago irabazten dute hilabetero lan berdina eginez edo lanpostu berdina edukita. Euskal Herriko ikastoletan arazo hau iada konponduta dago, bai emakume eta bai gizonek berdin irabazten dute. Ikastola hauen eredua jarraitu beharko lukete munduko enpresa guztiek, beti ere prezio justu batekin saltzen dutenean produktua merkatuan. Nire ustez aurrerapen asko egin dira urte hauetan berdintasuna lortzeko baino ekonomikoki oraindik ere aurrerapen asko falta dira egiteko, lan munduan, politikan, etab..

PENTSAMENDU DESBERDINAK


Denok dakigu lanpostu bat mantentzeko zenbait arau errespetatu behar ditugula eta ez baditugu errespetatzen postua galtzeko arriskua dugula. Enpresa bakoitzak irizpide desberdinak ditu, baina badago bat unibertsala dena: errespetua. Errespetua, bai enpresarengain eta bai zerbitzua emandako jendearengan. Tamalez, egunero ikusten ditugu errespetu faltak, mota askotakoak, baina gaur horietako bat azalduko dut, niretzako benetan larria.

Komunikabideetan behin eta berriro agertzen den gaia politika da eta egunero ikusten dugu politikariek egiten dituzten diskurtsoak edo elkarrizketak. Askotan, beraien hitzak oso neurtuak izaten dira, badakitelako herriak bere iritzia emango duela. Suposatzen da herriaren ongizaterako egiten dutela lan eta errespetua erakutsi beharko lutekeela herriarengan. 

Janusz Korwin-Mikke eurodiputatu poloniarrak emakumeei buruz hitz batzuk esan zituen: "Ba al dakizue emakumeek Greziako Joko Olinpiarretan hartzen zuten lekua? Emakume greziar onena? Nik esango dizuet, 800.a izan zen. Ba al dakizu zenbait emakume daude lehen 100 xake-jokalarien artean? Nik esango dut: bat ere ez". Nik uste ez litezkeela onartu beharko horrelako errespetu faltak eta gutxiago kargu publiko bat duen batengan. Eurodiputatu poloniarrak, emakumeak ez garela gizonak bezain azkarrak adierazi zuen, eta gutxiago kobratu beharko genukeela. Noraino da onargarria bakoitzak bere ideologia errespetatzea? Argi dago espresatzeko eta gure iritzia emateko eskubide osoa dugula, baina beti ere errespetuz.

2017(e)ko martxoaren 3(a), ostirala

LEHEN MUNDU GERRAREN KONSEKUENTZIA EKONOMIKOAK

Artikulu hontan, Lehen Mundu Gerra eta gero egon zen krisi ekonomikoari buruz hitz egingo dut. Lehen mundu gerra amaitu zenean, ekonomia guztiek behera egin zuten, batez ere gerrako arazo eta kalte guztiak ordaindu behar zirelako. Diru gutxi zegoenez, estatuek diru laguntzak ematea erabaki zuten (iturria ireki) jendeari aurrera jarraitzen lagundu ahal izateko eta pixkanaka- pixkanaka krisitik atera ahal izateko. Horren ondorioz, inflazio ekonomiko handia egon zen mundu osoan, non produktuek gehiegi balio zuten baina aldi berean, dirua fabrikatu egiten zenez, jendeak arazorik gabe erosi egiten zituen.Horren ondorioz, hiperinflazioa egon zen Alemanian non diruak bere balioa galdu egin zuen. Ameriketako estatu batuetan eta Errresuma batuan adibidez, desinflazio prozesua egin zuten  non zergak igo egin ziren eta diru laguntza eta gastu publikoak ia guztiz kendu ziren.


