2022(e)ko martxoaren 2(a), asteazkena

SAN VALENTIN, EKONOMIAREN MAITALE



Urtero bezala, otsailaren 14ean, San Valentin eguna ospatzen dute maitasunean zortea dutenek. Egun hau gerturatu ahala, jende asko hasten da pentsatzen nola harritu haien bikoteak. Batzuek erabakita edukitzen dute, eta beste batzuek azken unera arte presaka dabiltza; batzuek ez dute ospatzen, eta beste batzuek bai. Kritika guztiak gorabehera, jende askok hartzen du kontuan ospakizun hau.


Beste ospakizun batzuen moduan, San Valentin, kontsumismoa bultzatzen duen festa bat da. Mundu mailako ospakizun honek, maitasun erromatikoa, detaileak eta opariak ditu ezaugarri nagusi, horregatik, salmentak ere gora egiten dute, eta enpresak dira ospakizun honen onuradun nagusiak. Negozioek, data hau gerturatzen hasi ahala, publizitate-kanpainak prestatzen dituzte, non bihotzak eta kolore gorria diren protagonista nagusiak, kontsumitzailearen arreta erakartzeko. 


Ikerketa baten datuen arabera, Espainian batez beste 60 euro gastatzen dira pertsona bakoitzeko. Gizonek emakumeek baino gehiago gastatzen dute, batez beste 73 euro; eta emakumeek 44. Erosketa guzti hauek, ekonomia bultzatzen dute, izan ere, spa zerbitzuen, jatetxeen, gozotegien eta beste merkatu-txikiren kontuak hobetzen dituzte. 


Nagusiki, opari ohikoenak saltzen dituzten sektoreei egiten die mesede handiena ospakizunak. Hala nola, afari erromantikoak eta bidaia eta ihesaldi erromantikoak. Loreak ere ezin dira falta. Espainiako Interflora Floristen Elkartearen (AEFI) datuen arabera, egun horretako loreen salmenta urteko fakturazioaren %5 eta %15 artean dago. Bikoteek egiten duten beste opari klasiko bat bitxiak dira, adibidez, eraztunak edo bihotz forma duten diseinuak.


Amaitzeko, musuak eta besarkadak oparitzen dituztenak ere badira, edo eta bikotekidearekin egotearekin konformatzen direnak. Mota guztietako opariak egin daitezke. Beraz, maite duzun pertsona bati opari bat egitekotan bazaude, pentsatu al duzu jada aukeraren bat?


ITURRIAK:

https://blog.selfbank.es/la-traduccion-economica-de-san-valentin/

https://www.lainformacion.com/economia-negocios-y-finanzas/san-valentin-tambien-enamora-la-economia-se-disparan-las-ventas_X9ASg2WKgokQzqMFyJ8Jt3/


NAIA UGARTE

TXIRRINDULARITZAKO PUBLIZITATEA

Gaur egun, txirrindulariek dirua lortzeko ia modu bakarra dute, publizitatea. Txirrindularitza sarreren bidez dirurik bilatzen ez duen kirola denez, publizitatearen bidez lortzen dute behar duten dirua. Publizitatea egiteko hainbat modu daude. Ezagunena, mailotan eta bizikletetan eramaten duten publizitatea da. Normalean, bizikleta markek babesten dituzte bizikletak eta kaskoa kasko markek baina beste arropa posible da cafe markak edo beste empresa batek babestua izatea. Ez du zertan bizikletarekin zerikusia izan behar . 


Azkenean, txirrindulariek irabazten duten dirua publizitatetik dator eta noski irabazitako tour, giro…etab. Publizitaterik gabe ez da posible ekipo bat aurrera ateratzea ez delako behar haina diru egongo. 


Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak (UCI) kirolarien soldaten igoeraren berri eman zuen, 2020tik 2021era % 25eko igoera suposatzen duena. 2020an soldatapeko txirrindularien gutxieneko soldata 15.000 eurokoa zen. Estadistika batzuetan ikusita, gutxi gora bera jakin daiteke zein den txirrindulari batek irabazi dezaken gutxienekoa.


Publizitatea aurrera atera ahal izateko, argazkilariak egoten dira eta txirrindulariak derrigortuak izaten dira mailota ondo jarrita edukitzera publizitatea egiteko eta diru gehiago irabazteko. 


Nire iritziz, eta ikusi dugun bezala, publizitateak indar handia du txirrindularitzan. Ez baldinba dago empresarik taldea babesteko ez dago dirurik eta dirurik gabe ezin izango zen taldea aurrera atera,  gainera txirrindulari onak zure ekipora eraman ahal izateko ez zen dirurik egongo. 




BIBLIOGRAFIA;


HAIZEA TELLERIA


UKRANIAKO EGOERAK KALTEAK IZANGO DITU ESPANIAKO EKONOMIAN

 Ukranian bizi den egoeraren ondorioz, ondorio larriak egongo dira hainbat herrialdetan, besteak beste, ekonomian eta bizitza sozial politikoan. Baina zer ondorio jasango ditu espainiako ekonomiak?


Lehenik eta behin, gasaren prezioa asko igoko da, izan ere, konflikto honek krisi energetiko bat sortuko du. Espainian, lurraldean erabiltzen den gasaren %10 Errusiatik dator. Bolumenean, bosgarren postuan legoke Aljeriaren (% 35 hornitzen duena), Estatu Batuen (% 21,5), Frantzia (% 12) eta Nigeriaren (% 11,5) atzetik. Horregatik, ez litzateke hornidura arazorik egongo. 


Hortaz gain, Espainiak Ukraniatik gehien jasotzen duen produktua zerealak dira. Zereal eta Oleaginosoen Merkataritza Elkartearen arabera, Espainiak 4,6 milioi tona ale eskuratu zizkion Ukrainari 2021ean, Europako erosle nagusia izanik.


Hortaz gain, beste olio begetalen prezioak igoko da, izan ere, Ukraniak hori egiteko produktuak asko erabiltzen ditu



MARTIN ORMATXEA

Estatuak 36.000 milioi euro emango dizkio aurten Gizarte Segurantzari, baina 6.000 euroko defizita izaten jarraituko du.


Estatuko Administrazio Zentralak 36.343 milioi euroko transferentziak egingo dizkio Gizarte Segurantzari 2022an, baina, hala ere, urte amaierako diru-sarreren eta gastuen arteko aurrekontu-desfasea 6.170 milioi eurokoa izango da, BPGren % 0,5, Jose Luis Escrivá arloko ministroak astearte honetan jakinarazi duenez.


"Estatuaren eta beste erakunde batzuen transferentziek Gizarte Segurantzako sistemaren gastuen % 20,07 finantzatzen dute, eta zenbatekoa 36.342,11 milioikoa da. Partida horren erdia, gutxi gorabehera, Toledoko 2020ko Itunaren gomendioa betetzeko transferentziek osatzen dute, 18.396,00 milioi eurokoak baitira (2021ean aurrekontuan jasotakoa baino % 32,07 gehiago) ", Gizarte Segurantzaren 2022ko Aurrekontuekin batera doan Ekonomia eta Finantza Txostenean jasotzen denez.


Zerga-bilketaren kargura egiten diren transferentzien bolumena 2021ean baino % 16,25 handiagoa da, 31.163 milioi eurokoa, eta pandemiaren urtean, 2020an, 35.793 milioi eurokoa izan zena baino handiagoa ere bai. Covid-a sartu zen arte, Estatuaren ekarpen-maila normalak askoz ere txikiagoak ziren: 15.643 milioi 2019an, urteetan gora egin ondoren iritsi zirenak (2005ean, adibidez, Estatuak 4.840 milioi transferitu zituen).


