2016(e)ko urriaren 31(a), astelehena

HAMARKA MILIOI HAUR POBREZIAN BIZI DIRA MUNDUKO HERRIALDE ABERATSENETAN

Interneten irakurri dudanaren arabera, Europar Batasunean 13 milioi haur inguruk beraien garapenerako beharrezkoak diren item-ak ez dituzte eskuragarri (gabezia maila definitzen duten oinarrizko elementuak dira). Bestalde, garaturiko ekonomiak dituzten 35 herrialdeetan, 30 milioi haur pobrezian bizi dira.

UNICEF-ek egin duen ikerketaren arabera, herrialde hauetan haurren pobrezia saihestu egin daitekela agerian uzten da. Herrialdek batzuek lan ona egin dutela erakusten digu (krisiaren aurreko datuak aztertuz).

Haur horien nagusizko ítem-ak hauek dira: egunero hiru aldiz jatea, eskolako lanak egiteko toki lasai bat izatea, etxean hezkuntza liburuak izatea eta Internet-erako sarbidea izatea. 


Gabezia tasarik altuena Errumania, Bulgaria eta Portugal-en aurkitzen dira, baina herrialde aberatsagoetan ere, Frantzia eta Italia-n adibidez, gabezia tasa %10etik gorakoa da. Europako iparraldeko herrialdeek gabezia tasarik baxuenak dituzte, guztietan %3tik behera kokatzen dira.

UNICEFen Ikerketarako Bulegoa, beraien gizarteetan ohikoa denaren azpitik geratzen ari diren haurren portzentajea estimatzen saiatzen da.


2016(e)ko urriaren 27(a), osteguna

KOMUNISMOA


Oraingo artikulu hau idazteko komunismoaren inguruan informatzen aritu naiz, eta hauxe izan da aurkitu dudana: Komunismoa sistema politiko, ekonomiko eta sozial bat da, non ondasunen eta, bereziki, ekoizpen-bideen jabetza (lurra, lantegiak, ...) komuna eta langileena den. Berdintasunean oinarritutako gizarte klaserik eta zapalkuntzarik gabeko gizarte bat du helburutzat. Kapitalismoaren eta liberalismo ekonomikoaren aurkako ideologia eta mugimendu politiko moduan ere azaldu da komunismoa. Eragin handieneko herrialde komunista Sobietar Batasuna izan zen, 1922-1991 urte bitartean. Egun ere badira euren burua komunistatzat jotzen duten erregimen politikoak, hala nola Txinako Herri Errepublika, Ipar Korea eta Kuba. Komunismoaren ideologian burgesia deusestatzen da eta proletariaduaren diktadura ezartzen. Komunismoak sistema ekonomiko sozialista du.

Gai honen inguruan ausnartzen egon naiz eta nire ustez, gaur egun gure munduan komunismo puru batera iristea ezinezkoa litzateke. Proletarioa, hau da, langileen diktadura bat dela esaten da, langile guztiek gobernatzen dutela baina nire ustez hori kasu gehienetan ez litzake ala izango, beti batzuk nagusitzen direlako beste batzuen gainetik eta hori beti gertatuko da. Horrek ematen dio diktadua puntu gogorragoa.
Sistema ekonomiko sozialistak alderdi onak zein txarrak ditu, zalantzarik gabe guztietan onena inor ez dela gosez hiltzen, guztiak berdinak garela eta dagoena denontzako banatzen da. Baina adibidez, neri ez zitzaidan batere gustatuko sistema komunista batean bizi eta denak berdin jantzita joatea, horrek izaera asko kentzen dioelako gizabanako bakoitzari nire iritziz. Bestalde, ez zait batere gustatzen sistema hauen gehiegizko militarizazioa, eta zenbait alderdietan errepresioa handia dela iruditzen zait.
Amaitzeko esan beharra daukat, sistema hauek okerragotzat jartzen dizkigutela komunikabidetan errealitatean diren bezala erakutsi ordez, ez zaielako interesatzen. Gu, azken finean kapitalismo baten bizi gara eta dena kontrolatzen duten horiek, kontsumismoa bultzatu nahi dute guztiak haien menpe edukitzeko. Gaur egungo gizartean gauza pila erosten ditugu benean behar ez ditugunak, eta gehienetan gainera inkontzienteki egiten dugu, hori da okerrena. Beraz, dena ez da beltza ezta zuria ere.
Resultado de imagen de komunismoa