Historian ematen ari garen gai hau, ekonomian aurreko ebaluazioan emandako teoriarekin erlazionatu dut.Ikusi genuen nola ekonomia beti egongo den gora behera, krisi eta inflazioekin. Krisi egoeran daudenean, estatuak diru laguntzak eskaini behar dizkio herriari zergak txikitu eta horrela ekonomia gutxinaka igotzen hasiko da. Hori egin zuten munduko herrialde guztiek edo gehiengoek. Baina laguntza horiek kontrolatzen ez badira eta zergak ez badira ordaintzen, krisi ekonomiko batetik inflazio batera helduko gara non mundu guztiak du diru asko baina prezioak oso altu daude. Momentu horretara heldu zirenean, Ameriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batuak izan ziren ondo jokatu zuten bakarrak. Inflazioa dagoenean estatuak egin beharreko lana egin zutelako: zergak igo eta diru laguntzak guztiz itxi edo ia guztiz itxi. Horrek prezioak jetsiarazi egin zuen  ekonomia normalizatu egin zuen. Alemaniak ordea, ez zuen inflazioaren aurkako ezer egin eta horren ondorioz, hiperinflazioraino heldu ziren non diruak ez zuen baliorik. Eta dirua, gizarte hortan ezin zen erabili, diruaren truke ez baitzuten ezer ere ez lortzen.

2017(e)ko martxoaren 2(a), osteguna

MERKATU BELTZA


Gaur egun merkatu beltz asko ikus daitezke edozein tokitan. Oraingo garaian merkatu beltzean legez kanpoko produktuak saltzen dira batez ere: legez kanpoko drogak, su armak …
Merkatu beltzak krisi ekonomiko edo gerra garaian garatu ohi dira, eskasia dela eta estatuak merkatuen gaineko kontrol zorrotza ezarri behar duenean. Askotan ingurunera begiratu bakarrik behar dugu, bertan ikusiko dugu zenbateko merkatu beltza dagoen munduan, askotan pentsatzen duguna baino askoz gehiago dago.

Estatuak zergak igotzen dituenean, produktua modu merkeago batean saltzen denean oinarritzen da merkatu mota hau. Modu honetan ikusi daitekeena da, erosleak zergak ez dituela ordaindu behar beraz etekinak handiagoak izango dira, eta erosleak produktua kantitate “baxuago” batean erosiko du. Bertan 2 aldi positiboak ikus ditzakegu. Askotan kexatu egiten gera, merkatu mota honengatik ez garelako merkatuan sartuta egoten, baina orain pentsatzen jarrita : merkatu mota honetan sartuta egon ezkeroz nolako aukera paregabea ezta? ( Denak ez dira gauza positiboak, bere alde negatiboak baditu, azken finean bizitzak bere alde positibo + negatiboa daukan antzera ). Eskaria eskaintza baino handiagoa da eta kontsumitzaileak prezio altuagoa ordaintzeko prest egoten dira produktua eskuratzeko, estatuak kontrolatutako merkatuetatik at.  Modu honetan produktua ILEGALA denez, berdin zaie zenbait ordaindu behar duten, produktua lortzearekin konformatzen dira.

Merkatu beltzean dauden produktuak legalizatuko bagenituzke, ze pasako litzateke? Behin eta berriz atera den gaia da, baina seguru asko bakoitzak erabaki bat daukala gai honi buruz.
Goazen pentsatzera !!!


MARIHUANA
ILEGALA

 
Izan ere, pentsatu beharra daukagu, produktu batzuk ilegalak direla zerbaitengatik. Baina, marihuana ilegala izatea nire ustez ez dauka zentzu handirik, ze modu berean alkohola, tabakoa eta bestelako substantziak debekatu beharko litzatezke.  


Nire ikuspuntutik, berdin dit produktu hauek legalizatzen badira. Azken finean merkatu beltza zeozergatik horrela jokatzen du, eta pentsatu behar dugun gauzetako bat EKONOMIAN da, zergak modu honetan merkatu honek ez dituelako ordaintzen eta guretzat horrek atzerapena dakartza.
Ekonomiaren ikuspuntutik merkatu GUZTIEK zergak ordaindu beharko lituzkete, horregatik alde honetatik nahiago dut merkatu honek zergak ordaintzea beste edozein baten antzera, atzean geratu gabe.
ZUEK ZER EGINGO ZENUKETE? ZE IRITZI DAUKAZUTE GAI HONI BURUZ?

Esan beharra dago merkatu beltzean diru kantitate ikaragarria mugitzen dela egunero estatua konturatu gabe.