2022an transferentziak handitzea beharrezkoa izango da Gizarte Segurantzak onartutako neurriengatik, hala nola % 2,5eko igoera pentsio publikoentzat, eta % 3koa gutxienekoentzat eta kotizazio gabekoentzat, Ministroen Kontseiluak astearte honetan onartutakoa; halaber, 2021eko inflazioagatik konpentsazio-ordainsaria ordaintzea beharrezkoa izango da, batez beste 250 euro ingurukoa.


Bi neurri horien ondorioz, pentsioen gastua 6.500 milioi eurotan puztuko da 2022an, eta horrek sistemaren aurrekontu-desfasea areagotuko du. 2021aren amaieran, defizita BPGren % 1ekoa da, 12.000 milioi euro ingurukoa, eta 2022an % 0,5era jaistea espero da.


Gastu inpropioetarako 18.000 euro hauek izango dira: jaiotzagatiko eta adingabea zaintzeagatiko prestazioak (2.879,6 milioi euro), kotizazioen murrizketak (1.690 milioi), diru-laguntzak (996 milioi), kotizazio-hutsuneen integrazioa (468 milioi), kotizaziopeko pentsioen osagarriak (884), koefiziente murriztailerik gabeko erretiro aurreratuak (378), senideen aldeko pentsioak (387), aurretiko erretiro-kostuari aurre egindako beste kotizazio-puntu batzuk (7979).


JON GOIENETXE


GASOLINAREN PREZIOA

Gasolina gure eguneroko bizitzan behar dugu, hain zuzen ere, gure beharrak asetzeko. Baina gasolinaren prezioa asko igo da azken egun hauetan eta herria nabaritu egin du. Aipatu beharra dut, gasolina 1,538 euro/litroko iritsi dela ostegun honetan. Datu hauek garai guztietako daturik handiena da. 


Goian aipatu bezala, gasolinak %1,2 egin du gora azken astean. Ondorioz, auto batek 55 litroko batez besteko depositu bat betetzeko 84 euro ordaindu behar ditu. Hau kontutan hartuta esan dezaket, depositua betetzeak ia 20 euro baino gehiago direla lehen urtearekin  konparatzen baldin badugu. Bizi dugun pandemiak eragina eduki du gure bizitzan eta bai gasolinaren prezioetan. Eskuineko irudian ikusi daiteke pandemian prezio baxuenak 1,07€ eta 0,98€ direla eta orain gauden momentuan berriz prezioak gora egin dutela, baina ez soilik Espainian, beste herrialde askotan ere.


Prezioak igotzean kontutan hartzen dute erregaiaren prezioaren egitura, hiru zatitan banatzen dela. Lehenengoa erregaiaren kostua da, gasolinaren eta gasolioaren nazioarteko kotizazioen araberakoa, eta ez petrolio upelaren kotizazioaren araberakoa. Erregaiaren kostuen atzetik logistika eta merkaturatze kostuak daude, aldaezinak izan ohi direnak eta gasolindegietan eskuragarri dauden gasolinaren eta gasolioaren prezioaren % 17-18 ingurukoak. Atal honetan daude handizkako eta txikizkako merkatarien mozkin-marjinak ere, non prezioak aldaketaren bat izan dezakeen gasolindegien erabakiaren arabera. 


Hau dena esan eta gero, esan dezaket depositua betetzeak asko balio duela eta egoeraz aprobetxatzen ari direla dirua lortzeko eta prezioak gora egiteko. 



ITURRIAK: 



GARAZI ECHANIZ

Aldaketa Ekonomikoak Ukraniagatik

Azken boladan asko entzun da Errusia eta Ukraniaren gatazkak asko handitu direla, baina hau nola eragin dezake mundu mailako ekonomian? Eta Europako ekonomian? Gezurra dirudi ala, honek asko eragiten du ekonomian faktore askogatik.