MUNDUKO 10 GIZON ABERATSENAK

Urtero, munduko gizon aberatsenen zerrenda eguneratzen da. Eta hemen 2016koak komentatuko ditugu. 1. Postuan:  Bill Gates. 75$ mila milioirekin, eta Microsoft-en sortzailea da. Software mundialeko sortzailea da. 2. Postuan: Amancio Ortega daukagu. 67$ mila milioirekin. Eta hau, dakigun bezala Inditex enpresaren burua da. 3. Postuan: Warren Buffett dago, 60,8$ mila milioirekin Berkshire Hathaway-ren Burua da. 4. Postuan: Carlos Slim Helú 50$ mila milioirekin. Eta telekomunikabideak eramaten ditu. 5.Postuan: Jeff Bezos 45,2$ mila milioirekin, Amazon.com-en Zuzendaria da. 6. Postuan: Mark Zuckerberg 44,6$ mila milioirekin, Facebook-en sortzailea. 7. Postuan: Larry Ellison dago, 43,6$ mila milioirekin, eta hau Oracle-ren buru da. 8. Postuan:  Michael Bloomberg, 40$ mila milioirekin eta Bloomberg LP ko zuzendaria dugu. 9. Postuan:  Charles Koch 39,6$ mila milioirekin Diversificado-ko burua da. 10. Postuan:  David Koch 39,6$ mila milioi, aurrekoarekin parekatua dago.
Orain arte denak gizonak ziren, ez dago emakume bat bera ere ez. Baina 11. Postuan: Liliane Bettencourt aurki dezakegu eta honek 36,1$ mila milioi ditu eta L’Oreal markaren Zuzendaria da. Orokorrean, neskentzako produktuak saltzen dituenak. (Ilearentzako produktuak, makillajea, kremak…)

Honekin erakutsi nahi nuena zen, lan munduan argi dagoela, zeinek agintzen duen, eta Zeintzuk eramaten duten mundu erdiaren kontrola, Gizonak. Nahiz eta lan mundua geroz eta hobeto doa. Sexu bereizketa narrats hori poliki-poliki desagertzen ari da, baina oraindik asko gelditzen da. Lehen emakumeak ez ziren lan postu askotan onartzen, etxean gelditu behar ziren, etxeko lanak egiten, eta gizonen zerbitzariak ziren denerako, matxismo handia zegoen, eta dagoeneko, kultura batzuetan horrek jarraitu egiten du. Eta orain jarraitzen duen beste kontu bat; bien arteko soldataren aldea da. Gizonei lan askotan gehiago ordaintzen zitzaien eta zaie gaur egun. Gizonak hobeto baloratu dira beti, superior-ak izan dira emakumeen gan, agintea zuten eta dute batzuk. Lanerako balio zutenak ziren, emakumeak gutxiesten zituzten. Baina gaur egun, hori gelditzen ari da, eta pentsatzeko modua ere bai aldatzen ari da, (nahiz eta beste batzuek berdin jarraitu). Gauzak aldatzeko denak borrokatu behar dugu nahi ditugun eskubideak lortu ahal izateko.

2016(e)ko urriaren 26(a), asteazkena

MODAREN NEGOZIOA

Modaren ingresoak milioika eurokoak dira urtean, diru kantitate asko mugitzen du mundu osoan. Orain dela gutxi, artikulu bat irakurri nuen, Frantziako neska bati buruz. Neskak 18 urte zituen eta hasi berria zen unibertsitatean. Argazkilari batek argazki batzuk egin zizkion. Modelo-agentziak berehala fijatu ziren eta kontratatu nahi izan zuten. Eta, ilusio handiz mundu horretan sartu zen.

Hasieran, pixka bat argaldu behar zela esan zioten, eta berak onartu egin zuen. Baina, pixkanaka eta mundu horretan sartuta, pisua galtzen joan zen 45kg pisatzera iritsi arte. Konturatu zen, beste asko ez bezala, lan hori oso kutsakorra zela berarentzat, modak exijitzen dituen arau-estetikoak errespetatzea oso zaila zela, eta batez ere emakumeen (gizonezkoan ematen bada ere) osasuna arriskuan jartzen zuela. Horren ostean, mundu hori utzi eta bere ikasketetan zentratu egin zen.

Lotsagarria da emakumeen osasuna arriskuan jartzea, anorexiarekin jolastea edertasun-patroi okerrak inposatuz. Gazteen formatu ez gabeko pertsonalitatearen zalantzarekin jokatzen dute, eta horretaz aprobetxatzen dira, beraiek ez konturatzeko egiten ari direnataz.

Niretzat argi dago, ekonomiaren menpe bizi garela. Moda izugarrizko negozioa da eta atzean dagoena ezkutatzen dute interes ekonomikoen alde. Kontsumitzaile hutsak gara, sistema kapitalista batean. Ekonomia-eskasia etengabe sentitzen dugu, eta okerrena da nahi dugun hori lortu dugunean, ez dela nahikoa, gehiago nahi dugula. Gizakia oso berekoia da.

EKONOMIA ZENTRALIZATUA

EKONOMIA ZENTRALIZATUA

Zer da?, nondik dator?, efektiboa al den?, non erabiltzen den gaur egun?,... Seguraski ez dakizkizute zer den planteatu dizkizuedan galderak.

Ekonomia zentralizatua da hori non produkzioen faktoreak estatuaren esku daudenak, da hori non ekonomiako agente bakarra dena, hau da agente bat aktore edo eredu jakin bateko erabaki-hartzailea da. Horregatik bere mekanismo konsignatzailearen rekurtsoen arrazoiak galtzen ditu.
 