Europara irsisten den gas gehiena Errusiatik etortzen da eta hau Ukraniatik pasatzen dela ikus dezakegu, eszena honetan bi gauza gerta daitzke, alde batetik, Ukraniak gasa moztea OTAN organizazioa zerbait egiteko, hau da, presioa sartzeko, hau egitean ekialdeko herrialdeak gasa gabe geldituko dira, eta erantzun moduan zerbait egin laguntzeko, bestalde gasaren prezioa igo da % 29 bat, orain 100 euro/MWh-ra dago honen prezioa.


Bestalde, burtsaren prezioa asko aldatu da, gerra honengatik, Errusiako burtsa              % 45,2 bat jaitsi da eta rubloaren balioa beste % 10 bat jaitsi da, oraintxe rublo batek 0,011€ balio ditu ete bere balioaren puntu beherenean dago. 


Baino Espainiak erostuen duen gas Errusoa bakarrik % 10 bat da, bestea AEB eta Argeliatik dator baina Europa zentrala Errusiatik etortzen da, horrek ekartzen duena, ez bakarrik Europa zentralean, Europa osoan, gasaren prezioa asko igotzea. Hortaz, Espainiak erosten duen arto eta gari gehiena Ukraniatik dator, gerra dela eta, honen prezioa igo egingo da segurunik, Espainia ere bai oliba beltz asko eramaten du Errusia eta Ukraniara, baino orain askok itxi egin beharko dute sanzioak direla eta, ardoarekin batera % 50 bat baino gehiago eramaten da herrialde hauetara.


Gasa ez bakarrik, petroleoaren prezioa ere bai jarraituko du igotzen, Errusiak % 12 bat suministratzen du mundu osora eta printzipala Europan. Lehen gaiekin jarraituz, Errusiak material asko exportatzen ditu Europara, mineralak bereziki, paladio materialaren exportatzaile handiena da, material hau ugikorretan, autoetan eta hortz inplanteetan erabiltzen da maiz, paladioa ez bakarrik aluminioa ere bai exportatzen du, beste mineral askorekin batera (Kobrea, Platinoa etab.).


Espainiak bere BPG-aren % 1 bat bakarrik erabiltzen du gastu militarrerako eta % 2-ra igotzera hartu zuten konpromezu bezala, horrek ekartzen du murrizketa ugari Espainiako ekonomian, edo aldi berean zergak igotzea. Azkenik inflazioa asko igoko da, bereziki orain Errusian, banku zentralak itxiak daudela AEB-etako gobernu-lehendakaria, Joe Biden jarritako sanzioak direla eta, Amerikako eta Errusiako bankuak lotzeko blokeoak egonda.


Gerrate hau ez ditu bakarrik Europa zentraleko edo ekialdeko herrialdeak afektatzen soilik, ikus daiteke ere Espainian ekonomikoki zerbait somatuko dela, gehiengatik exportazioak eta inportazioengatik.


BIBLIOGRAFIA:

https://www.rtve.es/noticias/20220224/guerra-ucrania-amenaza-economia-espanola-nueva-escalada-precios/2296841.shtml


https://www.bbc.com/mundo/noticias-60515648


https://www.eldiario.es/economia/conflicto-ucrania-causa-turbulencias-economia-europea-dependencia-energetica_1_8689077.html


IAGO DURO


ERRUSIA-UKRANIA GERRATEA

 Azkenengo urteetan, Covid-19a dela eta, munduko ekonomia gelditu eta merkatua desoreka handi batean sartu zen. Behin murrizketak arindu egiten ari zirela eta ekonomia berriro gorantz zijoala zirudienean, hau berriro arriskuan jarriko duen gertakizun bat gertatu da; Errusia eta Ukraniaren arteko gatazka. Tragedia sozial bat izateaz gain, ekonomikoki garrantzi handiko gertakizun bat da. Gaur egun Errusia munduko herrialde aberatsenetako bat da, izan ere, munduko 11. herrialderik dirudunena baita eta honen BPGa $1,6 bilioi gorakoa delako. 


Ezinezkoa da ziurtasunez jakitea nola jokatuko duen merkatuak datorren egoeraren aurrean baino historian zehar gizakiok bizi izan dituen beste gerrei erreparatuz, merkatu globalak, oro har, ahuldu egiten dira gerrak hurbildu ahala. Ondoren, gerrak amaitu baino askoz lehenago indartzen dira eta gizateriaren kalitatearen aurrean erreakzionatzen dute, axolagabekeria harrigarriarekin. Badirudi horrela jokatuko duela merkatuak hori adierazten Errusiak Ukrainaren aurka egin duen eraso berrienaren aurrean.


Oraindik inbasiorik ez egon arren, Europar ekonomiak ondorio larriak jasan ditu. Esaterako, lehen aldiz azkenengo 7 urteetan, petrolioaren prezioa 100 dolarretik gorakoa da eta gas naturalarena, %60 garestitu da. Honek kalte berezia eragingo dio Europari, ez baitago batere prestatuta gas errusiarrari uko egiteko. Gainera, dagoeneko poltsak %5ko jeitsiera izan du eta urrearen prezioa %2 igo da. 


Espainiari dagokionez, dagoeneko nabarmenak dira gatazka honen ondorioak. Batetik, Ukraina da Espainiako lehen arto-hornitzailea, laugarren gari-hornitzailea eta lehen ekilore-hornitzailea. Espainian erabiltzen den zerealen %27 eta eklor-olioaren %70, Ukraniatik inportatzen da. Hau dela eta, Espainiako familien erosketa saskia garestiagoa izango da datozen asteetan. Bestetik, petroleoaren eta elektrizitatearen prezioan igorakada ere nabarmena izango da, dagoeneko elektrizitatearen prezioa merkatuan %17 igo baita.


Hala eta guztiz ere, inbasio hau gertatuko balitz, ondorio larrienak jasango litukeen herrialdea, Errusia bera izango litzake. Egoera ikusita, Europar Batasuna osatzen duten 27 herrialdeak bildu egitera behartuta ikusi dira. Bileran bildutako herrialdeen helburu nagusiak, Errusiako inflazioa piztea, ekonomia isolatzea eta industria dinamizatzea dira. Ondorio nabarmenenak jasoko dituzten sektoreak energiaren, finantzen eta garraioarenak dira. Gainera, Errusiar bankuen %70i negatiboki eragingo dio. 


Azkenik, oraindik etorkizuna nahasmen bat da. Baina egoerak aurrera egiten badu, Europar Batasuneko bileran Josep Borrellek, EBko goi-ordezkariak,  ohartarazi du zigorrak inoiz ezarritako gogorrenak izango direla. Garbi dago gerra honek aurrera egin edo ez, sektore ekonomikoak ondorio larriak jasango dituela, ez bakarrik Errusian, baino munduko herrialde gehienetan, guztietan ez esateagatik.  https://www.eleconomista.es/economia/noticias/11630023/02/22/Las-consecuencias-economicas-del-conflicto-entre-Rusia-y-Ucrania-llegaran-en-tres-fases-diferentes.html


https://www.nytimes.com/es/2022/02/23/espanol/rusia-ucrania-economia-mundial.html


https://www.ondacero.es/programas/la-brujula/audios-podcast/la-brujula-de-la-economia/brujula-economia-consecuencias-invasion-rusa-economia-espanola_202202246217f73c5782e50001364922.html 


https://as.com/diarioas/2022/02/24/actualidad/1645714148_948474.html


https://www.finect.com/usuario/__Finect/articulos/salta-guerra-rusia-ucrania-que-cabe-esperar-finanzas


https://www.elperiodico.com/es/internacional/20220224/ue-condena-ataque-anuncia-sanciones-13283104


MAREN DEL CAMPO