Hau da, ekonomia zentralizatuak hiru arazo printzipal ditu:
  • Iragarpenen akatsa: Señaleen ausenziaren gatik, planifikadoreek ez dute beti bere prebisioak asmatzen eta honek produzitu zun errealidade falta bat eta erreakzio falta bat ere bai.
  • Gehiegizko burokrazia: Burokraziak planifikazio asko eskatzen zion estatuaren serbitzuari eta horrek erabakiak hartzeko kapazitatean eta erantzunetan atzerapena zekarrren.
  • Informazio akatsak: Plangintza oso zentralizatua zegoen, horregatik oso zaila zen datu guztiak aktualizatuak, hau da egunean izatea, zentralizatuak ez zeuden lekuetan(herrietan).
Ekonomiako sistema hau, teoria marxistan dago insipiratua, Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboan agertu zen, lehen munduko gerra ostean. Bigarren mundu gerran, ekialdeko Europara hedatu zen. Hasiera batean demostratu zuen kapitalismoa baino emankorragoa zela, baina laister empresak emankorrak izateari utzi zioten eta Estatuak endeudatuak zeuden guztiei empleo bar ezartzeagatik, bakoitza bere soldatarekin, gainera armadari diru asko bidaltzen zitzaion.
Gaur egun ipar Koreal bakarrik du sistema hau.

Nire ustez oso txarra da sistema hau, oso rutinario delako bizitza, gainera ezin da gizarte mailan eskalatu eta beste marketako gauzak nahi baditu ezin dutelako erosi.

PENTSIOEN ETORKIZUNA

 

Etorkizuneko pentsioak oraingoak baino %35 baxuagoak izango dira.

Noski jaitsiera handi hori ez da segituan gertatuko, 2050 urteko etorkizunaz ari gara hitz egiten, noski orain oso urruti ikusten dugu eta ez zaigu kezkagarria iruditzen, baina garai horiek ere etorriko dira eta ez legoke gaizki neurriak hartzea. Hasteko, zer dela eta jaitsiera hau? Lan eskasiarengatik eta langabezia tasa altuagatik. 2011ko (PSOE) eta 2013ko (PP) pentsio sistemen erreformek prestazioak jaitsi dituzte haien gastua lortutako irabaziekin  berdindu arte. Jasotzen diren irabaziak ( langileen nominatik kentzen den dirua) handitzea aurreikusita ez dagoenez, honek soldata-murriztapenak eta enplegu prekarioa ditu ondorio nagusitzat.

Egia da, etorkizuna ezin duela inork aurreikusi, eta inkesta askok ez dutela asmatzen, baina gauzak ez badira aldatzen, etorkizuna geroz eta beltzagoa bihurtuko da.

BONBILLAK

BONBILLAK

Gaur egun mota askotako bonbillak daude. Hasteko Goritasunekoak daude non bonbilla klasikoak dira, eta gero Halogenoak daude non indarra eta iraupena handiagoa dute, bi motatakoak daude:

·         Sareko tentsioan
·         Tentsio gutxikoak

Gaur egun tentsio gutxikoak (potentzia gutxiko) bonbillak asko erabiltzen dira, argia berdin-berdin ematen dute eta gainera era merkeago batean.

Bonbillen gai honek pentsarazi egiten dit ! Zeba holako bonbillak edukita, ez dutenak hain modu handi batean kontsumitzen, ez dira toki guztietan jartzen edo erabiltzen? Asko kontsumitzen duten bonbillak kendu ezkeroz ez genuke hainbeste energia  modu honetan kontsumituko. Askotan hainbat behar ditugu baina hartzen diren bideak ez dira batere egokiak.

Munduko hainbat tokitan, New Yorken adibidez argiaren funtzionamenduaren gehiegizkotasuna dago. Egia da, biztanle asko bizi direla eta argia behar dutela, baina eraikin asko gauetan argiz piztuta daude kriston kontsumo pila galtzen.



Kapitalarekin lotuta dagoen kontzeptua da.
Argia edukitzea etxe batean nire ustez 2.mailako da. Lehenengo etxe bat behar delako eta mundu honetan badago jendea zoritxarrez ez daukana etxerik, eta gero etxea eduki ezkeroz 2 mailan sartuko nuke, etxe bat argirik gabe … egunean zehar ondo baina gauean ...
Nire ustez bonbillak aukeratzeko garaian kontuz ibili behar da, ez hartzeko gehien kontsumitzen duena. Argia ematen badigu era berdinean zertarako hartu garestiena?

Bonbillak baita ere 2.sektorean sartzen dira industria,energia sektorean daudelako.
Nire ustez lehenengo ondo ohartu behar gera zer den erosten ari garena, beste lurraldeetako pobrezian, ur faltan, osasunean … pentsatzen.
Bonbillen asuntoa bueno, ez da hain harrigarria baina egunerokotasunean egiten duguna da, bai argiarekin, materialismoarekin, …

Txikitatik gurasoek esan oi diguten kontua da, kontuz ibiltzeko argiarekin. Urteak eta urteak pasa eta kasurik ez egin, zer esaten dutenaz ohartu gabe baina orain heldutasun pixka batekin denetaz erreflexionatu eta konturatzen zera.

GOAZEN EGUNEROKOTASUNEAN EGITEN DEGUNAZ OHARTZERA!